Javier Mina, Komikia Eta Bizitzaren Arteko Muga


2021eko uztailaren 23an
Javier Mina, komiki gidoilariari elkarrizketa
Komikietako Gidoiak Egitera Dedikatzen Da
Javier Mina, Komikia Eta Bizitzaren Arteko Muga
Duela bizpahiru aste berriki argitaratu diote berak eta Pedro Oses-ek burututako komiki luze bat. «Invasión aplazada» izeneko albumak berrogei orrialde luze ditu, eta dexente kostata, bazter askotako kideak ibiliz, lortu egin dute azkenik beren kumeak argia ikus dezan. Komikiaren mundua zertan den (edo Javierrek nola ikusten duen, hobe esanda), apur bat jakiteko zita azkar bat hitzardu dugu, eta gure aurrean daukagu edozertara erantzuteko prest. Ea bada.
ARGIA.- Irakurri dudana oker ez badago, atera berria duzuen komiki albumak bost urte pasa ditu argitara ezinean. Nola liteke hori?
JAVIER MINA.- Nahiko historia beltza da. Hasera batetan euskaraz.atera behar zuten Donostian, itzulpena egina zegoen eta azken pausua besterik ez zen falta. Halere, azkeneko momentuan atzera jo eta pikutara joan zen projektu hura. Gero, Gasteizen egon zen, album batzu atera behar zituztela eta, baina aurrekoan bezala azken momentuan atzera jo zuten. Eta modu horretan, gaur arte, azken honetan argitaratu diguten arte.
A.- Nola lortu duzue azkenean argitaratzea?
J. M.- Ustegabean eta kasualitatez atera zitzaigun aukera hau, Bartzelonan atera dugu. Gallardo eta Mediavilla-ri ("Makoki" egiten dutenak) gustatu zitzaien behin batetan Pedro marrazkilariaren etxera joan zirenean, eta agian atera zitekeela esan ziguten.
A.- Badirudi zain egon zaretela editoreak etorri arte...
J.M.- Ez, ez, inola ere ez. Lehen momentuko euforiarekin, hortik zehar abiatu ginen komikia besapean eta Europako komiki argitaletxe pilo bat bisitatuz ea nonbait edo ateratzerik bazegoen. Alde batetatik, aldizkari batetan ateratzeko luzeegia zen haien ustez, eta album bat egitea nahiko utopikoa zen betalde.
A.- Zailtasuna, beraz, luzea izatetik al dator? Argitaratzeko zailtasunaz ari naiz, bistan da...
J.M.- Begira, asuntoak klub antzeko batzuen bidez funtzionatzen du. Editorial bakoitzak bere ekipoa dauka, bere figurak, eta horietaz besterik baliatu gabe ateratzen ditu bere aldizkariak. Izan ere, normalean editorial bakoitzak ere bere aldizkari propioa dauka eta horrela bideratzen ditu lan guztiak. Horrek ez du esan nahi inola ere lan konkreturen bat sartu ezingo zenukeenik. Auskalo zer nolako arrazoinak direla medio... izan daiteke kontakto batzu lagun dituzulako edota pertsona zehatz batzuren bitartez.
A.- Eta ospatzen diren "Salón del comic" eta antzekoak?
J. M.- Horrelakoetan materiala kolokatu edo -besterik ez bada–erakutsi nahi izatea alperrikakoa da, inork ez dizu kasurik egingo eta lan guztiak debaldekoak izango dira. Esate batera, duela gutxi Bartzelonan ospatu den Saloi horretan, editorialen arteko barne kontaktuetarako besterik ez zuten interesik agertu, inondik ez orijinalak ikusteko edo.
A.- Esan al daiteke nolabaiteko mafia kulturala dagoela horretan?
J.M.- Hainbeste ez, osa hitz gogorra da hori. Gainera, nik konprenitzen dut. Pertsona batek edo kolektibo batek lortzen badu tribuna bat, normale da beste inori lekurik ez ematea. Horrek horrela funtzionatzen du. Kontutan euki argitaratzen diren aldizkariekin hilean–esan dezagun 300 en bat orrialde daudela, eta lehen filako komiki egileak 100en bat. Hortik kontuak atera nolako borroka dagoen zer edo zer publikatzeko Mafia hitz horrekin beraz; ez nago konforme joera indibidualak direlako, eta bata bestearekin lotzen dituen asmo komunik ez dagoelako, baina egia da ere osa roilo txarra dagoela, jendea osa gaizki enroilatzen dela. Esate batera, inork ez die lekurik uzten hasten ari den jendeari.
A.- Izan ere, hainbat eta hainbat marrazkilari egonda, zailagoa... esan al daiteke zenbat diren lan horretan ibiltzen direnak?
