Iparraldeko AEKrekin Solasean


2021eko uztailaren 19an
Iparraldeko AEKri elkarrizketa
Iparraldeko AEKrekin Solasean
"Euskera Da Herri Berean Batzen Gaituena"
83-84 ikasturte hasiera honetan, mugaz bi aldeetan, gau eskola eta euskaltegietako ikasleak MAMUT edo KARREFURen ikus daitezke erosten zeinek lau koloretako estiloa, zeinek ikurriña-besterik ez-dun koadernilloa. Erakasleak berriz Zabal, Bilintx, Eki, Herrikoia eta abarretan ibiltzen dabiltza urduri Txillardegiren gramatikak, euskara errexezko liburuttoak eta besteak pasatzen eta arrapasatzen esku leketan.
Une egokiagorik ba al da azken bulta honetan Iparraldean gero eta azkarrago agertzen zaigun AEKz galdezka aritzeko? Jakina ezetz, eta gainera parada ona dukegu ere euskalduntze alfabetatze mugimenduaren indarra neurtzeko. (Horrekin guziarekin ez baduzu segidaren irakurtzeko gogo bihirik, ba ETBn pelikula onik pasatzen delakoan izango da)
A.- Bon, nendik hasiko gaituk?
AEK- Ontsa hasten haiz! Asko agertzen garelako? Ba, so egizak, AEKren helburua bikoitza duk ezta, klaseak eta abar emaitea alde batetik berreuskalduntzea gizartean bultzatzea bestetik. Sos piez beraren bi aldea, ezin berexiak, eta gainera batek bestea ziekarrek: euskal hiztun ainitz sortuz berreuskalduntzea aintzina doa, bainan hiztunak sortzeko erakasleak eta ikasleak behar dituk. Horretarako ba prentsan eta, gelditu gabe, etengabe sakatu, okupatu, mintzatu behar dik. AEK hemen, gaueskolak hor, euskara ikas han, zu ere erakasle ta istorio. Zenbatzuei espantuka aritzea iruditu zaiena...
A.- Ez duk hori bakarrik, kristoren errebista ta dena...
AEK- Ahala, ahala! Ez, banan kanpaina batetan ezin duk dena prentsatik agertu. Bait genituen momento hartan (ekainean) gauza batzu jendartean egin ahala zabaldu beharrak atera diagu «EUSKARA BIDEAN 83» izeneko errebista, hain segur oraino irakurri ez dukana gainera.
A.- Ez, egia duk. Binan erosi diat, 15 libera. Zendako diok «memento hartan», zer zuen berexirik?
AEK.- (errebista Bilintxen salgai dagoela) Ba, ospatu berri genuelako biltzar nagusi berezi bat zenbait aldaketen ekarle gertatu dena.
A.- Hala nola...
AEK-Hitz batez efikazia gehiagora buruz joatea. Bai didaktika mailan ikasprozesua laburtu nahiz (6 oren astean egitera pasatzeko indar handia emaitea 83-84ean, Didaktika Taldea bultzatzea, irakasleen prestaketa hobetzea...), bai egituraketa mailan (koordinaketa gehiago, autonomi gehiago, ere oinarrizko gau eskoletan elkarte kulturalen babesetik ateraz...)
Efikazak izan, erran nahi baitu hiztun berri ainitz ateratzea, oraiko martxarekin ardiesten ez genuena. Eta hortarako nolabaiteko profesionaltasun batetara iraganez.
A.- Hago. Bi galde. Hiztun hori zer duk, espantu gehiagoren erabilizeko euskera berri hori? Bat. Bi: profesionaltasunak permanente gehiago hartzea erran nahi ote du?
AEK.- Zeini arrapostua lehen?
A- Batera ezin baduk nahi dukanari.
AEK- Bigarrenari beraz. Profesionaltasun hitzak ez dik bakarrik permanente gehiago erran nahi, hori bai, bainan bestalde batez ere izpiritu bat. Gure lana hobetu, erakasleak gehiago inplikatu (prestaketa, ebaluaketak, elgar lana...). «Ari izan behar delako» hortatik atera, euskararen egoera hontan daukagun erantzunkizunari ohartuz geroz, behar diren medioak hartuz. Eta medioetan bistan da, jendea enplegatzea. Mementoan 4 permanente gaituk, hori bait hukeen ondoko galdea...
A Bai, bainan hiztun-arenari ez duk erantzun...
AEK- Euskaldun berri ere erraiten duk, bainan guretzat hiztun berri erran-nahikorragoa duk. AEKren lana duk euskaraz mintzatu edo hitz eginen duten pertsonak sortzea, hitzdunak alo. Gainera hitz hori didaktikan Euskadi osoan hartu edo hartzen ari garen norabideekin bat dator, hots, metodo komunikatiboei lotzea.
A.- Ah ba, estilo ta paperik gabe ikasten dela orain...
AEK- Eta batez ere besteekin komunikatzen ikasten dela. Ez euskaraz hainbat eta hainbat ezagupen ukan bainan euskaraz edozein egoeratan komunikatzeko gai izan, hon baitugu beharrezkoenik orain.
A- Euskadi osean erran duk, ze harreman duzue hegoeldeko AEKrekin?
AEK- So egizak, zer bera duk bi aldeetan. Duela 3 urte, 80an, GAU ESKOLAK elkartea sortu genuelarik hemen, berehala erabaki genuen AEK barnean koordinatzea, eta geroztik GAU ESKOLAK-AEK izena hartu diagu. Arrazoia bistakoa duk: euskara duk herri berean batzen gaituena eta euskararen berreskuratzea herri osean eraman behar dik, bakotxaren Drozesoak eta dinamika errespetatuz bistan da, bainan egin abala koodinatuz eta bilduz, ezen euskararen berreskuratzea ezin bait liteke herri osoan eraman behar dik, bakotxaren prozesoak eta dinamika errespetatuz bistan da, bainan egin abala koordinatuz eta bilduz, ezen euskararen berreskuratzea ezin bait liteke herri konzeptotik berex.
Hortik aparte AEK-ren filosofiarekin bat egiten diagu, erran nahi baitu erakaskuntza progresista, kudeaketa demokratikoa eta herri dinamika.
A Przeso eta dinamika ezberdinak aipatu dituk
AEK- Bai zeren ta hitzez errex duk koordinakunde bakar bat izatea, obratu behar baita gero errealitatean zinezkoa izan dadin! Ta hor traba frango ba duk. Alde batetik bi estadoren peko izaiteak egoera ta baldintza ezberdinak ekartzen ditik. Adibidez jaz hegoaldean gobernu autonomoari buruz eraman izan den kanpainan ez diagu kasik batere parte hartu, ez zelako arrunt gure arazoa hemen, eta hemengo gizartea ez zelako dinamika horretan sartua. Nahiz eta helburu bera ukan beste prozesu bat eramaten diagu hemen, bortxaz egoera eta baldintza politikoek hartaratzen baitgaituzte. Dinamika mailan berdin, zaila duk koordinatzea hemen mugimendu arras minoritario baten ardatz kulturalaren partaideetarik bat eta lau liberatu baizik ez duena haizelarik. Hiru urte ba dik bakarrik elgarretaratu garela iparraldean. Urratsez urrats joan behar dik eta Talde Didaktikoaren ongi koordinatzea, metodo, ikasprozesu, ebaluaketa sistema berak erabiltzea eta abar pausoz pauso lortuko dira, ez berehala eta ez artifizialki gainetik ezarriz. Alfabetatze euskalduntze mugimenduak bere historia eginbehar dik hemen, haga hor gora ezar ta heltzen garenean piska bat goraxago ta horrela. Non eta dinamika azkarragoa hemen, orduan eta koordinaketa zinezko eta emankorragoa. Deus ez delarik, ezer ez da koordinatzerik.
A.- Pesimista?
AEK- Bate. Duela 3 urte ba, hemen kasik ez zian deus. Eta sortuz ari izan gaituk eta azkartuz. Hiru urteren buruan maila batera heldu gaituk bainan azken biltzar nagusiak haga gorago ezarria dik, eta hortara goaz. Ondorioz ba, gehiago agertzen gaituk publikoari buruz eta, AEK barnian ere azken hilabete hauetan gehiago koordinatzen gaituk eta sendi duk. Adibide argiena duk iparraldeko AEKk eskatu duela KORRIKA hemendik abiatzea. Bide onean goatzik baina ba duk oraino ibiltzekorik.
A.- Bukatzeko, oporrak buraratu bait...
AEK- Errak eta, euskarak ez dik oporrik AEKn!
A.- Ze jinkoa aritu zarete bada?
AEK- Udako ikastaldiak ta...
A.- Eta?
AEK- Ba, jauzi handia joanden 82KO udarekin konparatuz geroz. Jaz erakasleen ikastaldian 10 bat bildu ziren, aurten 28. Ikasleen barru ikastaldietan berriz jaz 30 bat, aurten 69.
A.- Nola azaltzen duzue?
AEK- Maiatza-ekainean eraman dugun kanpainaren ondorioa dudarik gabe: Bilintxen 15 liberetan salgai dagoen «EUSKARA BIDEAN 83» agerkaria, artikuluak, emankizunak hitzaldiak, pestak...Horiek orok berena ekarri die: ohartze edo kontzientzi hartze azkarrago bat euskararen erakasteko edo laster ikasteko, AEK gehiago plazaratzea...
A Eta orain urte berria...
AEK- BAI alimaleko ilusio eta proiektoekin. Lokalez kanbiatzen diagu (helbide berria: 17, Pontrique Karrika) eta berria gure lan eta xedeetarako egokiagoa izanen delakoan giaudek. Beste bi liberatu hartu nahi genikek, bat Lapurdi kostan, bestea Uztaritzen ta, horrela estruktura azkartu nahi genikek eraketa eta didaktika mailetan, azken honetarako permanentzia bat sortuz Baionan eta Jendea gehiago libratuz. Gero hor zegok ere 6 orenetara iragatea eta ikusi beharko jendeak onartzen duenez eta zenbat tokitan ardiesten denez. Azkenik, orain artekoa gutti balitz bezala, KORRIKA Baionatik abiatzen zaiguk eta gaitzeko lana furnitu beharko diagu antolaketan zinez erreusitua izan dadin. Test bat bezala zaiguk, ardietsi dugun (ala ez) mailaren neurgailu alo. Hots urte garrantzitsua. Ontsalazjauzi bat ona eman behar genikek, eman behar diagu, gaur hemen bizi garen egoeratik ateratzeko eta euskalduntze affabetatze mugimenduaren bultzatzeko guttienezko baldintza zaigulako.
Astema
18-19

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKGau-Eskolak
EgileezASTEMA1Hizkuntza

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude