Euskara Jalgi Hadi Estadistikara


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Alfontso Martinez irakasleari elkarrizketa

Euskara Jalgi Hadi Estadistikara
Alfontso Martinez Eta Lehen Estadistila-Liburua Euskaraz
Euskara fakultateetan eta karreretan piskanaka ari zela sartzen jakin bagenekien. Eta bertan nozitutako textuan faltaz ere berririk jasoa geneukan. Hutsune hori nolabait betetzearren aurki kaleratuko da Alfontso Martinez irakasleak estadistika deskribatzaileaz egindako liburua, «Elhuyar>>en argitaratura.
Horrelako gutxi egoten direlako, eta zalantzarik gabe euskararen normalkuntzan aurrerapausu bat suposatzen duelako, harengana jo dugu eta ondoko solasalditxoa eduki dugu.
ARGIA. - «Estadistika deskribatzallea>> izeneko liburu hori, zer da, ikasleentzako manual bat?
ALFONTSO MARTINEZ.- Ez berez estadistikari buruzko liburu bat da, atera den lehena, gainera, eta alde horretatik nobedadea da. Bestalde batez ere psikologoei eta pedagogoei zuzendutakoa da, haien ikerketak egiteko oso beharrezkoa da eta. Gauzak neurtzeko duten tresna bakarra delako.
A.– Baina zu berez estadistikako irakaslea zara, ezta?
A.M.- Bai, psikologia eta pedagojia karreretan lehenengo bi kurtsoetan ematen da estadistika lehenengoan deskribatzailea eta bigarrenean diferentziala. Nik bi kurtso horietan ematen ditut klaseak eta gai hori normalean eta orain arte erdaraz eman izan da. Duela pare bat urte jendea hasi zen eskatzen ea euskaraz ere ematerik bazegoen, eta eskaera horri erantzunez edo, mintegi bat montatu genuen. Iadanik joan den urtean berrogeitamar inguru ikasle izan ziren klase horretan, eta aurten jende gehiago oraindik. Horiek goizean joaten direnak, arratsaldean beste hogeiren bat edo.
Ikasleen Larritasunak Eta Beharrak
A.–Euskal ikasleen kopurua gora doala esan al daiteke?
A.M.–Bai, azken bi urteetan bai behintzat. Ikastoletatik datorren jendea izango da nonbait, baina egia da gorakada hori nabarmena dela.
A.– Lehen aipatu duzu nolabait klase horietatik sortu zela liburuaren beharra...
A.M.– Bai, hainbeste ikaslerekin klase ematea gauza serioa da, eta berehala konturatu nintzen jendeak problemak zituela, gauzak adieraztean etabar jendea oso larri ibiltzen zela. Lehenik, ulertzea, zeren kontutan hartu behar da lexiko guztia hasera batetan berri berria dela ikasleentzat. Gero, apunteak hartzea eta hori uste baino problema larriagoa gertatu zen. Jarraitzen zuten baina nahiko problemekin. Orduan ikusi nuen apunteak euskaraz ateratzeko beharra, atera nituen eta apunteetan oinarriturik liburua atera nuen.
A.– Ikastoletatik etorritakoek ere ba al zuten problemarik apunteak hartzeko eta?
A. M.- Beno, nik uste dut hori mito bat dela, ongi idazten dutela pentsatzea alegia. Hitzegin eta ulertu bai, ongi konpontzen dira, baina idazteko garaian desastre bat dira. Eta hori idazten dutenak. Alde horretatik nahiko desanimantea zen eta apur bat horrek bultzatuta deliberatu nintzen liburua egitera.
A.–Zuri ere mesederik egingo zizun ziur aski, ez al da hala?
A.M.– Jakina, niri ere primeran etorri zait Alde batetatik euskara piska bat gehiago menperatzeko, eta lotsa neurri handi batetan gainditzeko, etabar. Izan ere, ni euskaldunberri naiz eta konplejo pilo bat baztertu beharrean aurkitu naiz maiz. Alde horretatik ere lagungarria izan da liburu hori. Gutxi gorabehera hori izan da liburua jaio den ingurugiroa, alde batetatik ikasleena dago eta gero ere nire maila pertsonala.
Errazagoa Euskaraz Erdaraz Baino
A.– Zaila egiten al zaie ikasleei denbora bat pasata lexikora egokitzen eta?
A.M.–Ez, eta uste dut hori ere aipagarria dela. Denboraldi bat pasata, lortzen dute maila eta egia esan ez zaie gehiegi kostatzen.
A.–Euskaraz emateagatik jakintza maila txikiagoa ematen al da?
