Ubu Enperatriz: Karraka


2021eko uztailaren 20an
Karraka antzerki taldekoei elkarrizketa

Ubu Enperatriz: Karraka
Larogeietako Esperpentoa
Antzerki taldeek ari dira lanean, antza, eta denbora gutxian ia josi gaituzte, azkenak? Karraka? Honek berez ez du axolik. Bestetik Derrigorrezkoak bihurtu dira Hiruburuetako emanaldiak, nahiz eta ez hartu, pelikulen bidez ezagutzen ditugun estrenaldi gauen, espektazio ta dizdirak. Izar beltza sumatzen zaie gainetik, aurrekoan "Historia de un soldado" izan zen, oraingoan "autores"etik etorri zaie abisoa, kasik gurekin zeudenean, bainan uste dugu, eta ez ditugu kontrako berririk joso, ez dela ezer grabea gertatu.
Bestetan izan dugun joera bikoitza izan da, batetik elkarrizketa eta bestetik kritikatxoa, eta zerbaiten aldatu egin dugu. Elkarrizketa besterik ez dugu egin. Alferkeria? Agian, agian... Minutu butzuk lehenago joan ginen eta kafea hartzen genuen bitartean, antzerkigileen irudi dagoeneko esperpentikoa desirudikatzen zuten ispilu artean hitzegin genuen. Gero, ordu ta hiru ordulaurden butakan aldaraz pasa. Farre gehiago egin beharko genuke herri honetan, desdramatizatu gure egunerokotasuna, eta KARRAKAKOAK alegindu dira eta gure iritziz oso ondo, hau da kritika ez egitearen beste arrazoi bat. Euskal herriko talde batek eginik ikusi dugun lanik politena. Aukera izanez gero ez galdu, bestela irakur ezazu elkarrizketa hau. Ubu erregearen subdito zareten zuek, agurtzen zaituzte.
ARGIA.- Ezer baino lehen, zer da oraintsu zabaldu den zurromarru horretaz? Badirudi obra honekin ere arazoak izango dituzuela...
KARRAKA.- Bai "Historia del Soldado"rekin gertatu zen berbera. Hasteko, zein lan zedin zen. KARRAKA talde gaztea da, bi urte, eta honek sortze ahalmenak nolabait mugatu egiten ditu. Ondorioz beste aukera hau etorri zen: oinarrizko testu bat abiapuntutzat hartuz lan egin. «Ubu» aukeratu genuen eskeintzen dituen aukera teatralengatik, joku asko ematen du. Burutu duguna haserako "Ubu Rey" horretatik oso ezberdina da, hain ezberdina "Propiedad intelectual y de autores"etan José Ramón Barearen izenean errejistratu dugula, bera bait da testu-egilea. Plajio bat dela aurpegiratu digute eta hor gabiltza, guk geurea argituko dugu. Hortaz gain, guretzat, eta talde independiente guztientzat «Sociedad de Autores»ek taldeak egon daitezen lagundu beharrean eragotzi egiten du, zerga etabarrekin. Ezin da talde guztiak galbahe berarekin neurtu
ARGIA.- Beno, bainan obra hor daukagu oraindik eta hitzegin dezagun piska bat "Ubu Emperatriz"i buruz... Honekin "Pase sin llamar" montaia horren haria berrartzen duzuela dirudi...
KARRAKA.- Bai, lan egiteko eragatik «Pase sin llamar» montaiaren jarraipena da hau, lanean koerentzi piska bat lortzeko, talde pertsonalitate bat. Obra jostalari bat atera zaigu, antzezlariek eszenatokian joku aukera guztiak dauzkate, farre egin dezakete... Bestalde antzerki moeta guztiz ezperfektoa da, antzezlariek huts egiten dute, errepikatzen dute, isiltzen dira, dena gaizki doa...
ARGIA.- Hori montaian barne dago edo...?
KARRAKA.- Bai, hori montaian dago, perfektoa ez den teatro baten bila, antzerki rolloaz piska bat farre eginez, inoiz trabatzen ez den antzezlariaz... Istorioa oso soila da, Ubu senar-emazteei gertatzen zaizkien eszenei lotura bat bilatu zaie. Nire iritziz obrak daukan onena eszena konposaketa da, nola egina dagoen.
ARGIA.- «Pase sin llamar» montaitik muga bat gainditu behar izan dute antrezlariek, honetan ahotsa ere erabiltzen da, zaila izan al da urrats hori ematea?
KARRAKA.- Bai, nahiko zaila izan da. Pertsonai bakoitzak mania bat dauka, arazo berezi bat, eta obra beraren ensaioak hasi baino lehen, antzezlari bakoitzarekin lan egiten hasi ginen irrigarritasunaren azken punta lortzeko asmoz, edozein egoera ez-reala bihurtu behar zuen. Hutsa abiapuntutzat, hau da, «zu, igo eszenatokira eta egin ezazu zerbait erridikulua». Lan nekoso xamarra izan da. Nire ustez lortu dugu, hobetu beti hobetu behar bada ere... Gehiago ematen dugunean gauzak finkatuko dira.
ARGIA.- Beste maila batetan, KARRAKA Kolektiboari begiratuz egituraketa aldaketak somatzen dira, sortu zenean dena bat zen, eta orain badirudi barne espezializaketa batetarantz doala, Barea zuzendaritzan...
KARRAKA.- Taldean orain hemezortzi pertsona ari gara lanean. Lehen adibidez denek egiten zuten tailerra, maskaragintza, etabar... orain berriz bi pertsona arduratzen dira lan horretaz. Badago KARRAKA barnean haur munduan lan egiten ari den jendea, borondatez sartzen da norbera taldeetan... Oraintxe bertan, haurrekin aritzen den taldea dugu, "Ubu" parte hartzen duen ekipoa, Santurtziko eskolan lanean ari den taldea eta tallerra. Beraz, bai, argi dago taldea sektore ezberdinetan banatzen ari dela espezializatze baterantz.
ARGIA.- KARRAKA bezala beste talde profesional batzu ere seriotan hartzen ari dira kanpora irtetzea, hiriburuetan aktuatzea... Nola doa esperientzi hori?
KARRAKA.- Beno, talde batek nahi duena mugitzea da, obra bat montatzean atera, arrodatu eta hortik paseatu... Bainan, Euskadi mailan taldeek hiriburuetan dirua galtzen dute herri honen antzerki azpiegituragatik...
ARGIA.- Herrietan ezberdin da...?
KARRAKA.- Noski, herrietara normalki udaletxeak kontrataturik goaz, horrela ez du taldeak arriskatzen udaletxeak baizik, bainan herria beraren aldeko arrisku bat da, berez arriskua ez dena.
ARGIA.- Eta zirkuitu finkoak bilatzeko saikera hori? adibidez Bizkaiko "bost herrien zirkuito" hori nola ikusten duzue KARRAKAoek? Nola ikusten duzue egoera orokorki?
KARRAKA.- Beno, noski, guretzat ideala ez da bost herrien arteko zirkuito bat bakarrik, baizik eta herri guztietan zehar... Orain, hor dagoen zirkuitoa nahiko txiroa iruditzen zait niri, gainera ez dagoela batere argi zein bost herri diren, lehen bost ziren eta orain badirudi hiru direla. Gero, udale txikientzat zirkuitoa ezinezkoa dela. Beste erru bat egon da, oso goitik jo dutela hasteto, lehen hiru edo lau ilabete hauetan. Ondorioz, antzerkian ogerleko bakar bat ere sartu izan ez duten taldeak bapatean, hiruilabeteko batetan sekulako inbertsioa egin dutela ikusi dute eta antzerkia denok dakigunez ez da ekonomikoa. Nire ustez guztia astirogo egin behar zen eta herrien ekonomi eta beharrei begiratuz.
ARGIA.- Eta Euskaditik irtetzeari buruz?
KARRAKA.- Beno, gu irtetzen gara eta gainera Euskadikoarekin bakarrik ezingo genuke aurrera jo, hemen oso antzerki tradizio gutxi bait dago. Udaran bai, jaietan eta kale antzerkiak eta haurrentzakoak funzionatzen dute, bainan neguan... Guk oso beharrezko ikusten dugu irtetzea, eta hortaz gain kanpoan erakusteko Euskadin egiten den antzerkia.
ARGIA.- Bukatzeko betiko galdera: ZER GERTATZEN DA GOBERNUAREKIN?
KARRAKA.- Ba gobernuarekin betiko gertatzen da... Ba subentzioa eman digute, urteroko diru-laguntza, aurten bi milloi tokatu zaizkigu. Kalkuluak atereaz gero talde gastuen ehuneko hamarra dela ikusi dugu... nahiko irrigarria. Nire ustez gobernuaren lana, taldeei laguntzeaz gain herri honen azpiegituraz arduratzea da. Aretoak prestatu ditzala, udaletxeak mugi ditzala... antzerki azpiegitura ez dagoen bitartean zail da antzerkia egitea. Horren ondorio zuzena probintzi hiriburuetan dirua galtzea da eta antzerkiaren galerak antzerki taldeek pagatzen ditugu.
OLASAGASTI eta ANTZA
36-37

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakKARRAKA
EgileezOLASAGASTI2Kultura
EgileezANTZA1Kultura

Azkenak
Mediterraneoko espezie gehienak desagerrarazi zituen fenomeno geologiko batek duela 5,5 milioi urte

Orain dela 5,5 milioi urte inguru, mugimendu teknokikoek Mediterraneo itsasoa eta Ozeano Atlantikoa banatu zituzten. Horrekin batera, gatz-biltegi erraldoi bat sortu zen Mediterraneoaren azpian.


Ulertu nahi nuke…

Jakin nahi nuke nola bozkatu duten ene herriko bizilagunek azken hauteskundeetan. Jakin nahi nuke norekin hartzen dudan goizeko kafea herriko ostatuetan. Ulertu nahi nuke zergatik izan diren emaitza horiek Iparraldean.


Sei mediku txanda daude betetzeke Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan irailerako

Astelehen arratsalde eta gauean ez zen medikurik egon Laudioko Etengabeko Arreta Gunean. Irailean ere ez da bermatuta egongo mediku baten presentzia egunero Laudio eta Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan, gabezia aurreko hilabeteetan bezain nabarmena izango ez den arren.


Erromatar kartzela Korinton

Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu  aztarnategietan.

Berriki, ordea,  Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]


Noiz hasi ginen kantatzen?

Geissenkloesterle (Alemania), dela 42.000 urte. Danubio ibaiaren arroko kobazuloan bizi zirenek txirula bat egin zuten hegazti hezurrak eta mamut bolia erabiliz. Garai bertsuan, Esloveniako Divje Babe kobazuloko biztanleek ere txirula bat egin zuten hartz baten femurra baliatuz... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


“Orain arte alarde baztertzaileak okupatuak zituen espazioak partekatzen hasi beharko dira”

Hondarribiko Alarde tradizionala eta Jaizkibel konpainia desfilatzen aterako dira, urtero bezala, irailaren 8an. Baina orain arte EAJk gobernaturiko udala Abotsanitzek eskuratu du eta egin dituen aldaketek hautsak harrotu dituzte Alarde tradizionalean. “Konpainia guztiak... [+]


Harrera bizkorreko gelak etorri berrientzat

Eroriko askoren artean badira lorpenak ere. 35 urte inguruko ama gazte batek galdetzen zidan aurreko batean nola arraio lortzen zuten beraien eskolan etxean euskara jaso ez zuten ikaskideek etxetik euskaldunak ziren neska-mutikoek bezain ongi ikastea eta hitz egitea euskaraz... [+]


Medailez gain, bideozaintza eta gentrifikazioa ere utzi dizkiete paristarrei olinpiar jokoek

Olinpiar Jokoek eta Paralinpiarrek dakarten "festa" gutxietsi gabe, kostu sozial, ekologiko eta ekonomiko izugarria eragin dutela dioten ahotsak ere badira, entzun nahi izanez gero. Horretan dabiltza Frantziako Legebiltzarretik, LFI Frantzia Intsumisoa alderdiko... [+]


2024-09-04 | Mati Iturralde
Uda baten kronika

Udaldian, erretiratuok ez ohi dugu opor goserik, eta patxadaz aztertu ahal ditugu gure inguruko gorabeherak. Hori dela-eta, gai batzuek harriduraz harrapatu naute, eta honako hauek dira.

Espainia. Eurokopak eta Olinpiar Jokoek uda osoa bete dute. Aldez aurretik, esan behar... [+]


Ibaiak

Mugak Zabalduz karabanarekin, Bosnia Herzegovinako Bihac hirian, Nihad Suljic aktibistak Drina ibaia Balkanetako hilobi handiena dela azaldu zigun. Ahantzi ez daitezen, topatzen diren hilotzak identifikatzeaz eta ehorzketa emateaz arduratzen da, merezi duten duintasuna aitortu... [+]


Zaharrak berri

Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak, kezkaz haratago, harridura ere sortzen dit, batez ere uda giroan. Albisteak, ikerketak,... [+]


Eguneraketa berriak daude