J.M. Otermin: «Euskarak Badu Bere Emisora»


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
J.M. Otermin, Euskadi Irratiko Zuzendariari elkarrizketa

Euskadi Irratiko Zuzendariarekin
J.M. Otermin: «Euskarak Badu Bere Emisora»
Euskadi irratiaren barnean J. M. Otermin da zuzendaritza lanak bere bizkar hartu dituena, eta harekin izan genuen elkarrizketa atsegin eta luze bat, alde batetatik zenbait datu biltzeko eta bestetik bere eritzi batzu jasotzeko. Eritzi horietatik guri interesgarrienak iruditu zaizkigunak gerturatu nahi izan dizkiogu irakurleari eta hemen doazkizue, beraz, aurretik esandako guztiaren osagarri direlakoan.
ARGIA.- Hamahiru orduz euskara hutsean ihardutea asko da dudarik gabe, orain arte behintzat ezagutzen ez zena. Zer suposatzen du zure eritziz horrelako projektu batek?
J. M. O.- Kontxo, behin eta berriz esan izan dudana, izugarrizko desafioa da hau bai guretzat eta bai entzuleentzat. Oraintxe ikusten ari gara benetan zer den irratia euskaraz egitea. Azken batetan, euskaldun izan nahi duen gizarte honetara zuzentzen gara eta hor sarritan ez dugu guk nahi genukeen oihartzunik sumatzen. Eta orduan, zalantzarik gabe, izugarrizko muga eta desafioa da nolabait gure euskal mundu txiki hau irratiz interesdun bihurtzea.
A.- Hor batez ere jendearen aldetik ikusten duzue problema?
J. M. O.- Ez nuke hori justu justu esan nahi. Izan ere, gehiago da irrati bat erabat euskaraz egiteko eragozpen ez dut esango baina zailtasun handiak bilatzen ditugula, batez ere interes apur batetako zerbait egin nahi badugu. Beti jende jakinetara, betikoetara jotzea, derrigortuta bait gaude, eta hori tristea da. Pentsa zer den ia beti jende berdinetara jo behar izatea. Nolabait mugaturik bait gaude behar beharrezkoa dugun korse honegatik. Korse honek mina ematen digulako baina jakin behar da gutxi gorabehera euskal irrati bat egiteko orduan mugaturik gaudela, muga jakinez eta Euskal Herriak berak jartzen dizkigula muga horiek.
A.- Orain arte beti aipatu izan da hamabi orduz euskara hutsez arituko den irratia guztion esperantza eta panazea balitz bezala. Hainbestarainokoa al da?
J. M. O.- Nik uste dut momentu honetan euskararentzat ez dagoela panazearik. Garai batetan, gutxi edo asko, beharbada infantilismo ugariz pentsatzen zen bada euskararen etorkizunari begira ikastolek behar zutela panazea eta beste zerbait gehiago izan. Ikusi dugu ezetz. Zenbaitek eskatzen du irratia behar dela. Nik oraintxe bertan esango nuke eta argi eta garbi daukat ez dela irratia izango, komunikabideak izango ez diren bezala. Azken batetan, panazea sorta bat izango da gurdi hau egunen batetan aurrera jarriko diguna. Mila resorte dira lanean jarri behar ditugunak, zerbait egin behar bada euskararen alde. Gurea, horren kontzientzia nabarmena dugu, resorte bat da eta horri bere grabetasuna eta bere transzendentzia eman nahi diogu baina ez gehiago.
A.- Kontutan harturik aurretik ia beste hogei emisora daudela Euskal Herrian, ez al dago pentsatzerik beste bat ipintzeko eremurik ez dagoela?
J. M. O.- Ikaragarri dago, irrati mordo bat dago, baina dena den euskarak behar zuen hau, euskara hutsean bizi nahi dutenentzat gutxienez aukera bat izatea. Ez nuke esango zentzu horretan bat gehiago garenik, baizik, kontxo, esan daiteke eta esan behar da euskarak bere emisora baduela. Ez dago esaterik gure ikuspegitik zortzi-bederati ziren eta orain bat gehiago; nire ustez euskararen barrutitik begiratuta esan behar da euskarak baduela bat gutxienez.
J. I.
26

GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irruzendariak
PertsonaiazOTERMIN1

Azkenak
Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Eguneraketa berriak daude