A.M.- Beste irakasleekin ezin dezaket jakin, baina nire kasuan erderaz ere ematen ditut klaseak, eta orduan haien erreferentzia eginez nik esan dezaket erdaraz ematen den maila euskaraz ere ematen dela. Jende bat oraindik dabil roilo horrekin, hau da, euskara interesgarria dela baina gauzak askoz errazago ematen direla erdaraz, eta hori kontu hutsa da. Garbi dago parean doazela, edo behintzat joan daitezkeela. Azkenean niri gertatu zait errazago ematen dudala euskaraz erdaraz baino.
A.–Ez al da harropuzkeria handi samarra hori?
A.M.–Ez, ez, benetan esaten dizuet, igoal nire kasu konkretua izango da, baina azkenerako errazago egiten zait estadistika euskaraz explikatzea. Nik uste dut euskarak baduela tresna gehiagorik eskemen bidez ematen diren gauzak adierazteko, nik ez dakit euskarak atzizki kontutan daukan aberastasunagatik edo zergatik, baina niri hala iruditzen zait, nahiago dut euskaraz ematea.
"Uzei" Eta "Elhuyar"En Laguntza Handia
A.–Hain aldekoa bada zure ustez euskeraren ahalmena alde horretatik, non leudeke euskeraren problemak maila horretako irakaskuntzan?
A.M.–Nire ustez problema nagusia textuetan dago, hau da, ez dagoela texturik euskaraz, dauden textu guztiak erdaraz daude eta haietara jo behar duzu beti erreferentzia bezala. Hor aipatu beharra dago euskaraz ere egin dela inolako lanik, eta lan hori "Eihuyar" eta «Uzei>>ren inguruan bildu dela. Edonork esan dezake lan kritikagarria dela, baina gero praktikan ikusten duzu hura dela eskuratzerik dagoen bakarra, laguntzarik eskaintzen digun bakarra. Hiztegien kasuan, esate baterako, hobeak atera daitezke baina besterik ateratzen ez diren bitartean beste horiek behar beharrezkoak ditugu klasean.
A.– Horrelako hiztegietan proposatzen den lexikoa praktikara eramaterakoan, problemarik sortzen al da?
A.M.– Jakina, eta interesgarria da zenbait kasutan gertatzen diren problemak konstatatzea. Esate batera, kontestutik kanpo garbi ikusten diren hitzak gero kontestu baten barnean ipintzerakoan ez dira hain garbi ikusten, eta alde horretatik ere textugintza batek osa dezake lexikografiak urratutako bidea.
Zailtasun Handiago Filosofiarako Estadistakarako Baino
A.–Badirudi nolabait desmitifikatu behar dela zientzi mundurako euskarak omen zeukan zailtasun hori...
Nire eritzirako, zientzietan orokorrean ez du problema handirik planteatzen terminoan euskaratzeak eta euskarazko erabilerak. Problema puntual batzu sortzen dira, baina maila apalean geratzen dira. Azken finean, euskarak askoz problema gehiago sortzen ditu beste arloetan, letren munduan esate batera. Izan ere, filosofian, kasu bat aipatzekotan, askoz problema gehiago sortzen dira terminologi kontutan zientzietan sortzen direnak baino. Gure fakultatean, adibidez, teknikazko asignatura guztiak euskaraz ematen dira, eta giza-zientziak, berriz, ez. Leioan ere karrera osoak ematen dira euskaraz baina denak zientifikoak edo teknikoak dira. Askoz arazo gehiago sortzen dira giza-zientzietako arloan. Kontutan izan behar da gai teknikoen mamia batez ere grafikoa dela, ez du hitz asko behar kontzeptu bat adierazteko, eta filosofia adibidez askoz diskurtsiboagoa da eta lexikoak arazo sakonagoak planteiatzen ditu.
A.–Fakultateen mailan askoz gehiago erabilizen da euskara zientzi eta teknika gaietan besteetan baino. Uste al duzu liburu mailan horrek baduela bere erreflexua?
A.M.- Ez, eta hori da gehien harritzen nauena, zergatik ez den liburu gehiago ateratzen gai zientifiko eta teknikoetaz zeren proportziotan garbi dago askoz gehiagok atera behar zutela, eta ez da horrela gertatzen. Hain zuzen, guri dagokigu hutsune hori ahal den neurrian betetzea.
Jexu IJURKO
32-33

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzUnibertsita
PertsonaiazMARTINEZ2
EgileezIJURKO1Hizkuntza

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude