"Kemen" Taldearen Espektaukulu Berria: "Urrakoa"


2021eko uztailaren 16an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
"Kemen" Taldearen Espektaukulu Berria: "Urrakoa"
Txomin, sortzez Hazpandarra, Lekuinen da erakasle eta 26 urte ditu. Hazparneko Zurkaitza taldean lan egiten du kultur mailan eta bere memento galduak musikan edo idaz lanetan pasatzen ditu, hola, bere plazerraren dako. Gero, duela zonbait urte ikusi dugu ere antzerki talde batean. Xan ezagutu zuen duela 10 urte, eskolan, eta geroztik beti elgarren lagunak gelditu dira. Sortzez Behaskainekoa, Xan ere erakasle da, Arnegin eta 29 urte ditu. Hunek bere eskapa bidea atxemaiten du marrazki eta argazkietan bere espresioaz tindaturik egiten ditu lan izigarri batzu. Txomin eta Peiok elgar ezagutu zuten duela 7 urte Mende Berri taldean eta hor nonbait sortu zen bien arteko laguntasun haundi bat. Duela bost urte eztabada batzu izan ziren taldean eta nahiko gaizki pasatu zuten. Taldetik atera zireneta gibelpen bat hartu zuten militante taldeari buruz. Peio, Mauletarra, 27 urte ditu eta Pau-en segitzen ditu bere estudioak. Txominek bezela, bere espresioa musikan eta ixkiriatuz, euskaraz edo zonbait aldiz frantsesez, ez duelako oraindik aski menperatzen euskara.
Duela urte bat Beñat eta Marie Jeanne lotu ziren taldeari Peiok ezagutzen zituelako. Beñat, GUK taldean basista zen, bainan geroztik, teknikazko gauzetan egin du bere bidea. Maulen bizi da Marie Jeanne-ekin, 30 eta 26 urte dituzte eta biek nahiko menperatzen dituzte teknikazko gauzak. Egun Marie Jeanne-ek Argiari buruz agertzen du zerbait lan. Berandu josi baldin badira ere taldeari bakotxak atxeman du hor bere lekua, bakotxak interesatzen zaion gauzan. Peio, Txomin eta Xan-ek bazituzten aspaldidanik egindako lan batzu, xoko batean emanik. Baina zertarako egiten da lan bat ez baldin bada agertzeko itxaropen ttipi bat norberaren barnean? Duela hiru urte beraz elgarretaratu dira hiru lagun hauek. Garai honetan Itxaro Bordarekin elain (edo harreman edo errelazionetan) ziren eta honek eskeini zizkioten bere poema zenbait, ea zerbait eginen zuten? Baina lan honek ez zuen helbururik atxeman, eta duela urte bat berriz hasi ziren, beste modu batetara: oraikoan bost lagun dira eta KEMEN taldea izena dute.
Txomin, KEMEN taldean dago, eta harekin elgarrizketa bat ukan dugu.
ARGIA: Badirudi zuen ikusgarrian leku berezia deukala teknikak...
KEMEN: Nik uste diat teknika, izan dadin horretan ala beste gauzetan, ez dela lehen, sekulan lehen planteatu behar den gauza. Gure aferan teknikak badik lekua: medio bat duk ikusgarria ahal bezain indar ukan dezan... bainan nik uste diat, halaere, ikusgarrian lehen gauza dela barnian dena, mamia, emozionea, barneko sensibilitatea. Hori guzia duk ikusgarria. Baina teknika behar duk jenden aitzinean gauzen pausatzeko. Azpimarratzen diat zeren uste baitut azken bost urte hauetan eginak izan diren gauzetan, Euskal Herrian, kondu hori beti baztertua izan dela, edo gehienetan baztertua. Teknikalaria? Azken mementoan etortzen den tipoa, azken puntan bere materiala prestatzen duena... Teknikalaria? Ba, zanbat galdegiten du? 200 libera? ba aski du... eta beti puxka bat... badakit... baztertua eta ondoan. Eta nik ez diat hori onartzen. Badakit guk gure esperientzia, horretan ohartu nuk zer lana eskatzen den teknikalariari, materialaren prestatzeen, lekuan sartzen, arrañatzen, pleatzen... Ez dituk bazterrerat uzten ahal diren gauzak! Behar ditek beren lekuan ezarri, konsideratu. Arrunt! Eta nik uste diat badirela Euskal Herrian, beste tokietan bezela, hortaz edo maila horietaz (izan dadin soinua, argazkia, argia eta beste asko tekniketaz) interesatuak diren jendeak, eta arrunt gogoz lanean arizan nahi dutenak. Arizan nahi duten jendeak badirela...
ARGIA: Ez al diozue leku handiegia ematen teknikari?
KEMEN: Bixtan duk gure ikusgarria teknikari lotua dela, beste ikusgarriak bezela, bainan ez diat halere entzun nahi lehen gauza dela... Gure egiteko maneran ez dituk bi persona taulen gainean direnak: "Hala taldea Txomin eta Peio" eta beste hiruak. Hor taldea gituk bostak, eta bostak maila berean gituk: toki desberdinak baina maila berean. Beraz teknikazko gauzek beren lekua ditek eta kitto!
ARGIA: Zer esango zenukete gaiei buruz? Gai berririk eman al duzue?
KEMEN: Nik uste dut gure ikusgarrian diren gaietan ez dugula deus berririk atxeman. Uste dut kreazione maila bost edo sei puntu haundien inguruan finkatzen dela, erran nahi baita: bizia, heriotzea, beldurra, amodioa, kalipua... inportanteenak horiek. Bainan kreazione pertsonal batean bakotxak badu helburuen espresatzeko manera eta horrek du, nik uste, kreazionaren aberastasuna egiten, bakotxak badugulako gure bizi personalari loturik, baditugulako gai horien aztertzeko aberastasunak. Bereziki nik uste dut gure ikusgarria horien inguruan itzulikatzen dela, guhaurek senditurik. Eta erran nezake gure esperientziari loturik memento honetan, orai, egun.
ARGIA: Esan dituzuen gauzengatik, pentsa genezake zuen ikusgarria lan berria dela...
KEMEN: Ez dakit gauza berria den ikusten dutalarik kreazionearen errealitatea, Euskal Herritik kanpo, munduan... pentsatzen dut kreazione hori arrunt bizi dela. Gero pentsatzen dut ere hemen bizi izan dela. Etxahunek adibidez hain segur azken 10 urte hauetan kreatu ditu gauza bat baino gehiago eta aberatsago, biziari buruz bere garai hortan eta orai ere bizi ditugun gauzei buruz... beraz ez dut uste gauza berria dela hori. Gero zendako pentsatzen dugun gure gogoci? Azken urte hauetan beharbada, ez dakit nik, halako hertsitasun batean sartu garelako? Mentalitate aldetik? Kreazione aldetik? Edo kreazioneak gure itxuraren aldetik behar bada?
Edo nola agertzen den kreazione hori kanpañetan? edo sobera hetsi garelako beharrezko den kreazione batean? eta beste guziak ez direla inportantak... Behar bada horretan sartu gara. Lan hori agertzen badugu gaur duk ere puxka bat mementoko gure sensibilitatea agertzeko eta esplikatzeko, dudarik gabe...
ARGIA: Jendea joaten al da ikusgarriak eta antzekoak ikustera? Zein jarrerarekin ibiltzen da jendea horrelakoetan?
KEMEN:Ni biziki konkretua nuk: nik erraiten diat, funtsean denek erraiten diuk, kantaldiak husten ari direla, jendea ez dela etortzen. Bada hemen Ipar aldean, eta hain segur bestaldean ere, jende kategoria bat, gizaldi bat, gure aitamen gizaldia ez dena gehiago edo gutti etortzen dena euskal ikusgarrietarat, izan dadin kantaldi, antzerki ala ixtorio. Horiek errealitateak dituk. Nola explika: normala dea ba edo ez? Normala balin bada segi dezagun hola... Nik ez diat pentsatzen normala denik zeren nere esplikazionea, nik nerea, duk kreazione maila behar dela Euskal Herrian, edo beste tokietan bere lekuan ezarri, bere berezitasuna ekar dezan. Nik nahi diat jendeak jakin dezan ikusgarri batetarat etortzen dela, eta ikusgarri batetarat. Jendeak ez zakik gehiago... Ez zakit ikusgarri baten ikustera joanen denez, ala meeting politiko baten ikustera eta ixtorio... Behar ditik gauzak garbitu, behar dik jendeari eman berriz enbeia elgarretaratzeko, kantari batzuen inguruan edo antzerki baten inguruan edo marrazkilari baten inguruan... Eta joan diten puxkat ikustera, senditzera... Harekin zerbait mintzatzera... Behar ditek gauzek garbitu eta orduan, beharbada, ohartuko gituk jendea berriz ateratuko dela ikusgarrietarat eta abar. Gero ez duk bakarrik problema hori, jendeari buruz nik erran nezakek kultur arazoari lotuak direla. Badakigu jendeak telebixtaren aurrean kokatuak direla... akituak direla egun guzian lan eginik eta... ez ditek behar bada enbeiarik ateratzeko ere... Behar diuk beste manera batean atakatu ere jendeari buruz, hori ere beharbada... Segura dena nere gustuko duk arrunt behar direla, beharko ditugula ideia berriak atxeman. Eta ohitura; hor, gure hertsietarik ateratu. Kultur mailan beharko ditugula ideia guziak ateratu ikusteko puxka bat nola mugi aintzina.
MIKEL ETA MIKELE
32-33

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakKEMEN

Azkenak
2025-03-24 | ARGIA
Akordio batetik urrun, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]


Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


2025-03-24 | Uriola.eus
“Lasterka askatasunera” bueltan dator

Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Israelek gogortu egin du Gazaren aurkako erasoaldia, eta Netanyahu zerbitzu sekretuetako burua kargugabetzen saiatu da

Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Samariar baltsamoa

Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]


2025-03-24 | Irati Diez Virto
Lamia oinak bueltan dira

Ugaztunei eskainitako azken artikuluaren amaierako hitzak hurrengo animalia aurkezteko aitzakia paregabea dira. Bertan esaten genuen muturluzeak erreka “garbi eta txukunak” behar dituela, kutsadurarik gabeak baina elementu natural anitzekin. Animalia txiki horren... [+]


2025-03-24 | Jakoba Errekondo
Ilargiko borda, lurra eta ilintia

Bada Borda bat ilargian. Bai, bai, Borda izeneko krater bat badu ilargiak; talka krater edo astroblema bat da, ilargiaren ageriko aldean dago eta bere koordenadak 25º12’S 46º31’E dira; inguruan 11 krater satelite ditu. Akizen jaiotako Jean Charles Borda de... [+]


2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


Haur eta gazteen osasun mentalaren alde mobilizatu dira herritarrak

Psikiatria zerbitzua Bidasoatik Donostiako ospitalera lekualdatu dute. Hori salatzeko, 'Osakidetza entzun: osasun mentalik gabe ez dago etorkizunik' lemapean manifestazioa egin dute 12:00etan.


Eguneraketa berriak daude