Artur Mas eta Juan Jose Ibarretxe. Bi lehendakari, bi ibilbide, amets bat: herrien erabaki eskubidea. Kataluniakoa nola doan azaldu zuen Masek, hemengorako bere klabeak Ibarretxek. Eta atzoko Kursaalen Joxe Elorrietaren izpiritua falta zen.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Artur MasGure Esku Dago dinamikak otsailaren 6an Kataluniako Auzitegi Nagusian epaituko dituzten politikari katalanei “elkartasuna eta babesa” adierazteko elkarretaratzeak egitera deitu dute. Artur Mas presidente ohia eta bi kontseilari ohi epaituko dituzte 2014ko azaroaren... [+]
Artur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigau epaituko dituzte 2014ko azaroaren 9ko herri galdeketagatik, desobedientzia eta prebarikazio delituak leporatuz. Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenak hartu du epaiketa hasteko erabakia. Data oraindik zehazteko dago.
Kataluniako presidente ohiak asteazkenean aurkeztu zuen bere zuzendaritza proposamena. Asteburuan egingo dute birfundazio prozesuko lehen kongresua.
Komunikatu baten bitartez jakinarazi du Masek ez dela Parlamentuko diputatu izango. Aktari uko eginda forudun izateari utziko dio, eta ikusteko dago nola eragingo duen horrek azaroaren 9ko kontsultagatik Irene Rigau, Joana Ortega eta beraren aurka abiatutako prozesu judizialean.
CUPek Artur Mas presidente ez izendatzeko hartutako erabakiaren ondoren, prozesua berriz bideratzeko azken saiakera egingo dute bi indar politikoek ostegunean.
Per un gir a l´esquerra izeneko manifestua sinatu dute Kataluniako ezker independentistako hainbat lagunek CUPek irailaren 27ko hauteskundeen ostean hartutako jarrera babesteko.
Kataluniako Biltzar Nazionalak aurkeztutako dokumentuan Junts Pel Sí eta CUPi azaroaren 27a baino lehen gobernagarritasun akordioa lotzea eskatzen die. Errepublika Katalanerako bidean inor ez dagoela soberan eta atxikimendu berriak lortu behar direla adierazi dute... [+]
Inbestiduraren bigarren saioko hitzaldian proposamen berri bat egin dio CUPi Artur Masek, eta Antonio Bañosek ezezkoa eman dio. Aterik ez dutela itxi adierazi du Bañosek, eta akordioa lortzeko denbora dagoela gaineratu du.
Espainiarekin apurtzeko Junts Pel Sí-k eta CUPek alde bozkatu ostean, Generalitateko presidentearen lehen inbestidura saioan ez dirudi adostasunik egongo denik. JxS-k Artur Mas aurkeztuko du presidentegai eta VilaWebek aurreratu duenez CUPek Raul Romeva.