«ELA Gabe Ez Dago Akordiorik»


2021eko uztailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
ELAko Antonio Mendozari elkarrizketa

«ELA Gabe Ez Dago Akordiorik»
Hauteskundeen karrera bizi eta gogor deala esaten badugu urriaren 28koak bururatuko zaizkio mundu guztiari. Hainbeste esames, buruko min eta amets txar sor erazten ari duten hauteskunde famatuak. Asko jokatzen du partida honentan alderdi bakoitzak eta torniloak ahalik eta estuen uzten saiatzen dira denak. Baina badira beste hauteskunde batzuk ezkutuagoa egiten ari direnak. Sindikalak. Besteen ondoan beren brilo guztia galdurik. Hauteskunde horietatik zer aterako denaren arauera, datozen urteetan Euskal Herriko sindikalgintzak eramango dituen bideak markatuak geratuko dira. Horrek gure politikoren eta ekonomiaren arloan suposatzen duen guztiaz. LAB (Langile Abertzaleen Batzordeak) sindikatuarekin solasaldi bat izan genuen orain bi aste. Oraingoan ELAkoengana jo dugu, eta kontu hanek esan dizkiguna ANTONIO MENDOZA izan da.
ARGIA.- Ze espazio betetzen duzue Euskal Hetriko sindikalgintzan?
ELA.- Oraintxe ari gara hauteskunde sindikalak egiten; eta datu orokorrak datorren urtarrila arte jakiterik izango ez badugu ere, baditugu jadanik %25 etan zer gertatu denaren ideia. Horien arauera badirudi Euskal Herrian aurreko hauteskundeetatik aldaketa izugarririk ez dugula ezagutuko. Dena dela, esan dizut nola oraingoz egin diren %25 horietako ondorioak besterik ez dugula eskuartean. Datu horiei begira igotzen ari gara.
A.- Aurreko hauteskundeetan atera ziren ondorioei begira hitz egin beharko dugu orduan.
E.- Euskal Herriko sindikalismoaren espazioa hiru aukera definituk betetzen dugu. Beste aukerarik ez dagoenik ez dizut esango, bakoitza bere errepresentatibitatearekin. Baina globalki harturik, euskal langileen aukerak hiru sindikaturen bidetik joan dira. Nafarroa kenduta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan langileen ordezkaritzaren %70 hartzera-iritsi garela esan dezakegu hiru sindikatu hauen artean. ("Eusko Langilleen Alkartasuna", "Comisiones Obreras" eta "Unión. General de Trabajadores" sindikatuez ari da, jakina). Eta hiru horien artean ELA %42k aukeratzen du.
Zer esan nahi du honek? Batetik, hiru horien artean, portzentai horrekin, langileen ordezkaritza zabal bat dutela, Europako beste zenbait herrirekin konparatuta adibidez. Bestetik, ELAri dagokionez, gehiengoa daukagu, eta gehiago igotzea espero dugu. Hori horrela, gaurko legea jarraituz, «Lan Harreman Kontseilua» bezalako erakundeetan ELAk "beto" posibilitatea dauka. Hau da: Euskal Herrian ezin dela akordio sindikalik egin gurekin kontatu gabe, Comisiones eta UGTk bakarrik ezin dute egin.
A.- Panorama hori ez da Espainiko Estatuan planteaiatzen dena bera.
E.- ELAk hainbesterainoko indarrik ez balu, Espainiako modelua Euskal Herrian ere berdin-berdin ezarria dagoela esan nahiko luke. Gure presentziak ordea hautsi egiten du planteiaketa hori. Mundu guztiak ezagutzen du alor honetan gure helburua: marko ezberdin bat planteiatu behar dugula Euskal Herri mailan, gure neurrietara moldatua. Estatuko egoerarekin gauza askotan antza badu Euskadikoak, beste batzuetan ordea alderantziz. Autonomi prozesua, esate baterako, ez litzateke posibible izango gure langileriak euskal erankundeak ez baleuzka.
A.- Afiliaketaren arazoari helduko diogu. Euskal Herrian afiliaketa maila oso apala dagoela esan ohi da beti.
E.- Euskal Herrian afiliazioa estatu osokoa kontuan hartuta baino dexentez haundiagoa dela esan genezake. Guk ez daukagu besteren datu konkreturik, baina gutxi gora behera euskal langileen arteko %20tik %25erako tarte horretan daude afiliatuak gure ustez; estatuan kota askoz ere txikiagoa da,. Gure kota ere oso txikia dela esan lezake norbaitek. Baina kontutan euki behar dugu, konparazio batera, aldamenean dugun Frantzian kota hori %17koa dela. Alemanian aldiz %35-40 daude afiliaturik. Guzti hori asalariatuak kontutan harturik; industrian kopuru horiek igo egiten bait dira.
Ez ahaztu bestalde sindikalgintzak lau urte besterik ez duela. Hori ikusita, afiliaketa maila oso garrantzitsutzat daukagu Euskadikoa. Estatu mailan ere afiliaketa igoaz joanen zela uste genuen. Baina han eraman den praktika sindikalaren ondorioz afiliatuen kopurua apala da.
A.- Ematen al duzue zuen sindikatuak duen afiliatu kopuruaren xifrarik?
E.- Ez dugu ematen gure afiliatuak zenbat diren zenbakirik. Bakoitzak nahi dituen numeroak esatea ez zaigu egoki iruditzen. Behin baino gehiagotan aldarrikatu dugu sortu behar dela erakunde bat, sindikatu guztiek eta bakoitzak zenbat bazkide dituzten kontrolatuko duen erakunde bat.
Gure sindikatuan kontatzen ditugun afiliatuak, dena dela, osoki afiliatuak dauden eta kuota ordaintzen dutenak dira, benetako bazkideak.
A.- Zuen ustez, beraz, gure langileen artean dagoen afilisketa neurria egokia da. Baina hauteskunde sindikaletan ematen den abstentzionismoa?
E.- Orain arteko hauteskundeetan ez dirudi abstentzionismo haundiegirik dagoenik; nahiz eta enpresatik enpresara kopuruak asko aldatzen diren. %80 inguruko partizipaketa zifrak ari dira ematen, eta neurri egoki samarrak dirudite.
A.- Orain aste pare bat LAB sindikatukoek esaten zigutenaren arauera, sindikatu hartako afiliatuen ezaugarri garbi samar batzuk atera genitzazkeen. ELAn afiliaturik dagoen langile jendeak ba al du halako ezaugarri berezirik, ze motatako langileak bilizen dituzue?
E.- Urte hauetan gauza bat lortu dugula uste dugu: ELAko bazkideak, halako karakteristika zehatzik ez eukitzea, adibidez alderdi batekin lotura politiko, ideologiko edo teorikorik ez eukitzea. Une honetan ELA barruan era ezberdin askotako jende ezberdin asko dago, inmigratu asko ere bai. Zabaltasun haundia lortu dugu.
Ze aukera egiten du ELA aukeratzen duen jendeak? Sindikalgintza moderno bat. Sindikalgintza abertzale bar, gure lanaren markoa Euskal Herria delako. Eita lotura politikorik ez duen sindikalgintza bat.
A.- Goazen hauteskunde hauetako burrukara. Zer eskaintzen dio ELAk langile bati?
E.- Langile bat bakarka nagusiaren aurrean defentsarik gabe geratzen da. Sindikatu batek egin behar duena, beraz, lehenik langileak biltzea da, ugazabaren aurrean indarra euki ahal izateko. Eta sindikatu guztiek, gureak ere bai, daukaten helburua: Euskal Herriko langile guztiak elkartzea. Badakigu zaila dela, baina aurrera goazen bitartean urratsak emanaz joango gara.
Ondoren beste arazo bat azaltzen da: elkartzeak bakarrik ez duela langilearen problematika osoa konpontzen, eta sindikatu batek orduan zerbitzu batzuk eta planteiamentu batzuk egin behar ditu. Asistentzia hori kontutan hartuaz, ELA da asistentzia juridiko eta teknikoa ezertxo ere kobratzen ez duen sindikatu bakarra kuotaren barruan sartzen da. Beste alde batetik erresistentzia kaxarena dago. Nagusiarekin borroka bat hasten denean asmo onak eukitzearekin ez da aski: irauteko eta irabazteko posibilitatea ere behar du; garrantzitsua ez da nolanahi iskanbila bat sortzea, irabaztea baino, Euskal Herrian eta estatuan, langileari, afiliatuari, huelgan dagoenean diru laguntza bat ematen zaion sindikatu bakarra gara, 4.000 eta 5.000 pezeta artean asteko. Minimo bat da, egia; baina langileak ez dezala greba bat galdu iraun ezin duelako edo jatekorik ez duelako.
Sindikal heziketa da sindikatu batek bete behar duen beste lan bat, militanteak egiteko; erakunde batek militanterik gabe ez bait dezake funtzionatu. Horretarako eskola bat daukagu muntaturik, bere permanentzia eta guzti.
A.- Langile guztiak elkartze aldera lan egitea aipatu diguzu. Ze bidetatik jotzea zenukete nahiago, dauden sindikatuak sendotuz ala bat haundia osatuz?
E.- Sindikatu baten helburua bat osatzea izan ohi da. Baina hor gauza bat gertatzen da: berak izan nahi duela bat hori. Ikusi behar dena orduan eredu sindikalen artean langilerian azeptaziorik haundiena zeinek duen da. Alde horretatik, orain dela urte batzuk abaniko sindikalak oso zabala ematen bazuen, gaur egun estutzen ari da, gelditzen diren sindikatuak gero eta haundiago azaltzen dira. Egia da batasun batera jo behar dugula, baina zenbait sindikatu aukera politikoen mendean dagoen bitartean oso zail ikusten da hori. Gure lanak orduan bi aldetatik jo behar du: gure aukera sindikala ahal dugun gehiena indartzea eta bestetik alboko sindikatuekin ekintza batasun bat aurrera ateratzea. Nabiz eta jakin gure sindikatuaren helburua ahalik eta langile gehien biltzea eta bere babesean hartzea dela.
A.- Zertan bereizten zarete Comisiones-etik eta UGTtik, ba al da bereiztasun sakonik?
E.- Hasteko, guk ekintzaren markotzat Hego Euskal Herria hartzen dugu, lau eskualde historikoak; horrek printzipioz bereizten gaitu estatu mailan ari diren sindikatuetatik, ELAk abertzaletasunaren eta Euskadiko egoeraren barruan egiten duelako bere lana. ELAk bere lana beste maila batean planteiatzeko asmorik ez du, nazionalitate sindikatu bezala irauten du. Beste nazionalitateetan ez dira askorik sortu, egia da. Baina langileen artean onartua dagoela dirudi; eta Euskal Herrian maioritario izateak zerbait esan nahi du.
Beste bereizketa bar, bai Comisiones-ek eta bai UGTek nahi duten zentralizaketan datza; bai negoziaketetan, bai aspektu guztietan. Horrek burokratizapen sindikal batera eramaten du. Ez burokratizapena UGTk edo Comisionesek enpleatuak dauzkalako, baizik eta erabaki guztiak puntu batean hartzen direlako. ANE, AMI eta abar horren adibide dira: langileen interesak baino gehiago sektore batzuenek jokatzen dutela, langile sektore baten, politiko sektore baten, sindikatu sektore baten edo nagusi sektore baten interesek. Gure praktika alderantziz da, deszentralizapen sakon bat ematen da, tai llerrretako sekzio sindikalek ere autonomia sendo bat dute.
A.- Ez ote da izango estatu mailan egin diren akordio horietara ez dizutela joateko deirik egin eta orain akordio horiek ukatzen dituzuela?
E.- ELAk estatu mailako paktu sozial bati uko egiten dio, baina baita Euskadi mailan eman daitekeen paktu bati ere. Ez dugu inola ere Madrilen egin ez duguna Euskadin egitea planteiatzen.
Zergatik hori? Afiliatuek mantendurik bizi den sindikatu batek langileek nahi ez dutena egin ezin duelako; afiliazioa desegintzea izango litzateke, eta sindikatua bera desegintzea ondorioz. Beste gauza da beste zenbait interesengantik, politikoak eta abar, langile elkartasun izatea garrantzia gutxiagokoa izatea, bere estrategia beste bide batzutatik markaturik daukalako, eta baita bere finantziaketa are.
Beste sindikatuetatik bereziten gaituen hirugarren aspektua gure independentzia erabatekoa da. ELAn ezin du kargu sindikalik euki kargu politikoren bat daukanak, mundu guztiak dakien legez. Baina hori ere garrantzizkoa izanik, sindikatu bati independentzia ematen diona autosufizientzia ekonomikoa da. Sindikatuak zerbitzu horiek denak eman behar dizkio langileari eta aldi berean bazkide kuota bidez mantenduz. Osterantzean, ekonomi bideak beste nonbaitetik atera behar dira. Eta laguntzen duenak beti pasatzen du faktura. Kontutan euki behar da gauza bat: interes politikoak eta sindikalak zenbait alditan elkarrekin badoaz ere, beste batzutan elkarren kontra jartzen direla, eta interes politikoak sindikalak bere menpe hartu nahi izaten ditu.
A.- Eta LAB bezalako sindikatu batetik zerk bereizten zaituzte?
E.- Hori berek esan beharko dute, baina haiengandik bereizten gaituena modelu sindikala dela uste dugu. ELA sindikatu instituzional bat da erakundeen aldera jotzen du, baita ere partizipazio batekin. Eta LAB, piska bat aldatzen ari da, ez dakigu ze neurritaraino aldatuko den, baina badirudi ez duela sindikatu bat antolatu nahi mugimendu bat baizik. Hor dago alde nagusia. Langile mugimendu bat ez da organizazio bat, eta gu organizazio bat gara.
A.- Comisiones eta UGTtik sindikatu modeluak bereizten omen zaituzte, haiek modelu politiko baten menpean daudela. Ba al du ideologiarik ELAk?
E.- Sindikatu batek ezin du esan anti-ideologikoa denik edo inon ideologiarik ez daukanik. ELAren ideologia eta pentsakizuna hortxe dago, printzipioetan. Garrantzitsuena hau da: ELAn hartzen diren erabakiak bere bazkideek hartzen dituzten erabakien funtziotan direla, eta ez kanpoko erabakien funtziotan, ez politikoen gain.
A.- Baina ba al dago gizarte eredu edo modelu bat ELAren buruan?
E.- ELAko jendearen buruan egon daiteke gizarte modelo bat baina hori gizartearen eboluzioarekin batera joaten da planteiatzen, eta alderdi politikoek zer esan haundia daukate. Oso beste gauza da edozein alderdik planteia dezakeen gizarte modelua sindikatuari ongi iruditzen zaion ala ez. Ongi iruditzen bazaio onartu eginen du, eta gaizki iruditzen bazaio borroka egin beharko du, eredu hori planteiatzen duena edonor dela ere.
A.- Ideologiaren arazo hori, dena dela, konkretatuko da gaurko arazoei aurpei ematerakoan, krisis ekonomikoari adibidez.
E.- Azken kongresuetako erabakiak irakurriz gero, orain dela hiru urtekoak beste erreibindikapen eta erabakiren artean sindikatuaren eritzi politiko edo programa aztertu zen. Aurtengoan alderantziz izan da, esplikazio ekonomiko bat izan da, ELAk ekonomiaz zer pentsatzen duen. Zaila izango litzateke hori bi hitzetan adieraztea; hor daude, bestalde, kongresuko erabakiak. Puntu oinarrizkoena, eta gehien eztabaidatu dena, krisiari ze irtenbide ikusten-dizkiogun hori izan da.
A.- Luzarorako ikusten al duzue zuek ere krisia?
E.- Krisia ez da goizetik gauera pasako den gauza bat, denbora bat iraunen du. Daukan arazo bat langileen gain erortzea da, kapitalismopean krisi guztietan gertatzen den bezala. Agertzen ari den beste ezaugarri bat berriz produktibitatearen gorakada izugarria da; produktibitatea gora doan bezala langabezia ere gora doa. Industrian lehengo enplegu kopuruetara iristea ezinezkoa izango da. Horrek baditu irtenbide batzuk. Zerbitzuen sektoreari bultzada bat eman behar zaio. Alde horretatik subdesarroilaturik gaude; langileriaren %37 besterik ez da ari zerditzuetan Euskal Herrian. Estatu mailan ere, berez gutxiago behar zuelarik, %44 badira. Sektore horri aurrerakada haundi bat eragin behar diogu beraz. Eta dena dela, industrian sortu den langabezia guztia ez du zerbitzuen sektoreak irentsi ahal izanen, eta garbi dago produktibitatea gora joan den bezala erreparto bat bat egin beharko da, lan orduetan, erretiroetan eta bar.
A.- Eusko Jaurlaritzak daraman politika ekonomikoaren aurrean ze jarrera du ELAk, errekonbertsio industrialaz atabar?
E.- Lehen esan dizudan bezala, arazo ekonomikoen azterketa kongresuko penentzietan dago. Hala ere esan genezake ELAk Eusko Jaurlaritzaren balorapena hartzen duen neurri bakoitzaren arauera egiten duela. Ez bakarrik kongresu mailan; prentsa mailan ere etabar kritikatu ditugun erabakiak izan dira. Begira zer gertatu den administraritza lokala eta horko iskanbilekin.
A.- Sistema honen barruan interbideak aurki dakizkioke, beraz, krisiari.
E.- Bai, eta borrokan jarraitu behar dugula. Sistemak eboluzio batzuk eukitzen dituela, eta erremediorik gabe, sistema aldatzen ez den bitartean borroka egin behar da langileen interesak defenditzen.
A.- Alde horretatik izango litzateke zuen eta LABen arteko bereiztasuna.
E.- Uste dut LABek ere planteiatuko duela langileen defentsa sistema honetan ez duela sistema aldaketa bakarrik planteatuko. Sistema aldatuko balitz ere sindikatuak berdin berdin jarraitu beharko luke bere langile eta afiliatuen interesak defenditzen. Langileak bere indarra euki behar du edozein sistematan bere burua eta bere interesak defenditzeko.
AGIÑA
4-7

GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaELA
PertsonaiazMENDOZA1
EgileezAGIÑA1Ekonomia

Azkenak
Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Biharamunen lantegia
Zer ikertu herritarrek erabakitzen dute

Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]


2025-03-27 | ARGIA
Euskal sagardo ekologikoaren bereizgarria, kupeletan jartzeko gertu

Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.


Eguneraketa berriak daude