Espainiako Justizia Gobernuaren Morroi


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iñigo Iruin Eta Iñaki Esnaolarerin
Espainiako Justizia Gobernuaren Morroi
Sagaratua zen oro profanatu eta desmitifikatu omen du gizarte modernoak. "Omen", diogu, sistema honen asimilaketa ahalmenak gero eta gozoago estaltzen bait du gainean dugun hainbat tabu onarturen ustel usaina.
Laurehun euskaldun bere galeretan usteltzen douzkan demokrazia honen irudi mirakulosoei soinekoa urratu behar diegu, sarrera debekatu zaigun zenbait elizatako ateei serrailak apurtu beharko dizkiegu. Atzean, azpian edo barruan zer gordetzen duten erakuts diezaguten.
Kosta hala kosta.
Iñigo Iruin eta Iñaki Esnaolak esplikatzen digute nola dabilen Espainiako justizia. Eta gu nola gabiltzan, edo nola erabiliko gaituzten.
ARGIA.- Gaiari nunbaitetik heldu ahal izateko onena kasu zehatz batetik hastea izango da. Iñaki Aldekoa parlamentari nafartarrarekin gertatu dena daukagu begien aurrean.
Iñaki Esnaola.- Iñaki Aldekoaren kasua berezia dela azaltzen digun datu bat daukagu, Audiencia Nacional-eko sala horretako presidentearekin, Perez Lemaur-ekin, gertatu dena. Hau hipotesis bat da, noski. Iñaki Aldekoari zigorra ezarri zion sala hirugarrena (3.a) izan zen, eta horko presidentea Perez Lemaur zen. Hiru majistratu izaten dira salan, eta kondenak bezala absoluzioak hiruren arteko botazioz ematen dira. Badakizu Madrilgo Komandoa deitzen duten hau harrapatu dutenean polizia espainolak zer esan duen: beste atentatuen artean Audiencia Nacionaleko majistratu baten kontra ere egin nahi zutela atentatua; eta hori Perez Lemaur zen. Hau orduan joan egin da, oporretan, edo deskantsatzeraedo; eta beste majistratu bat sartu da 3. salara. Momentu horretan aurkeztu du askatasun eskaera Iñaki Esnaolaren abokatuak, aldaketa hori aprobetxatuz. Hortik zerorrek atera ditzakezu ondorioak.
Iñigo Iruin.- Lege aldetik ez da atipikoa, ez da askotan gertatzen baina legala. Sententzia bat "firme" edo finko izan arte Auzitegiak utz dezake bat askatasun probisionalean. Kasu honetan sententzia ez zen finkoa. Supremora errekurriturik bait zegoen, eta Iñaki Aldekoa aske utz zitekeen. Holako kasu gutxi ditugu, ez da normala; baina ez da ilegala, ez.
A.- Gehienetan ordea ez da horrela gertatzen. Zer gertatu da Iñaki Aldekoaren kasuan? Arrazoin politikoek ere hor zerikusirik izango zuten...
I. E.- Bueno, guk horrela ikusten dugu, hori da abokatu garenez egiten dugun baloraketa. Hor azpitik zer egongo zen ez dakigu.
I. I.- Iñaki Aldekoa harrapatu zutenean, gogoratuko zara nola egun haietan «ETAren salto kualitatibo» batez mintzatu ziren komunikabideak. Lau egunetan ekintza oso gogorrak eta teknikoki oso ondo eginak izan ziren. Telefonikoki leherketa, Iruñeko tanketarena,... Iñaki Aldekoa egun haietan detenitu zutenean, Rosonek berak eraman zuen albistea Kongresura. Detenitze horretan alde politiko garbi bat zegoen. UCD oso gaizki aurkitzen zen,... eta holako detenitze nabari bat egin beharra zeukan. Orain berriz, Aldekoa askatu dutenean, balorapen politikoak egiten hasi gaitezke. Ze neurritaraino PSOEk bere aurpegi demokrata garbitu nahi izan du eta...?
I. E.- Audiencia Nacional barruan nolako konfrontazioa dagoen badakigu. Majistratu batzuk ideologia mailan Alianza Popular baino eskuinerago daude, Fuerza Nueva aldetik edo. Beste batzuk gutxi gora behera PSOEren alde egongo dira. 3. Sala horretan bi majistratu oso gogorrak ziren eta bat... nola esango dizut... demokrata. Xehetasun hori garrantzizkoa izan da, bai kondena emateko aurrenengo momentuan, eta baita sala horretako presidenteak alde egin duenean sententzia aldatu denean. Hor "aginte judizialak" bere burua kolpatua ikusi du. Hori, ETAtik ikusirik, ekintza pedagogiko bat da.
Majistraturaren mundu horretan zer gertatzen den ere baloratu behar da, hor barruko gauzak ezagatu behar dira. Eta Iñigok esan duena egia da. PSOEko jendea sarturik ibili da kondena haundia ipini ez dezaten-eta, zirikatzen. Baina gero Aldekoa libre uztea, hori majistratuen bidetik etorri dela uste dut.
A.Zenbat sala ditu denetara Audiencia Nacionalak?
I. I.- Hiru.
A.- Eta esan al liteke bat besteak baino gogorragoa edo bigunagoa dela, alegia zure kasua baten eskutan ala besterenetan erori aldea dagoela gero?
I. E.- Dudarik gabe. Orain arte badakigu sententziak nondik joango diren epaiketa non egokitu zaigun jakitean. Ombre!, kasu batzuetan ez, batzutan batean erori ala bestean, zer gertatuko den badakigu. Baina askotan zigorra jeisteko ala ez jeisteko dauden posibilitateak ikusterakoan, alde haundia dago bigarren sekziora joan ala hirugarrenera.
I. I.- Bai sententzian, eta baita epaiketa, «vista», nola joango den. Hirugarren salan preso bat zerbait esaten hasten bada, edo euskaraz hitzegiten edo, berehala bidaltzen dute kalabozoetara. Bigarrenean berriz hizketan uzten diete, eta guregana ere ezberdina da. Abokatuok izan ditugu istiluak eta tirabira Perez Lemaur-ekin, eta besteekin ez. '
I. E.- Madariaga eta Jimena Alonsoren-eta juizioan, lehengo Madrid komandoarenean, presidenteak galderak egiten uzten zigun, bai guri eta baita fiskalari ere, Madariagak bere denbora hartu zuen bere aukerak planteatzeko, eta presidentea isilik. Ordez, Aldekoaren epaiketan Jon Idigoras joan zen lekuko gisa deklaratzera eta han geratu zen moztuta; Aldekoa bera, epaitua, egin zizkioten torturak salatzen hasi zenean, berehala isil erazi zuen presidenteak.
I. I.- Laburpen gisa. Alde batetik Aldekoaren askatze, azken detentzioen eta Majistratura barruko mugimenduen ondorio izan dela. Eta bestetik, libertate horrek bere eduki politikoa ere badula, detenitu zuten eta askatu duteneko momentuak ikusiz. Bi arrazoiok daude kasu horren oinarrian.
A.- Sanchez Erauskinena ere ikutu beharko genuke. Honenak geinera, eritzi delitu bat izateagatik, baditu halako berezitasun batzuk.
I. I.- Espetxean sartzea momentu honetan legala da. Bi zigor zeuzkan, bota sei hilabeteko eta urtebetekoa bestea. Orduan, lehenengoarekin kanpoan geratzen zen, kondizionalarekin, baina bigarrenarekin biak beste behar, «reincidente» izateagatik.
I. E.- Bai bata eta bai bestea, sententzia zuzenak ote ziren dago baloratu beharra. Lehenengoa izugarria zen. Apaolazaren andregaiari eta Goikoetxearen arrebari egiten zitzaion elkarrizketa. Sententziak zera dio, gutxi gorabehera: "que el que hace la entrevista no puede permitir de ninguna manera que las entrevistadas contesten de forma que sea ilegal"; hots: kazetariak arduratu behar duela elkarrizketatuak okerrik egin ez dezan, bide onetik eraman behar duela. Kristorena da.
