«Non Zaude Venezia?»


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
TITIRIKOKO antzerki taldeari elkarrizketa

Taller De Teatro «TITIRIKOKO»
«Non Zaude Venezia?»
Aurreko astean talde ezprofesionalakin elkarrizketatzeari ekin genion. Talde «marroi» deritzoten horietako batekin aritu ginen, Donostiako «Kriseilu» taldearekin; honako honetan Hernanira jo dugu. Antzerki taldeak klasifikatzea ez da lan erraza, bainan parekotasunak bilatzen hasiz gero «Sebastopoleko Titiriteroekin» hartu genien antza «TITIRIKOKO» koei. Kolektibo bat da, jende multzo ederra bildu da eta antzerkiaz gain balute beste interesik sozial arazoekin; hauek nolabaiteko hartuemanak dauzkate D.E.E.arekin eta gainera kolektiboa talde txikitan espezialduz doa. Talde handi hauetan, agian esperientzi guxtiagatik antzerkiaren desdramatizazioa aurkitzen dugu, antzerkiaren arazo nekosoak urrutiagotik begiratzen dituzte eta beraien montaiak imajinazio gordagi bat dira. TITIRIKOKOkoek badaukate jadanik montaia bat: "Non zaude Venezia?" edo «Venezia do ve sei?» izenekoa. Anoetako Polikiroldegian ikusi genituen eta - baita ongi pasa ere. Horretxek eragin gintuen beraiengana jo eta beraien hitzak (Patxi, Aitor eta Josunerenak) ARGIAren orrialdetara ekartzera
ARGIA.– Talde berri baten aurrean lehenik sortzen den galdera sorrerarena da; sortu talde asko sortzen bait da, bainan oso interesgarria iruditzen zaigu talde bat sortzeko dauden arrazoi eta eraginak jakitea... Zuena nola izan da?
Titirikoko.- Bueno, nik herriak talde bat izan zezadakidana kontatuko dizuet. Badirudi Hernaniko bibliotekariaren eraginez izan zela; lehenago ere herrian antzeztalde bat egon zen aktuazio gutxiren buruan pikutara joan zena. Bibliotekako arduradunak herriak talde bat izan zezala nahi zuen, herrian martxa eta giroa sortzeko... Beste batzuri dei egin zien eta horrela, gutxinaka jendea bilduz joan ginen taldetxo bat osatu arte; gerora jende gehiago hurbildu zaigu.
AKGIA.– Horrek zer esan nahi du, Titirikoko taldea udaletxeak subentzionatzen duela?
Titirikoko.- Oraingoz gu ez gaitu inork ezertan laguntzen, hau da, duro bakar bat gabe gabiltza. Diputazioari eskatzekotan geunden, bainan euskaraz egiten ez bagenuen ez zigutela ezer emango jakinarazi ziguten... orain geure artean planteiatu dugu montaia bat euskaraz prestatzea, ea dirutxo bat harrapatzen dugun. Dirudienez udaletxeak egingo duena Hernanin ihauterietan aktuazio bat pagatzea izango da.
Montaia
ARCIA.– Zuen historia noiz hasi zen?
Titirikoko.–Orain hiru bat ilabete...
ARGIA.– Eta hiru ilabetetan elkar ezagutu eta montaia bat burutu duzue... hori liluragarria da, ez da?
Titirikoko.–Psse... bai, nahiko liluragarria benetan. Kontuan hartu behar da gutariko bik edo bakarrik egin zutela zeozer antzerkian lehenago. Montaiarena ere bibliotekariarengandik sortu zen: "I.er concurso de la creatividad y del ingenio" eratu zen eta bertan "asmakizunak" aurkeztu behar ziren, hori izan zen gure montaiaren abiapuntua. Ordurako taldetxo orekatu bat bagenuen eta zertamen horri laguntzeko egin genuen montaia: Poloniatik Matusenko irakaslea ekarri genuen. Inprobisaketen bidez lan egin dugu...
ARGIA.– Zuzendaritzarik izan duzue?
Titirikoko.–Bueno, Patxi Barko ibili da lan honetan; taldeko bat, Arthuro, "Orain"en ibilitakoa da eta bera ezagutzen zuenez kontaktuan jarri ginen. Bere zeregina piska bat lana norabidetzea izan da. Haseran, esperientzi ezagatik barreiatuak zebiltzan ideiak bideratu zituen, hau da, gauza konkretutan lan egiten jarri ginduen. Montaia honen inguruan beste bat montatu genuen; egun batzu lehenago prentsan nota bat atera genuen, eta bertan adierazten zen Poloniatik «Solidaridadu sindikatuko irakasle bat zetorrela bere lanak aurkeztera, hitzaldi bat emango zuela, etabar. Sinestuta hurbildutako jendea ere izan zen... Guzti honen ondorioz eta aitzaki hori bukatzean, eskutan lan bat genuela ohartu ginen; ondoren aldatzen joan da montaia, eta orain barietate eta zirkoaren arteko espektakulu batetan bilakatu da, guztia "gag", askorekin eta martxa handiz. Eta horretan ari gara orain ere, ea zer gertatzen den...
ARGIA.– Hori da, orain baduzue lan bat eskuartean, ze asmo dituzue ondoren? Hernanin bakarrik lan egingo duen taldea izango zarete? edo, galdera zabalduz nola ikusten duzue antzerkiaren mogidatxoa?
Titirikoko.– Beno, taldearen azken helburua Brooklyn da. Holywooden ondoren noski... Gauza da une honetan taldea handitu egin dela, denetik dago esperientzi gabeko talde bat denez; jende batek ongi funtzionatzen du eta beste batek gutxiago, bainan denera hamazazpi bat bildu gara. Gure talde "taller'' deritzoten horietako bat da, eta orain planteiatu dugu azpitalde batzu egitea: espektakulu handian lan egiten dutenak, eta horretaz gain, <>en konpainia txiki bat eratzekotan gaude. Badago beste proposamen bat D. E. E.tik...
Drogak Eragindakoen Elkartea
ARGIA.–Hori litzateke beste galdera bat, ze hartueman dituzue D.E.E.arekin?
Titirikoko.- Hasera batean hartuemanak pertsonal mailakoak dira, pikoaren mogidan sartuta dagoen jendearen arazoa hurbiletik bizitzen delako eta hortik sortzen dira lehen kontaktuak. D. E. E. ak prebentzio plangintzetan errekuperatzetako montaia teatralen bat egitea proposatu zuen, baserrietan eta baita eskoletan emateko.
ARGIA.– Nola gauzatzen da hori zuengan?
Titirikoko.– Ba hau izango litzateke, lan orokorraz gain, lehen aipatutako espezializaketa bat; talde bat horretan arituko da, beste bat eskoletan haurrekin lanean arituko den bezala...
ARGIA.– Guzti honek denbora frango esketzen du, nola konpontzen zarete?
Titirikoko.- Zenbaitek denbora sobera dugu... Beno, kontuan hartuz lehen lana ilabetean burutu genuela eta nahiko indartsu gabiltzala. Anoetako Polikiroldegian dohain aktuatu genuen D.E.E.aren alde eta aktuazio horrek ziurtasuna eman dio taldeari, jendearengandik harrera ona izan bait zuen. Han egin genituen erruak ikusi ditugu, bainan harrez gero taldeak ziurkiago jo du aurrera...
Etorkizuna
ARGIA.–Ze begiz ikusten duzue Antzerkia une honetan? Zer da zuen bizitzan?
Titirikoko.–Beno, niretzat une honetan egiten dudan gauza bakarrenetarik da, betetzen nau, burua eragiten dit... Bestalde, antzerkiaz bizitzea oso ongi legoke. Taldearen dinamikagatik bilatzen ari garena hemendik urte batzutara antzerkiaz bizitzea lortu ahal izatea da. Orain aktuazio bila gabiltza jendea liberatzeko asmoz. Une honetan hamazazpi pertsonaz osatutako kolektibo bat osatzen dugu, badugu nolabaiteko lokale bat, eta hau beste edozer daiteke, adibidez erdi epean hamazazpi horietatik sei antzerkiaz bizitzea; hori emango den selekzioa izango da. selekzio naturala, konprometitutako jendea aurrera aterako da. Ez dugu planteiatzen talde guztia profesional bihurtzea, baizik eta taldetik profesional izango den talde bat ateratzea. Gurea kimua litzateke, bertatik ateratzen den taldeak argi eduki dezan antzerki lanean zerbait egiteko ez dela nahikoa mementuko inspirazioa, msplrazloa artistari lanetik sortzen zaiola buruan sartuta duen taldea.
Mikel Antza. Eneko Olasagasti
36-37

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakTITIRIKOKO
EgileezOLASAGASTI2Kultura
EgileezANTZA1Kultura

Azkenak
Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Eguneraketa berriak daude