Gazteak Lanerako Gogoz


2021eko uztailaren 28an
"Jarrai" taldeari elkarrizketa

"Jarrai"koek kongresua egin dute
Gazteak Lanerako Gogoz
«Poz haundiaren garaian» gazte erakundeek indar haundia izan bazuten, talde eta sigla ugari sortuz, ondo bakanak geratu dira. Azkenaldian «Jarrai» taldea entzuten da puska bat, EGI ere berriz aditzen hasiak direlarik.
Nolanahi, gazte batzuk erakunde bat egiten eta beste gazte guztiengan inzidentzia bat eduki nahiz... ongi baloratzeko errealitatea da. Jarraikoekin erabat ados ez datorren hainbatek ere arretaz erreparatuko die. Kontsumoak bere olagarro-besoak gehiago eta hobeto luzatzen dituenean, gazteek badute meriturik.
Hegoaldeko lau herrialdetako delegatuak bildu gara. DeLateetan parte hartze bat egon da, eta garbi geratu da militantziak bazuela horrelako zerbaiten gogoa. Jendea lan egiteko gogoz aritu da, ordu asko hartu dituzten eztabaidetan.
ARGIA.–Zuen arteko edadea non jarriko genuke, hogeiren bat urtetan edo?
JARRAI.–Ez dakit, hemeretzi batean? Hamasei urtetatik hasi eta inguru horretarainokoak.
A.–Zergatik galdetzen nizuen hori, halako erreflejo bat badago gure artean, alegia "Juventudes Socialistas" eta horrelakoetan askotan idazkariak eta 25 urtetakoak igoal izaten direla.
J.–Gehienek hemezortzi eta hemeretzi urtetakoak, hogei urtetik gorakoren batzuk ere izan arren.
A.–Eta zer moduzko giroan egin duzue kongresoa. Ea enmienda asko izan diren ala gutxi edo...
J.–Izan dira enmiendak, bai, batez ere drogaren arazoaren inguruan eta delinkuentziarenean. Linea politikoaren sarrerari ere jarri zitzaizkion batzuk, baina ponentearen argitasunen ondoren erretiratu egin zituzten. Ez... eztabaida interesgarriak izan ziren, adibidez ponentzia politikoaren kasuan gauza garrantzizkoak diskutitu, nazio eta sozial askatasunaren inguruan-eta.
A.–Zuek KASen barrnan kokatzen zarete argi eta garbi.
J.–Bai, orain Jarrai mugimenduan gabiltzanotatik batzu garai bateko Euskadiko gazteria Abertzalearen Mugimendutik (EGAM) edo Gazteria Abertzale Iraultzailetik (GAI) gatoz. Beste batzuk berriz «Club Juvenil>> eta horrelakoetan ibiliak dira. Klarifikazio bat behar zen eta hori KASek ematen digu, horrela gazteen problematika Euskal Herriaren zapalkuntzaren barruan globalizatzen bait da.
A.–Eta kokatzen zareten inguru horretan klandestino edo erdi-klandestino zabiltzatela konturatuko zarete noski.
J.-- Dena dela. piskanaka konfiantza hartu dugu. Baina beti daukazu errepresioaren zera hori. Beldurra galtzen joango gara gazte mailan indarra hartzen dugun neurrian, organizazioa sendotzen dugun neurrian.
A.–Kongresuan eztabsidotu dituzuen ponentziei helduko diegu besterik gabe, ezta? Lehenengoa Ocio edo Aisia eta denbora librearen arazoa aztertzen duena zen.
J.–Hor ikusten dugu burgesia espainolak nahi duena gazte euskalduna desnazionalizatzea dela, gure nortasun eta kultura propioak gal ditzagula. Ozio kontsumistak gaur egun lortu nahi duena da gure kultura propioa kendu eta beste bat ezartzea. Hori beste alde batzutan ere zertzen da, gazteari kreatibitatea kentzean, neurri guztietan, parte hartzca galerazten zaio, kapitalak era berean kristoren benefizioak ateratzen dituen bitartean gaztearen kontura. Gazteen asoziazionismoa bultzatu nahi genuke.
A.–Aisiaren gora behera hori ez zen lehen hainbeste eztabsidetzen gazte mugimenduan. Zer gertatu da, langabeziak indartu al du behar bada arazo hori?