Bigarrena erregearen afera zen. Eta hor "con la Iglesia hemos topado".
I. I.- Hori zein unetan gertatu zen hartu behar da kontutan, oso momentu kritikoa zen, komunikabide guztiak erregearen irudia sendotu nahian zebiltzan. Alderdi politikoak zatitzen ari ziren, UCD esate baterako, armadaren barruan ere iskanbilak zebiltzan. Erregearen irudia baltza beharra zegoen, demokrazia berekin identifikaruz. Aldizkari batean erregeari eraso bat egitea zen egin zitekeen gogorrena.
I. E.- Dena dela, edozein momentutan erregea ikutzea arriskutsua da. Beste batzuk ere badaude prozesatuak estatuan horregatik. Gernikako Juntaetxeko gertaerengatik irekita dagoen sumarioa ere hor sartu behar da. Zergatik kondena hau? Normalean Estatu burua iraintzeagatik (injurias al jefe del estado) 6 urtetatik 12 artekoa izan ohi da. 6 hilabete ta egun batekoa eman diote azkenean, Euskal Herrian gertatzen ziren gora bebera zehatzak kontutan hartu behar zirela deklaratuz bestalde. Sententzia berdin-berdina da Larrabetzukoena; asteazken honetan dute hain zuzen epaiketa Supremoan; Larrabetzukoei urtebete eman zieten. Juezek behar bada diputatuek baino hobeto ulertzen dute zer gertatzen den; eta horregatik apaldu dituzte zigorrak; bestela, sei urte gutxienez. Beste gauza da Konstituzioa eskutan hartuta absolbitzekoak liratekeela. Zer egiten dute juezek? Erdibidekoa hartu, sei hilabete adibidez.
A.- Ikutu nahi genukeen hirugarren kasua Iruñeko eta Gasteizko gazte horiena zen. Bere garaian prentsak zerbait esan zuen, baina gehienak behintzat oso axaletik. Polizia sartu zela HBko egoitz batean, hartu mutilak eta neska eta barrrura. Hamar hilabete han egon ondoren berriro, ezer gabe, kaleratzeko.
I. I.Orduko MULAk "grupo de apoyo a ETA" egotzi zien. Gero sumarioan "colaboración" azaltzen zen. Baina poliziaren atestatuan eta bai juezaren aurrean dena ukatu zuen; eta torturak salatu gainera. Hala ere Puerto de Santamariara eraman zituzten eta... hamar hilabete. Bitartean gu hilero-hilero libertatea eskatzen. Zergatik gertatzen da hori? Askapena ematen duena fiskala delako. Teorian jueza da libertatea ematen duena, baina praktikan "Decreto Ley de Seguridad Ciudadana" delakoa medio, fiskala da horren arduradun. Normulean zuk libertate probisionala eskatzen duzuenan, oraindik fiskalak sumarioa irakurri gabe dauka. Baina azkenean fskalak bere kalifikazioa egin behar du, eta horretarako sumarioa irakurri behar, zigorra eskatzeko. Hamar hilabeteren buruan, sumarioa irakurtzean, konturatzen da fiskala han zigortzeko ezer dagoela.
I. E.- Aurreko astean zuk eskatu diozu libertatea eta ukatu egin dizu. Hurrengo astean berak ematen dizu Badakizu, bestalde, nola fiskala den ejekutiboaren, gobernuaren, ordezkari, aparato judizialaren barruan.
I. I.- Une batean gobernuari interesatzen ez bazaio libertate ematea, edo beste batean bai, hala gertatuko da; juezak ez bait dauka konpetentziarik hor erabakitzeko. Egokiera politikoa da erizpidea, beraz.
A.- Tramankulu hau martxan jarri baino lehen "juezak ofizinista besterik ez" direla esan diguzu. Zehaztu iezaguzu.
I. E.- Libertateak emateko horretan, juezak une honetan egin behar duen gauza hau da: fiskalak esaten badu ezetz berak paper bat zinatuko du esanaz "fiskalak ezetz esan duenez, libertate hori ez ematea erabakitzen dut". Hori hola da!
A.- Baina izugarria da hori! Nola onartuko dute majistratuek...?
I. I.-... Nahi baduzu etsenplu pila bat erakutsiko dizkizut. Badugu mordo ederra.
A.- Nola heldu da ordea holako egoera bat, ohitura bat egin delako, ala legeren batek dio...?
I. I.- Legeak esaten du, Juez batek emandako libertate hat ez da praktikara eramaten fiskalak errekurtso bat ezartzen badio libertate horri. Zer egiten du juezak orduan? erantzun dezala fiskalak lehenkizi, eta hark dioenaren arauerako erantzuna eman. Bestela berak libertate bat eman eta besteak mozten bait du.
A.- Kasu hauek salbuespen batzuk direla esango dizue, sistema demokratikoa sendotzen dugun neurrian zuzenduko diren akats banaka batzuk direla.
I. E.- Kasu denetan gertatzen da. Alderantzizkoa behin gertatu. Urbiola nafartarrarekin. Juezak aske uzteko agindua eman zuen, fiskalak horren kontrako errekurtsoa ezarri zuen, eta han egon zen hiru hilabete; azkenean fiskala bera izan zen "baietz" esan zuena, eta orduan irten zen. Fiskalak ematen du bestela diktamena beti, eta juezak ondoren hori ratifikatzen du. Hala doaz kasu denak, eta punto.
I. I.- Ikus dezazuen, hemen duzue adibide bat. Gasteizko horiena da. Juezak bidaltzen dio enkargua fiskalari: "Pásense las actunciones al fiscal, a fin de que informe sobre la libertad solicitada para Maria Ester...". Gerofiskalak ematen du erantzuna, eta juezak ondoren zera dio. "Visto el anterior informe del fiscal, no ha lugar la libertad de...". Pila bat holakoak.
A.- Baina Gasteiz eta Iruñeko kasu horien antzekoak ez dira oso maiz emango. Hamar hilabete barruan egon eta expedientea itxita atera direnak, alegia. Kalera behinik behin ez dira. iristen.
I. E.- Ez pentsa. Koño, horien kasua bezain eskandalagarriak ez, hamar hilabete eta nola esan nahi dut.
,Baina bost eta sei hilabete egon eta ezer gabe irten direnak badira. Maite Saras-ta, Egido, Larrañaga, Elorrioko beste bat...
I. I.- Guzti horiek epaiketarik gabe geratu dira. Baina batzutan nahiago izan da ezer ez esatea, gauzak okerrago jarri ez zitezen-eta. Baina Gasteizko horiena gehiegizkoa zen, gainera Puertotik pasata eta dena.
Horregatik, garbi-garbi geratzen da lege antiterroristarekin eta "decreto ley de Seguridad ciudadana" horrekin eta abar jueza lan barokratiko batean geratzen da. Detentzio bot ematen denean poliziak esaten du dena, inkomunikazioa, konpetentzia nork daukan (Audiencia Nacionalak edo nork)...
A.- Hori ere poliziaren eskutan geratzen al da?
I. I.- Jakina, inkomunikazioa aplikatzen denean horrek markatzen du nor pasako den Audiencia Nacionalera. Detentzioaren prorrogapena ere horri eskatu behar bait dio poliziak, zenbat egunez luza dezaketen jakiteko, eta abar. Hasieran poliziak dauka beraz erabaki guztia bere eskutan; gero fiskalak. Epaiketa egiten denean, sententzia eman ondoren, jueza jadanik ez da arduratzen zer gertatzen den tipo horrekin espetxean, "Dirección General de Instituciones penitenciarias"en eskutan geratzen da.
I. E.- Pilar Nievaren kasua daukagu guzti hori argitzeko, Madrid komandoaren gorabeherarekin harrapatu zutena. Orain arte irteteko egon da. Gaur goizean bertan esan du fiskalak, ordubata inguruan, ezetz. Zergatik? Irteten denean torturak salatzera joango da, eta "querella criminal" bat jartzera. Kolpea eman zuten militarren kondenak, bestalde, egunotan aldatu dira gehiagotzeko. Eta, koño, Madrid komandoko bat kalera, eta... oportunismo politiko hori. Jakinda gainera bihar ez bada etzi bertan Pilar Nieva kalean jarri beharko dutela, horrena ergi eta garbi dagoelako.
I. I.- Arazo hau labur esan daiteke, begira. ETA ko presoentzat badago beren prozesuan "desjudizializatze" bat; eta aldi berean prozesu horien "polizialtze" edo "administraltze" gero eta haundiagoa. Juezaren eskuetatik kendu prozesu penaletan duten agintea, administraritzaren ejekutiboaren eskuetara pasatzeko.
A.- Ibargurentarrak eraman zituztenean aipatu izan zen beharbada posible izango zela jueza eta forensea komisariara eraman eraztea, horrek edozein deteniturentzat suposatuko lukeenarekin. Ezertan gertu al da hori?
I. E.- Ezinezkoa da hori normalki., ongi eramateko torturatzailea zehazki nor den jakin behar bait duzu. Nola da posible hori jakitea?
I. I.- Polizink bestalde oztopo guztiak jarriko dizkio. Juezak poliziari eskatzen badio izenak emateko, interrogatzen aritu direnena, ez dizkio inolaz ere emango. Edo beste.jende botenak eman litzake. Bestalde, poliziaren atestatuetan ez dira funtzionarioen izenak azaltzen zenbakiak baizik; eta aldatuak egoten dira gainera. Eta gutzi balitz, polizia ezberdinak dira torturatzen dutenak eta gero atestatua makinaz pasatzen dutenak, «onak».
A.- Hala ere, detenitzeko garaian bat gaizki tratatua izan dela-eta kerella bat sartuz gero, jueza eta mediku forenseak detenitua ikusteko aukera izango ote zuten esan zen. Posibilitaterik erakutsi al du bide horrek?
I. E.- Bildurtuta daude denak hemen hara joateko. Gero besteek berehala ikusten dute jokua. Eta badakizue goardia zibilak detenituak leku batzuetara eramaten dituela, eta inork ez daki zein leku diren horiek. Poliziak jendea Puerta del Solera eramaten ditu. Goardia zibilak nora eramaten dituen inork ez daki oraindik.
A.- Nola permititu lezake demokrazia aldarrikatzen duen estatu batek bere poliziak detenituak estatuak berak ere ezagutzen ez dituen lekuetan eukitzea? Hortik banda paraleloetara tarte haundirik ez dago.
I. E.- Hortxe ari gara jolasten. Jende asko egon da detenituta juzgadura joan arte jakin gabe non zeuden, Madrilen. Eta gainera kaputxa bat jarrita.
A.- Juezek holako irregulartasunak aztertu beharko dituzte.
I. E.- Baina gehienak akojonatuak joaten dira hori juezari esplikatzeko. Deklarazioa goardizibilaren ondoko kalabozo batzuetan izaten da, eta jendeak handik alde egin nahi du, ahalik eta azkarrena, kalera edo Carabanchela joateko. Hor dago arazoa. Jendeak oraindik ez du ezer esaten.
A.- Jendeak ez al du torturarik deklaratzen?
I. E.- Orokorki esaten "he sufrido malos tratos", bai. Baina torturak esplikatzen-eta, ez da normala.
I. I.- Egunotan gertatu zaigu. Detentzio batzuen ondoren mutil bat etorri zaigu, akojonatuta, egurra eman ziotela, eta ze mehatxu egin zizkiotan,... Galdetu nion eta ez zuela nahi, "pasatu nago...". Eta lehen ere hortik pasea zen, e? Orain ordea are eta beharrezkoagoa da tortura horiek salatzea, aurpegia garbitu nahi dutenean, irudi berri bat egin nahi dutenean. Hor ari bait dira Bilboko polizia horien epaiketarekin-eta torturatzaileak erregela egiaztatzen duten salbuespenak direla erakutsi nahian.
