Imanol Uriberen Buelta


2021eko uztailaren 23an
Imanol Uriberi elkarrizketa

Imanol Uriberen Buelta
70. urteak, hamahiru urte beranduago eta berdin jarraitzen du guztiak. Lagun asko mugi erazi zituen Burgosko Prozesuak. Orain berriz, antza denez, oraingo gobernu "demokratikoekin", edozein ideologiatako partiduren izatea uzten dutenak, horiexek berak dira erahilketa legaletaz, torturataz, eta hiritar bakoitzaren burmuinetan praktikatzen duten gaztajanetaz akordatu, enteratu ere egin nahi ez dutenak. Gutxi batzu salbu eskerrak!(ez beti), agintari eta afiliatu edozeinek esango du pittokeria bera: «Hitzegitea dago». Begibistakoa da atzeraka goazela, aldaketa okerrera joan dela, bestela nork esplika dezake herri asko gosez hiltzen ari den bitartean eta agintariek herri hori menderatzen duten bitartean, herri horrek Jainkoarenak berarenak bailitzan entzun ditzadala agintari horien hitzak?. Nazionalitate berberako bere kolegari Pakearen Nobel Saria eman diote. Amaitu beharrean jarri nau Imanol Uribek; orain daukan aurpegiarekin badirudi «burutik jota hago» esaten ari dela. Nahiz eta aurreko guztiak Imanolen obrarekin zerikusi handikoa dela pentsatzen jarraitu bere filmografiaz hitzegiten hasiko gara.
«El Proceso de Burgos» egin zuen 1979.urtean. Dokumentala–Estatuan egin diren onenetakoa–ausarta, ideia berrickin, eta gainera gauza fresko bat bezala ailegatzen zen ikuslearengana.
Askatasun osoa utzi zien Imanol Uribek Burgosko prozesatuei eta horrexegatik konturatu zen jendea Imanol ez zela ari Euskadiko historia hurbilarekin jolasean. «El Proceso de Burgos» argazki fijo batzurekin bukatzen zen, hamar urte pasa eta ezer ez zela aldatu adierazten zutenak–horregatik haserretu zen sektore politiko bat–. «Segoviako Ihesa» izan zen Imanol Uriberen bigarren filmea. Euskadiko tendentzia konkretu batena zen filme honek ez zidan berriz ere Imanol Uribe aurkitzen utzi. Niretzat Euskadiko Ezkerraren filmea izan zen. Haiek mintzo ziren eta zioten (Angel Amigok nahiz Imanolek) abenturazko zinta bat omen zela. gartzela batetatik ihes egiteaz, baina ihes hori ez zen existitzen ez duen gartzela batetatik egindakoa, ezta presoak gezurrezkoak ere. Ez zuten aukeratu existitzen ez duen herri bat. Izan ere, filmearen produktorea, Angel Amigo, ihes horretan parte hartutakoa genuen. Nahiz eta eszena hori gerora kendu egin zuten, filmearen bukaeran elkarrizketarako bideak bazeudela esaten zizuten. Oraingoan, Imanol Uribe bere hirugarren luzemetrajea bukatzekotan dago. Gidoia berea da eta "La muerte de Mikel" du izena. Bitan irakurri dut gidoia eta irrikaz nago ea noiz bukatuko ote duen filmea, eta hori arrazoin sinple batengatik, oso ona iruditu zaidalako eta batik bat Imanol Uribe bere senera bueltatu dela irudimena daukadalako. Bueltatu da, baina bera bakarrik. gizabanakoa den modura. Gidoia Euskadiri buruz ari da, beharbada esan liteke Imanol Uriberen erreflexio bat dela, bere aberriarekin egiten duen elkarrizketa bat. Matriarkatuaren gaia ikutzen du, ezertan busti nahi ez duen letratuetaz. beren burua ezkerrekotzat eukiz libertateari mugak ipintzen dizkiotenetaz eta, guztien gainetik, pertsonaz gizabanakoa den aldetik.
ARGIA.–Argitu iezadazu zergatik egin zenuen «El proceso de Burgos». Hura egitera eraman zintuzten arrazoiak.
IMANOL URIBE.–Nire asmoa Eskal Herrian ematen ari zen borrokari buruzko dokumental serio bat egitea zen eta bide batez borroka horren ondorioz hil diren guztiei omenaldi bat egitea.
A.–Filmearen azken sekuentzia sonatua izan zen.
I.U.–Egia da, asko harritu nintzen zenbait jendek «El Proceso de Burgos»en bukaera osatzen duten argazki fijoei hainbesteko inportantzia eman zienean. Pertsona horiei ez zitzaien egokia iruditu eramandako borrokaren adierazgarririk ez zirela pentsatzen bait zuten.
A. - «Segovisko Ihesean» luxozko gartzela bat ikusten zela uste dut, filmea ikusi nuenean asko hunkitu ninduen, baina kontrako zentzuaz. Irudimena neukan ikusten ari nintzen edifizioa bi izarretako ostatua zela. Gainera, «Segoviako Ihesa» estreinatu zenean ikaragarrizko errepresioa zegoen Puerto de Santa Maria eta Herrera de la Mancha gartzeletan (gaur egun bezalaxe). Orduan iruditzen zitzaidan Euskadi osatzen duten pertsonekin jolasean ari zinela.
I.U.–Segoviako gartzelatik ihes egin zuten garaian errepresioa ez zen hain handia. Frankismoaren azkeneko etapa zen. Gainera, nik ezin dut filme bat planteiatu, bizitza laburrekoa nahiz luzekoa izan, estreinaldiko mementuaz bakarrik.
A.–Zure azken projektuaz hitzegin iezadazu, orain «La Muerte de Mikel» amaitu duzun mementuan.
I.U.– Euskal Herriko gaiak erreflexatzea atsegin zait. Norberaren libertateari egindako kantu bat da. Lortu beharra dago jendea gizartetik eta alderdi politikoetatik kanpo mogi dadin. Intolerantziaren aurrean gizabanakoa goratu nahi izan dut.
A.– Nortzu dira « La Muerte de Mikel»en pertsonaia nagusiak?
A.–Amarena pertsonaia giltzarria da, eboluzionatzen uzten ez duen pertsonaia guztiz negatiboa da. Gizakiaren alde negatiboa erakusten duen sinbolo bat da. Bestaldetik, guztia omen dakien ilustratua daukagun, hain zuzen ezertan ere busti nahi ez duen pertsonaia. Mikel pertsonaia positiboa da, etorkizunera zabalik dagoen pertsonaia, lotura familiarrak eta politikoak hortxe ere dauden arren. Mikel gizon ipurbero bat da.
A.–Zergatik gure herrian egin den zinema guztiak Euskadiren problematikaz aritu ohi da?
I.U.–Jaioberria den zinemagintza batetan normala da. Ispilu batetan bezalaxe zure ingurunearen imajina erreflexaturik ikusten duzu. Era horretan zeure buruari ere begiratzera iristen zara.
Koldo SAN JULIAN
34-35


GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
GaiezKulturainemauzendariakURIBE1
PertsonaiazURIBE1
EgileezSAN JULIAN1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude