KULTUR ASTEA GASTEIZEN


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
EHE-ri elkarrizketa

EHE Kulturaren Atera Deika
KULTUR ASTEA GASTEIZEN
Otsailaren 21a. Txillardegi: "Nazio ukatuak"
Otsailaren 22a. P. Xarriton: "Ipar Euskal Herria"
Otsailaren 23a. J.M. Torrealdai: "Gerra osteko liburugintza".
Otsailaren 24a. X. Kintana: "Euskara merkatalgintzan".
Otsailaren 25a: Bertsolariak.
TOKIA: Kultur Etxea (Florida)
ORDUA: Arratsaldeko 7,30ak.

Otsailaren 21-etik 25-era Kultur Aste bat izango dugu Gasteizen, noren eta EHEren eskutik! Hasiera batetan harrigarri samarra gertatu zaigu herri hau; eta EHEko kide batengana jo dugu zenbait xehetasun argitu nahirik.
Jendea Gureganatzen Saiatu Behar
ARGIA.- Zergatik anto1atu duzue kultur aste hau? Zein da zuen helburua ekintza honen bidez?
EHE.- Hemen bi gauza hartu behar dira kontutan, alde batetik gure taldearen barnean ematen ari den aldaketa, berreraketa bat, eta beste aldetik Gasteizko giroa, euskal giroa.
Durangoko bilera hartatik, duela hiru urte izandako bileratik alegia, bide luzea egin dugu, zenbait ekintzatan parte hartu, euskal telebista, errotulazioa, herriz herri egindako lanak,... beti edo ia ia beti eskatzen, esijitzen edo euskararen egoera salatzen. Talde erreibindikatibo eta gogor izateak jende bat beldurtu egin du, urrundu guregandik, eta orain horiek gureganatzen saiatu behar dugu. Izan ere jende guztia ez legoke prest kateatzeko edo seinaleak izorratzeko, baina bai ordea kultur asteak prestatzeko, diru laguntza emateko, ekintza bigunagoak egiteko hain zuzen. Jende hori da gureganatu nahi duguna.
A.- Izan ere zaila izango da Gasteiz batetan honelako lan talde batek lanean irautea.
EH E.- Gure taldetik jende asko pasa da, baina ez dugu jakin jende guzti hori mantentzen, eta hori litzateke konpondu beharko genukeen arazo bat.
A.- Zein da, dena dela, aste honen helburua?
EHE.- Jendea gureganatzea, arestian esan dudan bezala, eta bestetik Gasteiz honetan euskal kultura bultzatzea. Penagarria dirudi, baina euskal kulturaren aldeko ekintzak oso dira urriak hiriburu honetan.
Dena dela, orain zenbait urte baino giro jatorragoa dago. Kalean entzuten da noiz behinka euskara eta AEK eta gazte jende artean oso giro polita ari da sortzen.
Araba Euskaltasunaren Bidetik
A.- Lan asko gelditzen da oraindik ordea.
EHE.- Bai horixe! Lan asko falta da, baina euskal giroa orain Gasteizen Donostian baino hobea dela esango nuke nik. AEKren manifestaldi, jai eta ekintzetan ikaragarrizko giroa izan dugu. Hitzaldietara ere jende ugari azaltzen da -ARGIAkoa lekuko–. Jope, zuen aldizkariaren alde 50.000 pezeta atera ziren eta harpidedunak ere dexente izan zirela uste dut.
A.- Itxaropentsu dakusazue orduan hemengo etorkizuna?
EHE.- Euskararen egoera ofizialki hots, leku ofizialetan oso da salagarria, errotulazio erdaldunetik hasita, erdal funtzionarioenganaino; guk nahiko bronka izan dugu udaltzaingoarekin. Baina alde hortatik ilun samar badago giroa, bestalde herri mailan euskararen aldeko mugimendu sendo bat ari da antolatzen; AEKren burrukak batu gaitu euskaldun guztiok; eta herriak garbi azaldu behar du euskararen aldeko jokaera, euskara ikasi nahia; Araba euskalduna nahi duela, azken finean.
A.- Baina ez duzue ikusten zuek, euskara gipuzkoar eta bizkaitarren kontua dela eta horrelakoak zabal daitezkeela?
EHE.- Ezta inola ere! Gure taldeko gehienak arabarrak dira, badago kanpokorik baina oso gutxi. Hemengo gehienok euskara ikasi dugu eta gu bezalako jende asko dago Gasteizen. Gipuzkoarrek eta Bizkaitarrek euskaraz hitz egiten dute gu eta nafarrak mugan egon garelako zenbait urtetan.
A.- Aste horretara itzuliz, kontatuko al diguzue nola eratu duzuen?
EHE.- Beno, aste horretan lau hitzaldi eta bertso saio bat izango dugu. Gastuak.gure taldearen kontu doaz eta ez dakigu Diputazioari subentzio bat eskatu edo ez. Egitaraua nahiko irekia egiten saiatu gara eta Iparraldea kontutan eduki dugu. Mintza praktikako ta Gasteizko euskaldun jendea erakarri nahi dugu egitarau atsegin honen bidez. Lortuko al dugu!
X.E.
31

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEHE

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Eguneraketa berriak daude