Felisatxo: «Gaurkoak Ez Du Lehengoaren Kolorerik»


2021eko uztailaren 23an
Felisatxo Enparantzarena oñatiarrari elkarrizketa

Felisatxo: «Gaurkoak Ez Du Lehengoaren Kolorerik»
Bere 70) urterekin ez du etsi, Felisatxo –ahal duen neurrian–, euskararen aldeko borrokalaria dugu, haina horrez aparte (edo horrekin loturik?), herrikoia izan da eta da; beti jende ezberdinarekin mintzatzen, caritasen lanean, kanpotarrekin harremanetan... oso bizi luze ta betea da, guk uste, Felisatxo Enparantzarena, Oñatiarra, urtetan zabaldu du euskal prentsa Oñatin, orain ordea jubilatu zaigu.
Dena dela lehengo espirituak dirau beregan eta beregana jo dugu antzineko eta oraingo egoera aztertzearren, Oñatiko euskal giroaz bere eritzia jakin nahirik eta beste hainbat gauza bere hitz jariotik entzutera.
A–Felisatxo, zure ustez, Oñatik inguruko herriekin konparatuz zer bereiztasun dauka?
F.- Dotoretasuna, lehendik unibertsitatea izan delako edo, hau beti izan da erdaraz esaten den "señorial". Gezurra dirudi kilometro batzutan horrelako diferentzia egoeta, mondraguetarrak beti baldarrak. Hemen jaietan borroka bat egin barik ez ziren joaten mondraguetarrak; borrokalariak. Bergaratarrak berriz dotoreak. Hori kenduta dago piska bat orain, baina gure denboran beti borrokan.
A– Zuen denbora aipatu duzu, zer diferentzia ikusten duzu gaztediarengan zure denboratik oraingo gazte denborara?
F.- Desberdintasun handia dago, gu arratsaldeko bostetarako joaten ginen plazara musika egoten zen eta, hori oraintxe urte gutxi galdu da guztiz, hasita zen musika berandutxoago hasten, baina gu gazteak ginela 20, 25 genituela ere, esanda moduan, gazte guztiak ateratzen ginen bostetarako eta pieza bat ez genuen galtzen.
Bandak jotzen zuen eta bien bitartean danborilean ere denok egiten genuen dantza. Bi pieza bandak eta ondoren danbolina izaten zen, eta handik ordu erdira beste bi pieza bandak, gero atzera danbolinak eta horrela zortzi pieza. Azkena paso doblea izaten zen.
A.– Domekero izaten zen?
F.– Bai, domekero, eta udan ibiltzen ginen askotan izarditan eguzkitan, eguzki eguzkitan dantzan; eta pieza bat galtzea... Kalebarrian edo bueltaka eta atxintxika hasten ginen ailegatzeko.
Penagarria izan da komekeroko dantza hori galtzea eta gero gure gurasoak ere hara joaten ziren. Ume, gazte ta zahar, denok batzen ginen plazan. Hantxe izaten zen gure igande arratsalde hori, iluntzean bederatziak aldera akabatzen zen.
Kafea eta, oraingo moduan... hori S. Migel egunean; baina kafea hartzea.... oraingo gauza tabernaz taberna, ezta pentsatu ere. Ez dakit zer izango den hobea; gu oso gustora ibiltzen ginen.
A.– Zer problema edo arazo edukitzen zenituzten?
F.- Gazteen artean problemarik ez zen sortzen zergatik nobioak egiten ziren hortxe, plazan, bodetan eta zeran, eta jende guztien aurrean bueltaka ibiltzen ziren; mutilak etxera lagundu eta etxeko atean egoten ziren puskatxoan nobio nobia eta oso oso ederra.
Irtetzeko ere nobioa atean egoten zen itxoiten, eta dotoretasun guztiarekin eta elkarren maitasuna ikusten zen. Bai, horrelaxe egoten ziren, itxoiten, eta neska batzu baziren gehixeago edukitzen zutena mutila... batzu behar bada lartxo.
Oraingoa ez zait gustatzen niri, orduan errespetatzen zen elkar, baina orain...
Gero, auzo egunetan aparteko romeriak egoten ziren eta aurrezku hori beti lehenengoa zen. Aurrezkua ateratzen zen.
A.– Arazo handirik ez, ezta?
F.- Lasai, patxadaz bizi zen jendea. Eta gainera jantziekin ilusioa zegoen, ilusino handia egoten zen abrigo berria jazteko, soinekoa... baina orain dabiltzaten jantziek ez dute ezer esaten. Joskin denak ibiltzen ginen larri. Ilusio horiek zeuden.
Gaurkoak berriz, ez du lehenengoaren kolorerik. Denok familia bat ginen, herri dena bat.
A.– Jendeak euskaraz egiten zuen, ezta?
F.– Bai dena euskaraz, gero gerra denboran, eskolan ez zutela uzten eta horrela gazteak eta jendeak erdarara joz hasi erdalduntzen.
Niri pena handia ematen dit gurasoek umeen aurrean erdaraz egitea, euskara umeen gauza bada, "euskaraz egin behar da" eta berak ta ta ta erdaraz lagunarekin, eta horrela joan da uzten.
A.– Kanpotarrak etortzeak ere edukiko zuen bere eragina.
F.– Bai, handia. Ni denda batetan sartzean ez dut begiratzen nolakoa den, eta orduan esaten didate "Hau erdalduna da ta", ba ikas dezala, erdalduna dagoelako guk erdaraz egin behar! Ni frantziara joan izan naizenean horregatik ez dute euskaraz egin.
Eta hori asko sartu da, erdaldun bat sartu ta denak erdarara pasa; hori gure dendan ere gertatzen zen.
A.- Noiz igarri zenuen zuk euskararen atzeratze handiena?
F.- Eskoletan galerazi zutenean eta erdaldunak sartzean ere asko.
A.– Telebista ta gizarte modernoa sartzerakoan?
F.- Baita, telebistak kalte handiak egin ditu, eskerrak Radio Loiola ta hauei: horiek asko eutsi diote euskarari. Eliza aldetik eutsi zaio asko, Loiola, hiletak...
A.–Gaur egun nola ikusten duzu euskara Oñatin?
F.–Alde batetik lan asko egiten dela, baina gero bestetik lagundu behar dutenek ez dutela laguntzen, gurasoen aldetik failo handia topatzen dut nik... eta andereñoak heurek ere bai, askotan entzuten diet erdaraz kalean eta oso topatzen dut nik gaizki. Gu hemen kilometroak egiten beraiei laguntzeko eta gero... niri esan didate "irten egiten zaigu ta", "ba, hori zuek zaindu behar duzue" esaten diet.
A.– Kanpotarren aldeti k zer nolako joera ikusten duzu?
F.–Batzuri gogoa topatu diet, euskara ikasteko eta, baita gero bertako jendeari erdaraz entzuten diote ta horrekin atzeratu egiten dira.
Etortzen direnean gogo handia daukate, baina guri erdaraz entzuten digute ta... Gogoz hasten direnak hotzitu egiten dira. Geu gara egin behar dugunok eta entzun dedila. Hori urrezko erloju bat erostea modukoa da, erloju dotorea, eta gero armarioan gorde. Euskara gauza bera, ederra, baina bere horretan gordeta.
Guk izan dugu errua: euskara hutsean jarraitu bagenu guk denok, ba lan gehiago egingo zuten ikastera baina hotz geratzen dira; neri esan didate "si los vascos no hablan" eta hori ere entzunda nago. Beste batetan nik euskaraz haserre egin mutiko batzuri ta erdaraz erantzun eta "ez dakizue euskaraz ala?" eta beraiek "Qué?, para qué el vasco?".
Roberto ALTUNA. Xabier ETXANIZ
26-27

