Antzerkiaren Suizidioa BANZAI. (Bankeroen Zai)


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
BANZAI antzerki taldeari elkarrizketa

Antzerkiaren Suizidioa BANZAI. (Bankeroen Zai)
Azken aste hauetan talde ezprofesionalak elkarrizketatzen aritu gara. Esan nahi dugu elkarrizketa dela daukagun irtenbide bakarra, Donostian eta baita beste edozein hiriburutan antzerkia ikusteko aukera gutxi bait dago. (Sansebastian egunean Antzoki Zaharrean ikusigenuen «Antxieta» taldearen obrak ez zigun adore handiegirik eman). Hala ere, elkarrizketen kontuetan antzerki taldeen atzetik ibili beharra dago, eta egoera nahiko larria denez ez luke hela behar. Horregatik poztu ginen Errenderitik antzerki talde botek dei egin zigunean. Lekua eta ordua konpondu eta hara joan ginen magnetofoia poltsan sartuta. Poza harridura bilaketu zitzaigun eta ondoren larridura. Txontxa handiegi boten aurrean geundela ere pentsatu genuen, buinan BANZAI taldekoak serio eta gogor aritu zitzaizkigun. Elkarrizketa orrialde pare botetan sartzeko baino luzeagoa izan genuen. Aukera egin ondoren hau da atera zena: talde oso berezi baten eritzia. Agian bati baino gehiagori zer pentsatu emango diolakoan doakizue, guri behintzat eman ziguten eta...
Euskal Herrian Eta Antzerkia Eta Euskaraz
ARGIA.– Dagoeneko gure irakurleek aluzinatu ez badute, oso ohituak daudelako da. Serio jar geitezen, kontatu nondik sortu zen zuengan antzerkiarekiko zaletasuna?
BANZAI.– Tira, hori betiko roiloa da bainan beno; John ingelesa eta Yan japoniarra Renteriara etorri zirenean hasi zen. Taberna batean ezagutu genuen elkar Shakespeareren obra bat bideoan ikusten ari ginenean. Beraiek Euskadira hemengo antzerkiaren egoera txarrak eraginda etorri ziren...
ARGIA.– Beraz beraientzat hatsetik hasteak atraktibo handia zuen...?
BANZAI.– Ez, ez, ez; argi gera dadin behin betikoz, gure taldearen helburua Antzerkia kultur espresio oso bezala deuseztea da.
ARGIA.–Bainan nola?
BANZAI.– Bainan nola? Begira gauza sinplea da. Antzerkiaren egoera lehen esan dugunez txarra da, oso txarra. Hori normala da, bizi dugun garaian ezin daiteke besterik espero. Zoritxarrez Antzerkia hiltzear dago eta ez hilik, hori da okerrena, sufritzen ikusten dugu... Beraz, erabakiak hartzeko unea iritsi dela deritzogu. Gainera, Euskal Herrian bi elemendu biltzen dira: Euskara eta Antzerkia. Elkartzen direnean hilobira joateko eskua eman besterik ez dute egiten, maldan behera... (azken hau Aresti dixit).
ARGIA.–Maldan behera, frenorik gabe eta ipurdiz. Beraz zuek ez duzue antzerkia egiten euskara salbatzeko.
BANZAI.- Dakizutenez Antzerkia Euskal Herrian duela urte gutxi hasi zen, ehun bat urte. Hortik aurrekoa Antzerkiaren prehistoria da: Pastoralak, orain dela gutxi gure gaztigurako berrestrenatu duten Barrutiaren lantxo hori eta gutxi gehiago...
ARGIA.– Eta egin den guztia txarra al da? Ez duzue ezer salbatzen?
BANZAI.–Ez. Ezertxo ere ez!...
ARGIA.–Eta...
BANZAI.- Ez! Begira esan daiteke Antzerkia haurtzaroan dugula hemen, oraindik kaka eta pisa egiten du praketan. Orain dugu une egokia bere hezketa desbideratzeko, beste kultur arlo interesgarriagoetara. Beste lekutan antzerki zaharra berreskuratzen dihardute, hemen hori ere ez daiteke egin. Gure garaiaren abiada hartu nabi badugu salto egin beharrean gaude, eta salto horretan Antzerkia atzean geratzen da.
Antzerkiaren Suizidioa
ARGIA.– Orduan zuen hitzetan kontraesan bat nabari da... Antzerkiaren baliogarritasuna ezbaian.jartzen duzue, bainan Antzerkian diharduzue, antzerki talde bat osatu duzue: Banzai (Bankeroen zai) Teatroa.
