«Azken Fasean Sartu Gara»


2021eko uztailaren 28an
Iñaki Aldekoa preso ohiari elkarrizketa
Iñaki Aldekoarekin, Iruinean
«Azken Fasean Sartu Gara»
Uste genuen baino argalago aurkitu dugu Iñaki Aldekoa. Urtebeteko itzalak, Madril aldeko giroak, arrastoren bat utzi behar. Bi ordu ditugu doi-doi, konpromezu baten eta beste baten arteko bi ordu, egoera politikoaz, etorkizunaz, unearen gogorraz mintzatzeko. Beste mila galdera ere egingo genioke, ARGIAn plazaratzeko ez izanik ere, kartzelaz, honetaz, hartaz... Baina bi ordu ditugu, justu, hobe, ia bat eta erdi besterik ez dagoenekoz. Baskongado batek gauzei beste dimentsioren bat usaintzen dien Iruña zahar honetan.
ARGIA.– PNVko buruak jarrera gogorrago bat agertuaz dabiltza azken bolada honetan. Ez digutela Estatutoa bete nahi eta Madrilgo gobernuari hortzak erakutsiko beharko dizkiogula... Estatutua aldutu ere egin beharko genukeela esaten da. Joan den astean ARGIA honetan bertan Martin Ugaldek esan zituenak lekuko. HBren mahai nazionalak bere eritzia plazaratu du dagoeneko. Baina zehaztu iezaiguzu gehixeago.
IÑAKI ALDEKOA.– Urriaren 28ko hauteskundeak paseaz gero, irudi aldaketa garbi bat ageri zaigu PNVrengan: Euskal nazio arazoaren aldetiko radikalizazio irudi bat eman nahirik. Baskongadetan PSOEk bere hegemonia harrapatuko ote dion beldurra sartu zaio urriaren 29 goizean; hegemonia galtzeko beldurra udaletxeetan. diputazioetan eta baita Parlamendu Baskongadoan ere. Eskalada dialektiko bat eragiten du orduan PNVek Madrilenganako sozialistekin daukan arazo horren aurrean bipolarizazio bat sortu nahiz.
Garbi ez dagoena ordea zera da: ea zenbateraino den aldáketa hau taktikak agindutako zerbait ala, oso bestela, ea PNVko sektore zabaletan Madrilen ofentsibaren eta Estatutoaren irakurketa berri baten, bigarren fase honen, beldurra hedatu ote den. Urriaren 28aren ondoren Erreformaren fase berri batean sartu gara, eta hor Estatutoaren mamia asko "rekordutuko", da: Moncloako edo Gernikako Estatuto honen baliogarritasunaren zalantzarik baldin bazegoen, hemendik aurrera are eta argiago ikusten da heriotzera kondenaturik dagoela. Orduan baliteke esan dizudan sektore horrek pentsatzea. taktikaz aparte, Madrilekin enfrentatzeko arrazoi sakonak badaudela.
ARGIA.– Estatutoaren erreforma eskatuz dabilen sektore horrek. baldin eta sektore hori existitzen bada behintzat, ze nolako indarra leukake PNVn?
I.A.- Taktika elektoralista baino zerbait gehiago izan daiteke jarrera berri hau PNVko zenbait jenderengan. Baina Estatuto hau "via muerta", bat dela sinisturik legokeen sektore hori zabala balitz ere, Parlamendu Baskongadorako datozen hauteskundeen ondoren horrek PNVren jarreran aldaketa mamitsurik ekarriko duenaz baditut zalantzak. Nola edo hala, berriro ere eginen dute nolabaiteko akordioren bat Madrilekin PNVko gailurrekoek, eta berriro ere orain dela lau urte bezala egongo gara . Oroitzen bazara, hauteskunde nagusi eta munizipalen aurretik PNV irten egin zen Madrilgo Parlamendutik; hauteskundeak irabazi zituen, Suarezekin negoziaketan sartu, Estatutoa atera zuen eta gero ostera itzuli egin zen Parlamendura. Berriz ere halako zerbait egingo ote duten beldur naiz.
A.– Estatutoaren bide honek zure ustez nora garamatzen galdetu nahi nizun ondoren. Urte batzutako bidea egin du, trasferentzia mordo bat emanik dago... Nora goaz Estatutearen bidetik?
