Minbiziari Aurrea Hartu


2021eko uztailaren 23an
A. Giner-Sorolla, minbiziaren ikertzaileari elkarrizketa

Minbiziari Aurrea Hartu
{cienzia)-25 hilabetekari katalanean agertu den elkarrizketaren berri ematen dugu hemen, aldizkari honek A. Ciner-Sorolla ikertzaile famatuari eginikoa. Gizon hau Sloun-Kettering Institute-ko Minbiziaren kontrako Drogen Ikerketa eta Garapenerako Laborategian ari da lanean.
Zerk sortzen du minbizia?
Minbizia hiru arrazoigatik sor daiteke, kausa fisikoak, kimikoak eta biologikoak (birusak, bakterioak,...) Causa fisikoetan aspaldidanik ezagutzen diren irradiazioak ditugu: izpi ultramoreak, gammak, eta X izpiak. Medikuen artean, batez ere erradiologoen artean, aspaldidanik ezagutzen dira estal ez daitezkeen gorputzzatietan izaten dituzten minbiziak: eskuetan, aurpegian, eskrotoan, etab. Kausa kimikoetan (eta hauetaz arituko gara gehienbat artikulu honetan) konposatu kimikoek gure gorputzean sor ditzaketenak sartzen dira. Ramazzini konturatu zen mojek bularminbizi gehiago izaten zutela beren kideko emakume ezkonduek baino. Horren arrazoia hormonetan dago, ezkonduetan sexu-hormonak gehiago jariatzen bait dira aktibitate sexualik ez dutenetan baino. Agente kimikook ez dute nahitaez gorputzetik kanpokoak izan behar, aurreko adibidean bezala, barnean sortuak ere izan daitezke. Zera gehitu nahi nuke aurrerago jarraitu aurretik, minbiziaren sorrera luzea izaten dela, hogei edo hogeitamar urtetakoa. Eta bestalde gaur, hiltzen direnetatik seitik bat minbiziz hiltzen da.
Hogeitamar urteteko inkubazio duela diozu minbiziak, gaur gertatutako okerra hemendik hogeitamar urtetara agertuko dela esan nahi al du horrek?
Bai, minbizi kimikoaren ernarialdia batezbeste hogei-hogeitamar urtetakoa da. Datu zehatzak ditugu horretaz, e.b. asbesto edo amiantozko fabriketan lanean aritu eta gero lantegia utzi dutenen artean, lana utzi eta handik 30 urtetara agertzen da minbizia. Baina, industria kimikoan ez du minbizia duten proportzio berean lan egiten jendeak, alegia, minbizi gehiago dagoela, industria kimikoan lan egiten duen jendea baino. Horren atzetik lan asko egin da eta iaz txosten serio bat argitaratu zen elikadurak, janariek duten eragina agertuz.
Zabal diezaguzu puntu hori
Hasteko txosten honek nabarmentzen duena: GEHIEGI JATEN DUGU! Gizakia de neurriz gain jaten duen animalia bakarra. Ikerketa serioak egin dira laborategiko animalietan jan-kopuruak eduki lezakeen eragina ikasteko. Honela, hiru sailetan banatzen baditugu animaliok, batekoei jan gehiegi emanez, bigarrenei behar hainbat eta hirugarrengoei gutxiantzean zera ikusten da: gutxi jaten dutenak dutela mimbizirik gutxiena eta berauek dutela bizitzarik luzeena.
Munduan zehar gizakien artean egin diren behaketek ere horixe bera adierazten dute, haragi gehien jaten den tokietan dela koloneko, hestelodiko minbizirik gehien.
Bestalde, beren borondatez beren burua eskainitako pertsonetan egindako ezperimentuek adierazten dutenez, koipeki eta proteina gehiegiz elikatutako pertsonetan minbizi gehiago sortzen zen; dirudienez, hauen besteetan bakterio-flora alteratu egiten zen eta anaerobio bilakatzen eta honela azido biliarrak gai minbizisortzaile edo kantzerinogeno gertatzen.
Baina, dudarik gabe, jatorri kimikoko minbizietan TABAKOak sortutakoa da nagusi.
Entzun dugunez, EEBBetan (Minnesotan e.b.) debekaturik dago leku publikoetan erretzea.
