Paulo Iztuela: «Arazoa Ez Da Ikastola; Nazional Eta Pribatuak Dira»


2021eko uztailaren 23an
Pablo Iztuetari elkarrizketa.
Paulo Iztuela: «Arazoa Ez Da Ikastola; Nazional Eta Pribatuak Dira»
«Edozein bide hartzen delarik ere oso oso inportantea da, eta ikastolen historia erreibindikatiboak hala frogatzen du, gurasoen partaidetzari eustea, hau da, oinarri sozialari. Hori galtzen bada galdua daukagu dena.» Honela mintzo dena Paulo Iztueta dugu, bai EIKE eta bai EEPAren alde nahiz kontra aritu zaiguna. Bere proposamenak luzarora begira egindakoak dira. Ikastolen auzi honetan kabida dutelakoan gaude.
ARGIA.–Ze kritika egiten diozu EIKE proiektuari?
PAULO IZTUETA.–EIKEren arazoa batez ere ikusten dut, begira, lehendik ere pauso batzuk emanak ziren; lehen komenioak eta beste zenbait gauza ziren eta Euskal Gobernutik etorri den zenbait arau eta zenbait jokabide horren linean ikusten dut, beraz EIKE ez da lehenengo proiektu bat, baizik eta zenbait urratsen ondorio bat. Nolabait Euskal Gobernutik ikastolak instituzionalizatzeko urrats bat. Behar bada ez azkenekoa, baina ez eta ere aurrenengoa. Eusko Gobernuak bere esku hartu nahi du Ikastolen arazoa.
A.–Bai, eta?
P.I.- Zentzu horretan EIKEk fase berri bat ezagutzen du. Eusko Gobernuak bere historia du eta nolabaiteko agintea erakusten du, eta eskaintza konkretu bat egiten du. Eskaintza mugatu bat dudarik gabe. Alde batetik Eusko Gobernua bera mugatua delako botere aldetik eta Madrila begira, eta ondorioz mugatua ikastolari begira. Eta proiektu hori mugatua da bestalde bere antolakuntza aldetik hain zuzen ere bere eskaintza egiterakoan bere kondizioak eta baldintzakjartzen dituelako. Prozesoan ere faseak egon dira. Gobernuak aurrena aurre proiektu bat egin zuen, proiektua gero eta azkenik beste proiektu bat ere agertu da Ikastolen Federazioaren bidez. Proiektua oso hertsia zen ikastolako zuzendariak besterik ez zuelarik errepresentatibitatea e.a., baina geroko beste honekin reajuste bat etorri da pittin bat demakratikoagoa eginaz.
A.–Halaz eta guztiz ere mugatua da zure iritzirako.
P.I.–Mugatua da alde batetik, botere aldetik, eta bestetik ikastolaren kontrola oso zehatza delako. Bai, eskaintza sujestiboa da alderdi ekonomikoari erantzuten diolako, eta nik uste dut larrialdi ekonomikoan dauden ikastola askorentzako erantzun bat dela, nahiko erraza, baina ez inondik inora ikastolak behar duen erantzun praktiko eta funtzionala. Eta etorkizunerako ...ez.
A.–Zergatik ez?
P.I.–Bada lehenengo, Euskal Gobernuaren agintea murriztua delako eta oso erlatiboa. Euskal Gobernua aipatzerakoan, ipsofakto, Nafarroa kanpoan geratzen delako. Hain da inportantea hau ze ezin duela plan bat egin ikastolaren izenean.
A.–Iparraldea ere kanpoan geratuko litzateke...
P.I.-...Eta Iparraldea ere kanpoan geratzen da eta hor ere Euskal Herriaren zatiketa dator. Zatiketa ez da aurrera pauso bat baizik eta atzera pauso bat. Euskal Gobernuaren jaiotza bera da hankabakarra. Eta gero, daukan boterea mugatua da eta horregaitik bere ahalmenen neurrian agertzen den haur bat da proiektu hori, nolabait bere giroko ikastola batzuk babesteko. Zentzu horretan bai, pribilejiatzen du sektore bat baina ez sektore guztiak. Ez Euskal Herria. Helburua Euskal Herri osoa euskalduntzea baldin bada, murriztua dago, aipatu arrazoietaz aparte, ikastolen babeste horretatik biderik zabaltzen ez duelako euskal eskola publikoaren alde. Ez faserik, ez biderik ez ezer markatzen duelako. Ea nola euskaldundu Eskola Nacionalak eta aparte Pribatuak!. Eta alde horretatik ez da biderik ikusten. Euskal Herri zatitu horretan beste zati bat egiten du hau sekulan ere euskaldunduko ez duena.
A.–Eta EEPAri buruz zer?
P.I.–EEPAri buruz bi ohar egingo nituzke: sortu zen EEPA, presentatu zena, eta EEPAk nahi lukeena. Uste dut bi gauza arras diferenteak direla. Sortu zen EEPA asmo bat bezala sortu zen, eta ez planteamentu teoriko gauzatu bat bezala. Ez dut uste behintzat. Esperientzia baten ondotik sortu zen, behar larri baten ondoan eta proiektu murriztu horren beste alternatiba bat bezala. Nere ustez zenbait akats aurrean eta barruan zituela sortu zen.
Dohaintasuna, Publikotasuna eta eskatu ziren bere garaian baina zehaztu gabe. EEPAren proiektoa, Euskarazko Eskola Nazionala asmo eta helburu bezala uste dut hori dela asmo bakarra; hori dela helburu zuzena. Besterik ez dago niretzat. Eskola Nazionala egin eta Euskalduna izatea...ba proiektu horretan ezin murriztu ditugu, helburu bezala behintzat, Nafarroa eta Iparraldea.
A.–Goazen gauza konkretutara ordea.
P.I.–EEPA gaurko koiunturan presentatu da. Madrilgo Gobernuak eta Eusko Gobernuak eskaintzen dutenaren aurrean. Nolabait esateko planteamendu erreformisten barruan. Orduan, nahiz eta helburuak argi markatu EEPAk, problema asko ditu. Problema tekniko eta politikoak.
A.–Zeintzuk dira problema politikoak?
P.I.–Bai Gasteizen bai Madrilen dauzkate irakaskuntzari buruzko planteamenduak. Gatazkarik egongo balitz, bai EEPAren kasoan bai EIKErenean, Madrilgo Gobernua nagusituko litzateke. Beraz EEPAk dioena, funtzionarioak lehengoak mantentzea, eredua berdina izatea, ikasleak ez zatitzea eta guztiori, orain oraingoz PSOEk ahoz emandako aginduak eta promesak dira. Ez dago legean deus idatzirik. Berdin Eusko Gobernuarekin, beti bestearen baldintzapean jokatzen ari da; «Baldin eta errespetatzen badu...». Baina azken batean erabakiko duena izango da indarren erlazioa. Eta arriskutsua da alde horretatik. Honekin esan nahi dut gure planteamenduak urrutira begira egin behar ditugula, eta nahiz eta orain erreformaren bidetik ibili errealistak izan behar dugula, eta pentsatu behar dugula noizpait etendurarekin egin behar dugula topo.
A.–Eta urrutirako begirada horretan zer ikusten duzu?
P.I.–Hor sartzen gara ja bigarren fasean edota maila teknikoan. Euskal Herrian jende gehiena erdalduna da. Lehen mailako irakaskuntzan euskaraz ari dena 11 da. Ikastoletako jendea, zeren eta B ereduak praktikoki ez du fruiturik eman eta besteak ere ez. Eta hor dagoena zera da: arazoa ez da ikastolena. Arazoa da ikastola ez direnena. Gaur egun eskola publiko eta pribatuena. Eta problema dira horko ikasleak, batzuk euskaldunak, besteak ez, eta horko irakasleak. Horregatik diot oinarrizko planteamendua dela, gerorako ezin utzizko problema dela, gaurdanik pentsatzea, eta problema teknikoa da, hainbeste urteren buruan hainbat ikaslek zenbat irakasle euskaradun behar dituen. Problema da behar hainbat irakasle euskaldun ez daukagula eta horiek sortzeko bideak jarri behar ditugula. Berriak sortuz ala lehengoak euskaldunduz. Eta beste problema da lehengo irakasle hauek euskalduntze prozesu horretan sartu nahi ez izatea. Orduan horiekin eta administrazioarekin egingo dugu topo. Medioak jarri behar dira baina euskaldundu nahi ez badute...Nere hipotesia da haur guztien irakaskuntza osoak euskaraz izan behar duela. Eta euskaraz bakarrik. Garbi eduki behar dugu monolinguea izan behar duela.
ARLANTZ J. MOLLARRI
24-25

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakEuskal Esko
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazIZTUETA1
EgileezARLANTZ1Gizartea
EgileezMOLLARRI1Gizartea

Azkenak
Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Eguneraketa berriak daude