J.–Langabezian daudenen kasu zehatza ere aztertu da, ordu libre gehiago delako eta abar. Baina ideologikoki ere aztertu dugu, desnazionalizatzearen aldetik, ea nola ulertu behar dugun ozio hori, irtenbide kreatibo bezala. Eztabaidak izan dira gizarte sozialista batean denbora librea nola enfokatuko denaz-eta, lanaren balorapena ere orduan ez dela berdina izango, gizakia libre izango denean... baina puntu horiek estrategiko mailan geratzen dira.
A.–Baina Jarraiko militanteentzat nola erlazionatzen dira desnazionalizatzea eta denbora librearen problematika?
J.–Ordu libre horietarako, aste guztiko tentsioa arintzeko, gauza oso zehatzak eskaintzen dizkigu sistemak, diskotekak kasu baterako. kontsumismoa alde guztietatik... eta irtenbide horiek ez dira gure kultura bultzatuko dutenak. alderantziz, askotan ebaki egiten dute.
Hori drogaren arazoan ere ikusten da. Droga berriek kultura berri bat dakarte, eta iraultzaren prozesuan muga bat ezartzen dute, frenu bat. Aisiaren arazo hau biltzeko bi gauza esan beharko lirateke: kreatibitatea deusexten duela gaur egun dugun modeloak eta irtenbidea gure kultura nazionala berreskuratzeko lanean dagoela.
A.–Drogaren puntua ikutu duzu, "droga berriak" aipatuz. Eta horretaz ponentzia oso bat zenuten. Gogoratzen gara denok nola orain dela gatxi "droga bigunen legeztatzea" eskatzen zela gazte mugimenduen kongresuetan. Zuek orain drogaren azterketa egiten duzue aldiz.
J.–Drogaren analisia ikuspegi kolektibo batetik egin behar da, ezin du bakoitzak bere aldetik jokatu, askoz ere esanahi sakonagoa bait du. Gizarte bat deuseztatu nahi du, jendearengan egon daitekeen kontzientzia ezabatuz. Alde batetik ebasio bezala ematen da drogaren fenomenoa baina beste aldetik helburu politiko batzuk ditu.
Droga batzuen azterketa arrazoi batengatik egiten genuen, alkoola droga dela badakigu baina gizarte batek nolabait asumitu duela ikusten dugu, kultura hori askotan aski difusoa bada ere. Alkoola beste herri batzuetan sartu egin dute kanpotik, hemen ere funtzio hori agian beteko zuen baina gaur egun nahiko asimilatua dago. Dena dela ere, oraingo droga berriek oso esanahi ezberdina dute.
Despenalizazioaren gorabeheran ez gara sartzen. Ez dugu uste hemen dagoenik gure esijentziak bide horietatik sartzeko hainako demokraziarik. Gainera, drogaren kontsumoa despenalizatua dago.
A. Horretaz erabaki zehatzik hartu al duzue? Gauza bat bait da teoriatan-eta aritzea eta beste bat oso ezberdina neurri konkretuak hartzea.
J.–Estrainekoa, epe laburrera, drogaren mendera etorri den jendeari lagundu, DEE bezalakoak, holako elkarteak, kontzientzia lan on bat egin,... Hau da, ideologia mailan borrokatu batetik. Bestetik, lanean ari diren erakunde kontsekuenteei lagundu. Eta baita, burgesiak erabiltzen duen-moral bikoitza salatu, beste drogekin, tabakoarekin, alkoolarekin eta farmakoekin egiten dituen irabazi ikaragarriak. Komisaldegietan eta kartzeletan drogatuei ematen zaien tratua salatu. Auzo eta herrietan gazte asanbladak sortzca ere bai.
A.–Baina eztabaidak izango zenituzten.
J. - Bai, baina klarifikatzea zen azken finean gauza. Alegia, batek igoal esaten zizula <<.hi, nik ere erretzen diat baina prozesuan parte hartu nahi diat>> eta neurri pertsonalean planteiatzen zen eztabaida. Baina azkenean jendeak ulertu du arazoa globalizatu egin behar dela, problema oso latza dela Euskal Herri mailan, eta heroinarako pausoa berehala ematen dela. estadistikek erakusten duten bezala. Jendeak ulertu du fenomenoak atzetik gauza asko dakarrela, sistemak bere kontraesanen tapaki gisa erabiltzen duela, delinkuentzia bezala. Ebasio bezala, istiluak estaltzeko. Eta gainera gure artean helburu politikoa gogorragoa du.