<Bai, zabaldua dago areto askotan erretzca debekatzeko ohitura, gure Institutuan bertan e.b. areto gehienetan debekaturik dago. Generalitatek kanpaina haundi bati haserá eman dio. Jakin dudanez, Barcelonan 1960an 100.000tik 27k zuen biriketako minbizia, 1978an 47k. Espaina estatuan 10.000 hiltzen da urtero eta Estatu Batuetan 120.000. Ez naiz ezer inbentatzen ari. Bemzopire izeneko gaia da tabakoko minbizisortzailea.
Egunean 3-4 zigarro erretzea arriskutsua al da benetan?
Ez erretzea beti da hobe, baina zuk esan duzuna ez da arrisku handikoa. Biriketako minbizia dutenetan badira erretzen ez dutenak ere. Oraindik eztabaidan badago ere, badirudi zigarro-keak duen konposaketa ikusita, erretzen ez dutenengan eragin handiagoa duela erretzen dutenengan baino, azken hauek inmunizatuta bai daude kearen kontra.
Ba al da beste minbizisortzailerik?
Gatza ere hala da. Neurriz gain hartuz gero gai minbizisortzaileak ematen ditu urdailean, estomagoan, batez ere nitrosaminak. Hala ikusi da, gatza asko hartzen den tokietako jendeetan minbizi gehiago izaten dela.
Eta alkoholak sortzen al du minbizirik?
Zuzenean ez, baina erre eta gainera alkohola hartzen badu, batez ere edari fuerteak, alkoholetan disolbatu edo urtu egiten dira minbizisortzaileak eta gorputzera errazago sartzen dira. Bestalde, ezaguna da alkoholak gorputzaren defentsak ahuntzen dituela nahiz alkohola bera elikagai edo alimentu izan berez. Bitaminarik gabeko alimentua da, ordea eta eritasunen aurkako defentsarik gabe uzten du gorputza.
Nola laburtuko zenuke janariei buruz esandakoa?
–Proteina gutxi jan (haurrek gehiago har dezakete),
–Koipeki gutxi jan
–Gatz gutxi
–Ez erre
–Ez hartu alkoholik
-Fruta jan, batez ere garrazkiak (laranja, limoi, etab.)
-Berdura freskoak jan.
-A, C, E, bitaminak eta flabonoideak dituzten janariak jan (aza, Bruselazak, azalorea) Zuntz edo fibra asko duten janariak hartu. Horrela janariok hesteetan denbora gutxiago egoten dira heste-pareten ukituan eta minbizizortzaileek ez dute denborarik gorputzean sartzeko. Gainera, zuntz hauetan zurgatuak geratzen dira gaiok.
Ez du honek esanahi fruta eta berduraz lehertu arte jan behar dugunik, jan-neurri edo dieta orekatua da egokiena. Esne gehiegiak koloneko minbizia sortzen du, bestalde urdailekoa baztertzen du. Herri aurreratuetan minbizi hau galdu da, nahiko haragi eta esne hartzen delako eta batez ere, agian, goizero hartzeko ohitura duten laranja-zukua dela medio.
Minbizisortzaile dira baita ere janari kondatu edo pasatuekin batera jan genitzakeen onddo eta bakterioak, hauek gero barnean nitrosaminak sortzen bait dituzte eta ondorioz minbizia. Orain kontserbazio-ahalmen gehiago dugu eta janariak sanoagoak jatea minbiziaren kontrako erremedio oso ona gertatu dela.
Bukatzeko, Barbarid eta beste ikertzaileek zer aurkitu dute minbiziaren kontrako?
Lan ikaragarriak egin dituzte zululetako ADNan omen dagoen gene bati buruz. Gene hau, agente kimiko fisiko edo biologiko baten eraginez piztuko omen litzateke eta ondorioz minbizia sortuko. Agente biologikoen artean birus baten kasua ikertu dute bereziki. Maskuriko minbizidun zeluletan aurkitu dute beste elementu bat ere. Baina oraingoz ez dago esaterik erremediorik aurkitu dutenik. Esku artean daukagun erremedio bakarra MINBIZIARI AURREA HARTZEA DA.
Bakadit prebentzioa eskerrik gabeko bidea dela, azken batetan gaiso egon eta sendatuz gero mila esker zor dizkiola dirudi medikuari, baina hark emandako aholku batzu bide direla gaisotzen ez denak ez dio inoiz eskerrik emango, ez bait daki honek aholku hauek jarraitu gabe inoiz gaisotuko zen.
Martxcl
12-13

GaiezGizarteaOsasunaGaixotasunaMinbizia
PertsonaiazGINER1
EgileezMARTXEL1Gizartea

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude