Ezaguna da Donostialdean Txus Congil. Presuposturik gabe utzi zuten «Euskal Nortasuna» batzordearen buru izan den euskaldunberri hau. «Hamobost eguneteko ikastaro batera noa; gauza bat da ongi ulertzea, edo baita hitzegitea ere. Baina pentsatzen dena xuxen adierazi ahal izatea...»
Herri Batasunak galdu dituen botoek hainbat esames eta eritzi sortu dute, eta Txus Congilengana jo dugu, bere argitasunen bila. Donostiako udaletxeko gela dotore batean jaurtiki dizkigu bere argudioak, bere hizkera lasaian, itzuli bat egiteko tentaldia sortzen duen uda hasierako arratsalde honetan.
Gazteen abstentzioari ere begiratu beharra dago; badago gazte jende bat guregana zertarako hurbildu ikusten ez duena. PNVk sortu nahi izan duen bipolarizazioa ere hor dago bestalde, boto "utilak" bereganatu dituena. Komunikabideek montatu diguten eraso erabatekoa berriz ezin da ahaztu. Eta azkenik, gure organizazioaren akatsak agertzen zaizkigu: antolaketa aldetik oraindik oso ahulak garela alegia.
Orain, arazo bat aitortu behar dugu: organizazioaren ahultasuna. Ez dugula lortzen laguntza juntetara gero eta jende gehiago inguratzeko zabaltasun dinamika bat, askotan militanteen ingurura mugatuak geratzen garela.
Irudia aipatzen didazue, eta hauteskunde butzuetan ez da irudia garrantzizkoena izaten, irudi horren inguruan dagoen guztia baizik. Alde horretatik, dinamika asanblearioa indartzen den neurrian, ezkerretara eta eskuinetara dauden sektoreak aglutinatuz, ez dira ezkerretara sektore berriak sortzen eta banatzen, eta eskuinetik ere ez dira botoak galtzen.
Horregatik oso garrantzizkoa da mugimendu asanblearioari indarra ematea, kalean iniziatiba berreskuratzea: kontrabotereruntz urrats kualitatibo bat eman behar dugu, burruka herrikoiak globalizatuz. Eta hau ez da radikalizatzeko bide bezala planteatzen, baizik eta jende gehiagotara zabaltzeko bide bezala.
Gerra luze bat da hau, "gerra prolongatu" bat; bere kostuekin. Haientzat koste politiko bat, barruko kontraesan batzuetara doaz: baina gu ere nekatuak gaude, eta hori nabari da, rupturaren alorrean hegemoniko bagara ere. Erreforma bere mentsajea sartzen ari da, eta errepresioari bagagozkio ere egur latza ari gara hartzen.
Begira ezazue nola erabili duten HBren beherakada, beren komunikabideetan. Titular haundietan-eta gure beherakada haizatuz? Ez, ez. Gure kontraesanetan urratuz, gure barrura sartzen ahaleginduz.
Hala ere PSOEk irudi bat eman du, eta boto herrikoiak, langileak lortu ditu. Guk ez dugu jakin presio ideologiko horri kontra egiten, edo ez dugu erdietsi, batez ere bonbardeo horrek lokarrarazi zitzakeen sektore ahulenak babestuz.
Horregatik, oso garrantzizkoa zaigu debatea potentziatzea, ideologia aldetik ere harmatuz.
Inmigrante sail horietan badago gutxiengo rupturazale bat, beste sektore batzuk argi eta garbi definituak (AP, PSOE etabar) eta erdian multzo haundi bat: lehen UCDk ilusionatu zuena, gero PSOEk liluratu duena eta berriro ilusioak galdu beharko dituena. Kontuz ibili behar dugu arazo honen inguruan, jarrera erreazionarioak sortu ez daitezen, inmigranteen aurkakoak-eta.
Badago korrekto ez den beste aspektu bat: hauteskunde butzuetako erresultatuetatik, aurretik ongi aztertu, eztabaidatu eta onartutako, erizpide asko kontutan hartuz gainera, erabakiak baztertzeko ondorioak ateratzen dituzte. O sea, udaletxeaz beste erakundeetara ez goazelako galdu ditugula hauteskundeak. Berehala erantzun daiteke: eta instituzioetara joanda ere botoak galduko genituen. Xinplekeria horietan ibiltzea ez da ez zuzena, ez zientifikoa ez ezer.
Hala ere, herrietako batzarrei autonomia uztea interesgarria zen, eta Euskal Herrian hiru kasutan ez da egin hor aipatutakoa. Urnietan PNVri eman zitzaion: PSOEri alkatetza kentzeko; komunitate arteko enfrentamentu baten bila ibili da eta ezin genuen onartu. Billabonan: PNVri kendu zaio alkategoa EEri emateko, EEko pertsona bati zehazki, Billabonan tipo horrek bere garrantzia daukala estimatu delako. Eta Irunen: batez ere boto nahiko biszerala izan zen, barruak agintzen zuena-edo nolabait esateko, PSOEri zigorra eman nahian bezala; gero ikusi da zer gertatu den.
Hauteskundeek ez dute determinatzen KAS alternatiba urrutiago ala gertuago egoterik. Parte bat bait dira indar erlazio diferente bat erdiesteko bidean. Hauteskundeak, ez daude bada beste burruken zerbitzuan baizik, eta beste burruketarako, beste burruka guztietarako, antolatzeko montaia prestatzeko.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]
Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]
Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]