BANZAI.– Alde batetik argitu nahi dugu guk ez diogula Antzerkiari baliogarritasun guztia kentzen, baditu bere balioak. Hain zuzen, gure asmoa antzerkia deuseztean dituen balioak hartu eta beste arloetan txertatzea da: zinematik aparte arte berri bat sortzeko... Horretarako lehenik antzerkiaren suizidioa gertatu behar da.
ARGIA.– Suizidioa? Barkatu bainan argitzen ez baduzue ez dugu ezer ulertzen... Orain arte egin ditugun elkarrizketetan ganza nahasiak agertu badira ere, aldi berean sinpleagoak ziren.
BANZAI.– Guzti hau Johnek hobeto adieraziko luke, bainan euskaldunberri duzue eta ez da ongi moldatzen hitzegiteko, eta Yan eritegian dago entsaio batetan ahoan min hartu bait zuen... Ahal dudan moduan adieraziko dizuet. Gure ustez Antzerkia izatearen errua ikuslegoak dauka. Argi dago egin behar dena: ikuslegoa akabatu. Gure lehen eta azken obran ikusleak hilko ditugu...
ARGIA.– Beno, txantxetan ari zarete, hori ez da gauza...
BANZAI.–Ixilik egon! Ikuslegorik ez badago gu ez gara antzerki talde bezala esistituko...
ARGIA.– Bainan, zuen obra hori i kustera norbait joango dela uste duzue? Batez ere, orain bota duzuenaren ondoren...
BANZAI.– Noski baietz, antzerkia ikustera doan ikuslearen ezaugarririk garrantzitsuena jakinmina da. Hori aprobetxatuko dugu guk Euskal herrian geratzen diren zaletu gutxiak erabat akabatzeko.
Banzai Taldearen Antzerki Iturri Eta Lehentasunak
ARGIA.– Kontu horiek utzita eta azken finean antzerkia egingo edo egiten duzuenez, zeintzuk dira antzerki munduan zuen lehentasunak, ze antzerki mota duzue gustokoen?
BANZAI.- Europa aldera begiratuz obra bat salbatzen dugu, Peter Handke alemaniar idazleak montatutako "lnsultos al público". Bestalde, Euskadin gaudenez, hemen egiten den edozer iruditzen zaigu baliagarri antzerkiaren deusezterako, adibide bat jartzekotan, ez da agian oso beharrezkoa bainan beno: Labaien zaharrak idatzitako edozein lan aukera dezakegu. Lehen aipatutakoa eta hau ildo beretik bait doaz.
ARGIA. - (...).
Jaurlaritzaren Antzerki Politika
ARGIA.– Eta betiko galdera, zein iritzi daukazue Eusko Jaurlaritza antzerki arloan egiten ari denari buruz?
BANZAI.- Ederki, bikain ari dira. Ez dakigu nola egiten duten, bainan oso ondo ari dira. Nahita ere ez lukete hobeto egingo. Ez da mundu osoan horrelako gauzarik gertatzen. Martxa honetan, urte pare baten buruan antzerkia areto guztietatik desagertua izango dugu. Jaurlaritzaren antzerki politika izan zen hein handi batetan John eta Yan Euskadira hurbiltzeko arrazoia. Gobernuak gure helburua lortzeko bidea errazten digu. Diru-laguntza eskatzekotan egon ginen, bainan pentsatu genuen beste antzerki taldeek kalte handiagoa egingo lioketela antzerkiari guk baino honetan hasi berriak izanez, eta besteak benetazko maisu trebeak.
ARGIA.– Eta noizko izango dugu zuen obraren estreinaldia, eta, esan badaiteke, ze izenburu izango du?
BANZAI.–Ba oraintxe bertan jo ta ke ari gara, ordu pare bat astean entsaiatzen dugu eta beste denbora hizketan pasatzen dugu. Obraren izena? ... Beno, oraingoz behin behinekoa da, bainan aurreratu dezakegu "HAU BUKATZEN DA" izan daitekeela. Ah! sarrera ez da dohainekoa izango benetazko antzerkizaleak joan daitezen; ez dugu guretzat gordeko dirua, hilak lurperatzeko izango da... Gu gara: BANZAI (BANkeroen ZAI).
MIKEL ANTZA. ENEKO OLASAGASTI
36-37

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakBANZAI
EgileezANTZA1Kultura
EgileezOLASAGASTI2Kultura

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Eguneraketa berriak daude