A.–Delinkuentzia eztabaidatu duzue beste ponentzia batean.
J.–Delinkuentziarekin beste hainbeste gertatzen da, sistemak bere zikinkeria estaltzeko erabiltzen duela. Injustizi egoera batetik partitzen da, eta sistemak ere bere funtzionamenduaren akatsak-justifikatzeko aitzakitzat hartzen du. Hala ere esan beharra dago delinkuentearen jarrera insolidarioa dela, inongo kontzientziarik ez du. Hala ere, nahiz eta delinkuentziarekin ados ez gauden, ulertzen dugu bere sustraiak gizartearen egoeran dituela. Sistema justiziagabea gaindituz goazen neurrian delinkuentzia gainditzea ere posible izango da. Hiri handietan ematen den jende pilatzea, etxe kaxkarretan, askok sekula zuhaitz bat ere ikusten ez dutela.... hori sortzea normala da.
Epe laburrera irtenbide posible batzuk ikusi dira, tailerrak eta beste. baina ez karitatezko laguntzak. Inportantea jende hori berreskuratzea da, baina beti petatxuak jartzca izanen da holako edozein politika. «Txorizo» handienak oligarkak bait dira,
A.–Zuen belaunaldikoei dudarik gabe aurreagokoei baino gehiago egokitu zaizue "txorizo" eta "kinki" jendearekin bizi beharra. Posible al da horiekin ezer lortzerik?
J.–Drogazaleekin ere oso zail da lan egitea, baina zerbait egin litekeela iruditzen zaigu. Delinkunteena zailagoa da. Delinkuentea erabat insolidarioa da, bizi duen egoeragatik kapaz da bere lagunik handiena saltzeko, kontsumoan erabat sartuta bizi da, eta moto handi bat nahi du edo... horretara doa. gero eta gehiago nahi du, horretan sartua bizi da. Jende horrekin zer eginik ez dago. Baina hala ere ahal duguna egiten saiatuko gara. Dena dela, garbi dago helburua gizarte hau aldatzea dela.
A.–Horretan ere azken garaian ideiak puska but aldatu dira. Lehen makina bat bider entzun dugu, beren modura baina horiek ere sistemaren kontra ari direla eta abar.
J. Planteamendu horiek agertu ziren, bai. Nahiz eta konsziente ez izan inkonszienteki sistemaren kontra ari direla alegia. Baina ez da hori delinkuentearen mundua, gehienetan behinik behin. Gustora sentitzen da sisteman bere helburuak lortzeko jendearen aurka joan arren sistema dagoenean onartzen du.
A.–Laugarren ponentzia zuen kongresuan linea politikoarena zen.
J.–Linea politikoaren ponentzia izan da kongresuaren ardatza, horren inguruan aztertu bait dira beste gaiak ere. Hasteko. militanteen erakunde hat izango da. Izan dira aurretik bestelako esperientziak ere, denak biltzeko antolaketa bat egin nahi izan eta jendea etengabe sartu eta atera. Orain organizazioa sendotu dugu. Hegoalde osoan Jarrai-ren presentzia ezarrita dago, eta militanteen formazioa osatzea da gure lana eta nolabait lan konkretuetan sartzea. Gazte elkarteak-eta bultzatu. Baina Jarrai-n sartuko dena gazte mailan lan egingo duena izango da, beste gaiak utzi eta lan oinarrizkoa hor zentratuko du. herrian bezala eskolan.
A.–Bai, askotan izan dira kexu gazteak ezker abertzalean, beti eskulan bezala erabili dituztela.
J.–Hori neurri batean egia dela aitortu beharra dago. Hasten zinen zure lana egiten, zure lan zehatz eta berezia. buina berehala sortzen zitzaizkizun beste gauzak albotik: hauteskundeak direla. Kanpainak, kartelak ipini beharra. eta abar. Esan behar da hala ere gure aldetik gauzak egin ditugula: soldaduskaren kontrako kanpaina, gazte asanbladak sortzen egin den lana, ikasle dinamika sortzekoa... Orain hau da azkartu nahi duguna, horretara zentratuz.
A.–Gazte magimendu guztiei jartzen zale beti problema bera begien aurrean: talde politiko batekiko dependentzia-independentzia. Ba al duzue autonomiarik Jarrai bezala lan egiteko?
J.–KAS blokeko indar eta erakunde guztiek onartu dute bakoitzak bloke barruan dituen funtzio eta betebeharrak. Hor garbi gelditzen da gure lana gazte mailakoa dela. Eta borroka sektorial horretan gure erabakiak direla balio dutenak, erabakiak gureak dira erabat.
Orain politiko aldetik beste abangoardia batzuk badaude, gazte mailan abangoardia gu garen bezala. Baina erabakietan ez daukagu inorenganako menpekotasunik. Linea politikoaren ponentzian esaten zen gainera orain arte egin ditugun lan asko, gestoretakoak eta, alde batera utzi beharko ditugula gazteen problematikari ongi erantzun ahal izateko.
- Euskararen puntua beti eztabaidagai holako kongresuetan. Nola tratatu duzue?
- Tratatu da, bai, eta erabaki bat izan da aklamazioz onartu dena. Euskarakak jasaten duen egoeraren azterketa gin dugu eta erabaki oso hurbilekoak hartu. Sei hilabeteko epea jarri dugu, ikasten ari direnak gogorrago landu dezaten eta oraindik hasi ez diak hasi daitezen, sakonki. Hemen sei hilabetera errepaso bat egingo ea erabakiak betetzen ari direnentz ikusteko. Aldi berean, propaganda aldetik ere euskara gehiago baloratu beharra dudarik gabe ikusi da, asko bi hizkuntzetan berdin jarrita jen.deak erdarazkoa irakurtzen bait du. Kongresuan bertan euskarak nahiko presentzia izan du.
Zuek ari zarete lanean, baina sistema ere gero eta hobeto ari da, leku guztietara iristen da. Ez al daukazue halako irukipen bat dena hartzen ari duela, kontra egiteko espaziorik ikusten al duzue?, kontra egiteko espaziorik ikusten al duzue?
J.–Neurri batean dena zirkulo batean dator. ezta? Ofentsiba gogorra izan arren, betidanik datorrena bestalde. askotan aipatzen duguna. alegia kontsumoak dena jaten duela-eta, ofentsiba politikoa da azken finean. Badakite euskal kontzientzia galtzen dugun neurrian gure iniziatiba eta kreatibitatea bukatu direla.
Helburu haundi horiek ordea; euskal nazioa eta euskal kultura eta abar, zenbait jenderekin ezin dituzu aipatu ere egin askotan. Hala ere, zintzilik ez dagoen beste jende batekin, «zintzilik» dauden zenbaitekin ere bai, kasu batzuetan, jende horrekin lan egin dezakegu neurri batean. Herri batean dauden arazo konkretuetan guk ere sartu behar dugu, hasieran begiratuta gauza txikiak edo garrantzirik gabekoak iruditu arren. Gure helburu haundiekin batzuengana helduko gara. baina beste gauza apal horietatik abiatuz zabalago ere iritsi gaitezke.
A.–Ez dakit zerbait utzi dugun aipatu gabe.
J.–Bueno, batetik errepikatzea epe laburrera nondik joko dugun. Alegia, gazte etxeetan. eta eskoletan eta abar kontzientziatze eta ekintza lanean saiatuko garela. Barrura begira, gure formazioa sakondu, bai politiko aldetik eta bai gauzak aztertzeko kapazidade aldetik. Kanpora begira, arazo konkretuetatik partituz gazte taldeak gureganatzeko lana egiten dugula.
Bigarrenik, oso aberasgarria izan da guretzat beste naziotako gazte mugimenduak ezagutzea, haien ordezkarien bidez. Galegoak, katalanak, korsoak. irlandesak, palestinarrak, txilenoak. Salvadortarrak... guretzat interes handikoak diren taldeak.
I.ZUBIONDO
4-7

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakGazteakJarrai2
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Eguneraketa berriak daude