A.- Esamesa franko badabil egiteketan diren "Ley de Asistencia Letrada al Detenido" delako horren inguruan eta azkenean behar bada ez dugu ulertuko errealitatean zertan mamituko den.
I. I.- Lege hori Konstituzioko artikulu baten desarroiloa da. Aldaketa bat dakar oso nabarmena, torturak aurrera jarraituko duela esatera bultzatzen gaituen aldaketa. Ofzioko abokatu bat ezarriko zaie inkomunikaturik dauden detenituei. Detenitu euskaldunei beraz, inkomunikazioa hauei ezartzen bait zaie gehienbat. Ofizioko abokatu hori nor izango da? Azken hilabeteetan ikusten dugu nola poliziak detenitu eta berehela Madrila eramaten dituen. Madrilen kolejiaturik dauden 10 edo 15.000 abokatuetako bat joango zaie asistitzera.
I. E.- Gaur bat, eta bihar beste bat, ezberdina, eta hurrengoan beste bat. Hemen badago gai luze bat, eta nahi baduzue mereziko luke beste egun batean sakonago jorratzea. Lehenago, dena dela, Parlamentutik nola ateratzen den ikusi nahi genuke.
Behar bada ez duzue jakingo hor bi projektu egon direla. Bat Barne arazoetako ministroarena, Barrionuevorena, eta bestea Justiziako ministroarrena. Justiziakoarena nahiko "demócrata formal" zen, eta Barrionuevorena askoz ere errepresiboagoa. Honek irabazi du, noski. Gobernuak Euskal Herriaren arazoaetan ze politika eramango duen jakiteko hor badugu eredu eder bat.
I. I.- Azken egunotan badabil eztabaida projektu honen inguruan, baina beti ere preso sozialei dagokienez. Inork ez du zalantzan jartzen inkomunikatuen tratua, denak ados daude horretan, baita Madrilgo abokaturik progresistenak ere. Esan beharra dago lege horren izpiritua ez dela Barrionuevarena, Ballesterosena da. Aspaldi esan zuen, Elkarrizketetan-eta, abokatu euskaldunak ETAretin eralazionatuak geundela eta erakunde harmaturi pasako genizkiela deklarazioetako datuak eta abar.
I. E.- Horregatik dago Ballesteros ministroaren ondoan, berarekin despatxatuz. Ballesterosen bulegoa Rafael Veraren bulegoaren aldamenean dago, eta Rafael Vera "Director General de Seguridad" da. Poliziaren efikazia delakoarekin ari dira jolasten, eta efikazia horretarako torturatu beharra dago, derrigor.
I. I.- Projektuak dionez, detenitua inkomunikatua dagoen bitartean edukiko du ofizioko abokatu hori. Orain, noiz bukatzen da inkomunikazioa, juezaren aurretik pasatakoan? Orduan detenituak ez du abokatua aukeratu ahal izanen juezaren aurreko deklarapena egin arte.
I. E.- Eta hori bezala badaude beste mila kezka projektu horretan. Ofizioko abokatua, bueno, baina noiz joango da? Hamar egunak han pasako ditu detenituarekin bokadillo bat hartuta, ala zortzigarren egunean joango da, edo bederatzigarrenean makinaz polizia "bueno"-arekin atestatua egiterakoan? Zer gertatuko beste zortzi egunetan? Zertan ari da beste zortzi egunetan deklaratzen ez bada?
I. I.Azken projektuan beste zati bat ere kendu dute. Lehen zera zioen: abokatuen Kolejioari BEREHALA pasako zitzaiola detentzioaren albistea. Hori desagertu da. Poliziak ez dauka beraz abokatuen kolejioari abisoa emateko beharrik. Harrapatzen du tipo bat poliziak, eta ongi iruditzen zaionean deitzen du Kolejiora. Polizia bere metodoak hobetuz doa, tortura gero eta sutilago eginaz. Lehen bi egunetan kristorenak eman eta gero hor donde medikamentuak eta kremaketa. Azken aldian, juezaren aurretik pasatzen direnean detenituek ez daukate arrastorik.
A.- Oker ez banago, Ledesmaren projektuan, proejektu "majuan" abokatuaren presentzia onartzen zen hasieratik baina isilik, deus esateko eskubiderik gabe.
I. E.- Gutxienez abokatua han egongo litzateke hasieratik, eta ni konformatuko nintzateke. Hamar egun egon behar bada, egon. Demokrazia formaleta abokatuak isilik egon behar izaten du. Alde batekin: Fraintzian bi egun baino gehiago ezin dela eduki detenitua juezaren aurretik pasa gabe. Irlandan bertan bost egun? hemen bost egun horiek doblatuta dauzkagu.
A.- Bukatu beharko dugu. Nora goazen galdetu beharko dugu. Gaurko egoera hau azken urteotako eboluzioan kokatuz, ze aldaketa ikusten duzue azken urteotan Espainiako estatuko justizian, ari garen gaian?
I. E.- Lehenengo aldea: Frankoren garaian pertsona bat hiru egunetan euki zezaketen juzgadura eraman gabe; orain hamar. Begira ze diferentzia. Polizia mailan ere gauzak okerrago daude. Torturatzeko baimena denen kontsentsuz daukate, edo "tratu txarrak" egiteko, orain jarri duten bereizketa berrian. Komunikabideen aldetik isiltzeko eta tapatzeko. Kontsentsu zabala dago.
Juzgaduetan? Gauzak hobetu dira. Demokrazia formala egin nahi da, eta "Tribunal de Orden Público" hura ezagutu genuenok badakigu ze alde dagoen. Poliziaren atestatuan gauza bat zure gain onartu baduzu baina gero juezaren aurrean ukatu, beste frogarik ezean, zu kalera zoaz. Eta lehen ez zen hori gertatzen. Hau kolaborazio kasuetan eta oso garrantzizkoa da.
Orain, poliziaren esku hartze gero eta haundiagoa lehen esplikatu dizut. Detenitzearen prorroga ia poliziaren esku, gero berriz libertatea fiskalaren agindura,... Lehen TOPek egiten zuen papera orain fiskalak betetzen du komeni zaien kasuetan.
Baina guzti hori erresumitzen duena hau da: Francoren garaian hiru egun baino gehiago ez komisaldegia; orain 10 egun arte.
I. I.- Francok detentzioaren baldintzak aldatu nahi bazituen "Estado de Excepción" ospetsu haletako bat ezarri beharra zeukan. Lasai torturatu ahal izateko detentzio egunak luzatu betar zituen, "Fuero de los españoles" zelako hark agintzen zituen 72 ordu haiek Amnesty International-ek bere garaia salatu zuen legez. Orain berriz, orduan eszepziozkoa zena arrunt bihurtu da.

IÑAKI ZUBIONDO
4-8

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAtxiloketakAtxiloketak
PertsonaiazIRUIN1
PertsonaiazESNAOLA1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Emakume bat hil dute Gasteizko IMQ Igurko zahar-etxean, eta egoiliar bat atxilotu

Adinekoen egoitzako egoiliarra da asteazken gauean hildako emakumea. Larriki kolpaturikoa ospitalera eraman zuten, baina bertan hil zen emakumea. Bertako egoiliarra den 68 urteko gizon bat atxilotu dute, indarkeria matxista leporaturik.


2024-11-28 | Leire Ibar
Nabarmen igo da antsiolitikoen eta depresioaren aurkako botiken kontsumoa gazteen artean

Hego Euskal Herriko gazteen osasun mentalaren egoera “kezkagarria” da, Gurea Geroa atari digitalak egindako txosten batek agerian utzi duenez. Inkestaren arabera, gazteen erdiek ondoez emozionala pairatzen dute, eta hamarretik seik pentsamendu suizidak izan dituzte... [+]


“Petronorrek eraldaketa hitza darabil, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute osteguna. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso arren "enplegua suntsitu" besterik ez... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


Eguneraketa berriak daude