IBILTZEA BEZALAKO MAISURIK EZ DA


2021eko uztailaren 20an
Juan Joxe Irazusta idazleari elkarrizketa

Juan Joxe Irazusta-Ren Bide Luzea
IBILTZEA BEZALAKO MAISURIK EZ DA
Mende honen magirnendu luzea osorik ezagatua du larogei ta bat urteko aittona xarmagarri honek. Eta halere burua argi, jakinminean hain gazte, mende honetan ikustea tokatu zaizkionak kontatzerakoan hain alai. Telebistan Joxemari Iriondok egin zion elkarrizketa medio ezagutu genuen, eta ARGlArako ere zer esanik izango zuelakoan jo dugu «Zaldunborda-berri» baserrira, Orereta eta Irun artean dagoen Gaintxurizketa ondoan.
Hantxe daude gure zai Juan Joxe eta bere emaztea, Margarita Landa, hitz egiterakoan bere jatorri bergaratarra nabaritzen zaiola. «Ez da galdu behar jaiotzatik bakoitzari bere amak eman dion hizkera».
ARGIA.- Idatzi duzun nobela Ameriketako jendez-eta da. Soldadu garaian joan ziñen.
Juan Joxe.- Hamabost urte arte eskolan ibili nintzen, "La Salle"tarrekin, eskola frantsesean. Ongi ikasi genuen frantsesez bai. Eta ondoren komertzio batean hasi nintzen lanean, "Aux Dames de Erance", delako horretan. Han dependiente nengoela, hemezortzi urte nituen, eta Afrikako gerra... garai hartan jende asko hiltzen zen Afrikan. Hartu barku bat Bartzelonan eta Ameriketara alde egin nuen, "prófugo". Hogeitahamar urte bete arte egon nintzen han. Eta han... mendian. Beti gustatu zait mendia. Herri batean ere lan egin nezakeen, baina beti hango zaldiekin, hango bizimoduan, gautxoekin-eta bizitu naiz hamabi urtetan.
A.- Ameriketara joan zinen arte beti hemen, etxe honetan biziko zinen.
J. J..- Ez, ez, hor beheko etxe horretan. Hor bizi da gure anaia, eta hori da gure jaiotetxea. Hau ere, "Zandunborda-berri", aitarena zen, zaharra zegoen, berritu nuen eta hemen bizi gara emaztea eta biok.
A.- Ameriketan nondik eta nora ibili zinen kontatu beharko diguzu. Argentinan ibili omen zinen.
J. J.- Patagonian ibili nintzen, Argentinako hegoaldean, urruti, Buenos Aires-tik ere oso urruti. Han eremu izugarria dira. Legoak eta legoak joan eta etxe bat ere ikusi ez igual. Rantxo bat hemen aurkitzen zenuen egun batean eta Hendaiaraino ez zeneukan besterik batzutan. Baita urrutiago ere, eta auzoak izanik.
Los Andes mendien hegalean bizitu naiz, eta horregatik aipatzen ditut nobelan Los Andes eta kondor deitzen zaien hegaztiak-eta.
A.- Han eraman zenuen bizimodua artzantza izan zen.
J. J.- Baina hango artzaintza ez da hemengoa bezalakoa, han ez da ibili behar ardien atzetik hemen bezala. Leku haietan beti mendian. Urtean hiru edo lau aldiz biltzen dira, arkumeak zikiratu, ardiei ilea moztu,...gero gaitz bat izaten dute ardiek "sarna", deitzen zaiona, eta bainatu egin behar izaten dira "antisarniko", batekin. Gainerakoan hantxe, lasai, bizimodu lasaia, batere presarik gabe, ez hemen bezala korrika eta muturka, minutuak eta segunduak, hala da bai hemengo bizimodua, presaka. Eta han jendea bizi behar den bezala bizi da. Gaur hemen bizi garen bezala bizitzeko uste dut ez zuela egin gizona Jaungoikoak, beti presaka eta muturka. Lan eginda bai, baina lasai.
A.- Baina hain lasai eta trankil bizi al dira hangoak?
J. J.- Bai gizona, lasai. Goizean jaiki, gogoak ematean, zaldia hartu eta hori gauza ederra da, zaldia hartuta mendietan barrena ibiltzea. Eta sanoa gainera. Han ez da kontaminaziorik, ez. Haiek paraje sanoak dira, hango itturriak eta, goizean jaiki eta gustoa ematen du: udaberri aldera zaldia hartu eta hango belar goxoak eta...
Lurralde guzti haiek denak itsasoa izanak dira. Zergatik? Oraindik ere gaur, itsasoa dagoen tokitik Los Andes aldera, behar bada bostehun kilometrotan ere "fosilak" deitzen direnak aurkituko dituzu: itsasoko marraskilo edo karrakelak, moluskoak eta abar petrifikatuak, harri bihurtuak. Gainera, geologoek zera esaten dute, hura tropikoa zela, toki beroa. Zuhaitz izugarriak daude erori eta harri bihurtuak. Badago han Lurralde bat "El Jaramillo", izena duena "monumentu nazionala", da, eta han ikusgarrizko gauzak badira, izugarrizko tronkoak, gainera nola duten izena ere...
A.- Eta ikusteko moduan al daude zuhaitz petrifikatu horiek?
J. J.- Bai, bai. Horregatik esaten da arbolak zutik hiltzen direla baina han etzanda hil zirela. Terremoto edo maremoto bat. Dena nahastua da terreno hura, denak erabiliak dira lurrak eta bazter guztiak. Gainera, animalia prehistoriko esaten dieten horietakoak ere aurkitzen dira, dinosaurioak-eta, horien hezur izugarriak tartean daude, hondarrarekin nahasian harri bihurtuak, mendi koskorrak eginaz.
Toki bajuenetan bola batzuk ere aurkitzen dira, futboleko peloten tankerakoak, baina haundiagoak, borobil borobilak, aizu! Azkeneko urakedo arrastaka arrastaka eraman eta han geldituak. Nik kuriosidadez ba al dakizu zer egiten nuen? Handik ekarritako fosil horietakoak baditut ganbaran. Mailu batekin hautsi eta gainean dena kaskara borobil borobila eta barruan karrakelak, txirlak eta holakoa, denak harri bihurtuak.
A.- Artzain ibili zinen beraz Amerika aldean. Baina ze ibiltzen zineten, ardiak zaintzen bakerrik ala beste abere gehiago ere bai?
J. J.- Eta zaldiak, eta behiak,... Ni egon nintzen ganadutegian ehun mila ardi ziren. Aixa esaten da, ezta? Ehun mila. Eta zaldiak, pentsa ezazu zenbat. Behor izuak edo basatiak, asko ugaritzen dira, eta nagusiei ez zaie komeni behorrik, behorrek ez bait dute bat ere balio han. Eta "mauser" batekin hiltzera bialtzen gintuzten. Mauserrarekin ibiltzen nintzen ni, Mauserra hartu eta behorrak etortzen ziren lekuetan, uraren inguruaneta, tipititapa, behorrak hiltzen. Hil eta utzi, bertan utzi, mendiko piztiek jaten zituzten.
Gero besteak "guanacoa" deitzen diren abere batzuk, basahuntzak bezalakoak dira; eta horiek belar asko jaten, milakak... eta horiek hiltzen. Hartu kotxea, eta kaja bat bala, kotxea deskapotablea zen, eta parabrisasen gainetik tipititapa.
A.- Paraje haietan nola dibertitzen da jendea?
J. J.- Han ez da dibertsiorik. Han eguna joan eta eguna etorri eta beti bizimodu tristia, mendia, beti mendia.
A.- Baina familiak ere izango dira, umeak eta...
J. J.- Bai bai, izaten dira, bai, toki batzuetan. Baina beste toki askotan denak mutilak, denak artzaiak, zer egin ez dakitela. Hantxe, gitarra jo batzuk dantzatu, beren artean, neska aukera haundirik ez bait da izaten toki askotan, beren artean hantxe gizarajoak.
A.- Indioak ere biziko dira ba han.
J. J.- Bai, `"Los Teuelches". Nik indioekin lo ere egin izan dut karpan bertan, eta lasai gainera. Indioak! Ematen dieten fama baina indioak gizarajo batzuk dira, gizarajo batzuk. Hemendik joaten direnak gaiztoagoak dira haiek baino. Haiek gizarajoek ez dute bat ere malezirik. Indioek duten guztia emango dizute. Orain, ez billaukeriarik egin haiei, e? billaukeriren bat egiten dienak pagatzen du. Eta arrazoi dute. Gainerakoan oso onak. Oraingo indioek denak erdaraz hitz egiten dute. Zahar zaharrek ez zuten egiten. Haiek "egun on" esaterakoan "mari-mari", esaten zuten. Neri txokatzen zitzaidana! Gauza batzutan, ni pentsatzen egoten nintzen, hitz batzuak harritzeko modukoak, euskararen antzekoak. Gainera, Tierra de Fuegoko indioak "los indios Ona" dira. Eta holakoxe izenak badira.
A.- Indioak aipatzen dizkiguzu, baina han herririk ez al da batere?
J. J.- Puerto San Julian eta Puerto Santa Cruz, bi herri horietan egon nintzen ni. Handik Los Andes bitartean ez da herririk, beharbada mila kilometrotan. Dena mendi, "estancias" esaten dena, ganaderia. Baina lehenago Bahia Blanca eta Rio Coloradon egon nintzen, bietan nagusi berarekin. Baina gero gogoratu zitzaidan... ni abenturero samarra bait nintzen gaztetan, eta gustatu egiten. Izan ere ikustea gauza ederra da. Askotan pentsatu izan dut, zenbat daude aberatsak eta diru askorekin eta sudurraren punta besterik ez dute ikusi, beti bertan, dirua egin eta dirua egin. Baina ibiltzea bezalako maisurik ez da.
Artikulu asko irakurtzen ditut indioei buruzkoak, asko letzen bait dut,... eta denak aldrebes. Gauzak nor berak ikusiz, hola ikusten da.
A.- Gerra zegoelako medio alde egin zenuen Ameriketara, gerraren beldurrez. Hil al zen zure lagunik gerra hartan?
J. J.- Hemengo lagunik ez, baina euskaldun asko. Horregatik esan nuen telebistan, ihes egin ez banu beharbada gaur egun "malbak hazten", egongo nintzela, Afrikan, zulo batean sartuta. Farre egiten du jende askok hori esaten dudanean.
A.- Baina gero beste gerra ere etorri zen. Eta hura ezagutuko zenuen.
J. J.- Ezagutuko ez nuen bada! Ni ez nintzen inora joan, etxean geratu ginen aita eta biak. Hemendik pasa egin ziren. San Martzialen (Irunen), han izen ziren izugarriak. Gure jaiotetxea ikusi duzu, bide bazterrean dago, eta kamioietan eta autobusetan etortzen ziren, mutil gazte euskaldunak, Azpeiti aldetik-eta, aizu, San Martzialera. gerrara. Hango kanoi soinua, hango ametralladora soinua, eta nere buruari, "ai gizarajoak, toki onera zoazte!". Hor gelditu eta frentea non zegoen galdezka. Makina bat gelditu ziren hor. Gauza tristea da.
A.- Eta erretiroa hartu arte, gero, Errenderian lanean.
J. J.- Bai, hogeita bederatzi urte egin nituen hor. Maleta uretara erori bait zitzaidan. Telebistan ere kontatu nuen nola ikastola bateko aurrak etorri zitzaizkidan beren andereñoarekin bixita bat egitera, eta haietako mutiko batek galdetu zidan "Zu zertarako joan zinen Ameriketara"? "Ameriketara?", erantzun nion, "ea sos batzuk egiten nituen. Baina suerte txarra izan nuen, maleta uretara erori zitzaidan-eta", "Guk bilatuko dugu, andereñoarekin Nueva York-era joan behar dugu-eta". Nere buruan, to,!, bota zaidak ederra, nik gezurra esan eta berak bota zaidak haundiagoa.
Geroztik ume hori etorri zitzaidan. Telebistan ikusi omen ninduela eta berak esandako hitzak gogoratuz, bixita bat egitera.
A.- Zuk egin duzun liburuari helduko diogu pittin bat.
J. J.- Nobela hori 1980an argitaratu zen, baina urte pare bat lehenago idatzia da.
A.- Erretiroa hartu eta dexentez geroago beraz. Baina zergatik idatzi zenuen?
J. J.- Holaxe gogoak eman eta hasi nintzen... sekula ez nuen pentsatu nobelarik idazterik. Hasi eta poliki, egunean pixkat-gauak, sakrifikatuaz, egunez ezin bait dut idatzi. Hirurak edo hiru t'erdietan jaiki behar dut eta hemen edo sukaldean jarri, eta ez soinurik eta ez deus, konzentratu eta taka-taka. Sakrifizio haundia da nobela bat egitea, e, hasten errexago da bukatzen baino. Baina bukatu nuen.
Orain esaten didate beste nobelaren bat egiteko baina ez dut gogorik. Ohean ederki egoten da goizeko bederatziak arte. Hori gazteentzat, gazteak badaude ongi ikasi dutenak, ea zer egiten duten. Baina gutxi idazten da nobela gutxi.
A.- Zuk puska bat irakurri izan duzu. Zein gustatzen zaizu horietatik?
J. J.- Egia esan nik erdaraz irakurri dut gehiago. Don Quijote, Martin Fierro, Tolstoi..., Tolstoi asko gustat zen zait... Nobela asko irakurri ditut, asko. Baina orain ez dut irakurtzeko astirik, lan asko dut eta. Bakarrik nago eta konejuak eta oiloak eta baratzeak eta zelaiak... Ian eta lan.
A.- Baina denbora bazenu ze irakurriko zenuke gustora?
J. J.- Ez dakit bada. Baditut ireki gabeko liburuak, baina denbora asko behar da. Hor dut nobela bat Bordarik emana, nere laguna da Bordari, bi anaien artean egindako nobela bat eta oraindik ere zabaldu gabea. Neri liburu bat hasi eta bukatu gustatzen zait, bestela bati ahaztu egiten zaio. ARGIAk ere baditut oraindik bost edo sei irakurri gaboak, gero Arantzazu, gero egunkariak. Eguneko berriak ikusi nahi ba...
A.- Nolabait esateko, nobelaren haria zera dela esango genuke: hemengo mutil bat Ameriketara doana, eta mutil gazte horren ibilerak.
J. J.- Bai, eta horregatik esaten dute batzuek ni naizela Martin. Baina ni ez naiz Martin, ni Juan Joxe naiz, eta nere andrea ez da Kaxilda, Margarita da. Preso ere ez naiz egundo egon, orain sartzen ez banaute behinik behin. Martin horren historia zera da, hemen andregaia haurdun utzi, Ameriketara joan, eta han gautxoekin ibili, eta gautxo batek burutik behera botila batekin jo...
Hori egia da, bat botillaz jo zutela, hori boste baten historia da ordea. Hango nere lagun bati gertatu zitzaion hori: Tabernako neska bat haren andregaia eta hura insultatzen gautxo bat, gehiago ezin agoantatu eta nere lagun hark botila bat hartu mostradore gainetik, jo buruan eta seko. Gartzelara eraman zuten, baina denbora gutxi egin zuen, kondukta ona eraman zuelako, berehalaxe bialdu zuten.
Elkarrekin egiten genuen lan gizon horrek eta biok eta hark kontatzen zizkidan hango presoen historiak.
A.- Orduan zure liburuan kontatzen dituzun historia asko egiak dira.
J. J.- Asko egiak. Hara, nobela bat egitean mundu artifizial batean bizi dira idazten duena eta irakurtzen duena, biak. Idazten duenak bideak libre uzten dizkio bere imajinazioari. Irakurtzen duenak ere badaki gauza horiek denak ez direla egiak. Baina halaz guztiz ere gustora irakurtzen dute.
A.- Nobela hori idatzi aurretik, dena dela, ez duzu ezer idatzi sekula.
J.J.- Artikulu bat ere ez. Eta euskaraz ezta karta bat ere. Noski, gure euskara hemengoa da; orain, aita Zabalak apaindu zuen hori, harek pasa zion orrazia.
A.- Zuk esandako gauzetatik gogoratzen dugun beste gauza bat hau da: zure gazte denborako txori asko ez ditugula ezagutu ere egiten.
J. J.- Hara, guk ezagutu ditugun txori klase asko gaur ez dago. Hasiko banitza kontatzen... asko gaur ez eta bat bakarrik ere. Horregatik esan nuen gainera, oraingo gazteek ez dutela jakingo sekula ez eta nolakoak ziren ere. Txoriak ahitu egin dira. Klaseak lehengoak dira, baina haiek falta dira, baina asko e! Garai batean hango txori kantak eta orain holako isiltasuna. Aspalditik ezagutzen dudan baso batean hango alaitasuna!! Lehen ordea hemen nonnahi birigarroek kabiak egiten zituzten, eta hontzak izaten ziren,... bat bakarrik ere ez.
A.- Munduaren mugimendua ikusi duzu larogeitabat urte honetan. Nora doala ikusten duzu mundua, hobetze aldera ala txarragora?
J. J.- Ez dakit ba. Gauza batzutan aurrera goazela eta bestetan atzera. Batetik oraingo kontaminazioa, hemengo fabrikak, kea; eguratsa, atmosfera, ez da lehen bezain garbia. Ez bada! Horrenbeste kotxe, motor, ke,... Osasunerako txarra izan behar du horrek. Orain, beste gauzatan aurrerapen haundiak badira.
Horregatikan ez nau harritzen ekologistak gero eta indar gehiago hartzen ari direla. Begira, guk ez genuen gauza bat badaukate ekologistek: natura kontserbatu behar dela, zuhaitzak-eta errespetatu, garbitasuna.
A.- Sagastiaren atzerakada ere ezagutuko zenuen, atzeraka joan dela.
J. J.- Bueno! lehen sagardia hemen..., nik oraindik badut hor goian, bainan lehenago kantidadea zen, ahitutzen ari da, eta inork ez du jartzen, hemen behinik behin ez.
A.- Klaseak ere oraingoak baino ugariagoak.
J. J.- Esaten dute bi mila-edo klase bat ote ziren. Ez dakit jatorriz nongoa den, Asiakoa uste-dut dela gainera, ez da hemengoa, bi mila klase badira. Nik ezagutu nituen klase asko ahituak dira orain, ez da arrastorik ere gehiago. Onak baziren sagarrak. Gure etxean gure aita zenak zuen afizioa fruta jartzeko, zenbat klase!, zein baino zein hobeak. Eta orain ahitu egin dira.
A.- Patzoloak eta...
J. J.- Oraindik etxean baditut nik patzoloak. Baina jendeak ez du jarri nahi. Badakizu, ehiztariak direla, eta kalekoak etortzean dira eta lapurretan... Baina gauza bat esango dizut: nik egunero edaten dut sagardo pixka bat, edaririk sanoena dela esaten dute, eta sagarra jatea gustatzen zait, uda ta negu. Lo egiteko oheratu baino leben sagar bat edo beste jatea ona omen da. Nik behintzat beti jaten dut, eta sekula es dut... je, je,... loarekin problemarik izan.
Gustora geratu zitekeen Zaldunborda-berrikoekin beste ordu pare bat solasean, kanpoan euri eta haize nahastuek bazterrak astintzen zituzten bitartean. Baina abiatu gara berriro minutuak eta segunduak nagusi diren hirira. Presaka eta muturka. Juan Joxek plastikozko zorro batean ganbaratik jetxi dizkigun sagarrak, patzoloak tartean, hartuta gustora.
ARTASO
20-23

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakIRAZUSTA2
PertsonaiazIRAZUSTA2
EgileezARTASO1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude