"Ipurtargi Beltza" Amodioaren Inguruko Mundua Explotatuz


2021eko uztailaren 23an
Josu Landa, ARGIA-ko lankideari elkarrizketa. Joxemi Zumalabe, ARGIA-ko lankideari elkarrizketa

Landa eta Zumalabe, luma eta pintzela tandem modura
"Ipurtargi Beltza" Amodioaren Inguruko Mundua Explotatuz
Azken garai honetan argitaratu diren literatur liburuetatik bada bat ARGIAn gabiltzanoi berezi samarra gertatu zaiguna, «Ipurtargi beltza». Izan ere, liburu horren egileak, Joxemi Zumalabe eta Josu Landa astekari honetako lankideak ditugu eta honexek ematen zion kasuari arestian aipatutako berezitasun hori. Elkarrizketak askotan kostata lortzen baditugu ere, esan beharrik ez dago honoko honetarako zita jartzea ez zaigula zailegi gertatu. Aldizkariko edozein lanegunetako bat aukeratu, kaseta entxufatu, eta erdi txantxetan egindako galderei, bai batak bai besteak erantzunak emateari ekin zioten.
ARGIA.–Geuk jakin badakigulako, baina liburua gaingiroki begiratuta ere antzeman daiteke jasan duen prozesua luzea izan dela. Konta ezazue apur bat nondik nora joan den liburu honen kontua.
JOSU LANDA.–Beno, bai, luzea izan da prozesua baina denbora aldetik batez ere. Liburu honetako textua duela urte t'erdi idatzia dago eta liburuaren projektua bera ordutik dator. Gertatzen da batzutan denbora faltaz eta bestetan buruan daukazun ideia hori paparean ezin duzula erreflejatu ikustea, bi faktore horiek atzeratu dute apur bat kaleratzea.
JOXEMI ZUMALABE.–Atzeratu da, bai, baina ez hainbeste. Izan ere, guk garbi ikusten genuen liburu honetako gauza guztiek neurtuak eta txukun atera behar zutela, eskatzen zuen denbora behar bezala hartuta. Alde horretatik, ia ia kapritxo-liburu bat izan da, detaile txikienak ere elkarrekin komentatuak ditugu.
A.–Alde horretatik, gauza asko bazterrean geratuto ziren, ezta?
J.Z.– Hasera batetan,; ipuinak eta poemak dexente gehiago ziren. Hasera haietan Josuk pasa zizkidan ipuinak ez dakit berrogei edo zenbat ziren, baina gogoratzen elkarrekin kritikatu eta depurazio nahiko gogor bat egin ondoren gelditu diren hogeitabostak hautatu genituela, eta halere hogeitabost horietako batzutaz ere izan ditugu makina bat eztabaida. Eta nire marrazkiekin berdin... iruditzen zait uneoro zaindu dugun elemendua koerentziarena zela, hau da, liburuari halako osotasun tonu bat ematea, eta ildo horretatik gehigarri gisa edo errepikagarri eman zezaketen ipuin edo marrazki edo poemak pikutara bidali ditugu.
A.–Aipatu duzuen koerentzia edo osotasun horrek gaiarena besterik ezin du izan itxuraz, amodioa alegia.
J.L.–Bai. hala da, baina gaia hasera batetan aitzakia baino ez da. Horren inguruan mundu sujerente eta neurri batetan sorprendente bat burutzen asmatzea, hortik abiatzen da liburuaren kaminoa. Esan nahi dut ipuinek beren aldetik, eta poemek berenetik eta marrazkiek igoal igoal, bakoitzak bere bidea egin duela bestenarekin zerikusi txikia izan duena, baina hori ez da hain inportantea. Inportantea produktua da, presentablea den ala ez, eta horretan saiatu gara. Esate bater, ipuinena hasera batetan ia planteiatu nian, hau da, folio batetako ipuin mordo bat, denak gai beraren inguruan, baina piskanaka piskanaka gaiarekin entusiasmatzen zoaz eta aurretik imajinatu ere egingo ez zenituen dimentsio batzu deskubritzen dituzu, eta asuntoari gorputz posible bat antzematen diozunean, orduan hasten zara liburuan pentsatzen. Gauza bat da idazten duzuna eta beste bat liburu bat egitea. Liburu bat egin baino lehen tarteka gauza pilo bat eskribitu behar dituzu eboluzionatzeko. Neuk bai behintzat.
A.–Honelako liburu batetan, marrazkiek ez al dute apaingarri modura besterik ez gelditzeko arriskua?
J.Z.–Bai, bistan da, baina guk biok beti present izan dugu arrisku hori. Eta alde horretatik nik uste dut ebidentea dela marrazkiak behintzat ez daudela ilustrazio soil modura eginda. Beste kontu bat da ea gehigarri edota bigarren mailako zerbait bezala geratzen den, eta hori liburuaren erosleak esan beharko du, baina gure burutan ezin da esan behintzat halakorik egon denik. Zeren uste dut gu bion artean liburuari hainbeste buelta emanda nahiko ideia beretsua geneukala zein liburu tipo nahi genuen egin, eta ideia global horren barruan marrazkiek beren nortasun propio eta insustituiblea daukate. Hori da gure inpresioa behintzat. Beste problema bat da ea liburua ikusten dutenei ere horixe bera iruditzen zaien baina hori ezin aurretik jakin.
J.L.–Gainera, liburua gauza laburrez osatua dago, orrialde gutxita pintzelada asko eman nahi izan ditugu, eta modu horretara mosaiko atsegin bat eskaini. Orduan. ezin da pentsatu marrazkiak edo poemak ipuinen arinoarri edo osagarri direnik. Ipuinek berek ere pintzelada karakter hori daukatelako. argumentu baten indarrez baina laburtasunak ematen dien aire bizkor eta bizi horrekin.
A.–Zein iruditzen zaizue gutxien landutako arloa edo aspektoa?
J.L.–Gutxien landutakoa ez nuke esango, guztiz kontrakoa bait da baina nortasun txikiena aurkitzen diodan elemendua poemena izango litzateke beharbada. Ez dakit Joxemik zer pentsatuko duen. baina neuk pertsonalki ez diet poemei behar bezainbateko nortasunik aurkitzen ipuinekin edo marrazkiekin alderatuz. Noski, poesia askoz terreno zailagoa da ere bai, batez ere zerbait propioa eta kalitatezkoa egin nahi duzunean. Urteak eskatzen ditu. Ipuinetan bat bateko onik egin dezakezu. baina poesiak askoz rodaje handiagoa eskatzen dizu. Normala da ehunka poesia egin beharra tiroak nondik doazen ere enteratzen hasteko.
A.–Bi koloretan ateratako liburu bat harrigarria izan daiteke zenbaitentzat, eta bestetik larogei duro ez dirudi prezio garestiegia denik. Nolatan bi gauza horiek?
J.L.–Beno. ez dakit bi gauza horiei nola erantzun...
J.Z.–Badirudi zure galderetan ez duzula aipatu nahi baina nik aipatu nahi dut eta kitto: liburu hau «Susa»ko liburu-sailean argitaratu da. eta horrek badauka bere inportantzia garestia ez izateaz gain beste gauza askotan. Izan ere. gu ez oinen libarua egiteko elkartu Josuk nire marrazkiak besterik gabe ezagutzen zituelako, elkarrekin lanean (ARGIAn eta bestelakoetan) ordu pilo bat eman ditugulako. Bestela, ez dut uste eraman dugun bezala eramango genukeenik. Eta <> koek liburuak ere atera behar zituztela jakin ahala. pentsatuarekin batera «hemen atera beharko diagu, ezta?" esan genion elkarri. Guretzat guztiz gauza logikoa zelako.
.I L.–Bi koloreen asunto horri buruz. egia da «Susa»ko besteak kolore bakar batez joan direla. baina hori elkarrizketa haseran aipatu dizugu kapritxo-karakterrari egindako konzesio bat izan zen.
A.–Bestelako lanik aurrerantzean eta elkarrekin egiteko asmoz?
J.Z.–Guk egunero egiten diagu lana elkarrekin, motell!
ARTASO
46-47

GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLANDA2
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakUMALABE1
PertsonaiazUMALABE1
PertsonaiazLANDA2
EgileezARTASO1Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Epailearen aurrean deklaratu du ertzainek zauritu zuten Amaia Zabarte Realeko zaletuak: “Amorru handiko eguna da”

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


Eguneraketa berriak daude