Korrika Urte Osoa Eta Orain Esprinta:


2021eko uztailaren 19an
AEKko Korrikaren antolatzaileei elkarrizketa

Korrika Urte Osoa Eta Orain Esprinta:
Abenduaren 3tik 11-ra, Euskal Herri osoa Korrika.
Joan den urtean bezala aurten ere, AEK KORRIKA antolatzera doa Euskal Herri osoan zehar. Urtero bezala euskararen inguruan emango den ekintza nagusietako bat izango dugu. Oraindik gauza konkreto batzu aidean dande, baina halaz ere beraiekin lehenengo elkarrizketa egiteko asmoz jo dugu, eta han aurkitu ditugu, AEK-ko KORRIKA sailako arduradunak.
ARGIA.- noiz, eta non hasi eta bukatzen da aurtengo KORRIKA?
KORRIKA.- aurten KORRIKA Ipar Aldean, Baionan hasiko da Abenduaren 3an goizeko 9tan, eta Bilbon bukatuko da, Abenduaren 11-ean eguerdiko 12etan.
ARGIA.- baina abenduaren 3a baino lehen zein lanetan ari zarete KORRIKA antolatzeko?
KORRIKA.- KORRIKA ez da egun batetik bestera prestatzen den ekintza bat. Herri guztietan, KORRIKAko lan taldeak aspaldi antolatu dira, eta bertan herrietako kultur eta talde politikoak lanean ari dira, zentzu horretan esan genezake KORRIKAren parte ikusgarriena, jendea korrika euskararen alde ikustea bada, aurrez lan haundia egiten da. KORRIKA herri guztien partizipazioz ateratzen da aurrera, eta AEK bultzatzailea eta antolatzailea da.
ARGIA.- joan den urtean Iruñean hasi zenean, giro ederra egon zen, bertako jendeaz aparte, ingurutako jendea agertu bait zen. Aurten Baionan nolako giroa espero duzue?
KORRIKA.- giro ona izango delakoan gaude, bertako jende multzo eder bat bilduko bait da. Gainera, hemendik ere autobusak antolatzeko asmoa badugu. Ipar aldean esan beharra dago, giro ona dagoela, eta interes haundiarekin hartu dutela KORRIKA. Gu baino aurreratuago daude antolaketa mailan.
ARGIA.- zein asmo dago, joan den urtean haina kilometro egiteko?
KORRIKA.- bai, AEK-k zazpi herrialdeetan funtzionatzen du, eta horrexegatik hain zuzen, KORRIKA Euskal Herriko herrialde guztietatik pasako da, edo behintzat nagusienetatik. Ezina zaigu herri guztietatik pasatzea baino berriz diogu bailara nagusietatik pasako garela.
ARGIA.- ba al daude KORRIKan zehar egun bereziak, hau da giro aldetik edo?
KORRIKA.- egia esan herri bakoitzak ahal duen guztia antolatzen du, orain ordua dela eta beste mila arrazoi direla medio toki batzuetan bestetan baino giro gehiago izango da. Halaz ere egun berezi bakarra, azken eguna izango da.
ARGIA.- egun berezia Bilbon Feria de Muestrasen izango da?
KORRIKA.- bai, 20.000 metro karratu dauzkagu, Ferian, eta bertan zentralizatuko ditugu ekintza guztiak. Ez da beraz joan den urtean bezala kalean izango, eta pentsatzen dugu 20.000 metro hauekin aski izango dugula.
ARGIA.- lema «Euskaraz eta Kitto» jarri diozue, AEKren filosofiaren ondorioetako bat al da?
KORRIKA.- beste erakunde batzu EHE-k adibidez, horrelako kontzientziazko kanpainak egin izan dituzte eta gurea ere kontzientziazio kanpaina bat da.
ARGIA.- giro aldetik nola ikusten duzue aurtengo KORRIKA?
KORRIKA.- joan den urtean baino askoze giro hobea. Gure artean inoiz baino giro hobea dago, eta baita lan egiteko gogoa. Kanpora begira, edo kanpoko giroa gure ustez joan den urtean baino hobeagoa.
ARGIA.- joan den urtean alderdien aldetik jokabide desberdinak izan ziren, PNV-ek adibidez ez zuen bultzatu. Aurten?
KORRIKA.- gobernuarekin hitzegin da, eta aurten ez da gure kontrako posturarik agertuko. Nafarroako Isaban, bere herrian Etxenike Jaunak korritu nahi duela adierazi digu. Ez dugu uste kontra egingo dutenik.
ARGIA.- kontzientziazio kanpaina helburu nagusia bada ere, zein dira beste helburuak?
KORRIKA.- beste helburuetako bat dirua da, eta bi atal daude. Bata, Ipar aldekoa, eta Nafarroako gure egoera nahiko larria da, han ez bait dute hemen bezala subentziorik lortu, eta beraz batez ere haiek languntzeko erabiliko da sortzen den etekina. Bestaldetik, horrelako kanpaina batek diru asko balio du, eta gasto hauek ere tapatu beharrak daude. Bigarren mailako helburua bada ere, Nafarroako eta Ipar aldeko egoera ikusirik dirua garrantzitsua da.
ARGIA.- joan den urtean, Euskal Eskola berrien sorketak eman al ziren KORRIKAren ondorioz?
KORRIKA.- nafarroan eta batez ere Bilbon eman zen batez ere fenomeno hau. Bertan parte hartu zuen jendea AEKan integratu da, eta bide batez euskararen munduan sartu dira.
ARGIA.- aurten ikaslego kopuruen aldetik gorakada haundi bat eduki duela AEK-k entzun dugu.
KORRIKA.- bai egia da, bataz beste ehuneko hogei eta hamarreko igoera bat eduki dugula esan genezake. Guretzat dato hau oso garrantzitsua da. Gure ustez batez ere bi arrazoi daude honen oinarrian, bata antolaketa aldetik zabaltzen ari garela, eta kalitate aldetik ondo gabiltzala. Halaz ere oraingo igoera honi ere ondo erantzun behar diogu.
ARGIA.- badaramatzazue urte batzu ekintza hauek prestatzen, eta urtero jendea biltzen da, KORRIKA antolatzeko. Zerbait pentsatu al duzue, jende honek KORRIKA garaian bakarrik lan egin beharrean urte osoan euskararen alde lan egin dezan?
KORRIKA.- egia esan soluzio horiek aurkitzea benetan zaila izaten da. Esan beharra dago toki batzutan gertatu dela fenomeno hori, eta batez ere Euskaltokiak sortzen ibili da jende hau. Batez ere Bilbo eta Bizkaia inguruan eman da.
KORRIKA antolatzeak Euskararen inguruan mugitzen den talde eta pertsonak elkar ezagutzea laguntzen du. Hau da talde intersektorial horien oinarria, eta aurrera begirantz funtziona dezaten, bertan dauden guztien lana da. Garbi dago jarraitzea ideala litzatekela eta horrantz bultzatu behar dugula jendea.
JO
32-33

GaiezHizkuntzaEuskaraEkitaldiakKorrika
GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKEkitaldiakKorrika

Azkenak
Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Eguneraketa berriak daude