I.A.- Tamalez, gure prebisioak bete egin direla ikusten dugu. Duela lau urte oraintxe dira lau urte Estatutoaren mamia osoki ezagutu zela, 79ko uztailean negoziatu bait zen), Estatutoaren kanpaina hartan esan genuen batera eta bestera hau ez zela Euskal Herriaren nazional berreraikuntzarako bidea, bide faltso bat zela eta gainera zatitu egingo gintuela territorialki, elkarrengandik aldentze dinamika batean sartuz. Eta bere edukia ere oso ahula zela, benetan gutxiegia. "Egin" egunkarian plazaratu nuen gutun ireki batean esaten nizkion gauzok Karlos Garaikoetxeari. Lehenengoz, nekez sartuko genuela Herri hau berreraikitze bide batetik Herria bera bitan zatituz hasten baginen; bide horietatik bi egitura erabat berezi sortuko zirela, geroago batu ezinezkoak gertatuko zirenak.
Estatutoaren edukia, bestalde, oso zen ahula. "Constitución" hitza edonundik ageri zen; ez dakit ez ote zituen hogeitahamarretik gora zita konstituzioaren hitzak hartuz, Konstituzioa inplizitóki textu osoan egoteaz gain.
Zatiketa territorialaz aparte, Baskongadetan ezarriko zen textuak bazituen bi akats nagusi, akats izugarriak biak. Batetik, Suarez eta Garaikoietxea ados jartzera iritsi ez zireneko puntu haiek idazkera anbiguo batean uztea onartu zuen PNVk; hau da, puntu ilun samar horiek Madrilen agintzen zuenarekin elkar hartuaz erabaki ahal izango zirelakoan.
A.–Bai, eta hori ere esan zen bere garaian, aurrerantzean zenbait textu iluni zuku gehiago atera ahal izango zitzaiola, indar erlazioa hobetzen bazen.
I.A.- Konstituzioa zauritu gabe, Estatutoari mami sendoago bat atera ahal izango zitzaiola puntu anbiguo eta anbibalente horiei esker. Baina zera ahazten zen: alderantziz ere gertatzeko posibilitaterik bazegoela, hala gertatu bait da gero. Atzerakada nabarmen bat egon da; bai eskubide eta libertate zehatzei begiratzen badiegu, bai Gobernuaren borondate autonomikoari gagozkiolarik, atzera egin da zalantzarik gabe. Hori bera gertatzen da Estatutoan irakurketa anbiguo bat permititzen zuten puntuekin. LOAPA ez da hori baizik, Estatutoaren irakurketa estu eta restriktibo bat, baina Estatutoan tratu egindakoarekin ados dator.
Eta Estatutoaren mamiaren bigarren akats haundia hau zen: transferentzien egitarau eta egutegi zorrotz bat nolabait ez ezarria. Pentsa ezazu textu osoarekin ere konforme gaudela eta nahi duzun guztia; baina trasferentziak egiteko egutegi zehatz bat ez badago, bi mende eduki zaitzakete trasferentziak osatu arte. Izan ere, zeri begira daude trasferentziak? Madrilgo gobernuaren borondate politikoaren arauera dabiltza. Edozein negoziaketatan, bi indar ez orekatu badaude (eta gure kasuan gu gara ahulenak, txikiago bait gara) indar ahulak ezin ditu tarte ilunak utzi; gero horien interpretapena indar erlazionaren arauera egingo bait da. Gauzak ongi zehaztu behar dira, bai mamian eta baita denboran ere. Bi akats latz horien ondorioak orain ari gara jasaten; lurralde zatiketa, nire ustez garrantzizkoena, alde batera utziz, jakina.
Garai hartan guk esana ehuneko ehunean egiaztatu da. Horregatik, Etxenike eta Arzalluz esaten aritu direnak agian elektoralismoaren eraginez beteak egongo dira; baina beste behar batek ere mugitu ditu: beren baseari ezagut arazi beharra daukate Estatutoaren bidetik gaizki goazela. Gernika edo Moncloako estatutoa ez dela hau estabilizatzeko eta gure arazoak demokrazi bidetik aurreratzeko irtenbidea.
A.–Ez da hori beste zenbaiten eritzia. Alegia, Estatutoak bere emaitzak ematen dituela esaten da. Martin Ugalde berak esaten zigun Hego Euskal Herria, edo zati bat behinik behin, ez dela orain bezain elkarturik egon historia osoan, ezta Naforroako erresumaren garaietan ere; gure hizkuntzari ez zaiola sekula hainbesterainoko indarrik eman. Nafarroatik ikusiz, nola balioztatzen dituzue Estatutearen fruituak?
I.A.– Zoritxarrez, orain dela lau urteko debate berean gaude, eta orduko erantzuna baizik ezin dizut eman; lehen aipatu dizudan "Egin"Eko artikuluan boteak berresatea besterik ez daukat. Lehen genituenak baino gauza gehiago ematen digula Estatutoak? Jakina!, ez dizkigu ematen, ezagutu egiten dizkigu. Zenbait gauzatan lehen baino hobeto egongo garela? Jakina!, baina baita Konstituzioa ere aurrekoa baino hobeto dago. Baina auzia beste bidetik doa. Frankistek hainbeste aldiz erabili duten ardioa dirudi: "Pero si los obreros estáis mejor que antes, teneis mejor sueldo, teneis la seguridad social que no teniais durante la República!" Hori besterik ez genuke behar, lehen baino okerrago egotea.
Termino absoluto hutsetan ezin daiteke neurtu arazoa, zerbait hobekixeago ala zerbait txarkixeago ote gauden galdetuz. Ea hori nahikoa den, "suficiente", da garrantzizkoa. Herrien prozeso historikoetan, naturan gertatzen den bezala, salto batzuk egin beharrezkoak dira une batzuetan, mailak harrapatu. Jauzi bat egin eta eskilara mailaren erdialdean geratzen bagara, gaur ez bada bihar berriz erori beharko dugu.
A.– Horretan ziur aski ia denok egongo ginateke ados. Gorabeherak ordea hori zehazten hasten garenean sortzen dira. Nahikoa, une batean beharrezkoa, zer den, malla osoa edo erdia noraino den...
I,A.- Euskararen mailan, konparazio batera. Bai, gauzatxo batzuk baditugu; baina erdietsi al dugu maila bat, maila estable bat, hizkuntzaren galera prozesua iraultzea permitituko diguna? Izugarrizko zalantzak ditut; ikastoletatik hasita, helduen euskalduntzetik jarraituz... Dirua nola erabiltzen den, eta ze politika daramagun... euskara berreskuratzeko politikan aurrera egiten ari garen zalantza ikaragarriak ditut. Ikastolen giroan, baita nere umeekin ere gertatzen denarekin oso beldur naiz; zerbait haundi egiten ari garelakoan, euskararen ezagutza koxkor bat izango duten baina bizitzan integratuko ez duten neska eta mutil batzuk atzerako ez ote ditugun, eta hori ez ote zaigun difuminatuz joango.
Eta horretan bezala beste alorretan ere. Jauzi zehatz eta irrebertsibleak egin behar dira, ondorengo salto batzuentzat oinarri izango direnak. Hola ikusirik, Estatutoan proposatzen direnak ez dira behar ainako aurrerapenak. Aipatu dizudan gutun horretan esaten nuen itxurazkoen geratzen zena agian irakaskuntzarena izango zela; seguru aski Konstituzioan bertan ere maniobragarritasunik zabalena uzten zuen alorra irakaskuntzarena zelako. Hor, euskal telebista eta irratiarena izango da igual gobernu Baskongaduak lortu duen gauzarik garrantzitsuena. Egia esan, dauzkan konpetentzia urria eta eskasak ikusirik, dirua ertzain eta birrestrukturaketa industrialetan gastatzea utzi (horretarako ez bait du dirurik, eta ez diote emango) eta hobe Iuke daukan pittina kultura eta irakaskuntzan erabiltzea.
A.– Eta orduan puntu batera heltzen gara. Batzuek zera esango dute, etor litekeen baina inondik agertzen ez den irtenbide fenomenoaren zai egon gabe hobe dela nola edo hala eskura dugun aurrerakada txikia erdiestea. Eta besteek, zuek kasu honetan, kontrapartidak onartezinak direla erantzungo dute.
I.A.- Baina ze kontrapartidak, aizu! Euskara hain azkar hil ez dakigun, gure Herriko zenbait sektore borrokara eraman duen krisis nazional larri eta angustiosoa pittin bat lasai dadin, "para salir del paso" esan ohi den bezala, botika batzuk eskaintzen zaizkigu, behin betirako botika ukatzen digutelarik. Ez hori bakarrik, ematen zaigun botikatxo hori ere baldintza batekin ematen zaigu: botika definitiboaren errenuntzia historiko eta formal baten truke.
Hori da Estatutoaren eta prozesu guzti honen beste aurpegia. "Extintzio nazional egoera batean zaudete, prozesu hau luza dadin, hain dramatikoa izan ez dadin, botika butzuk emango zaizkizue, gutxiago sufri dezazuen. Baina behin betirako botikari uko egingo diozue, subiranotasunari, independentziari, euskara nazio hizkuntza izateari "Hori esaten zaizu eta zuk uko egiten diozu nazio bezala dugun irtenbideari, autodeterminazioari, gure Herriak berak bere etorkizuna erabaki ahal izateari,...
A.–Dena dela, eta pentsatuak. pentsatu, Nafarroako eta Baskongadetako dinamika bereziak hor daude. Eta Komunitate autonomiko "botikatxoek" beren "ondoriotxoak" badakerzkite. Eta gu bezalako baskongadoei zera bururatzen zaie, Nafarroa ez ote den dinamika berri batetik aparte geratzen ari.
I.A.–Oker egongo naiz agian, behar bada azken urte honetan, natorren lekutik natorrela, batzuen irudipena aldatu egingo zen. Baina ezetz uste dut nik. Alegia Baskongada mailan zerbaitetan sakonki aurreratzen arriko ote litzatekeen eta hemen berriz, Nafarroan, botikatxo horiek ere faltatu ziazkigula. Ez zait iruditzen. Kultura eta euskararen gora beherak har ditzagun alde batetik eta beste sail guztiak bestetik: autonomia fiskala eta abar. Sail hauetan Naparroa askoz ere aurreratua dago, eta Baskongadak ekilibratu besterik ez dira egiten ari. Maila formaletan, konpetentzia politikoetan eta beste, azken berrogei urteotan hondaketa ahulagoa gertatu da Nafarroan. Hazienda eta fisko konpetentzia batzuk oraintsi eskuratu dituzte Bizkaia eta Gipuzkoak. Gonbara itzazu Komunitate autonomoaren eta Naparroako Diputazioaren presupostuak, eta askoz ere biztanle gutxiago garela kontutan hartuz, lurraldez haiek bezain haundiak bagara ere, diru kopuruetan ez dago proportziorik. O sea ke, okerrago ez gaude, konpetentzia autonomotan behinik behin.
A.–Analisiaren beste zatian kultura eta euskara zuten zenituen.
I.A.- Han hemen baino gehiago aurreratu den irudia sortu da, eta egia dela uste dut. Egia da, baita ere, desgobernu ikaragarri bat egon dela hemen, eskuin kazike eta radikalki eta biszeralki antieuskaldun batekin. Beren buruen kontrakoa ere izan da eraman duten politika hori. Eta aldatzera ote doan irudipena daukat. Diputazioaren nagusigoa hartuko duen ekipo berriak, bai PSOE bada edo baita UCDren ordez UPN bada ere, Baskongadetan ematen diren neurriko "eskaintzak" emateko gauza izan daiteke, bere aginteari kalterik egin gabe mesedeak emateko.
Hemen ere medizina horiek izanen ditugula esango nuke, min haundirik ez bait die egiten. Eskuinaren bloke den horretan bereizketak badaude, badaude batzuk Madrilgo burokraziaren morroi estuagoak, UCD izan zitekeen bezala eta orain AP; eta beste batzuek Naparroako beren interesei gehiago erantzuten dietenak, ikuspegi nafartarragoa dutenak, UPNkoak. Eta hauek egin ditzakete konzesio butzuk euskararen mailan. Bera euskaldun ez dela eta Nafarroa "vasca" ez dela esango dizun UPNtarril ez duzu aurkituko kalean: esango dizuna zera da, politikoki ez dugula Euskal Herriaren gaineratikoarekin egon behar. Ezagutzen ditut beren semealabak ikastoletara bidaltzen dituzten U PNtarrak.
Hitz bitan esateko, Baskongadetan trana abiatzen ari eta gu Nafarroan galtzen ari garenik ez dut uste.
A.– Bi tren martxan daude, hala ere, Nafarroakoa bata eta Baskongadetakoa bestea. Bide onetik ez garamatzatela diozu. Baina barreraikuntza nazionala beste nunbaitetik eraman behar dela dioen indarra, Herri Batasuna, ez da sendotzen. Areago, botuak galdu ditu.
