Xalbador Garmendia Idazlari “Berria”

  • Danok dakigun bezela, abenduaren ogeiean. Ondarru'n. lore-jokuak izandu ziran. Teatro leendabiziko saria Xalbador Garmendiari eman zitzaion, ta ixtillu ederrean sartuak arkitu ginan. Inork ez baizun argitasunik ematen nor ote zan edo nungoa zan idazle gazte au, ezta ere nun bizi zan. Leendabizi Bidasoa beste aldetik iritxitako obra zela jakin gendun, geroxearo Maule'tik biali zutela. Beriala euskaltzaleen artean, antzerkiaren gaia zekienak, idazle trebe baten izena aitatzen zuten; zertaiten kezka zutenak bigarren bat ere aitatzen zuten, nola nai bi oietako norbait izan bear zun irabazlea beren iritzian. Ez bat eta ez bestea gertatu zan ordea. Xalbador Garmendia, aurrerantzean maiz irakurriko diran izen abizenak zeramazkian gure gizonak.
    Idazlearen izena jakin geroztik. Gauzak erreztu ziran ta beregana joanaz alkar-izketa bat lortu nuan.


2007ko otsailaren 21an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Z. ARGIA'rako interwiu bat nai nuke,. Ezaguna izango duzu noski astekari au?

Bai orixe! Euskal literaturari buruz galdetu, galdetu nai duzon guzia, pozik erantzungo dut.
Elur, otz ta arano irixteko igaro bear izan nituen aldrebeskeri guziak beriala aaztu zitzaizkidan, ta galderakin ekin nion, pozik. bere ongietorriaren alaitasunarekin.

Nun sortua zera?

Zaldibia'n. 1932 garren urtean. Hamar urterik oraindik ez da, Tolosa'ko sakramentinoetan sartu nintzan. Elorien artean egin nituan nere estudioak. Duela bi urte eta hiru hilabete Xuberoa'n bizi naiz. Maule'n.

Euslkera noiz asi zinan ikasten?

Hamar urte bete arte beste hizkuntzarik ez nekian.

Liburuetan noiz asi ziñanz esan nai nizuke, alegia?

Hamalau urtehekin.

Asko irakurtu al duzu?

Bai, ene ustez, poliki irakurtu dut.

Euskal literatura - ezagutzen al duzu?

Erabat ezagutzen ez ba dut ere, esan nezake, poliki ezagutzen dutala.

Autore zaarrak ala berriak maite dituzu?

Zaharrak. Dudarik ez dago. Horiek dira guk izan ditugun onenak. Nik, euskal liburuak irakur tzen ditudanean, euskera 1iterarioa ikasteko irakurtzen dut, eta jakiña dago, azken berrogei ta hamar urte hauetan idatzi dana, ez da dana urre gorriz ez gutxiago ere.

Autore zaarretan nor aukeratuko zenduke?

Lapurdin, Baxenafarroan eta Xuberoan, idazle onik asko izandu da. Izen zenbait ematekotz, horri hiruzpalau: Axular, Duhalde, Ar belbide, Maixter, Tartas, Joanate gi eta beste honelako asko. Zori gaitzez, ezin diteke eskuratu Pou vreau, Materre eta keste zenbaitzuen libururik. Zer egingo da!

Gipuzkoan eta Bizkaian?

Ba dago onik. Asteasuko Agirre jaun erretora, apartekoa da, besteak beste. Bada beste gipuzkoar bat ere, oso ona, "Gero" gipuzkeraz jarri zuana ain zuzen ere, baiñan haren izenaz ez naiz momentu honetan oroitzen.

Mendiburu?

Mundu honetan gusto asko dira. Neri ez zait Asteasuko erretora baiña gustatzen. Bizkaitarrak, bat ba dute aparta: Mogel. Oso ona da. Naparrak, Lizarraga. Politta da. Naparrak, oraindik orain, hi izan dituzte oso onak: Larreko eta Manezaundi.

Oraingo euskal idazleak?

Denetarik da. Ba dira bizpairu gazte oso onak. Bainan zoritxarrez, gramatika falta gehiegi ikusten da gaurreguneko idazle askotan. Mitxelena, Villasante eta honelako beste zenbait oso seguruak dira.

Erderaz zer irakurtzen duzu?

Nik rusoak biziki, asko maite ditut. Dostoieski, Tolstoi, Chejav.. Dichens inglesa maite dut. Balzac Baroja, Unamuno, Camus, Sartre Azorin...

Mintza gaitezen orain teatroari buruz. Asko irakurtu al duzu?

Ez ba hainbeste. Anouhil, Sar tre, Camus... eta honelakoak.

Anouhil, Sartre, Camus; ez al dira debekatuko izenak, euskal antzerkia idazteko asmotan dabillen batentzako.

Lelokeriak. Nik ez dut orrelakorik sinesten. Euskal literaturak, nai ta naiez, europa aldera begiratu behar du, eta zenbat eta beranduago orduan da okerrago izango da guretzat.

Zenbat antzerki idatzi dituzu?

Nere lehendabizikoa hau izan da.

Idazten duzun leendabiziko antzerkia ta alaz guztiz txapeldun izendatu. Beiondoizula! Asmo onekin idatzi al zenuen?

Asmo orrekin beti idazten da sariketa batera. Nik nola nai pentsatzen nuen era orretako antzer-kirik ez zuela inor idatziko.

Zure iritziz, ze malletan dago euskal antzerkia?

Ez antzerkia bakarrik, baita ere nobela ta euskal literatura guzia, oraingo literaturari buruz, bosteun bat urte atzeratuak gaude. Momentu onetan bizi behar dugu, euskaldunak alemanak bezela. Guk beste denak bezela ebuluzio bat behar dugu, bai teatroan ta bai denean; ta ebuluzio oi gertatzen ari da euskalherrian, ta eboluzioai jarraitu behar diogu.

Zure teatroa jenteak onartuko duala uste al duzu?

Batzuk honartuko dute, heste batzuk berriz. eskandalizaturik geldituko dira. Zer egingo da!

Gogorregia iruditzen al zaizu?

Neri ez zait holakorik iruditzen, zuk dakizu nik bezin ongi, ba dala euskaldunen artean jende oilorik eta oilandarik ere, nahiz eta erderaz legokean teatro gogor batekin eskandalizatuko ez, euskeraz eman eta negar malkotan hasiko lirakeanak.

Zure obran diozunaz sinisten al duzu?

Noski baietz.

Galdetu nai dut, alegia, o azaltzen duzun bizikera, arazo ta angustia ori, euskal errian, zure in guruan ia arkitzen duzun.

Bai, bai.

Ez da orduan amets bat; ez da ere ipui bat, zuk Sartre edo onelakoren bati irakurriaz bururatu zaizun "historia polit-bat".

Ez, ez nuan idatziko, Gauza palso bat aterako zitzaidan. Gizonaren barruan, ba dira milla misterio: oinaze, atsegin, irrikiak, pasio ikaragarriak, angustia. eta nik al dakit zer gehiago! Horietako zenbait, nik ere nere barruan daramazkit eta horien erretratoa egiten saiatu naiz.

Ez da salto aundia izango euskal antzerkian?

Gaur eguneko idazlariak gizona dute problema. ori behar dugu artu. Arbolak eta txoriak, behar ditugu gure literaturan, banan onekin bakarrik ezin gintezke gelditu.

Zer diozu zure obran?

Segituan esango dizut. Mutil batek neskatxa bat maile du. Biziki, asho maitatu ere. Neskatxa ez diteLe mutilarehin ezkondu. Zergatik ez ditehean ezkondu, ori dana kontatzea luze da. Dana dala, here amets haharra beste batendaLo izan ditekeala ibusten duanean, hiltzen du neskatxa. Gaurgero ez du bizitzeko ametsik, zuan hura hil baitu. Zertarako biziko da mundu honetan? Zer egin dexake ametsik gabe, ilusiorik gabe? Jainkoa ha hobe luke bere burna paretaren danik ere, ez du sinisten... beraz kontra harrika betatzea. Ez al zai zu iruditzen? Horixe egiten du ba. Kartzelan dago. Zianuro pastilla hat hartu eta bere buruaz beste egiten du. Izan ere, ilusiorik gabeko bizitza deusetaraLko ez baita.

Idazten jarraitzeko asmotan al zera?

Osasuna duguno, egingo dugu. Ez dakit nobela, teatro edo ipui, baiñan idatziko dut.

Zer egingo duzu orain, momentuan?

Kontu zenbait idatzi. Oso zailla da hori. Denok nahi genduke Chejov batek bezela idatzi, eta ez da errex!

Teatro onetzaz ganera beste zerbait idatzi al duzu?

Artikulu eta beste, ugari idatzi ditut.

Beste zertait?

St. Exsupery'n "le petit prince" euskeraz jarri nuan. Orain berri, Donostiako maistrek edo. frantzesetik euskerara biburtzeko lan bat eman zidaten. Gaizki edo ondo, hura ere egin dut. Ikusiko da noiz publikatzen dan.

Beloindexula Xalbador, zu eta zu bezelako ashoren bearrean gera, ongi etorria ba zure "Elistoria triste batekln».
Erne orain Eushalerriko zenbait jende: idazle au gaztea da, berak dinn hezela ogei ta amabi urte bakarrik ditu, euskeraz sakon ikasi arte ez du idazten asi nai izan, idazle onenak irakurri ditu bein eta berriz, zenhaitek gogean artu apalza dela baita ere) eta orain idazten asitzeko asmotan da; banan bear bada ez da dena xere-xere joango. Ez dezaiogula euskal literaturaren aurrerapenari ate geiago itxi, orain artekoa neikua izan da.

Aurrera Xalbador, orain ba dakigu nora joan bear dugun zure gana. Z. ARGIA'ren orri auetan maiz jasotzea izango al dugu zure lanen berri.

Zorionak.

IÑAKI BEOBIDEK

Gaiez\Kultura\Antzerkia\Sariak
Gaiez\Kultura\Literatura\Idazleak\GARMENDIA2
Pertsonaiaz\GARMENDIA2
Egileez\BEOBIDE1\Kultura

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Miren Gaztañaga
“Ez da erraza zineman eta antzerkian gauzak beste modu batean egitea. Baina saiatu gaitezke”

Askotariko lanak egin ditu Miren Gaztañagak antzerkian, zineman zein telebistan, baita dantza edo musikari lotutako proiektuetan ere. Txani Rodriguezen Los últimos románticos (Seix Barral, 2020) eleberrian oinarritutako pelikularen errodajea amaitu... [+]


Kike Diaz de Rada hil da, aktore, antzerki zuzendari eta idazle donostiarra

64 urterekin, Kike Diaz de Rada donostiarra hil da, Eneko Olasagasti lankideak asteazken arratsean sare sozialetan jakinarazi duenez. Ibilbide luzeko aktorea izan zen eta Tanttaka teatroaren eta Orain gipuzkoar antzerki taldearen sortzaileetako bat.


Zubiburu mahai ingurua. Daniel Landart eta Arantxa Hirigoen
“Antzerkia emana izateko da, gordetzeko baino”


2024-05-29 | Reyes Ilintxeta
Estefanía de Paz Asín
“Hildakoak erreskatatzera eta berpiztera etorri naizela sentitzen dut”

"Garai batean, nire herrian, kateme guztiek Remigia izena zuten, kateme belaunaldi oso bat, Iruñeko ikuspegi panoramiko ederrenak konkistatu zituztenak”. Horrela hasten da Remigia Etxarren funanbulistaren bizitza kontatzen duen Argako erregina antzezlana... [+]


‘Lurrez estali’, laborarien errealitatea oholtzara eramango duen Axut! kolektiboaren obra berria

Izurako Latsaga zalditokian egingo dituzte emanaldi guztiak, hamar saio, maiatzaren 31tik ekainaren 16a bitartean. Ximun Fuchsek idatzitako obrak "ikuspegi integratzaile eta kolaboratiboa" du oinarrian, landa eremuko lurraldearen lekukotasunak bildu eta "tokiko... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


“Maite dut Iparraldean antzerkia egitea, uste baitut hemen kodeak ulertzen direla”

Azkainen aurkeztu du Ander Lipusek bere ibilbide artistikoaren inguruko gogoeta jaso duen liburua: Antzerkiaren labirintoan I. Bigarren partea ere badu liburuak, “antzerkilariei gehiago zuzendurikoa” dena bere esanetan, baina Azkaineko irakurle taldeak lehenbizikoa... [+]


2024-05-07 | Estitxu Eizagirre
Ziburuko Liburu eta Disko Azokak aurten Daniel Landart omenduko du

Ziburuko Baltsan elkartean aurkeztu dute antolatzaileek euskara hutseko liburu eta disko azokaren 5. edizioa. 41 argitaletxe izango dira bertan (inoizko gehienak), 120 metro erakusmahai beteko dituzte denen artean (inoizko gehienak) euskarazko irakurgai eta musikarekin eta... [+]


2024-05-02 | Ainize Madariaga
Maskaraden hegaletan

Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]


Eguneraketa berriak daude