Euskadiko Ekologisten Batzarra Naparroan


2021eko uztailaren 19an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskadiko Ekologisten Batzarra Naparroan
Pilarika egunak aurten eskeintzen zuen puente horretaz baliatuz bildu ziren Naparroan hiru egunez Euskadiko talde ekologistak.
Lehenbiziko aldia honako talde hanek kordinaketa eta egituraketa asmo batzuren ingurnan Euskadi hesparrutzat zutela biltzen direla.
Eztabaidak, lan taldeak, txostenak etabarrak egin eta aurkeztu ondoren beste batean berriz elkartzekotan geratu ziren, ea zer aterako ote zuten batzar horietatik.
Hona hemen bada han izan zenaren berri.
ARGIA: Zeintzuk eta nongoak izan dira batzar horretan agertu diren taldeak?
EKOLOG.: Naparroatik hasten bagaituk Iruñeako Antinuklear eta Ekologista batzordeak, Tafallako Talde Ekologikoa eta Tudelako ADMAR.
Arabatik Amurrioko Mendiko Langunak Ekologi Saila eta Gasteizko GLT.
Bizkaitikan Bilboko Antinuklear batzordetako partaide zenbait, Romoko Taller Ekologikoa eta Gorbearen Defentsarako Taldea.
Gipuzkoatik Kattagorri Taldea, Txustarra eta Eibar eta Donostiako antinuklear batzordetako zenbait partaide.
ARGIA: Begibistan nabarmen agertzen den lehenengo kontua taldeen ugaritasana dugu. Zein izan da hainbeste talde batzar batean biltzeko arrazoia?
EKOLOG.: Geure aurrenengo helburua guztiak biltzea izan da elkar ezagu gaitezen behingoz behin. Guztiok esaten dugunean Hego Euskal Herriko guztiak esan nabi dugu. Orain arte gure kasa ibili gara bakoitza geure aldetik. Oso garrantzitsua deritzogu guztion biltze eta koordinatzeari.
ARGIA: Biltzeko arrazoia edo helburua hori baldin bazen zein izan da batzar hiru egun horietan bete duzue egitaraua?
EKOLOG.: Kontutan har ezak bildu ginen lehenengo egunean ez geneukala inolako egitaraurik ez eta inolako orden del diarik. Bildu egin behar ginduan. Eta hala, bildu ondoren, orden del dia bat prestatu genian lehenengoz aurrenengo egun hartan. Oso espontaneoa izan huen, han sartu zirean gaiak eta eztabaidak.
ARGIA: Ze eztabaida?
EKOLOG.: Haserako eztabaida, zeharo bapatekoa, ea zer zen ekologia eta ea zeintzuk ziren ekologistak, galderatan oinarritzen zen.
ARGIA: Gezurra dirudi orain hortaz aritzea, ezta?
EKOLOG.: Gezurra ematen badu ere hori izan huen lehenengo eztabaida. Nahiko teorikoa gainera. Izan al daiteke ekologista antinuklearra izan gabe?, edo antinuklearra ekologista izan gabe? Ekologoak, ekologista ote dira guztiak? GREEN-PEACEkoak benetazko ekologistak al dira?
Ekologista Urbanoak Eta Ingurugirokoak
ARGIA: Hainbeste talderen artean, eta batez ere aurretik ezezagunak izanik, ezberdintasun bat baino gehiago agertuko ziren, ez?
EKOLOG.: Esan genezake, eta horretarako taldeen jatorria edo izena bera begiratzea besterik ez dago, bitan bana zitezkeela hango talde guztiak: ekologista urbanoak eta ingurunea, natura bezala ulertuz, zaintzeari garrantzia ematen zioten taldeak.
ARGIA: Banaketa honek ze eragin zuen ekologismoari baruzko eztabaida horretan?
EKOLOG.: Bada normalean ekologista urbanoak askoz ere politizaturik agertzen zirela. Besteak igual ziren edo ekologoak edota mendi elkarte batetako kideak. Egitaraua egiteko orduan ere berehala nabaritu zen bereizketa hori. Gai guztiak bi arlo horietan banatu ziren, nahiz eta gero puesta en comun edo delako hori egin.
ARGIA: Zeintzuk izan ziren aztergai horiek?
EKOLOG.: Arbolen aldatzea, nekazal babestea eta lurazpia, zoologia: babesteko hesparruak, ibililadi naturalak, historia eta arte aldetik lurralde interesgarriak, erasoak naturari (babesteko landareak), eta aidiaren kutsadura izan ziren ingurugiroaren aldetik atera ziren gaiak. :
Bestalde, Lemoiz, garraioa orokorrean, uren kutsadura, bizi kondizioak, bizilekuak, zakarrak eta erreziklajeak, industri kutsatzaile eta arriskutsuak, gizartearen militarizaketa, consumismoa...
ARGIA: Azterketa guzti auekin zer espero zenuten lortzea?
EKOLOG.: Aztergai hauek lantaldetan banatuak eta landuak izan ziren gero guztiak bateratuz. Horren helburua Euskadiko diagnostiko bat eukitzea zen. Oso aproposa gertatzen zitzaigun hainbat herrialdetako jendea izanik antzeko langlobalak ikertzea.
ARGIA: Zuen iritzirako, zein izan da batzar hauetako teorizatze maila?
EKOLOG.: Ezin duk jeneralizatu, denetatik egon baita. Alde batetik batzu beren praktika agertzeko gauza baino ez dituk izan. Beste batzuk ordea, praktika hori gaindituz, feministekin, antimilitaristekin eta antzeko beste zenbait talderekin elkartzea proposatzen zuten. Beste arlo batean, eta lehen ikusi dugun bipolarizaketaren arabera, politikoak eta ez hain politikoak, batzuk iker taldeak baino ez zituzten nahi. Borrokazkorik ez. Instituziopean iker lanak egitea. Hau, noski ezin zuen beste askok onartu.
ARGIA: Feminista eta beste antzeko talde horiekin elkartzeak partidu «berde» edo horrelako baten jaiotzea suposatuko al luke?
EKOLOG.: Ez. Bueno, oraingoz ez du inork horrelakorik planteatu. Nahiz eta beste talde horiekin bildu horrek ez luke esan nahi hortik partiduren bat aterako litzatekeenik. Ekologia egin nahi bada garbi daukagu gizarte hau aldatu egin behar dela. Pauso zenbait eman behar da horretarako eta ondo iruditzen zaigu aldaketa horretan saiatzen direnekin elkartzea.
ARGIA: Ze lotura dituzte talde ekologista hauek eta antinuklear batzordeak?
EKOLOG.: Partehartzaileak aipatu ditugunean konturatuko hintzean antinuklear batzordetako "zenbait partaide" esaten genuela. Batzordeek parte har dadin eskatu dute nahiz eta erakunde bezala ez bultzatu edo eragin hobeto esanda.
ARGIA: Ondorio gisa ze gauzak azpimarratuko zenituzteke?
EKOLOG.: Alde batetik gaien lantzea. Bestetik koordinazio eta eraketaren aldeko lehen urrats handi bat izan direla topaketa hauek. Azkenik beste topaketa batzutarako epeak eta egunak jartzea, Urtarrilaren 15-16rako. Hona agertu ez diren beste talde guztiei zabalduko zaie deia.
ARGIA: Ze gai ikuituko dituzue orduan?
EKOLOG.: 15ean talde bakoitzaren praktika bera ezagutaraztea izanen da eguna beteko duena. Hor agertuko dira zehatz mehatz gu guztion arteko ezberdintasunak 16rako berriz, Industrializazioa, produktibismoa eta soldatak.
Eta horrela segitu genuen debora batean hontaz eta hartaz solasera zenbait galdera atera zitzaigularik. Esatebaterako, oso injiniero, biologo eta tekniko gutxi omen daude Euskadiko talde hauetan. Estatuko taldetan aldiz erruz aurki daitezkeela zioen. Zein izan ote zitekeen horren zergatia, eta batek zioen teknikoak nahiko aburgesaturik bizi zirela, asimilaturik beraz. Eta estatuan ez?, zioen besteak. Beste honentzat borroka politikoaren erradikalizazioan zegoen kontua. Estatu mailan radikal xamar izateko ez omen dago aukera handirik. Horretarako nahiko aproposak izan zitezkeen ekologistak, Bainan hemen? Radikalak ote ekologistak?
T. MANTEROLA
18-19

GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEkologia
EgileezMANTEROLA1Gizartea

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Eguneraketa berriak daude