Orratz Batzuren Bidez Gauzak Sendatuz


2021eko uztailaren 23an
Mediku Akupuntore Batekin Hizketan
Orratz Batzuren Bidez Gauzak Sendatuz
Azkeneko bost urteetan berebiziko igoaldia pairatu du akupunturak sendabide fidagarri bat bezala. Garai batetan gehiegi sinesten ez bazen, gero eta akolito gehiago lortuz joan da, eta gaurko egunean ia ia onespen ofiziala ere bereganatu du. Metodoa bera hobekiago ulertzeko eta inguruko hamaika korapilotaz mintzatzeko disziplina horixe praktikatzen duen mediku batengana jo dugu, Josemari Cienfuentes, eta lazatu zizkigun hitz laburrak transkribatzen ditugu ondoren. Zaragozan daukan kontsultan harrapatu genuen.
ARGIA.- Nola funtzionatzen dute orratzek eta nola lortzen dute desiratutako ondorioa?
J. M. CIENPUENTES.- Egia esan behar bedizut neronek ere ez dakit ongi nola. Nik jakin badakit 090 era original baten bidez sendatzen dudala. Era hori txinatarrek deskribatu zuten aintzinako denboretatik eta Mendebaldeko ikuspegi batetatik urrunduta ulertu beharrekoa. Saiatu izan gara medikuok, bai, nolabaiteko argibide bat aurkitzen. Nire ustez, zeluletako azalak hil ala biziko papera jokatzen du. Azal edo mintz horretan barne, zelulaz zelulako aldaketak suertatzen dira Yin eta Yang korronteen bitartez.
A.- Argitu ezazu apur bat gehiago azken puntu hori...
J. M. C.- Zelulak zapalduz, orratzen ziztada bakoitzean milaka zelula lehertaraziz, gure orratzek aldatu egiten dituzte energi zirkuituak. Zubiak zabaltzen dituzte, tentsio elektrikozko gehiegikeriak askatuz. Hau da, zirkuituak beren artean birrekilibratzeko aukera ematen dizute, sendabide guztiek daukaten helburua alegia.
A.- Nola erabiltzen dira orratzok?
J. M. C.- Medikuntza txinatarraren usterako, giza-gorputz osoan zehar badira 700 edo 800 puntu leku desberdinetan banaturik. Akupunturak ukitu ditzakeenak, gehienez horietako 300 edo 400 dira. Erabilitako orratzen kopurua alda daiteke sendatu nahi den gaitzaren arauera. Jeneralean, ahalik eta puntu gutxienak erabiltzeko joera dago orratzen akzioa ez dadin gehiegi dispertsatu. Houa To txinatar famatuak orratz bakar baten bidez sendatzea lortu zuen.
A.- Orratzak barneratzeko modu desberdinak al daude?
J. M. C.- Bi modutara egin daiteke. Lehenik, azaletik sartu zefektu lokala iristen da. Era honetako orratzak nahi adinekoak izan daitezke, ez bait dute funtzio pisudunik betetzen. Orratz aktiboek -denetara hiru edo lau- sakonkiago ikutzen dituzte energiaren zentru nagusiak. Batzutan 10 edo 15 zentimetroz barneratzen dira batera oinazerik sortu gabe. Horiexek dira akupuntoreak akziotan ipini nahi duen energia mugiarazi edo hedatzen dutenak.
A.- Zein gaisotasun senda ditzakezue akupuntoreok?
J. M. C.- Guztiok medikuak gara, eta beraz lehenbiziko arterketa batetan gure terapeutikarekin zerikusirik ez duten gaisotasunak diagnostikatzeko gai gara. Diagnostikatu, beraz, beste edozein medikuren neurri berean egin dezakegu geuk ere. Gertatzen da badaudela zenbait gaitz akupunturaz senda ez daitezkeenak.
A.- Zeintzu dira akupunturak senda ez ditzakeenak?
J. M. C.- Organo bat sakonki ukituta dagoenean edo egoera larri horretatik sortzen diren gaisotasunak ez ditugu ikutu ere egiten akupuntura bidez. Esate batera, minbiziaren kasurako oinazea arindu besterik ezin dugu egin. Artikulaziozko reuma batetan orratzek ez dute ezer egiterik tartean bihotzeko gaitzik edo meningitisen bat baldin badago.
A.- Badirudi panorama nahiko beltza ari dela ipintzen. Zeintzu dira senda daitezkeenak?
J. M. C.- Jakekak, neuralgiak, larruazalaren gaisotasunak, asma eta, noski, reuma guztiak dira gehien tratatzen ditugun gaisotasunak, baina horiek baino gehiago ere bai, jakina.
A.- Beti lortzen al duzue gaitza sendatzea?
J. M. C.- Guk ez dugu mirakulurik egiten. Medikuak gara eta beste edozeinek bezala hutsegiterik badugu, baina diagnostikoa zuzen planteiatzen dugunean tratamenduak ez ohi du bueltarik izan eta sendakuntzak miresgarriak izan ohi dira.
