Zuhaiztiko Gurasoen Eredua


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Zuhaizti eskolako gurasoei elkarrizketa

Eskoletako Euskararen Egoera Praktikan
Zuhaiztiko Gurasoen Eredua
«Ikastola auzitan» elkarrizketa saila hasi eta hara non topo egiten dugun, arazoaren erdi erditik plazaratzen den adibide praktikoarekin. Zuhaizti eskolan bost aurren gurasoak hamar egun daramazkite eskolan sarturik. Beren eskariei erantzun egoki bat eman arte, sako, koltxoneta, manta etabarrak hartu, eta bere arazoa kaleratu nahiean. Promesa guztieri uko eginez D eredurik gabe utzi nahi dituzte beren haurrak. Hau da, eskolaurrean dena euskaraz ikasi duten haurrak OHO-ra iritxi eta eskola publikoan era berdinean jarraitzeko bideak mozturik arkitu dituzte.
A.–Gauza bat garbi azaltzen da beraz zuen kasuan. Alde batetik lege batek bere markoa du, eta marko horretan zuek oraindik ez zarete sartzen, hau da, zuek eskola transferituan zabiltzate, zuen haurrak orain arte euskera hutsez egin dituzte ikasketek eskolaaurrean, eta orain OHO-ra pasatzean, nahiz eta lehendik harremanak eduki, Viteri Eskolan, D ereduan zuen haurrak ezin ditzakete ikasketak jarrai. Argi dago eskola transferituetan beraz D eredua sartzea benetan gauza zaila dela. Hau horrela izanik, eskolaurrea bukatzean gurasoak bi irtenbiderekin topo egiten dute: edo haurra ikastolara bidali D ereduan jarrai dezan, edo bestela, B eredura pasa behar.
G.–Prozesua atzerantz doa. Lehen Viterin eskolaurrean ba zegoen D eredua. Geroztik kendu zuten; irakasle batek bere nahiaz, baina inongo legeztapenik gabe, euskara hutsez ematen zuen dena, baina ofizialki ez zegoen. Orain itxialdi hau delata, berriz Viterin, eta oraingoan ofizialki behintzat D eredua jarri eta eskola publikotan B edo A edo erdara hutsez. Gure ustez hau da instituzionalizatu nahi dutena.
A.–EPAkoek, EIKEri, hau da Eusko Jaurlaritzaren planteamenduari egiten dion kritika nagusietako bat hain zuzen hori da, Euskal Herriko Haurren irakaskuntza bi zatitan banatu nahi dutela. Hau da, Euskara hutsez ikastoletan, eta gainera ongi subentzionatua, eta bestetik, transferituak erdaraz edo kasorik onenetan, B edo A ereduez, eta gainera ez besteak edukiko duten laguntza berarekin. Zer pentsatzen duzue?.
G.–Alde horretatik gure planteamenduak EPAkoakin bat egiten du. Badirudi Eusko Jaurlaritzak bi komunitate hauek mantendu nahi dituela, eta gure ustez, irakaskuntza mailan, sare bakar bat egon behar du, publikoa eta euskalduna. Erdaldun komunitatea ere euskaldundu behar da. Arazo hau inportantea da, eta estudiatu beharra dago, baina bideak hortik joan behar du. Gure ustez planteamenduak aurreruntz joan behar du, eta beraz pauso batzu markatu behar dira linea baten barruan, gaur A ereduan hasten direnak, ikasketak A ereduan bukatu beharrean B edo D ereduan buka ditzaten eta B ereduan hasten direnak, noski D ereduan. Hau aurrera eraman dadin, beste puntu garrantzitsu bat zera da: bide bat markatzea, eta transferituetan edo nazionaletan, D eredua garantizatzea. Guri Zuhaiztin D eredua egongo zela esan ziguten, eta Viterin 16 ginen. Garaia etorri zenean, hau da haurrak Zuhaiztin apuntatu behar genituenean, D eredua ez zegoela esan ziguten eta beraz edo B eredua edo ikastola izan zen eskeini zitzaiguna. Noski gehienak alde egin zuten, eta orain bost bakarrik gaude. Orain garbi dago garantia bat eskeiniko balitz askoz ere jende gebiago apuntatuko litzatekela, eskola nazionaletan D eredua balego, haur asko bidaliko litzateke. Ikuspuntu honetatik planifikazio bat ere egin beharko litzateke.
A.–Beraz zuek haurrak ikastelara bidaliko zenituzteke, baldin eta ikastola merkeagoa balitz?.
G.–Badaude beste arazo batzu, ideologia dela, planteamentu pedagogikoa dela... Gaur egun adibide bat jartzeko ikastola batean sartzeako 60.000 pta. sartu behar dituzu sarrera gisa, gero 10.000 hilean, eta dena zertarako?. Azken finean kriston kondizio onak edukitzeko balitz, beno tira, baina hori ordaindu eta gainera 37 haur geletan... Gainera ez da egia ikastoletan haurrak egun osoz euskaraz ari direla, hori ere ez da garantizatzen. Urteak ikastolan egon ondoren haur askok euskaldun berriak baino okerrago hitzegiten dute.
A.–Beraz dohaintasunaz aparte badago ere arazo ideologiko eta pedagogiko bat. Nola ikusi dute zentro honetan bere haurrak B ereduan dituzten gurasoak zuen jokabide hau?.
G.–Egia esan gure alde daude, baina badakizu nola diren gauzak, bat edo beste kenduta gehienak ez dira egin ditugun bileretara agertu ere egin. Ez daude kontra, baina gehienak ez gaituzte gehiegi lagundu ere. Egia esan beraiek ez dute bere barua arazo honetan zuzenean sarturik ikusten eta hor dago gakoa.
A.–Ez dute guraso horiek pentsatzen agian bere haurra urte hat barru D eredua jarraitzeko prestaturik egongo dela eta beraz beralei zuzen-zuzen datorkiela?.
G.–Ereduen aplikazioa ere beste arazo bitxi horietako bat da. Leku eta irakasleen arauera, ereduen aplikazioa aldatzen da. Batzuk Eusko Jaurlaritzaren hitza, Jangoikoaren hitza bezala hartzen dute eta ez dute hitza bete besterik egiten, eta orduan, toki batzutan, ama erdalduna bada, ezina izango litzateke pentsatzea haur hori noizbait D ereduan bukatzea, betirako B eredura kondenatua geratuko litzateke. Hau alde batetik, eta beraz gurasoek hor dute beraien haurra D ereduan sartzeko lehenengo arazoa. Bestaldetik guraso euskaldunak izanik ere, badaude beste arazo batzu, adibidez, mila aldiz esaten da, haur batek euskaraz kontzeptuak ulertzen ez dakielako B ereduan sartu beharra dagoela. Baina esan beharra dago, haurra tontua ez bada behintzat. kontzeptoak esplikatuz gero ulertzen dituela, eta beraz ez da B eredura kondenatzeko baldintza. Horrelako arazoen aurrean, gurasoak askotan isiltzen dira, bere aurrean dagoenak beraiek baino gehiago dakila pentsatuaz, eta erabaki horretan beste ezerk parte hartzen ez duela pentsatuz, ideologia, edota aginduak...
Ez dago beraz, irakasle eta delegazioen artean inolako batasunik, ez eta koerentzia txikienik horrelako arazoen aurrean planteatzen dituzten irtenbideei dagokienez. Hau horrela izanik zure haurra non sartu behar duzun jakiteko, askotan zuzendaria, irakaslea,... ezagutu behar dituzu, bestela ereduen maniobra zikinetan erortzeko edo biktima izateko arriskuan zaude. Batzuk B ereduan hasi eta D-n bukatzen dute irakasleari esker, eta beste batzuk D-n hasi eta B edo A-n bukatzen dute irakasleari esker. Horrela ezin daiteke ezer egin. Seriotasun minimo baten falta ikaragarria nabari da. Arazoa beraz nahiz eta zer ikusirik eduki Eusko Jaurlaritzarekin, zentroekin ere badu zer ikusirik.
A.–Ez al dago ba, ereduan kontrola eramaten duen enterik zentrotan?.
G.–Agian batzutan bai, baina halaz ere, guk itsialdi honen bidez, hartutako erabakiak justuak ez direnean, salatu beharra daudela irakatsi nahi izan dugu, gure ustez arazo hau ez baita Zuhaiztikoa bakarrik, beste zentro askotan seguro horrelako gauzak gertatzen direla, baina ez da ezer egiten, eta bide horretatik ez da arazoa inoiz konponduko. Beraiek askotan erabiltzen duten harma estadistika da, eta denok dakigu estadistika erabiltzea, eta manipulatzea interes batzuen alde eta beste batzuen kontra, zein erreza da. Bestaldetik guk ez dugu inolako kontrako estadistikarik eta hor dago gakoa, gurasoak ez ditugu estadistikarik egiten ez eta kontrolatzen. A ereduan daudenei, errez eta berehala esaten die beraien haurrak B ereduan jarraitzeko arazorik ez dutela edukiko, baina ez da berdin gertatzen B-n daudenekin eta D-n sartuko direnekin. Frakaso eskolarra ere aipatzen den mitoa da. baina ez da ereduengatik baizik eta metodologia, beste gaien tratamendua, ingurunea...
A.–Zein erantzun jaso duzue Delegaziotik?.
G.–Erantzun bat baino gehiago jaso dugu. baina ez da inoiz gure gustokoa izan, batzutan hemendik kaleratu nahi izan gaituztelako, bestetan, inolako garantiarik gabe hastea eskatu, eta abar... Halaz ere hau da gure azken erantzuna:
"Ez dugu Delegazioaren proposamena onartzen:
1.–Idatzi guztian haur euskaldunetaz ari direlako, eta D eredua inon idatzita agertzen ez delako.
2.–Gure haurrak Zuhaiztin ikastea nahi dugu, eta ez da, edo ez zaio inolako erantzunik ematen galdera honi. Viterira eraman nahi gaituzte, baina ez dago inolako garantiarik, hurrengo urtean, Zuhaiztin D eredurik egongo denik.
3.–Gure haurrenizat irakasle bat eskatzen dugu, ez bait dugu onartzen gure nahiaren truke. Viteri geletan, 26 eta 27 haur biltzea, eta gainera B ereduan".
L. BASTIDA
18-19

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakHego EHko e
GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkasketa plOHO
EgileezBASTIDA1Gizartea

Azkenak
Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


2025-03-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Ukrainako “eskarmentua” Asia Ekialderaino heltzen ari da

Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


Eguneraketa berriak daude