Itsasoa, Haizea, Eta; Itsas-Ontziaren Bidez; Biziera Berri Baten Bila


2021eko uztailaren 16an
Bidaiatzeko ontzia eraikitzen ari direnei elkarrizketa
Itsasoa, Haizea, Eta; Itsas-Ontziaren Bidez; Biziera Berri Baten Bila
Betidanik, eta zer esanik ez azken urte hauetan, gizarteak inposatzen digun biziera formula hausteko, irtenbide bila jende asko dabil. Batzu pertsonal mailan, beste batzu talde gisara, bainan denak biziera atseginago baten bila, monotonia eta aspergarritasunetik alde eginaz. Asko dira baserri mundua aukeratzen dutenak, beste batzu mendian edo munduan zehar trekinak edo bidaiak antolatuz. Euskal Herrian eta mundu horretan ezagunak dira adibidez "Nairobitarra" egin zutenak. Beste asko daude hain ezagunak ez direnak, bainan hor daudenak. Beste kaso bat, Lacabekoak...
Oraingo honetan itsasoaz, haizeaz, ela ontziaz baliaturik. biziari alternatiba berri bat eman nahi dion hirukote batengana jo dugu. Hauen asmoa ez da nola nahikoa, kriston ontzia egin eta hasteko Magallanes eta Elkanok egindako bidaia, berriz egitea...
Hasiera batean lau baziren ere, une honetan hiru bakarrik geratzen dira. Gaur egun batek lan egiten du Lekeition, batez ere jan ahal izateko, eta beste biak bitartean jadanik daukaten materialaren bidez egunero ontzian lan egiten dute. Bata Asturiaskoa da, bestea Soriakoa, eta hirugarrena, neska, Iruñeakoa. Joan den martxoan etorri ziren Lekeitiora, eta bertan Isauntza Ontzi-olan lanean hasi ziren. Harrigarria baldin bada ere, hiru muturretan zeuden pertsona hauek helburu bakar batek bildu ditu, bata Soriakoa zen, bestea bertara ikastera joana, eta bestea lehenengoa bezala piraguista, eta beraz kirol honen mundu ingurnan ezagutu ziren.
Hirukote hau Hasieran Lekeitiora iritsi zenean, itsasoarekin zer ikusirik ez zuen eta gainera, munduari buelta emateko ontzi bat, beraiek bere eskuz egiteko asmoz, jendea nahiko ezeptikoa jarri zen beraiekiko. Ez ote ziren izango azken orduko moderno txepel horietako batzu? Beraiek esan zigutenez, Lekeition arrantzaleak beraien artean apostutan ibiltzen ziren ontzia egingo zen ala ez...
Isauntza Ontzi-olara joanez gero, oso aurreratua dagoen ontzi hau ikus daiteke, eta egun, Lekeitio mailan ondo ikusirik daudela esan daiteke, batez ere lan egiten ari direla garbi utzi dutelako, eta egiten ari diren lana ona delako. Egia esan aldizkari, eta telebistan atera izan dira ere, eta beraiek esan digutenez, bazkal ondoko mahai inguru batean baino gehiagotan, bere proiektoari buruz luzaz hitzegiten da. Herri mailan jende xeheak eman diezaiekeen laguntza guztia ematen dio.
Ontzia egiteko proiekto hau duela lau urte finkatu zen. Magallanes eta Elkanok egin zuten munduaren buelta berriz egitea, beranduago sortu zen idea izan zen. Ontzia egiteko proiekto hau, batez ere bizitzari alternatiba berri bat ematean oinarritzen da. Garai hartan ez zuten ez dirurik, ez mediorik, ezer ez. Orduan lanean hasteko erabakia hartu zuten, eta era berean irabazten zuten guztia ontzi hau egiteko behar zen zuran inbertitzen hastea. Gehiegi irabazten ez zutenez, bizitza normalean hartzen diren bakazio eta egiten diren "eztra" guztiak bukatu zitzaizkien, dena zura erosteko erabiltzen zuten. Era berean inoiz baino lan gehiago egiten ere hasi ziren. Zurarekin batera, zura moldatzeko behar zuten oinarrizko tresneria ere erosten hasi ziren. Zura lortu bezain laister, tresnen bidez, oraindik non montatu ez zutenean, piezak egiten hasi ziren, batez ere pieza nagusiak: gila, erroda, kodasta, e.a.... Lekeitora etortzerako, pieza guzti hauek moztuta ekarri zituzten, eta montatzen hasi.
Gauza guztietan bezala, dirua, diru madarikatua, beraiek dioten bezala falta zaie, eta gaur, dirua edukiko balute, ontzia hilabete batean uretan jartzeko aukera edukiko lukete, bainan orain arte bezala jarraituaz, urte bat. Gero azken zehaztasunak bakarrik egin beharko lituzkete.
Proiekto honek lau urtetako lanaren balioa du, eta benetan oso zaila da diruz kuantifikatzea, ia dena, beraiek egiten bait dute. Halaz ere injeniero batengana joanez gero, berak planoak egin, eta ondoren ontzi-ola bat egingo balu, 100 milioi bat balioko lukeela esan ziguten. Berak enborra erosten dute, eta beraiek pieza egin eta montatu,... Planoak ere beraiek egin dituzte, eta gero onartarazi.
Zabaldu da planoak lehengo ontzi baten kopia direla, hau da liburutatik ateratako plano bat. Ez da egia, joan den mendeko "Goleta" baten kutsukoa duela egia da, bainan Estebanek diseinatu du. Ondoren Pasaiako injeniero baten izenpetu zuen, kobratuz noski. Gero injeniero eskolak onartu zuen, eta hor dago martxan.
Hirukote honek, diru premia haundia du, eta nahiz eta eskatu, eta karta pertsonalak bidali ez dute inondik oraingoz diru-laguntza seriorik jaso. Harrigarritzat jotzen dute, eta jotzen dugu, Lekeition ontzi bat egiten ibili ondoren munduan egon den bidairik famatuenetako bat berriz ere egiteko asmoa eduki, bidai hau euskaldunak egin zuten Magallanes eta Getariarra zen Elkano-k, eta Euskal Herriko instituzioen aldetik ere ezer. ez laguntzea. Estatuak ere ez die inolako laguntzarik ematen. Gure buruari honen arrazoiak galdetzean, galdera batzu datozkigu burura, bi euskaldunak ez direlako? Eusko Jaurlaritzaren izenean egiten ez dutelako? Denok dakigun alderdi baten izenean, edo alderdikideak ez direlako?... Ez dakigu zein izan daiteken arrazoia, bainan gure ustez, Donostiako hipodromoari diru laguntza ematen baldin bazaio horrelako esperientzia bati zergatik ez?
Beraiek diotenez, jende xehearen laguntza jaso, eta jasotzen ari dira. Publizitate etxeekin hitzegin dute, beraiek publizitatea egiteko prest bait daude, bainan ez dute inolako erantzunik jaso. Aipagarri diren laguntza hauek lirateke, Adibidez, Muerlaga Ontzi-olakoak tresneria eta zura batzuetan ere uzten diote, eta Solanotarrek, duela bost urte utzirik zuten Isuntza Ontzi-ola utzi diote, bertan ontzia egin dezaten. Beraien ustez arazoa orain planteatzen zaie, ontzia bukatu ondoren; beraien ustez mila eskakizun jasoko bait dituzte mila gauzatarako, adibidez, jadanik jaso dute zine-produktora baten eskakizuna, eta.oraindik ontzia ez dute ezta bukatu ere.
Beste aldetik horrelako idea bat martxan jartzeko, diruaz aparte ere, badaude beste arazo batzu, arazo legalak hain zuzen. Kasu konkreto honetan, bai ontzia egiteko, eta baita gidafzeko ere traba legal batzu gainditu beharrezkoak dira. Gidatzeko, norbaitek jate-kapitaina derrigorrez izan behar du, eta hirukote honen partaiderik ez da jate-kapitaina. Beste arazoetako bat zera da, ontzia egin baino lehenago planoak egin beharra daude, eta gero injeniero batek izenpetu, ondoren injeniero eskolak onartu eta abar...
Ontziak beti klasifikatu egiten dira, eta derrigorrez ontzi sailketa hortan sartu behar du, hauek egiten ari direna, jurisdizio espainolean ez du inolako legerik, eta,Madrid-eko komandantzian bi aukera eman zizkioten, 5. lista, Luxoskoa, edo 4. listan, pasajeroena. Pasajeroenean salbamentozko ikaragarrizko neurriak jarri arazten dizkizute, eta ikaragarrizko kostoa da. 5. lista, Luxozkoetan, "haziendak" ontzia baloratu ondoren, honen % 22a zerga moduan ordaintzea inposatzen du, kaso honetan 100 miloietan ontzia baloratua badago atera kontuak...
Ontziak ez du inongo baimenarik, bainan denak martxan dagoela badakite. eta noizbait, formula berezien bat aurkituko dutelakoan daude, ikerkuntza, edo delakoa...
ARGIA- Zein izan da, horrelako proiekto batean sartzea bultzatu zaituzten arrazoirik haundiena?
HIRUKOTEA- Bizierari edo bizieraren alternatiba berri bat aurkitzea, eta burutzea. Gu jaiotzez hiritarrak baldin bagara ere, espirituz ez dugu uste horrelakoak garenik. (Neskak) Nik historia ikasi nuen, bainan oposizioak egin eta klaseak ematen hastea, eta gizartearen roilo horretan korapiltzeak tripako mina ematen zidan. Jende berria ezagutzea, toki berriak ezagutzea,... gainerakoa baino interesgarriagoa da. Bestaldetik, aukeratzeko asmoa beti dago, bainan erabakitzekoa ez, eta orduan behar den momentuan erabaki eta martxa...
Hamaika hilabetez asto moduan, eta gusto txarrez lanean ibili, gero hilabete bat edo bi ondo pasatzeko absurdoa da, edo bost egun lanean ibiliz gero aste burua libre edukitzeko... ez da batere atsegina.
A.- Zergatik ontzia
H.- Betidanik iruditu zait, itsasoan ontzi batek, lurretik doan kamioi batek baino askatasun haundiagoa duela, ez duzu derrigorrez markatuta dagoen bide bat jarraitu behar. Etxea bizkarrean eramateko aukera haundiagoa ematen du ontziak kamioak baino, eta gure kasoan, motor baten eskuetan egon baino, haizearen eskuetan egongo gara, eta askoze atseginagoa da.
A.- Zein asmo dituzue ontzia bukatzerakoan.
H.- Hasiera-hasieratik ez bada ere, herehala bururatu zitzaigun, Magallanes eta Elkanok, egin zuten bidai historiko hura berriz egitea, munduari buelta emanaz. Bi urteko bidai luze bat: Sanlucar de Barrameda, Canarias, Cabo Verde, Atlantikoa gurutzatu, Hego Ameriketari buelta eman, Pazifikoara, Filipinak, eta Getaria...
A.- Bi urte horietan, nondik bizitzea pentsatzen duzue.
H.- Hori ere oraindik konpondu ez dugun arazoetako bat da. Lehenengo ontzia bukatu behar dugu, gero erabiltzen ikasi, eta gero, arazo hori konpondu.
A.- Bidai hori bukatu ondoren, pentsatu al duzue zer egin, trekinak edo...
H.- Zerbait pentsatu dugu, bainan esan dizuegun bezala gehiegi ere ez. Halaz ere, trekinak baino gure asmoa, bela eskola bat sortzea litzateke, bainan oraindik oso urruti dago dena.
A.- Zuetako zenbalt ibili zarete belan, proiekto honetan sartu baino lehenago.
H.- Guretako inor ez da inoiz belan ibili, asturianoa merkantetan ibili da, bainan belan ez...
A.- Neurri honetako ontzi batean ibiltzeko hiru baino gehiago izan beharko duzue.
H.- Ontzian ibiltzeko asmoa dugu, bainan oraindik hiru bakarrik gara. Ontzia bukatzean, 5 aukeratuko ditugu, zortziko taldea osatu arte. Zentzu honetan eskaera asko ditugu...
A.- Beraz zuek lan guztia egiten duzue, diru guztia zuek jartzen duzue, eta dena egina dagoenean, beste bost apuntatzen dira.
H.- Bai, horrela da. Dena uzten duen jendea dugu listetan, dirua eskeintzen digun jendea,... Guk ez dugu diruaren arauera tokia eskainiko, itsasoan bi urte pasa behar ditugu, eta zortzi pertsonak elkarrekin denbora asko pasa beharko dugu, eta benetan arazo zaila izango da aukeraketa hori.
A.- Dirua ez baduzue kontutan hartzen, zer baloratuko duzue.
H.- Batez ere bi puntu kontutan izango ditugu: bata, belaz ibiltzen jakitea, esperientzia edukitzea, eta elkar bizitzarako aurre baldintza onak izatea. Lehenengoa baino, bigarrena inportanteago da. Era askotako jendeak eskeini du bere burua proiekto honen gidari izateko, edo partaide izateko, merkante kapitainak, militarrak...
A.- Hauek, lehen aipatu den kapitain postua beteko dute, edo bete nahi dute.
H.- Ontzia emateko kapitain bat behar dugu, eta seguraski Antartidara doan "Idus de Marzoko" espedizioan doan 2. ofiziala edukiko dugu, ez da segurua, joan direnez geroztik ez bait dugu berriz hitzegin, bainan baietz uste dugu. Gainerakoak zerbait badakite, eta guk ikasten badugu, konponduko gara, eta egin dugun guztia egin ondoren, derrigorrez...
Gure aldetik, suerte ona izan dezazuela, eta inoiz diru laguntzarik jasoko bazenute instituzioetatik, halaz ere libre izaten jarraitu dezazuela. Inolako mugarik gabe...
J. O.
Lekeifio sarreran ezker aldean dagoen toki zoragarrian aurkitu dute ontzi-ola
Luzera 24 m., zabalera 7 m., bela 340 m. karratu, pisua 112 tn.
Jadanik, oinarrizko lan guztia egina dute, dena zura eta dena eskuz.
Ontzi osoa zurezkoa da, baita barandaren forma beraiek egin dute.
22-23