A.Hainbesterainokoak al dira sendakuntza miresgarri horiek?
J. M. C.- Batzutan lehenengo ihardunaldiarekin aski da, batez ere gaisotasun berri eta kalte gutxikoak direnean. Esate batera, aste honetan tortikolis oso oinazetsu baten kasua izan dut, tratamendu guztiak gaitzesten zituena. Orratzezko lehen aplikazioarekin listo zegoen emakume hura zeharo sendetuta. Era berean, aste honetan ere futboleko jokalari bat sendatu dut erabat hanketan okerdura bat izan zuena. Hurrengo partiduan jolastu ahal izan zuen problemarik gabe.
A.- Dena dela, gaitz horiek nahiko sinpleak dira, ezta?
J. M. C.- Askoz konplikatuagoak ere sendatu ohi ditugu. Halere, gaisotasunak sendotzeko aukera izan duenean, askoz zailagoa gertatzen da guztiz sendatzea: beharrezkoak dira :hiru edo lau sesio hobekuntza nabari bat ikusi arte. Esate batera lehengoan etorri zitzaidan gaiso bat reuma zeukana eta horrezaz gain lartuazalean ere beste arazoren bat. Lau sesiorekin reuma aldegina zen, baina larruazalaren gaisotasuna berriz, handik aste batzutara berriz azaldu zen. Berriro desagertu arazi nahiean nabil, baina hau nahiko maiz gertatu ohi da gaisotasun larriekin.
A.- Akunputarak ba al dauka ezer egiterik mikrobioen kontra?
J. M. C.- Infekzioa ageri denean, iadanik alperrik dira akupunturaren bide guztiak. Tratamendu klasikoetara jo beharra dago. Beranduegi heldu da, baina horrek ez du esan nahi akupunturak ezingo lukeela gaisotasun hori aldez aurretik erahil. Gaisotasuna ez da mikrobioek eragindako zerbait–Pasteur-ek sinetsarazi zigun bezala-, zeren gorputza ahulduta ez balego mikrobioek ez lukete sartzerik izango, eta odola behar lukeen egoeran balego mikrobioentzako ateak itxirik leudeke. Mikrobioak hil daitezke baina gonbidetua hiltzea ez du esan nahi inondik ere atea itxi egin denik.
A.- Eta buru -gaisotasunekin, ba al dauka zeregiterik akupuntura?
J. M. C.- Burugaisotasun batek jota baldin bazaude, eskizofrenia baten kasua esate baterako. Aldiz, gure arte honek baliorik izan dezake insomnioak, neurosiak eta depresioak. Esate batera, neska bat traumatizatuta geratu da aita hil zaiolako, edateko nahiz jateko gustoa galtzen du eta ez lanik egin nahi. Akupunturak lor dezake neska horren gozputzean energi iturri bat sortarazi eta egoera hori normaldu zeharo.
A.Zer posibilitate dago akupunturaren ondorioak sugestioak eragindakoak izateko?
J. M. C.- Hala diote gure etsai gehienek. Baina hara non gure azkeneko experimentoetan, animaliak ere sendatzen hasiak garen. Non legoke orduan autosugestioa? Horretaz gain, aitortu behar da arrakasta bera lortu ohi dugula gure metodoetan sinesten ez zuten pertsonekin. Baita alderantziz ere: nire lagun bat tratatu behar izan nuen, eta akupunturan sinesten zuen arren, ezin izan nuen luzaro sendabiderik aurkitu. Noski, azkenerako tratamendu egokia topatu nuen eta sendatu egin zen.
A.- Posible al da zientzia hau zientifikoki egiaztatzea?
J. M. C.- Gure kolega batzuk asmatu dituzte detektore ultrasentikor batzu,-larruazaleko bi punturen artean gertatzen den potentziak elektrikozko aldaketak neurtzeko, baina nahiz eta gauza batzu erregistratu oso zailak dira modu egoki batez erabiltzeko.
A.- Nola ikusten duzu akupunturaren etorkizuna?
J. M. C.- Saltsa hauetan gabiltzan guztion priktika eta experientzietatik ari gara zerbait garbi atera nahiean fenomenoa bera era razional batez ulertzeko. Dena dela, tradizio eta usadio txinatarren ezagupen oso eta perfektoa behar litzateke oker handirik gabe eta Mendebaldeko terminoetan akupuntura explikatzeko. Orain arte explikazio partzialak baino ezin izan dira eman. Halere, eta explikazioen aldetik ahulak baldin bagara, sendatzeko orduan egiten ari garen progresoak begibistakoak dira.
Antonio ORBEGOZO
12-13

GaiezGizarteaOsasunaSendabideak
PertsonaiazCIENFUENTE1
EgileezORBEGOZO2Gizartea

Azkenak
2024-10-09 | Leire Ibar
Erretiro adina aurreratzeko lanuzteak deitu dituzte garraio sektorean

Sektoreko gidarien "egoera prekarioa" salatu eta lan baldintzak hobetzeko premia azpimarratzeko egin dituzte deialdiak CCOO eta UGT sindikatuek. Hiru sindikatuak eskaerak "oso motz" geratu direla kritikatu du. Hego Euskal Herrian 50.000 langile inguru daude... [+]


Leihotikan, Goazen! eta Ibil Bedik piztuko dute Zangozako Nafarroa Oinez

Bi eguneko egitarau oparoa osatu du Zangozako ikastolak urriaren 19rako eta 20rako: 3,5 kilometroko ibilbidea, hiru gune eta hamaika ekitaldi Nafarroako ikastolen festa handirako.


Mugikorrak ez, baina Chromebookak bai?

“Pantaila aurrean denbora gutxiago igarotzeko esaten diegu gazteei, eta aldi berean ikastetxean derrigortzen ditugu gailu digitaletara konektatzera”. Eskoletako digitalizazio prozesuei frenoa jartzeko eta teknologiak (ez bakarrik hezkuntzan) gure gain duen kontrolaz... [+]


2024-10-09 | Sustatu
Nola erabili Telegramen euskararako itzulpen automatikoa

Duela aste batzuetatik aktibatuta dago Telegramen euskararako itzulpen automatikoa (bertsio mugikorrean, bederen). Hau da, ingelesezko edo beste edozein erdaratan jasotako mezu batean, klik batekin, euskarazko itzulpena irakur dezakezu.


2024-10-08 | Julene Flamarique
Euskararen “larrialdi egoerari” aurre egiteko mobilizazioa deitu du EHEk Durangon

Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du abenduaren 7an. "Hizkuntza larrialdiaren aurrean Euskararen Errepublika eraikitzea beharrezkoa" dela aldarrikatu du mugimendu euskaltzaleak. Mundu mailako eskuin muturraren hazkundeari “euskaratik eta... [+]


‘Irati’ pelikula EiTBren Primeran plataformara heldu da

Euskarazko film batek inoiz zineman izan duen ikusle kopururik handiena du Irati filmak: 160.000 pertsona.


2024-10-08 | ARGIA
Trenbidea blokatu zuten bakegile auziperatuek akordioa erdietsi dute

2022ko uztailean egin zuten blokeo eguna, euskal presoen egoerari "aterabidea ematea" eskatzeko. Bederatzi pertsona auzipetu zituzten.


2024-10-08 | Leire Ibar
Urriaren 21ean mobilizatzera deitu du Gernika-Palestina plataformak

Euskal Herriko herri guztietan elkartasun ekitaldiak antolatzeko eskatu du mugimenduak. Goizean, sindikatuen eta hezkuntza komunitatearen manifestazioak izango dira, eta arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean elkarretaratzeak egitera deitu dute. 

 


Dislexia, sarritan antzematen ez den zailtasuna eta eskola-porrota eragin dezakeena

Irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuan traba handia da dislexia, eta hainbat ikerketaren arabera hamar haurretik batek sufritzen du, baina maiz ez da detektatzen, eta ondorioak ditu frustrazioan, autoestimuan eta ikas-ibilbidean. “Tuntuna eta despistatua nintzela uste... [+]


Airbnb eta Bookingek ostatua eskaintzen dute palestinarrei kendutako lurretan
Ehunka etxe, hotel edo apartamentu dituzte Israelek Palestinan okupatutako lurretan. Nazio Batuen Erakundeari entzungor egiten diote.

2024-10-08 | ARGIA
‘Nafarroako Intxaurra’ kalitate-marka sortu dute

'Nafarroako Intxaurra' marka kolektibo berriak Lizarraldeako, Erdialdeko eta Goi Erriberako zortzi ekoizle biltzen ditu. Kanpaina honetan 200 bat tona intxaur merkaturatuko dituzte, Nafarroan ekoizten den intxaur kopuruaren %46 inguru.


2024-10-08 | Mikel Aramendi
Norenak ote dira munduaren akabuko uharteak?

Gurutzegramen zaletuek –eta beste inork gutxik– ezagutu ohi dute Txagos uhartediaren izena. Irla haietan handiena, Diego Garcia, aipatzen bada, gehixeago izango ginateke aditzera dugunak: ospea –ez batere gozoa– lortu du bertan dagoen base militar... [+]


2024-10-08 | Leire Ibar
Hil egin da Funesko lan-istripuan larriki zauritutako gaztea

Lan-istripu larria izan zen igandean Funesen (Nafarroa),  Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro elikagai-enpresan. 29 urteko gizona gauean bertan erietxean hil zela jakinarazi zuen Foruzaingoak.

 


2024-10-08 | ARGIA
Hego Euskal Herriko bizilagunek etxe turistikoak debekatzeko aukera izango dute, 3/5eko gehiengoz

Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, bizilagunen komunitateek eraikin edo urbanizazio batean etxe turistiko gehiago jartzea debekatzeko ahalmena izango dute, betiere bostetik hiruko gehiengoa lortuz gero. Modu horretan, atzera bota ditu Espainiako Estatuan etxe turistikoen... [+]


Eguneraketa berriak daude