Orain: Albert Camus En "Los Justos"


2021eko uztailaren 27an
Orain antzerki taldeari elkarrizketa
Maribel Belastegirekin
Orain: Albert Camus En "Los Justos"
Donosti inguruan martxa serio piskat duen talde bakarra dirudi, bere helburua profesionalizazioa da eta hortara jotzen dute argi. Urte bete pasa eta gero Albert Camusen montai batez azaldu ziren Donostiako Printzipen. Honen inguruan zenbait berri aurkituko dituzue. Maribel Belastegirekin hitzegin genuen. Elkarrizketak luze jo zuen eta gai askoz mintzatzen, erre genuen zigarro piloa. Hain luze jo zuen ez zaigula dena sartu. Aukeratu dugun zatia aurkeztu duten obraz zuzenki aritzen dena da.
Argia.– Ezertaz hitzegin behar badugu goazen obraz hitzegiten hastera, eta sortu den polemika gaiaren egokitasunaren inguruan sortu da, era guztietako eritziak entzun ditugu, zuek zer diozue?
Orain.–Bueno hasteko gaia uste dugu bizirik dagoela gure artean, terror delako edo hobe bere efektibitatea edo bere eza, oso argi dago, gure inguruan datza eta ezin ukatu. Badago dena gero sublimatua, pertsonai heroiko bat dago, Yanek kritika bat izan dezakeena, noski, bainan hori Camus-en dialektika existentzialista da, bere obra osoan dago. Obra guztiz dialektika da, ideia baten bilakaera. Uste dut nahiko zaila dela esatea, gaur egun zelula batean bizi direnek horrelako diskisizioak egiten dituztenik, ze hori gizon intelektual baten pentsamoldea baita. Bainan guzti honen gainetik zeozer salbatu behar dugu, benetazko kutsu bat hor hondoan, nahiz eta ez hitz berdinez adierazia izan, bestela izugarria izango litzateke pentsatzea jende horrek, egoera hori bizi dutenak ez dutela inoiz bere ideian pitzadura bat izan, eta han, geratzen zaien bakarra, ideia finko bat da, herriaren maitasunean eta estamentu baten gorrotoan ondo kokaturik. Nik baietz pentsatu nahi dut, guk baita, horrelako zerbait badagoela. Orain, era honetara desarroilaturik, sentimendu bulebersazio hortaz, dena kondensatuz, egoera limite bat da, azken finean antzerkiak beharrezkoa duen katarsiaz. Oinarrian hor egon behar du. Nik uste dut, gaur ETA militarreko tipo batek edozein ekintzatan bere ideian krisi izugarri batzuk izan behar dituela, gero muga asko gainditzen dira, herriaren eta iraultzaren, ideiaren izenean, ezin ahantzi gizon-emakumeak direnik, eta oinarrian gizonki krisiak izango dituzte beste edozeinek bezala, eta gure ustez Camus-ek nahiko ondo adierazten ditu.
A.–Zuek egoera gertutik bizi duzue, Euskadin edonork bezalaxe, horrek ez dizue eskatu nolabait beste irakurketa diferente bat? Nola egin diozue aurrez aurre.
O.–Esango dugu hasteko gaiarekin interesa bagenuela, kalean dago eta bizitzen dugu, eta obra ia klasiko bat bezala hartu dugu, testu oso eder batez, gainera beste bertsio berriago batzuk atzera bota ditugu, moztutzeko gero eta oraindik klasikoagoa ipintzearren, eta bestetik ez dugu inongo alternatibarik hartzen, obrak ikuspegi ezberdinak ditu...
A.– Obrak ez du jarrera bat hartzen eta...
O.– Camusek hartzen du jarrera bat, eta guk ipintzean ere bere jarrerara jotzen dugu... bainan ORAIN ez da posizionatzen, obra aurkeztu du kolore gehiagorik eman gabe, egin zitekeen, bi ikuspuntu diferente daude Yaneken pertsonaia, bere bizi arazoa oso zentzu puristan kontatua dago, bizitzarako iraultzaz mintzatzen, ez hain radikala eginaz, beste pertsonaiak planteiatzen duen bezala, Stepanek. Guk berriz polemika aidean utzi nahi dugu. Arrazoi bat dago honetarako, talde barnean polemika sortu da. Asmo argi bat balego suabetasunaren aldera jotzeko... suabe ez gizonki, baizik eta bere ideia politikoagatik. Hau Yanek-en jarrera, Stepan-ena baino suabeagoa, asmo hori balego, esango genuke goazen hau salbatzera, bainan ez da hori gure jokabidea izan, balantza berdindu nahi izan dugu. Ze Camus, baten alde azaltzen da argi, eta esaldi batzuk aldatu egin ditugu ez ginelako oso ados, bainan beste batzuk niri pertsonalki oraindik entzutean min egiten didate, hala ere gehiengo bat zegoen taldean horien aurka ez zegoena, eta kasu horietan errespetatzen da eritzia, nahiz ni pertsonalki ez oso ados egon. Berdindu nahi izan ditugu bi alderdiak polemika aidean utzi nahiean, badaude oso ideia literarioak bestetik, Camus-en purismoaz bat doazenak. «Terror» hitzaren ingurnan ñabardura asko daude, uste dut hitz hori ideia politiko batekin lotzen dela, era honetako gauza pare bat zuzendu ditugu "borroka" hitza erabiliz. Stepanen alde jokatu dugu oreka bat bilatu nahiean, nahiz eta hortik esan «arrepentidos»ak hitzegiten dutela.
A.–Bainan jarrera bat hartzen duzue. Esku programan azaltzen den testua, nahiz Savaterrena izan taldeak erarri du, ados dago beraz.
O.–Bai... bai. Bueno nik esan dizut, talde barnean denok ez gaudela ados, talde barnean dagoen polemika bera da. .
A.–Eta hori zargaitik ez kaleratu, polemika bera.
O.–Bueno nik ez dakit beste taldeek zein dinamika daramaten, bainan guregan gehiengoak nahi duena errespetatzen da, eta pertsonak ere oso ezberdinak dira, orain imagina hor dago, ez? Enfin bi mila esku programa laister bukatuko dira.
Obra ere amodiozkoa da, ederra alde horretatik, ideia batekin izan daitekeen amodioa.
A.–Orain taldearen aurreko obra Kopittena zen, ez ahal da jauzi handiegia Camusengana jotzea orain.
O.–Bueno guk ez daramagu inolako bide zehatzik, guk taldeko ahalmenekin jokatzen dugu. Une honetan Testoekin interesaturik gaude, tartean beste gauza batzuk aztertu ditugu, Beneten «Anastas», bainan obrarekin ezin eta obrak gu irabazi baino lehen utzi egin genuen. Genituen testoen artean honekin interesatu eta aurrera egin. Honekin esan nahi dut zentzu batean ez dela bide koherente bat, nik ez dakit zein izango den urrengo espektakulua. Guk taldean dugun errealitate tekniko eta artistikoarekin loturik dagoen koherentzia bilatu nahi dugu, eta uste dut oraingoz ondo goazela.
FITXA TEKNIKOA
1983ko ekainaren 24ean. Donostiako Príncipe teatroan estreinaldia. «LOS JUSTOS»; egilea: Albert Camus; zuzendaritza: Maribel Belastegui; antzezleak: Juanmari Segués, Iñake Irastortza, Ramon Albistur, Paco Sagarzazu, Angel Marco, Imanol Sistiaga, Fernando Mikelajauregi eta Blanca Celestino; esku-programeteko textuaren egile: PERNANDO SAVATER; ORAIN Antzerki Taldea.

Angel Marco, Juan M.á Segues, Iñake Irastorza entsaiotan.
36-37

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakORAIN
GaiezKulturaAntzerkiaAktoreak
PertsonaiazBELASTEGI1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude