J. M. Irausta: "Sorginkeria Asko Dauzka Segak"


2021eko uztailaren 16an
Juan Jose Irazusta segalariari elkarrizketa

J. M. Irausta: "Sorginkeria Asko Dauzka Segak"
"Gizona ez da metrotan neurtzen" esaten zigun gure aitak ume garaian, "ez eta indarra besotan edo izterretan". "Badira gizon txikiak, zioen, besteak baino handiagoak direnak".
Orduan aditu genion kaso gehiegirik egin gabe.
Gero ezagutu ditugu gizon txikiak, handiak, kaxkarrak... era guztitakoak ezagutu ditugu, bainan hau bezalakorik apenas.
Gizon indartsua da hau, bainan indartsua bezain apala.
Pizkorra bezain alaitsua, sendoa bezain azkarra.
Txikia bezain handia. Txikia baino haundiagoa.
Herri honetan ezagutzen dugun giza-handi askotxo baino handiago, gizonago, GIZONA da Juan Jose Irazusta SEGALARIA.
A: Nondik nora zetorrek segarako hire afizio hau?
J.J.I.: Ni korrika hasi ninduen gazte gaztetatik. Korrika egitein nian bainan pista gutxi, zergatik udaran baserrian lan asko egiten genian eta pistara ez zitxion joaterik. Behin baserrian lan eginez gero pistara joateko ere gaizki eta... Anaien artean zaharrena ni ninduen eta baserriko gastigatuena ere ni. Dela dela beti ibili izan nauk korrika. Krossa ere egiten nian...
Soldaduskan eduki nian korrika egiteko denbora eta aukera. Gustora pasa nian, ze gauza bat gertatu huen. Gure kintari oso soldaduska motza tokatu zitzaion, hamabi hilabete terdikoa. Orduan Madrila joan gintuen kanpeonato de España militarra korritzera, sei hoberenak kanpeonato del mundo militarra korritzera joan behar zutelarik. Italin huen gainera, eta esan nian, "bestela ez diat hura sekulan ezagutuko" eta hirugarren atera nian kanpeonato de Españan. Etorri gaituk Madriletik bueltan kuartelera, Burgosen nitxion ni, eta inor ez zegoela, hi. Denak lizentziatu zituztela. Hiru egun egin genizkian Madrilen eta han inork ezer ez zitxakian. Trasteak hartu eta etxera! Pena galantarekin gelditu ninduen ni, kriston ilusioa nian Italira joateko.
Gero hemen ibili ninduen. Kanpeonato Vasco-Navarron laugarren egin nian. Gero profesionala egin behar nintzela eta ez nintzela eta. Gero egin nian Iruntxiberrirekin mano mano. Jokatu nian eta hura galdu egin nian. Gero Usuagak sega apustua egin zitxian. Batek sega egin eta gero Iruntxiberrik hamar kilometro korrika. Biak elkarrekin nere kontra. Aurrenengo apustua nian segatan eta errez irabazi nitxien.
A: ...eta orduan hasi hintzen segan...
J.J.I.: Bai, bainan ez nitxion ni orduan oso interesatua segan, apustuak eta...
A: Bainan etxean egingo huen segan...
J.J.I.: Etxean bai. Hamalau urtetatik hasita gelditu gabe. Gero lanean hasi ninduen igeltsero eta gogo handirik ere ez eta. Hernaniko Jaureginekoa etorri zitzaidan egun batean. Kanpeonato bat antolatu behar zutela eta bat falta zitzaiela. Hamabost egun lehenago hasi preparatzen eta irabazi. Gero etxean, baserrian lan asko eta. Gure aita ere apostuzalea izan duk bainan, apostua preparatzen duenak ez zeukak baserrian lana behar bezala egiterik... eta aita ez huen alderdi horretarakoa. Gero hura irabazi nuen garaian ilusioa ere egin zitzaioan eta hor hasi ninduen, kanpeonatotan eta. Zortzi urte ordutikan.
Joan den urtetan esan zitxian Arriak jokatuko zidala. Aurten, "gero berandu igual izango duk" eta martxoan, azken aldean edo horrela, retoa jarri nian BALDIN BAZEN. Nik gogoa nian jokoa lehengo gizon zaharren erara egiteko, bi ordutara. Erretiratzekotan ere ibili ninduen, eta aurten ere pentsatzen nian erretiratzea bainan azkenengo kanpeonato hau ez duk atera uste bezala eta datorrenean izan beharko dik.
A: Nola egiten duk hik orain segatan? Baserrian behintzat ez haiz bizi...
JJ.I.: Ez, ez, lehengo praktikarekin...
A: Bainan normalean baserritar jendea aritzen duk horretan, ez?
J.J.I.: Baserrian lan egindakoa.
A: Entrenamendu bereziren bat beharko duzue bada?
J.J.I.: Entrenamendua..., hi pentsatua ez baldin bahago konkurtsoren batera joateko, baserrian normalean aritzea duk. Bestela berriz, ilusioa jarria baldin badaukak premioren batean, erreminta preparatu behar duk eta saioak egiten hasi. Haiek normalean baino handiagokoak izaten dituk. Batean eta bestean saioak egin eta behin preparatu orduko, minutuko hainbeste ebakitzen diagu, edo hainbat metro, eta hor ibiltzen haiz...
Bainan profesionalen bat tartean ez bazegok ez duk horrelako kontrolik eramaten.
A: Lehen baserrian bizi huen segalaria eta eguneroko praktika zian sega. Ez ote ziren gaurkoak baino hobeagoak?
J.J.I.: Praktika bai, orain baino gehiago seguru, bainan segatan, pelotan bezala, pelota hau dela edota bestea dela, bada segan ere igual: sega honek horrela behar dik, beste horrek harako, besteak honako, hau horrela jarria. Bakoitzak jakin behar dik nola komeni zaion sega. Hiri sega komeniko zaik tankera batean jarria, niri beste batean.
A: Bakoitzari ordea, nola komeni zaio? Gorputzaren arabera? Terrenoaren arabera? Zerk agintzen dik erreminta baten edo bestearen komenientzia?
J.J.I.: Normalean gorputzaren arabera. Batek indarra gehixeago edukiko dik, eta lentoxeago izango duk, besteak indarra gutxiago eta rapiduagoa izango duk, petxu gehiago edukiko dik...
A: Orduan zer egiten duk, kirtenaren neurria aldatu?
J.J.I.: Sega bera "iyesigo", "eskurago", "heltzaileago", "axalago"... taktika horiek denak.
A: Kontu berria al duk hau?
J.J.I.: Berri berria ez, eh. Zer esango diat bada? Lehen pelotarekin esan diaguna. Lehenago baino ahalik eta haundiago egiten direla orain.... bada bai. Bainan hiri komeni zaian sega hartu behar duk. Nik hasieran experientziarik ez nian bainan orain aldatzen joaten nauk, urtean bi edo hiru aldatzen diat. Esatebaterako aurten joan den udara joan, udara zenbat eta lehorrago doan, belarra ebakitzerakoan, hik baldin badauzkak bustian erraz ebakitzeko erremintak, gero horrelako lehorte bat datorren garaian nekea zetorrek.
Sorginkeria asko dizkik segak. Jendeari ez zaiok iruditzen baina... ikaragarria, asko, asko.
A: Etxe bakoitzeko sekretoak?
J.J.I.: Sekretoak, sekretoak...
A: Dabilenak jakingo dizkik, ezta?
J.J.I.: Dabilenak, eta... entrenadore bat bestea baino azkarrago izaten duk. Nahiz eta igual saiatu bi langile lan batean bat azkarragoa izaten duk bestea baino, edo egokiago lana hartzen duelako edo...
Nik zer esango diat bada: nik nola ikasi nuen? Gazterik hasi nintzelako eta, pertsonak indarrik ez daukan garaian erremintari egokitasuna bilatu behar zaiok. Lehengo taktika zaharrera jende asko ibili duk oraintsu arte. Bateko "maila txikia", "motxa"... horiek denak nik kanbiatu egin dizkiat. Maila handikoarekin, esaterako, orain ni hasi nauk berrietatik. Orain denak horrekin hasi dituk. Ez zekiat hobeago ala txarragoa den, edo niri ikusi didatelako, bainan hala duk.
A: Apustuaren zaletasuna nondik nora zetorrek?
J.J.I.: Apustu batzu haserre handirik gabe jokatzen dituk nahiz eta dirua jokatu. Deportean dabilen batek "jokatuko al diagu?", eta aurrera, hi eta ni. Beste batzuk berriz, auzoan igual eskandalua hasi, apustuaren idearik gabe egon eta gero apustua jokatzera etorri, jeneralean hondatzeri direnak hauek izaten dituk. Jeneralean auzo artean izaten dituk, deporterako afizio handirik gabe, seta hartu eta dirua jokatu. Horiek dituk hondatzen direnak.
A: Hondatzen direnak... eta hil ere bai. Bazeudek apustu sonatuak Ernio inguru hauetan. Hik ere entzuna izango duk seguruasko Zarauztik Aiara izan zen korrika apustu batena. Bata bestea baino hogei kilo gutxiago zela eta diferentzia hori gorputzaren gainean hogei kiloko karga batez bete behar zuelarik. Bero handia atera omen zian gainera egun hartan eta hil egin omen huen. Ito.
J.J.I.: Bai, aitari aditua zioat.
A: Orain ia ez duk horrelakorik ematen...
J.J.I.: Preparazioa ere igual hobea eta, zergatik orduan egiten zuten preparazioa, esaten dutenez behintzat, nik aitari entzun zioat, apustua eginbehar eta apustua irabaztekotan kabi-zuloa arrautz-gorriz bete eta indarra egiteko oilaskoa, eta babak eta haragia eta... jan eta jan. Orduan iruditzen deportea egin behar zuenak jan egin behar zuela.
Orain kontrol hobeagoa zegok. Entrenamendua, eta jaten dena ere, eta medizinak, eta... Besto gainontzekotan hobe jaten ziaten orduan, lehengo aldian, jana txarra zegok orain. Jan bestela, ez eta zera ere, nere estomagoak ez zeukak nere aitak korrika egiteko jaten zuena jateko abilidaderik. Ez eta gutxiago ere.
A: Denborada hasten denean zein izaten duk hire entrenamendua?
J.J.I.: Egun batean korrika egiten diat eta bestean segan. Suabeago edo fuerteago, ea eta nola nagoen. Korrika petxua egiteko gero segan.
A: Eta zenbat proba izaten dituk denboradan?
J.J.I.: Martxoan hasi eta orain arte, aurten esaterako, lau proba izan dizkiat, bi premio eta bi apustu.
A: Baserria ela baserriko erreminta zaharrak behera doazen bezala ez al doa sega beheraka?
J.J.I.: Ez zekiat bada, hori hala duk bainan aurten sekulan baino segalari gehiago izan gaituk. Ematen dik piztualdi bat duela. Bestetik ere orain segatan jarduten den bati baino gehiagori esaiok mendian egiteko, harri koskorren artean, eta ez dik jakingo.
A: Belarra nondik duk egokingo ebakitzen, goitik? behetik?
J.J.I.: Hori, ohitura nire iritzirako gehiena. Batzuei iruditzen zaiek lur kontratik ebakitzea baino errazago dela goragotik ebakitzea. Hor asko egiten dik erreminta ondo kolokatzeak. Hondotik ezin dela pentsatzen ditek, bainan nire ustez zenbat eta beheragotik hobe.
A: Ze alde zegok belar bustia eta lehorraren artean?
J.J.I.: Bustia errazagoa duk ebakitzen. Karga gehiago dik, erresistentzia handiagao jartzen dik.
A: Segalari gehienak giputzak dituk, ez?
J.J.I.: Gehienak bai, gehienak Gipuzkoakoak gaituk. Bizkaian ere badituk. Handik etorri izan duk baten bat. Hara joan, apenas. Lehengo urtean 12 hituen kanpeonatuan. Hernanin sei baino gehiago ez gaituk biltzen. Naparra ere ibiltzen duk bat. Leizakoa, Zabaleta.
A: Gipuzkoan ze tokitan zegok segarako afiziorik gehiena?
J.J.I.: Hementxe, Aia, Zizurkil, Oihartzunen, Goiherrin ere piskat bai, Belauntzan.
A: Zergatik ote duk Ernio buelta honetan bakarrik dagoela afizio hori?
J.J.I.: Nik zer zekiat bada, Azkoiti aldean pelota den bezala hemen sega. Ohitura kontua izango duk noski. Hemen ez pelotarik, ez ziklistarik, zona honetan... nola esplikatuko nikek bada... ohitura.
Azkoiti eta Eibar alde horretan, Gipuzkoa dituk bainan hor ez ditek sega ezagutu ere egiten.
A: Ze erreglamentu zegok segatarako?
J.J.I.: Sega apustua izaten duk bi modutara, apustua edo premioa izaten duk, herorrek zorroztua edota lagun batek. Herorrek zorroztutakoa baldin bahaiz X metro jartzen dizkik federazioak, eman dezagun 30 direla. Lagunarekin bahaiz 35, gehiago behar dituk deskantsatuago hago eta Reglamentu hori gero federazioak aldatu behar dik belarra eta eguna dauien tankeran. Belar txikia zegok, edo uria ari dik, hauek momentuan erabaki beharreko kontuak dituk. Belarra jasotzen dutenak segalariaren hamar minutu ondoren ibiltzen dituk normalean. Bainan euri asko ari duenean karga handia, eta igual denbora gehixeago eraten ditek. Hori momentuan erabakitzen duk deakuerdo batera ailegatu ondoren.
A: Eta azkeneko kanpeonatuan zer gertatu duk?
J.J.I: Bai, nire denboran harrapatu dudan udarik hoberena harrapatu diat aurten, azkenengo kanpeonatu honetarako dispuesto nitxion... Hura izan balitz (galtzea) ni neroni ailegatu ez nintzelako edo gaizki ibili naizelako, hau delako edo hori delako, ez zidan hainbesterainoko penarik emango, bainan abilidadea sobra eraman eta irabazi ezin.
Jexux IJURKO Joxe MOLLARRI
20-23

GaiezKirolaHerri kirolBesteak
PertsonaiazIRAZUSTA1
EgileezMOLLARRI1Kirola
EgileezIJURKO1Kirola

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude