Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz gogoetatzeko. Arrosa bizirik dago".
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Arrosa SareaPandemia dela eta, bi urte topaketarik egin gabe izan ostean, Iurretan azaroaren 6an berriz elkartuko dira Euskal Herriko 25 irratik osatzen duten Arrosa Sareko kideak. Topaketak elkarrekin ikasi, hausnartu eta elkar ezagutzeko baliatzeaz gain, aurtengo edizioak beste helburu... [+]
Euskal Herriko irrati libreak elkartzen dituen sareak bi hamarkada bete ditu ekainean, irrati-ekosistema gertukoa, askotarikoa eta euskalduna indartzen. Elkar-laguntza dute oinarri.
Lankidetzarako eta herrien garapenerako Bizilur elkarteak bi astean behin saioa egiten du Bilboko 97 irratian. Elikadura burujabetzaren bueltan sortzen diren proiektu alternatiboak ezagutzera ematen dituzte bertan, ikuspegi feminista eta internazionalista landuz.
Larunbatean aurkeztu zuen Hala Bedik, Arabako Komunikabide Libreak, 2020-2021 ikasturterako programazio berria. Ohiko magazinetaz gain, 43 irratsaio propio eskainiko ditu Hala Bedik, internet bidez eta 107.4 FM eta 107.7 FM kanaletan.
Ikasturte honetan Urretxu eta Zumarraga artean izango dira Arrosa Jardunaldiak. Bertan, hitzaldiak, bazkari mundiala, bazkal osteko kuña lehiaketa eta furor, herri poteoa eta kontzertuak izango dira, Chaval valentziarrak eta Donostiako Arrotzak hirukotea. Topaketei... [+]