Ziklismoan Ere Bada Harrobirik


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Ziklismoan Ere Bada Harrobirik
Pello Ruiz-Cabestany eta Jokin Mujikarekin
Ez dago dudarik, bizikleta gauza preziatu batetan bihurtu da. Ez duzu Euskal Herria zeharkatzen duten bideak begiratu besterik. Erabilerari kionez ez gaude Europako beste herri batzuen mailan, baina gorakada nabaria izan da azken urteotan. Hortxe daude zikloturistak, ekologisten erreibindikapenak, lanera edo bidaiara bizikletaz abiatzen direnak...
Ibilgailu honek, hala ere, badu beste protagonista eta historia ezezagun eta ilunagorik ere: ziklismoa eta ziklistak. Kirola bezala, eta orain arte bederen, ez du jende gehiegiren estimaziorik merezi izan. Aurten pixka bat konpondu da egoera hau. Asko izan dira telebista aurrean jarri direnak eta kamara frantsesei esker karrera baten barnea somatzeko aukera izan dute.
Dena den gure herri honetan ziklista ugari izan dugu. Zerrenda luze bat osatzen dute eta harrobia ez da agorturik azaltzen gaur egun ere. Hemengo-ziklismo-zaleek badakite Jokin Mujika eta Pello Ruiz Cabestany onenetakoak direla. Sari asko eskuratu dute eta itxura denez profesionalak izango dira datorren urtean. Solasaldi luze bat izan ondoren Zaldibin egin zen karrera batetan ikusi genituen.
A.–Nola eta zergatik hasi zineten jakin nahi genuke.
J.–Niri futbola gustatzen zitzaidan eta aritzen nintzen, baina halako batetan suplente bezala jarri ninduten eta nik ez dut horretarako balio. Anaia bat dut lehenago ziklismoan ibilitakoa eta hark animatu ninduen, berak prestatu zidan bizikleta. Itsasondon bizikleta hartzen genuen edonora joateko, baina konpetizioan hamasei urtetan hasi nintzen.
P.–Betidanik denbora asko pasatu izan dut kirola praktikatzen. Neguan eski egiten nuen eta entrenatzeko bizikleta hartzen nuen. Nire klasean zegoen bat ziklismoan aritzen zen eta ni berarekin ateratzen nintzen eta beti atzean uzten nuen. Behin beste afizionatu batzuekin atera ginen eta Andazarraten Usabiaga eta ni izan ginen lehenak. Orduan nire klaseko horrek ekipokoekin hitzegin zuen eta Donostiarran sartu nintzen. Familian badut aitzindari bat, nire anaia Jordi. Bi urtez aritu zen profesionaletan eta Tour-a ere bukatu zuen. Noizean behin aholkuak ematen dizkit, baina nik ez diot kaso handirik egiten. Entzun bai, baina gero nahi dudana egiten dut.
A.–Baina zergatik sartu zineten konpetizioan?.
P.–Ziklismoa beste mundu bat da, beneno bat bezala sartzen da, osoki harrapatzen zaitu. Nor gehiagoka aritzeak erabat berotzen zaitu. Ni hasi nintzenetik ongi ibili izandu naiz, ia beti aurrean eta sariak irabazten, baina hor ikusten duzu sekula irabazi ez duen beste edozein ere behin eta berriro korritzen. Horregatik nik uste beste zerbait daukala...
J. Ttikitan askok Eddy Merckx izan nahi dute baina ez dute egiazko posibilitate bat bezala ikusten. Sariketa batetara presentatuz gero, ordea. Tour-a ailegatzeko edo Merckx imitatzeko gogoak sartzen zaizkizu.
A.–Ez al zineten gazteegiak honetan sartu zinetenean?.
P.–Ez, nik banekien zer egiten nuen. Oso gaztetatik hasten direnak erreta egoten dira serio jokatu behar denean.
A.–Ziklismora erabat dedikaturik al zaudete?. Nolakoak izanen dira zuen egunak karreretarako tenorea denean?.
P.- Gaur egun zerbait egin nahi duenak erabat dedikaturik egon behar du. Batetik bestera ibiltzen gara eta ezin daiteke egun standar hat kontatu. Ez dugu beste inon lan egiten edo ikasten eta aisiarako denbora izaten dugu, baina ongi prestatu nahi baduzu...
J.–Karrera denboraldia denean ez dugu jan eta lo besterik egiten karreretatik aparte.
P.–Bai, gurea karrerako zaldien bizimodua da.
A.–Entrenamenduetan beste ariketa motarik egiten al duzue?.
J.–Bueno, iharreak eta ez moteltzeko ariketa batzuk egin ditzakezu, baina batipat bizikleta hartzen dugu.
A. - Ziklismoan zer apoiatzen da gehiago, taldea ala indibiduoa?.
J.–Ba egun bateko karreretan gauza asko ikusi behar da, nola hasten den, nola bukatzen den, zer jende en eta nork dituen posibilitate gehienak. Orduan bat edo beste gelditzen da aurrean. Ze komeni den ikusi behar. Etapako biretan gehiago jokatzen da lider baten alde; kasu horretan taktikak izaten dira.
A.–Taktika hauek zerbaitetarako balio izaten al dute?.
P.–Bai, bai. Afizionatuetan jende asko biltzen da eta ezin da hainbeste kalkulatu; profesionaletan, ordea, gehiago ezagutzen da bakoitzaren momentua eta oso baliotsuak izaten dira estrategia guztiak.
A.–Disziplina jarraitzera ohiturik al zaudete?.
P.–Gure taldean, Orbean, ez da gehiegi, norberak jakiten du askotan zer egin behar den, baina orain dela aste batzuk, esate baterako, Españako Federakuntzakoekin egon gara eta han bai, disziplina ikaragarri bat gorde behar zen. Nazkaturik bukatu genuen.
A.–Noiz korrituko duzue profesionalen artean?.
P.–Datorren denboraldian seguruaski. Nik uste afizionatuen artean jadanik ez dugula ezer egitekorik. Badakigu ze indarrak dauzkagun eta amateurretan irabazteak momentu honetan ez du hainbeste garrantzirik eta hurrengo maila probatu nahi genuke. Ez dakigu oraindik Orbeak talde profesionalik eratuko duen, baina honela bada horiekin pasatuko ginateke.
A.–Zer pentsatzen duzue, desberdintasun handiak dira bi mailen artean?.
P.–Ez dira gehiegi. Beste era batetan korritzen da, elementu gehiago sartzen da jokoan... Eta gero hori profesionalak horretatik bizi direla, ez dutela beste ezertan pentsatu behar eta gainetik dirua ateratzen ere saiatu behar direla. Konsziente gara eta ez dugu entrenamendua uzten. Dena dela nik badakit abentura batetan sartzen naizela eta abenturak asko gustatzen zaizkit, gaizki bukatzeko posibilitateak izanarren.
A.–Kirola honetan ustelkeriarik ba ote?. Ez al daukazue beldurrik?.
J.–Ilusio handia daukagu, ilusiorik gabe ezin duzu ezer egin. Guk gainera, oso giro ona daukagu taldean eta horrek asko animatzen du. Ikusten dira bai, giro txarra daukaten taldeak, haserre batzuk, talde batzuen arteko pikeak eta hori, baina ziklismoan berez ez ustelkeria berezirik, talde gutti daude eta montaia ere ezin izan handiegia. Profesionalek ere mailaz pasatzeko esaten digute, beldurrik ez edukitzeko.
A.–Zertan geldituko da doping-aren gai famatu hori?.
P.–Horrek ez du soluzio garbirik Ni ados nago kontrolarekin, ez dago lehenagoko ziklista bat entzun besterik hura astakeria bat zela jakiteko. Asko hartzen zen, ez zegoen neurririk eta ezin zen norberaren benetako balioa erakutsi. Hori ez da kirola, nor gehiagoka aritzen gara eta ezin ditugu horrelako tranpak ametitu. Dena den gai honek badu bere buelta ere. Federazioek ez dakite produktuen zerrenda zehaztatzen eta ia edozein jarabek positibo ematen du. Beraz, zer egin etapako bira baten erdian katarro bat daukazunean?. Zerbait hartzen ez baduzu eri jarraitzen duzu eta hartuz gero positibo emateko posibilitate asko izaten da. Niri putakeri ederra egin zidaten taldeka irabazi genuen Españako Txapelketan. Medikuaren aurrean edan nuen jarabeak positibo eman zuen, txapela kendu ziguten eta bi hilabeteko multa jarri zidaten. Eta zer egingo diozu?, zihur nago kirolaren onerako egiten dela, nahiz eta ziklismoak behar handirik ez izan. Ziklismoan beste edozein kiroletan baino droga guttiago kontsumitzen da. Nire ustez horregatik mantentzen dugu hain maila ona. Ziklismoan korredore onenak irabazi behar du, ez botika onena duenak.
A.–Maila oneko ziklismoa egiten al da gaur egun?.
J.–Bai, gaurko ziklismoaren maila oso ona da. Euskal Herrian gainera jende asko ari da korritzen eta profesionalen artean ere hementxe da mailarik onena. Gure herrian giro ederra izaten da eta ikusleek ongi animatzen dute.
A.–Ikusle ugari biltzen da kerrera pasatzerakoan. Ongi pasatzen ote dute?.
J.–Egia esateko ziklismoa ez da oso ikusgarria, instant bat irauten dute ziklistek jendearen aurrean eta hori agian ez da oso interesgarria. Aurten telebistak mesede handi bat egin dio ziklismoari. Jende askok ez zekien zer zen eta oraingoan oso ongi erakutsi du telebistak. Kalean ere nabaritu da.
P.–Lehenago telebistakoek geldirik uzten zuten kamara, tarjeta postalak eskaintzen zizkiguten batzutan eta ikuspegia karretera bazterrean jartzen zenarena izaten zen. Orain guttienez karrera hausten dela, borroka izaten dela eta abar nabarmendu da. Horrela bai, horrela askoz gehiago apreziatzen da.
J.–Bide bazterrean jartzen denarentzat espektakulorik ederrena atzetik datozen kotxe eta motoek egiten dute gehienbat. Giroa da.
A.–Profesionaletan egon aurretik kalkula daiteke ze traiektoria izango duzuen?.
P.–Bueno, nik anbizio dexente daukat. Profesionalak ikusi eta biziki berotzen naiz, irabazi nahi diet eta ahal dudana egiten dut. Atzo adibidez Arroyorekin batera esprintatu nuen. Txorrada bat da, baina irabazi ondoren besoak altxatu nituen eta jendea gehiago berotu zen. Enfin, ongi pasatzen duzu. Profesionalekin nagoenean autografoak eskatzen dituen haur bat bezala jartzen naiz, hunkitzen ez denaren planta egiten dut eta gero irabazi behar diedala pentsatzen dut.
A.–Zer erantzungo zenieke oraingo ziklistek guttiago sufritzen dutela esaten dutenei.
P Ba denbora aurrera doala, aurrerapenek kirola guztiak aldatu dituztela eta dena aprobetxatu behar dela. Gogoan izan behar da ze abiadura egiten den oraingo karrera batetan.
J.–Lehengo karrerak luzeagoak izaten ziren. korredore guttiago ateratzen zen eta bizikletak eta tubularrak beste materiala batez eginak. Orain bizikletak oso desberdinak izaten dira eta abiadurak ere bai. Dena den guztiok kondizio berdinetan korritzen dugu
A. - Goizegi izango da agian horretan pentsatzeko, baina dirudienez ziklista asko izan da konpetizioko urteak amaitu eta betirako pintxazoak konpontzen gelditu dena. Ez al duzue beldurrik sentitzen etorkizunari begira?.
P.–Ez dira kasu horiek bakarrik ikusten, oso leku onean gelditu direnak ere badira. Arestian esan dudan bezala hau abentura bat da eta edozein arrisku onartzen dut. Agian karakolak biltzeko geldituko gara.
Afalondoa gertakizunez josita egon zen: nolako giroa izaten den pelotoian, ze maltzurrak diren errusoak, zer egin zuten errusoak izutzeko, italianoek «dio cane» errepikatzeko duten mania, Marruekosko bideak eta mixeria, Mexicon jaten dena, Guatemalako klaseen arteko desberdintasunak, Holandako bizikleta karrilak, Otinek andregaiari eskaini zion etapa. .
Biharamunez Zaldibira joateko gelditu ginen. Hantxe ospatzen zen Nazabalen izena zeraman karrera eta aurtengo egutegian seinalatzen zen azkeneko saria. Karreraren lehenengo momentuak, tarteko batzuk eta azkenekoak dastatu genituen. Pellok irabazi zuen.
Dutxatzera joan ziren Jokin eta Pello. Guk ere autografo batzuk eskatu eta argazkiak egin genizkien. Zuzendariarekin planak egin zituzten eta guk galdezka jarraitu genuen:
Zer duzue asteartean Iranen?.
Pellok: Kriterium batetara gonbidatu gaituzte. Bah!, erromeria bat.
Jokinek: Bai, hik nahi duana esan ezak, baina gero entrenamentuan ere irabaztera ateratzen haiz hi.
Pellok: Ez zekiat zer gertatzen zaidan, bizikleta gainean jartzen naizenean elektrizitatea sartzen zaidak.
Pello Lizarralde
Argazkiak: Juan Pablo Barcenilla

Jokin Mujika
Itsasondon jaioa, 1962.ko abuztuaren 22.an.
1,77 eta 70 kilo.
Lehen mailako afizionatuetan korritzen du.
Insalus-Danena, Azkar-Danena eta Orbea-Danena ekipoetan aritua.
Garaipenak: Bi aldiz Españako Txapelketa (taldeka), Bigarren munduko ziklo-kross txapelketan, Arrate eta Urrakiko Igoerak. Lehena Españako Txapelketan (karreteran eta ziklo-krossen).
Pello Ruiz Cabestany
Donostian jaioa, 1962.ko martxoaren 17.an.
1,80 eta 72 kilo.
Lehen mailako afizionatuetan korritzen du.
Donostiarra, Azkar-Danena eta Orbea-Danena ekipoetan aritua.
Garaipenak: Euskadiko Sei Orduak, Bidasoako Bira, Arrate (2), Urraki eta Gorlako Igoerak. Bi aldiz Españako Txapelketa (taldeka).

Jokin Mujika, aurpegi lasai eta fidatu bat.
Pello Ruiz-Cabestany, begira anbiziotsu bat, irriparrez.
Sakrifizioaren ondoren, batzutan, besoak jasotzea.
26-29

GaiezKirolaTxirrindula
PertsonaiazRUIZ-CABES1
PertsonaiazMUJIKA3
EgileezLIZARRALDE1Kirola

Azkenak
2024-07-23 | Ahotsa.info
Lizarrako txosnak erdigunean nahi dituztela aldarrikatu dute UPNren bazterketaren aurrean

Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.

 


Arabako diputatua zen Modesto Manuel Azkonaren hezurrak bere sorterrira itzuli dira, 88 urteren ostean

1936an fusilatu zuten frankistek, une horietan Arabako diputatua zela, eta herriko beste 42 fusilatuen hilobian bertan sartu zituzten Manuelen gorpuzkinak.


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


AEBek “portu humanitarioa” kenduko dute Gazatik, bertatik laguntzarik ia sartu gabe

25 egun baino gutxiagoz egon da martxan hasieratik polemikoa izan zen portua. “Distrakzio neurria” izan dela salatu dute eragile ugarik.


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


Greba egingo dute asteartean Iruñeko FCC-ko langileek, Iosu lankidearen heriotza salatzeko

Lan istripuz 33 pertsona hil dira Euskal Herrian aurten. Azkenekoa, Iruñeko sanferminetan garbiketan lanean ari zen Iosu izeneko langilea. Kamioiaren gainetik erori zen eta hartutako golpe larriaren ondorioz hil da. LABek FCC (Iruñerriko Mankomunitateko... [+]


Bidenek uko egin dio hauteskundeetarako hautagaitzari, eta Kamala Harrisen alde egin du

“Indar guztiak presidente karguan zentratzea” erabaki duela adierazi du, eta Kamala Harris presideneteordeari “babes eta abal osoa” eskaini dizkio. Harrisek baieztatu du bere hautagaitza aurkeztuko duela Alderdi Demokratak presidentegai izendatu dezan... [+]


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Hamasei hondartza itxi dituzte asteburuan Lapurdin, uraren kalitate eskasagatik

Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean.


Atsedenerako eskubidea eta beharra aldarrikatu dute zaintza arloko langileek Donostian

Manifestazioa egin dute etxeko eta zaintza arloko langileek igandean, hainbat eragilek deituta. Hitzarmenen premia eta aisiarako eskubidea aldarrikatu dituzte, oztopo burokratikoak salatzearekin batera.


Eguneraketa berriak daude