Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
ARGIA Sariak2024ko interneteko Argia Saria Gordegia.eus Egiako Artxibategi Grafikoak jaso du eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olalde etorri dira Atxega Jauregira saria jasotzera. Honakoak proiektuko kide den Arkaitz Artolak esan dizkigunak.
Amagoia Gurrutxagak pozez hartu du ARGIAren saria, "euskarazko kazetaritzan erreferentziala delako". Ez Gatoz Paristik podcastarekin Lanarteak duen helburua gogorarazi du: "Gure kezkak, lan-baldintzei zein kulturari buruzkoak, gizarteratzeko modu goxo eta eder bat... [+]
Kristina Berasain Tristanek jaso du 2024ko prentsako Argia Saria eta honako hitzak esan dizkigu sari jaso berritan.
Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.
Guggenheim Stop plataformako Itsaso Zaldunbide, Eider Gotxi eta Zuriñe Gandariasek jaso dute kanpaina onenaren Argia saria. Hemen Eider Gotxik esan dizkigunak saria jaso ostean.
Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.
ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]
Bizkarsoro filmeko argazki zuzendari Hibai Castro, zuzendari Josu Martinez eta ekoizle Katti Pocheluk pozez jaso dute Argia Saria, eta filmaren gaiari bultzada emateko baliatu nahi dute. Martinezek dio aspalditik zuela gaia jorratzeko nahia, eta argi du jendea bihotzetik... [+]
Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.
Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.
Guggenheim Urdaibai Stop plataformak jaso du 2023an egindako komunikazio kanpainarik onenaren saria. Aspalditik datorren borroka bati bultzada berria emateagatik, eta ingurumena eta herritarrak erdigunean jartzeko lanean aritzeagatik eman dio ARGIAk saria. Antton Mendizabalen... [+]