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzProzesua
PertsonaiazENPARANTZA1
EgileezALTUNA6Hizkuntza
EgileezETXANIZ3Hizkuntza

Azkenak
2024-10-18 | ARGIA
Langile bat hil da Lizarran, biltegi batek eztanda egin ondoren

56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.


Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


2024-10-18 | Ahotsa.info
Azken hiru urteetan altueratik erorita Nafarroan 10 langile hil direla salatu dute

LAB, CGT, Steilas, ESK, EHNE eta Hiru sindikatuek salatu dituzte Nafarroan altueratik erorita hil diren hamar langileen kasuak.


Marcos Maceira, A Mesa pola Normalización Lingüísticaren presidentea
“Oso zaila izango da galiziera leheneratzea PPren hizkuntza politika ez bada zuzentzen”

Galiziako Estatistika Institutuak galizieraren egoeraren inguruko inkestaren azken datuak ezagutarazi ditu. Ezagutza eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da adin tarte gazteenetan. 5 eta 14 urte artekoen herenak adierazi du galiziera gutxi edo batere ez... [+]


2024-10-18 | Hala Bedi
Makroproiektuen aurkako manifestaziora deitu du Gasteizen Araba Bizirik!-ek, urriaren 26rako

“Araba ez dago salgai” eta “Makroproiekturik ez” lelopean egin dute deialdia. Urriaren 26an elkartuko dira 18:00etan “etekin pribatuak bermatzera” bideratuta dagoen eredu energetikoa eta “instituzioek jokatzen duten papera”... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-18 | Uriola.eus
Bazter Fest ospatuko dute Bilbon azaroaren 9an, protagonistak emakumeak diren hip-hop jaialdia

Azaroaren 9an, emakumeak protagonista diren hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.


Xamarrek ‘Orhipean, Gure Herria ezagutzen’ liburuaren edizio berria aurkeztu du

Gaur Donostian Orhipean, Gure Herria ezagutzen liburuaren edizio berria aurkeztu dute. Bertan Izan da egilea Xamar eta berarekin batera Antton Luku, Isabel Isazelaia eta Lander Majuelo.


“Beti gainerakoei jartzen diegu oxigeno maskara, eta denbora badago, norberari”

Krisi egoeran idatzitako gogoetak eta lagungarri egin zaizkion tresnak jasotzen ditu Iratxe Etxebarria kazetariaren 7.300 miligramo eszitalopram liburuak.


Eguneraketa berriak daude