Gramatikoz Eta Predikadorez Beteta Gaude


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Anjel Zelaieta Euskal Literaturaz:
Gramatikoz Eta Predikadorez Beteta Gaude
I.: Zelan ekin zenion euskara ikasteari?
E.: Psikiatrek esango luketen legez, sublimaziomodu bat izan zelakoan nago: andereño baten bi begiez enamoratu ordez, euskaraz maitemindu nintzen. Eta, gaiztoago dena, nire amorioskatzearen arrazoia, "errukia" izan nuen; euskara zorigaiztoan ikusirik, –Arrese Beitiaren ama euskara hori-, jagon egin behar nuela otu zitzaidan, eta, horretara, hasi nintzen erabilten, ikasten eta, ausartago dena, idazten.
Nire bihozkada honen berri izan zuen aiton-osaba batek–zehar hitzak zuhur hitzak!- ohar ere egin zidan:
- Itxi egizu ahalegin hori, ez dizu ezertarako ere serbituko eta!
Ateraldi honek min minbera egin zidan, eta, bat batera, bota nion:
- Zeuk zeure emazteari diozun sentimenduak ere, ez du ezertarako balio!
I.: Zein izan ziren zare lehen ihardunak?
E.: Bueno, geroago, egia esan, amorio hori arrazoitsuago egin nuelakoan nago, paradoxikoa baldin bada ere. Geroago, diot, hor 60.garren urte inguruan, existentzialist-marxist-zale bihurtu ginen guztiz. Honen errudunak, Arantzazu-ko Ama Birjina-ren Errodrigotxo-kumeen aparteko seme bat izan zen: Jakin, euskal gazteriaren aldizkaria. Hementxe ikasi nuelakoa daukat, euskaraz baina zerbait komunikatu behar nuela, edo linguistek esan bezala, hizkuntzaren funtzio errepresentatiboa erabili behar nuela, eta es metalinguistiko-amurusa soil-soilik.
Garai hartan, Bilbo-ko Diozesis-ko klero-agintariak, apaizgoan onartu ninduenean, destinoa emokeran, abertzale sentimenduak agertzen nituela eta zeharo desbideratu ez nendin, edota kontraricak neutralizatu nintzan, errabal edo suborbio batera bidali ninduten: Bilbo hegaleko Etxebarri-ko San Antoniora. Hemendik, artikuluxka batzuek bidaltzen nituen Zeruko Argia-ra, non, orduko aita kaputxinoek, bi dimensiozko magnanimidaderik handienaz-argitaratzeko onartzeaz, inoiz sosik ez eskerrik ez emanez– publikatu zituzten. Garai haietan, L. Bloy/Marx-ez kutsaturik nengoen.
I.: Eta noiz hasi zinen Anaitasuna-n lanean?
E.: Patuak, tropak zuhurkiago gidatu zituela, kontatzen du Jenofonte-k bere Anabasis-ean. Antzeko zerbait gertatu zitzaidan niri ere: behin, Retolaza jaunarekin –Kili-kili-koarekin–, topo egin nuen Bilbo Zaharrean eta esan zidan:
- Bihar, Pelota kalean, Anaitasuna-ri joera eta indar berria emateko batzar bat daukagu... zergatik ez zatoz?
Eta joan nintzen. Han zegoen bildurik garai hartako gazteriaren loria eta karabelina! Buru-gisa, S. Zubiri, eta erredaktore-buru 1. Berriatua zena. Ugazabaren planta hartu nion hari, eta honi zuzentzailearena. Falta zen eta etorri behar izukeen jendearen berri ere eman zen, eta Juanjo Puxa Ina–Euskal Lege Biltzarreko Lehendakaria orain izena ematean, A. Ugarte buru jaunak –Milloi-ko ota-adarrak ekarri balitu bezala-, "horrek ez du gaurko gazteriaz harremanik" esanez, gaitzetsi zuen.
Zuzendari berria hautatu behar dela eta, Jesus Naberan-ek nire izena aipatu zuen, segurasko Zeruko Argia-n publikatzen nituen artikuluek, solbentzia hori ematen zidatela pentsatuz.
I. Zelan gogoratzen duzu Anaitasuna-ko lanaldia?
E. Nik, eta nire emazteak–orduan ezkongaiak– mando-lana egiten genuen: propaganda, suskripzioak, kobraketak, mekanografia... Eta guk hori egiten genuelarik, Puxana eta bere n-talentuko gazteek, ez zuten "gazteekin harremanik": ezikasketak egiten ari ziren, "comme il faut!". Asto-lan ze-hau gogoratzen dudaneko, ezin dut maldezio tipitxo bat bota besterik egin, ba bi-tez ere ene emaztea, kaballeruarekin kalean paseatzeko doaiez Jainkoak hornitua, des-norabideturik ikusten dudanean.
I.: Eta literaturaz noiz arduratu zara?
E.: Arduratu, neurririk apalenean behinik behin, nahiko txikitan. Baina literatura zer denez kargutzen, oraindik oraintsu hasi naiz: filologia bukatu eta literatura irakurten-azaltzen nabilenetik, apurka-apurka ba dihardut zerbait jakiten.
I.: Eta literatura sortzen?
E.: Behinola M. Zaratek esan zidan, literatura idatzi egin behar nuela. Ez genuen luzaroan berbarik egin, baina bai zertaz ihardun behar nukeen konturatzeko aina. Inoiz egin ere egin dut. Baina zail ikusten dut: neke handiz idazten dut, ahul sentitzen naiz, ez dut indarrik.
I.: Nola ikusten duzu euskal literatura?
E.: Gramatikoz plagaturik!
I.: Ezer besterik?
E.: Bai, predikadorez aseta.
I.: Gehiagorik?
E.: Bilustu-zalez beterik.
I.: Nola ikusten duzu J. Sarrionaindia-ren poemagintza?
E.: Joseba Sarrionaindia-k, ber-berak dioenez, literaturaren literatura egin du, eta ba dirudi horixe dela bide bakarra. Josebaren poema bakoitza, experimentu bat da. Sariztatu zuten gauez, entzun izan nion mahaiko bati, Sarriok ez zuela ezer berririk. "Nihil novum sub sole", dio Liburu Santuak, eta Jiankoak inspiratua da! Garbi dago Joseba-k ez duela ezer berririk esan nahi, ez baita posible horrelakorik; eta sortu nahi dituenak ontzi berriak dira, eta hori fonetika historikoa, fonologia, lexikografia-lexikologia, sintaxia sakonkiro ikasi dituenaren airearekin egiten du. Esan, marionetak marionetentzat idatzi dituela dio, baina, egitan, literaturaren literatura literatur-zaleentzat egiten ari da. Maite dut.
I.: Eta zelan ikusten duzu literatura klasikoa?
E.: Oso errez: ez da existitzen! Herri-literatura edo ahozko literatura albo batera utziz, euskal literatura deituan salbagarri gutxi dago. Zerbait "plazer hartzeko" –Detxepare-ren hitzez esateko- irakurtzen bada, ez da errez izango: Peru Abarca eta Acto de Nochebuena, behar bada. Moguel-ek eta Barrutia-k funtzio poetikoa jokatu nahi izan zuten eta, neurriren batean behintzat, lortu ere bai. Pastoralak, ostera, idatzirik behintzat gutxi ezagutzen ditugu. Nik Kaniko eta beltxitina "trajedia" irakurri izan dut: errepresentaturik, "ikustekoa" izango da, baina "irakurria" -literatura-, ez da bertsolari herritar mailatik igoten. Eta bertsolaritza literatura bada, arbitrarietatez hori uste delako da, baina bertsolaritza ezer izatekotan, ahozko-literatura (sub-generoa) da, eta ez literatura (littera).
I.: Eta zer diozu gainetikoaz?
E.: Gainetiko euskal literatura deitu horren balio guztia, liguistikoa da, eta linguistentzat, gainera, janari gozo eta mardul. Edonola ere, ba dirudi literatura bera ere era diakroniko batez ulertu behar dela. Beste era batez esanik, Prai Bartolomeren "dantza-informea" delako horrek ez du poetikotasunik, edo ez zen izan haren nahia hori behintzat, baina karmelitanoak egiten ditnen saraoen deskripzioak, begiradei buruz dituen digresioak... jakina, gaurko mentalidadeko bati, ni neuri gehintzat, irribarre samur bat sorterazten dit: izan ere, nola zekizkien karmeldar hark, zelakoak ziren gau-pasa-giroak? Analogiaz? Ate-zerrailtik, ostondurik, begiratuaz? Umetan ikusitakoak ber-gogoratuz? Laikoz disfrasatu eta sarturik? Zein batera zein bestetara frailea irudikatu, xartmangarria da kixote-karmilitarreren ekinaldia.
I.: Literatur-zale izateaz gainera, zuk euskararen koordinakuntza-lana ere egiten duzu Lauro-n...
E.: Hori da oraingo zamari-lana, bai.
I.: Zelan ikusten duzu euskera-ikaste hori?
E.: Talde bi ditugu. Bata, euskaldun-zaharra da. Hauen arazoa, normala da: alfabetatu egiten dira eta kito! Besteena, anormalagoa da: ama hizkuntza Utzi, berria hartu, ikasi eta erabili egin behar dute. Anormaltzat ikusten dut, normalean ez baitute horren beharrik.
Ikastola-barruan, edonola ere, euskara idatziaren ikastea, maila dexente bateraino heltzen da, edota maila dexente batera altza genezake–gautak ondo eta artez planteatzen badira–. Baina euskara mintzatuaren arazoa askoz ere zailago ikusten dut, ezbaita gauza bera hizkuntza jakitea - eta mintzatzea.
I.: Eta «zaharrak» aipatu dituzanez gero, nola irakatsi hauei?
E.: Tokian tokikoa, dudarik ez! Lekeitio-ko ikastolan, eskolaurrean dauden euskalduri zaharrek ez dute zertan entzun dizkiot, ile, utzi, gut etabar, deutsodaz, ule, itxi eta gitxi ... ordez. Eta horrelako hori dagien maisu-maistra batek, despiste astun bat pairatzen du, eta pairaerazten, eta behar diren azalpenak eman arren, horrelako horretan segitzen duen maisu-maistrari, soldata kenduko nioke. Idazten eta irakurtzen hastean, ostera, piskana piskana, eta sistematikoki, baturantz eramango nituzke.
I.: Eta nola ikusten duzu euskararen "asturua"?
E.: Iluna. Eta arazoa da euskara mintzatuaren larrialdia ez datorrela ikastolarik-ezagatik, magisterio eskoletan euskal filologiarik ez egotetik, edo unibertsitatean euskal disziplinarik ez eukiteagatik... generazio batek -guraso-ama batzuek kasurako–euskara "ixten" dutelako baizik. Hortxe dago etena eta ez -dago eten horrentzat San Juan gaurik!
I.: Eta euskal telebista?.
E.: Kia! Hori zenbait ofiziokorentzat bizibidea besterik ez da izango. Ez politikarik, ez kulturarik, ez teologiarik irakatsi ez duen mamala horrek, ez uste euskararik irakatsiko duenik: telebisioa ikusi egiten da eta ez entzun!
I.: Zein da, beraz, miraria?
E.: Umetatik dakitenek ez uztea! (Jesus Naberan Naberan ere, –zuhurtziaren talentuz Jainko Altuak jantzi duena bera-, konturatu izan da honetaz: euskaldun zaharrak alfabetizatzea errentagarriago da, euskaldun berrien interes konposatua baino, hizkuntzaren zeregin nagusia usario baita, eta ez publizitarioa.)
Julian MIÑAMBES
30-32

GaiezKulturaLiteraturaEuskal Lite
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakELAIETA1
PertsonaiazELAIETA1
EgileezMIÑAMBES1Kultura

Azkenak
Krabelin gorriz jantzi dute German Rodriguezen hilarria

German Rodriguez eta Joseba Barandiaran omendu, eta langile mugimenduaren alde egindako lana txalotu dute Iruñean. Palestinari ere elkartasuna adierazi diote, sanferminetan urteroko zitan Iruñean.


2024-07-08 | Pauline Guelle
Analisia
Hesi istorio

Nork aurreikusten ahal zuen 2024an Peio Dufau –Marie Heguy-Urain duelarik ordezko–  EH Baiko hautagaia, diputatu izanen zela? Eskuin muturraren kontrako kanpainak eta estrategiak funtzionatu du. Ipar Euskal Herriak ez du faxistarik bidaliko Frantziako Asanblea... [+]


Gorbeialdeko makroproiektu energetikoen aurkako milaka helegite aurkeztu dituzte Jaurlaritzan

Zigoitian 100 hektareako parke fotovoltaikoa eraiki nahi du Solariak, eta eskualdea gurutzatuko luke oso goi tentsioko linea batek ere. Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako bizilagunek herritarren 5.540 helegite aurkeztu dituzte ingurua “mehatxatzen duten proiektuak gelditzeko... [+]


Emakume bati sexu erasoa egiteagatik, gizon bat atxilotu dute larunbatean Tuteran

Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du larunbat honetan Tuteran, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita. Emakumeak Poliziari deitu zion laguntza eske gizona jarraika zuelako.


Hamalau egun atxikita egon den saharar ekintzaile politikoa libre utzi dute

Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]


Donibane Lohizuneko arrantzale bat hil da Kantabrian

Itsasoan gertatutako istripu baten ondorioz hil da arrantzalea. Hunekin Aski itsasontzian lanean ari zelarik erreskatatu zuten gizona, larunbat arratsaldean. Erietxean hil zen.


Iñaki Echaniz, laugarren barrutiko irabazlea
“Itxaropen haizea dakar Fronte Herritar Berriaren dinamikak”

Iñaki Echanizek irabazi du Zuberoa, Nafarroa Beherea, Hazparne eta Biarnoko zati bat barnebiltzen dituen laugarren hautesbarrutian. 2022an bezala, garaile atera da, ezkerreko Fronte Herritar Berriaren izenean.


Milaka lagunek salatu dituzte Sanferminen lehen egunean izandako eraso matxistak

Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.


2024-07-08 | Gedar
Lau urtean %75,32 handitu da etxebizitza turistikoen kopurua EAEn

Lau egunez behin hotel berri bat zabaltzen dute Espainiako Estatuan.

2024-07-08 | Sustatu
Nola informatzen dira euskal gazteak? Sare sozialekin nagusiki, eta telebistan gero

Ikusiker Ikusentzunezkoen Behategiaren txosten berrienak euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan duten interesa aztertu dute. Emaitzak interesgarriak dira; laburbilduta, informazioaren interesa egon badago, eta informazio-iturri fisa, sare sozialak dira gehienen... [+]


Eguneraketa berriak daude