I.A.–Ezer baino lehen, gauza bat esan nahi dizut, gerokoak ongi interpreta ditzazun: optimista bat naizela, gauzak oso gaizki badaude ere, politikan optimista naizela.
Begira, Herrien historiak ez dira linealak. ezta ziklikoak ere, beti fase berdinak errepikatuz. Oszilanteak dira, gorakako bide batean. Eta atzerakako uneka ere egon ohi dira. Une horietan, jakin behar dugu korrontearen kontra ezin dugula igerian egin. Egia da, bai, HBk botoak galdu dituela, inguru bar joan zaiola eskuetatik, kanpoena eta konzientziarik gutxienez zegoen entornoa; batzuk PSOEra jo dute, beste batzuek PNVra eta baita abstentziora ere. Baina ez da nahikoa HBk botoak galdu dituela esatea. Ez da beti goraka etorri, oszilazioak izan ditu. Eta goraka edo beheraka egiteko tendentzia bat dagoela baino gehiago HBk botoak mantentzeko joera duela esango nuke, 170.000 boto inguruan dagoela zentratua. Une batzuetan zabaltzea lortu du, beste batzuetan zerbait gutxiago. Baina lau urteotan ez da jaitsi nukleo hori.
Haizeak gogor jotzen duenean, erresaka dagoenean, eta behar bada geuk ere oso ongi egin ez dugulako, eguzkia zegoela eta galtza motxetan atera behar zela pentsatuz, zetorrena kristoren galerna zenean, azken urteotako irabaziak haidatu egin zaizkigu. Hitz bitan, HBk bere botoa mantentzen jarraitzen du eta bere inguru soziala baina guretzako fase negatibo batean gaudela aitortu behar dugu, etsaia erasoan hasi dela.
A.–Beno, begi bistakoa da sozialistak askoz ere burutsuago ari direla lanean. Gaztetasuna, ausardia eta ezertarako erreparorik ez.
I.A.– Erreformaren bigarren fasean sartu gara, eta fase hau askoz ere gogorragoa izango da mugimendu abertzalearentzat. Hau izango da, seguraski, azken fasea, ez du aldaketa sozluzioarik. Fase honen ondoren sistema edo faszismo formalera bihurtzen da edota aldaketa politiko funtsezko batzuk egin beharko ditu gureganako. Baina oso arriskutsua da. Erasoa oso izango da sofistikatua. Errepresio fisikoa ezin da jadanik gehiagotara igo; baina Estatuaren tresna ideologikoak erabiltzen askoz ere trebeagoa da PSOE UCD baino.
Fase honetan korronte kontra ari garela igerian jakin behar dugu, eta fase horretara moldatu behar dugula. Gure eskemak aldatu behar ditugu. HB zera da, Nazio Askapen Mugimenduaren tresna politiko eta instituzionala erreformaren lehen fasean. Aldaketa garrantzizkoak egin beharko ditu bigarren fase honetan. Alde horretatik ez dut uste atzeraka goazenik; alegia HB hasi, hazi eta beheraka goazenik, egun beltzetara goazenik. Ez. Urriaren 28an PSOEk jo ta dena erre duenean HBk oso ongi eutsi dio; maiatzeko hauteskundeetan piska bat okerrago, baina bere nukleo sendoa mantenduz. PNVk goraka jarraitu du, irudi radikal bat emanaz, eta guri ere botoak kenduz; orain, boto horiek gal ditzakeela gero bere praktikan esandakoak eta emandako irudia gezurtatzen hasten bada Dena dela, gure arazoen ikuspegi nazional zuzen bat daukan jendetza ez da urritu, eta ofentsiba inperiala hain latza den honetan gainera. Horregatik, zer nahi duzu esatea, baikorra naiz.
A.–Sistema honi eta Estatuto eta Amejoramientoei nahi dituzun "Akilesen orpo", guztiak ikusiko dizkiozu; baina estabilizatzen ari direla dudarik ez dago. Eta hala ere beste bide bati ekin beharra dagoela diozu. Nondik? Nola?
I.A.–Erantzuna "borroka egitea'' da. Jendeak "jode, hi..." esango dizu. Jendeak zera nahi du, koneju bat eskumuturretik. atereaz egoera honi irtenbide bat ematea nahi du, bide konstituiente berri bat definituz. Baina prozesu historikoek gora behera batzuk dituzte. Une batzuetan indarrak, tentsioak, pilatu egiten dira. Eta momentu batean urradurak sortzen dituzte, prozesu konstituienteak eraginez. Horregatik ez dira etengabe ematen prozesu konstituienteak.
Eta begira, egia da prozesu konstituientea isten ari dela, ari dutela, Espainiako estatuan; baita Euskal Herri mailan ere. Itxi da benetan. Erreformaren bigarren fasean, 81. urtearen bukaeran hasi zena, lehen fasearen krisiarekin; otsailaren 23-an sistemak kristoren krakatekoak atera zituen. Izan ere, sistemaren egoera kolapsozkoa zen. Situazio ekonomikoa ezin jasanezkoa zen. Eta oraindik ere; ez da denbora asko "El Pais"-ek ziola bere editorial batean Bankarrota arriskua zegoela; baina benetako bankarrota, Mexicok egin duena bezalakoa, atzerriko ordainketak zintzilik utziaz-eta. Estabilizazio plan baten beharra aldarrikatzen zen, neurri ekonomiko drastikoak, nahi den izena ematen zaiela ere.
Sistemak jasan ezin zuen beste gauza bat Suarezen garaiko "neutralismo" kutsu hura, bai gobernuaren aldetik eta baita PSOEren aldetik. Noiz gainera eta biokeen arteko tentsioa gogortzen ari zenean. Sistemak ezin zuen ametitu HB eta ETAk gidatzen zuten Nazional Askapen Mugimendua, eta frenu bat jarri beharra zeukan. Eta azkenik, aparato frankistak ere aldaketa bat, sustituzio bat esijitzen zuen.
A.– Estabilizazio planarena bota duzu. Eta gertatzen da oraintsu egon dela halako polemika bat ea gobernu sozialistaren plan ekonomikoak izen hori merezi duen ala ez, zein metatako bidetik ablatuko den,...
I.A.–Beste alorretan bezala, ekonomian ere irtenbide gogorra, benetan gogorra, aukeratu dute. Izenak berdin dio. Gainera, estabilizazio plan deitzeak ez du zentzurik, egoera internazionalean ere ziklo ekonomikoak ere "infiazio", eta "deflakzio'' eta holakoekin defini ezin daitezkeenean; "estangflazio" eta holakoak erabiltzen ari dira... hitzen gora beherak dira, dena dela. Irtenbide gogor bat beraz, kapital espainolaren sektore atzerakoienen interesen ararauera. Garrantzizkoa da hau; izan ere ia dogma bat bait da, ezkertiarren artean, erreformaren prozesuan aitzindaritza daramatenak kapital multinazionalari lotutako sektoreak direla, sektore atzerakoien aurrean. Ez da horrela, nere ustez. Begira nola eman den elektriken nazionalizaketa. Edo PSOEk banka haundiaren pistolero lana nola egin duen RUMASAren aurka: kapital finantziariaren barruko "kontu konponketa", bat izan da, RUMASA sektore heterodoxoa bait zen, kapital industrialaren menpeko talde finantzieroen aurrean. Eta hor PSOEk pistolero lana egin du, "Los siete grandes" horien pistolero ordainduaren lana. Errekonbertsio industriala ere hortik doa. Eta banka pozik dago. Izan ere AP egitera ausartu ere egingo ez litzatekeena egiten ari da, sektore atzerakoienen mesedetan.
A.–Hala ere, eta behar bada horrekin kontraesanean egoteko itxura du, OTAN en aldeko jarrera gero eta garbiagoa azaltzen dute Espainiako sozialistek.
I.A.- Nazioarte mailuko klase burrukaren mailan alderantziz da, noski. Hor, sistema imperialistak Estatu Espainolean ekonomi mailan sufri lezakeen galera, USArekin erabat alineatzearekin konpentsatzen du. PSOE izan zen, nola diren gauzak!, OTANen aurkako manifestazio izugarri hura eragin zuena.
Sistemak onartu ezin zuen beste alorrean, Euskal borroka nazionalarenean, berriro ere errepresioaren irtenbideari ekiten zaio, baina hobeki eta latzago. ZEN plan eta guzti horrekin. Fisikoki zer egin dezakete? Koartel gehiago, polizia gehiago, informazio sare gehiago,... Badakigu ze emaitz emango dituen.
A.– Ez didazu esango orain guzti horrekin ezer ez dutela lortuko...
I.A.– Epe laburrera lort ditzake erresultatu butzuk: borroka harmatuaren zenbait modu ahultzea, borroka politikoa galeraztea neurri batean,... Baina, beno, mundu guztiak daki ETA herri honetan epifenomeno bat ez dela, baizik eta oinarri sozial sakon batzuen erantzun dela. Hori Francok ere egin zuen, eta urteen buruan gauzak berpizten dira.
Garrantzizkoena behar bada, gure aurkako eraso honetan alor ideologikoaren eragina izan daiteke, PSOEk askoz ere hobeki erabiltzen ditu komunikabideak eta borroka ideologikoa. Sozialistak ez dira frankistak izan, oposizio demokratikotik sartu dira sistemara. Horiek ongi eginen dute lana. Hemen ikusten dut HBren akats bat: ez konturatzea animali frankista disfrazatuen aurrean ez gaudela, horiek etengabe hanka sartzen ari bait ziren. PSOEkoek askoz ere hobeto egingo dute.
A.– Hemen, hainbeste eztabaida eta azterketa sortu dituen arazo batera iristen gara berriz. Estatu Espainoleko demokrazia hau estabilizatu dela batzuen ustez, besteen ustez dena ez dagoela oraindik solidotua. Ondorio politiko serioak dakarzkien arazoa.
I.A,– Lehen zintzilik utzi dudan boskarren faktorea, sistemak jasan ezin zuena, hau zen: nola edo hala moztu beharra zegoela Francoren heriotzaren ondoren ireki zen prozesu konstituientea, bai estatu eta baita autonomia mailan ere. Hori geratu beharra zegoen. Calvo Sotelo horretan hasi zen, LOAPArekin eta autonomi gauzotan sozialistekin ados jarriaz, katalanen eta euskaldunon estatuto kaxkarrei ere frenuak jarriaz. Itxi da, beraz, Suarezekin eta ekain hartako 15eko hauteskundeekin hasi zen prozesu konstituientea; itxi egin dute. Oraingoz...
Horren aurretik zer izan zen? Urtetako borroka, estatu solidoa urtzeko beroa sortu zuena. Hoztu egin da hori, eta gainean kraka bezalako bat ezarri zaigu, hori besterik ez dira gaur egungo instituzioak. Irtenbidea ez da etorriko ez etzi ezta hemendik bi urtetara ere. Gure lana? Borroka egitea. Eta badugu helburu bat: erreformaren bigarren base honetan eustea, erresistitzea, eta ahal balitz kontra-erasotzea. Zenbat denbora joango da honetan? Urte batzuk bai. Dena dela ez dut uste gauzek luzeegi joko dutenik, ez behintzat lehen fasea bezainbeste. PSOEk askoz ere soka motxagoa dauka. Ikusiko dugu zer lortzen duen, baina esan dizkizudan puntu guzti horietan, eta batez ere Euskal nazio arazoan, indar faktikoak gehien estutzen dituen horretan, hiru urtetan ezer lortzen ez badu... ea zer gertatzen zaion.
Bitartean borroka egin behar da, alor guztietan, ahalik eta sektorerik zabalenetara helduz. Orain, gogorra da. Ez bait da ikusten horren ondoren ze aldaketa datorren zehatz-mehatz. Hor dauzkagu bi egitura Hego Euskal Herrian, guk ukatzen ditugunak. Beste bideak bilatu behar direla diogu eta bide horiek eskaintzen ditugu. Nahi eta bihar erdietsiko diren gauzak ez direla jakin. Bihar bertan ez bait da bilduko Euskal Herriko Biltzarre Nazionala, PNV, HB eta beste zenbait jenderekin, Madrilek beste autonomia mota bat onar dezan. Baina borroka hortik zuzendu behar da, ahalik eta sektore zabalenak gureganatuz. Eta hasteko, lehen aipatu ditugun PNVko zenbait sektore
Iñaki ZUBIONDO
4-9

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEspetxeak
PertsonaiazALDEKOA1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


2024-08-30 | Axier Lopez
Espainiar eta britainiar kolonialismoaren arrastoak ezabatzen hasi da Trinidad eta Tobago

Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Eguneraketa berriak daude