J. M.- Mordo bat. Ez nuke asmatuko zenbat izango diren konkretatzen, baina ideia bat egiteko 1960 urtean fijo samar ibiltzen zirenak 60 omen ziren. Orduz gero, kontutan hartu sortu diren komiki aldizkari guztiak, boom handi delako hori... bai, asko eta asko dira bide honetatik abiatu direnak.
A.- Oraintxe aipatu duzu komiki aldizkarien boom hori edo... nola explika daiteke duela bost urtetatik hona hainbeste aldizkari sortzea eta, gainera, ia guztiek iraun ahal izatea?
J.M.- Ebidentea zen. Beharra bistan zegoen, asetu gabeko egarri izugarri bat. Gainera, begira... Iehenengo experientzia ongi irten zen eta ondoren bata bestearen atzetik jendea apuntatuz joan zen. Dena dela, editoreek ez dute esaten hainbesteko txoiloa denik. Esaten dizute ilusio hutsa dela, zeren orain saltzen den bezala hemendik urte pare batetara pasa daitekeela eta dena pikutara joan. Negar jario etengabean aritzen dira beti editoreak, baina aitortu behar da negozioa primeran doakela.
A.- Negar jarioa aipatu duzu, baina orain arte Estatu mailan aritu gara batik bat. Euskadin negarrak handiagoak al dira?
J. M.- Bai, bistan da. Bi editorial daude hemen, eta bi horiek nola dabiltzan ikusteak apur bat erakusten digu hemengo egoeraren nondik norakoa. Egia esan, dauden bakarrak kritikatzea ez da oso egokia, egon behintzat hortxe bait daude, baina beno, kritika ere egin beharko da. Bat Gasteizen kokatua dago, "Ikusager" eta ez du xentimorik arriskatzen ezertan. Fama handiko marrazkilari bat hartu du, Hernández Palacios, eta harena besterik ez du kaleratzen. Ez dago dudan jartzerik egiten duena kalitatez ona ez denik, ezpairik gabe oso ona bait da (beste gauza bat da niri ez gustatzea), baina jendeak egin dezakeena ez zaio batere inportik.
Dagoen bigarren argitaletxea "Erein" da eta haurrentzat dedikatua dago. Nire ustez nahiko gusto txarrez, "Pulgarcito"aren nolabaiteko rebisio bat izan nahi du baina marrazki okerragoez. Dexente kaskarra, beraz.
A.- Eta "Habeko mik"?
J. M.- ''Habeko mik" euskararen zerbitzuan dagoen aldizkaria da eta horrek asko primatzen du, nahi eta nahi ez. Eta planteamendu hori ongi dago, gainera ongi ordaintzen dute, eta alde horretatik tira baina nire ustez marrazkiaren kalitatea ez da behar den mailara iristen. Medioak egon badaude, baina nik ez dakit zergatik ez den kalitate hobeagoa biltzen.
A.- Duela denbora gutxi Iruñean "Hamelin", izeneko komik aldizkaria kaleratzen hasi zen. Zuk dexente gertutik jorraitu duzu experientzia hori. Kontatuko dizkiguzu piska bat horren gorabeherak?
J.M.- Historia hori aspaldiko kontua da. Dagoeneko 1977an argitaratu zen lehen fanzine bat, "El huerto" izenekoa. Geroago "Viva San Fermin" zeritzona ere kaleratu zen. Guzti haiek pikutara joan ziren batez ere distribuzio problemengatik. Experientzia horietatik ideia sortu zen aldizkari bat egiteko, ez bait zegoen ezer Espainia osoan ere. Baina bat batean beste guztiak sortu ziren, eta guk ikusi genuen berriz ere fanzinearen bidera bueltatu behar genuela. Horrela sortu zen "Hamelin" egiteko ideia. Interesanteena jende berria sartuz joan dela ikustea izan da, hamazazpi-hogei urtetako jendea. Hiru ale atera dira, baina laugarrenerako betiko problema, distribuzioarenak. Eta ziur aski boskarrenak ezingo du kalera atera. Oraindik ez dakigu.
A.- Nahiko beltza jartzen duzu egoera... zuritzeko aukerarik ikusten al duzu?
J.M.- Begira, ni nahiko eszeptikoa naiz. Instituzioen aldetik laguntzarik egon zitekeen, baina niri ez zait gehiegi interesatzen, ez nau konbentzitzen Estatuaren luzapen bat izan behar horrek. Izan zitekeen ere kolektibo gisa muntatzea aldizkari bat, baina neuri ere ez zait interesatzen. Ni neure modura ibiltzera ohitu naiz, originalak eraman eta atera nahi badituzte aurrera, eta bestela zer egingo diogu.
J.L.

Komiki kontutan, negarrerako arrazoi gehiago omen dago Euskadin Espainian baino. "Invasión aplazada"; Javier Mina-ren gidoiaz eta Pedro Osés-en marrazkiez kaleratu berri den komiki albuma.
33-35

GaiezKulturaArteaKomikigintzBesteak
PertsonaiazMINA1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude