Arte eszenikoetan oinarritutako praktika kritiko eta kolaboratiborako esparru bat da Horman Poster, eta topaketa eta eraldaketa ditu helburutzat. Artegintza eta hezkuntza esparruetan diziplina anitzeko proiektuak garatzen ditu, akzioa eta esperientzia estetikoa eragiten dituen begirada hibrido batetik habiatuta. Matxalen de Pedro eta Igor de Quadraren eskutik jaio zen Bilbon.