GaiezGizarteaBesteak

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Urtarrila, intxaurrondoaren loaldia

Kolore morez margotu dut urteko lehen hilabetea, sormena, irudimena, jakintza eta espiritualitatearen kolorez.


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2025-01-06 | Nagore Zaldua
Itsas-bare kantauriarra
Ohartarazpenaren artelanak

Koloretsuak, distiratsuak, forma xelebre bezain ederrekoak diren heinean, nudibrankioek beste planeta batetik iritsitako izakiak dirudite. Itsas hondoko izaki biluzi hauek 1980ko hamarkadako gandorretako kolore biziak eta Parisko joskintzako izen handien moda arkitektonikoa... [+]


LAB: “Klase elkartasunaren oinarrizko printzipioa da langile migranteei harrera egitea”

Botere sindikalaren inguruko bigarren azterlana argitaratu du Ipar Hegoa fundazioak. 2016an argitaratu zuen lehena eta, beraz, orain 2016 eta 2023 arteko eboluzioa ikus daiteke. Ondorio nagusien berri emateko prentsa agerraldia egin dute ostiral honetan LABeko koordinatzaile... [+]


2025-01-03 | Leire Ibar
Etxegabetzeko arriskuan daude bi familia Burlatan

Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]


WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms plugina euskaratu du Iametzak

WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.


Analisia
2025ean etxebizitza zer?

Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]


Boli Kosta: Frantziako armada kanporatzen duen zazpigarren estatu afrikarra

Joan den asteartean, hilaren 31n, Boli Kostako presidente Alassane Ouattarak iragarri zuen bertan behera utziko zituela Frantziarekiko harreman militarrak. Horren ondorioz, datozen asteetan 1.000 bat soldadu frantses atera beharko dira herrialdetik.


2025-01-03 | Leire Ibar
2025etik aurrera, Hego Euskal Herrian alokairuak gehienez %2,2 igoko dira berritzean

Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]


2025-01-03 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat kolpeka erail dute kartzelariek AEBetako espetxe batean

Hiru funtzionariok jipoitu zuten Robert Brooks, eskuak bizkarrera lotuta zituela. Hurrengo egunean hil zen, eta autopsiak dio asfixia izan zela heriotzaren kausa.


2025-01-03 | ARGIA
Surf irakasle batentzat 85 urteko kartzela zigor-eskaera, adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik

Gipuzkoako Fiskaltzaren ustez, 40 urteko irakasle hondarribiarrak 9 eta 17 urte arteko hamaika adin txikikori sexu gehiegikeriak egin zizkien 2011 eta 2021 urte artean. 2021ean kartzelatu zuten, bere sei ikaslek salaketa jarri eta gero.


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


Eguneraketa berriak daude