Gasteizko Eskola Ari Da Serio


2021eko uztailaren 23an
Gasteizko bertsolari eskolakoei elkarrizketa

Gasteizko Eskola Ari Da Serio

Euskara dugu aspalditikan
guretzako maitagarri
nahiz ta aspaldi honetan egon
gure hizkuntza negargarri
ekaitza edo negua izan

hemen gatoz gu kantari
guk ahaleginak eiten ditugu
nahiz eta izan elbarri
prestuak gaude zale guztiok
nahi badezute etorri.

Gonbitea eginez agertu behar, eta ostegun gauean egon ginen Gasteizko bertsolari eskolakoekin. Abel Enbeita irakaslea, ikasleak hogeitabosten bat.
Talde hau duela urte bete jaio zen. iazko Irailean joan ziren batzu Abelen etxera eta hilabete,geroago hasi ziren klaseak. Hasiera batetan Lantzale izeneko elkartean batzen ziren, gero, otsaila aldera, lokale hura utzi behar izan zuten eta Txusta tabernara etorri; orain taberna honetan biltzen dira ostegunero.
A.–Udaletxeari eskabide bat egin diozue lokale eta materiala eskatuz; zer problema dituzue momentu honetan?.
B.E.–Gaur bertan ikusten duzun problema; hau toki publiko bat da, taberna bat eta hemen probisionalki gaude. Lokal hau probisionala da eta orain hor dauzkagu alboan batzu afaltzen ari direla.
Horrez aparte bi maila egin dugu aurten eta gela bat lortzeko gaizki bagabiltza, pentsa bi lortzeko.
A.–Dirua ere beste problema bat izango da.
B.E.–Bakoitzak bere poltsikotik erosi ditu liburuak etabar. Hemen gauza asko beharko litzateke, kasetak, zintak, materiala, arbela.. eta irakaslea badago baina bere kontura etortzen da eta ez du ezer kobratzen.
Eta gainera lokalea balego, materiala... seguraski jende gehiago etorriko litzateke.
A.–Zergatik etortzen zarete hona? Plazara irtetzeko asmotan edo...
B.E.–Ez. ondo pasatzeko; baten batzuk badaukate zerbait egiteko pretentsioa, begira, igandean (urriak 16) aterako dira hemengo lau Rezpalditzan.
Gehienek esan dute ondo pasatzeko -mintzo da Abel-, baina barruan badute kolorroa, bihar edo etzi plazara txapelketara presentatzeko.... eta aterako dira!.
A.–Asko hitzegin da bertsolari eskolei buruz, orain agian ez hainbeste, baina lehen bazeuden eskola hauen kontra zeudenak, e.a. Zuek nola ikusten dituzue bertsolari eskolak?
B.E.–Niretzat bi puntu dira –Abel ari da–. Lehenengoa bertsolari eskolak euskaldunberriari laguntzen dio izugarri; hemen konturatu gara, iaz bazegoen mutiko txiki bat "Toki Eder" ikastolakoa eta hiru bat hilabete egin zituen gurekin eta multzoko mutila zena, euskaraz behintzat kriston maila igo zuen ikastolan. Eus karaz pentsatzen ikasten da eta azkar pentsatzen. Bigarren, gure herriko kultur berezia da eta bertsolari edonor izan daiteke, goi puntakoak ez dira guztiak izango baina... Eskolak hor daude, bi urte daramatzate Bizkaiko eskolak eta iaz bigarren faseraino, bertsolari zaharrak atzera utzita, iritsi ziren bertsolari eskoletatik ateratakoak
A: Halere Gasteizko errealitatera itzultzen gara, "Gasteizen berezko bertsolaria sortzeko ez dago girorik", esaten digu ikasle batek, eta horrelaxe da. Beraiek tabernan eta bertsotan ari diren bitartean Goizuetan baleude bezala daude, baina gero kaleratzean... Tabernatik kanpo zerbait egin ahal den galdetu diegu eta orain arteko esperientziak aipatu dituzte.
B.E.–Jaietan proposatu zen, Santa Agedan ere atera ginen, Kultur astean ere eta aretoa bete zen.... eta ostegunero gauetan Gasteizko tabernetan bertso-saioa da
A.–Abel urrutirago doa, bertsolari eskolen beharra aipatzen digu, ikastoletan sartu beharra.
B.E.–Bertsolari eskolak euskara aldetik zorroztasuna sortzen du eta euskaraz pentsatzeko inportantzia du. Baina bertsolari eskolak askoz inportantzia gehiago edukiko lukete ikastoletan beste asignatura bat bezala sartuko balitz, euskara ikasteko metodorik onenetarikoa baita. Gipuzkoan hor dago Mendizabal eta iazko esperientzia oso ona da; Bizkaian Lopategi dago.
Ni iaz Toki Ederren hasi nintzen, baina hemen diru problema dago eta ni ezin naizela ibili bueltaka.
A.–Gasteizen daudenen artean erdia gutxigorabehera da euskaldunberri, eta erdia ere arabarra.
B.E.–Badaude ere Bizkaitik eta Gipuzkoatik etorriak, eta iaz bazegoen nafar bat
A.–Azkenik, eta elkarrizketa nahiko informal honi amaiera emateko, beste eskolekiko harremanengatik galdetu diegu.
B.E.–Aiarako eskolarekin bai, harremanak dauzkagu (Abel hangoa da) eta afari bi izan dugu. Santurtzikoek ere, esan ziguten haiekin harremanetan sartzeko eta afariren bat egiteko... Asmoa badago. UEUn edo, elkartzen zara eta bai, baina oraindik ez gara mugitu, harremana egon beharko litzateke, baina beti gaude litzateke horrekin.
Desafioa egunkarietan ez dugu sekula erabili sistematikoki.
A.–Halere, hemen dago ARGIAren bidez botatakoa, ea nork erantzuten dion!

Euskal Herri aldean dago
hainbat genio
Gasteizko eskola ari da serio
baldin ta gure hitzak du
orain balio
beste eskola guztiek guk
gaur desafio


Xabier E.
Txusta tabernan egiten dira
gure bertsozko jardunak
hementxen biltzen gara pozarren
Arabako euskaldunak
Batzuek gutxi, besteek nahiko
bereak beti ahalduna
baina gustora pasatzen dira
orduak eta egunak
Urte gutxira Arabakoak
Euskadiko txapeldunak.
24-25

GaiezKulturaBertsolaritBertso esko
EgileezERRO1Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude