EHE Eta HAUTESKUNDEAK


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
E.H.E. ri elkarrizketa

EHE Eta HAUTESKUNDEAK
Hauteskundeak badatoz, eta alderdi eta herri mugimenduak berriz ere inoiz baino gehiago lan egin beharko dutelakoan gaude.
Duela bi urte t'erdi euskararen normalizazioaren alde borrokatzen ari den EHE taldeak ere, kalean agertu dituen kertelak ikusi ondoren, eta egunkarietan atera diren artikuloak irakurri ondoren, zerbait esateko dutela dirudi hauteskunde hauetan, eta beraz beraiengana jo dugu, eta batzuekin elkarrizketa hau egin dugu.
Esan dezakegu, kalean behintzat, hiru izan direla ezagutu arazi dituzten ekintza nagusiak. errotulazio kanpaina, Eusko Kontseiluan, Nafarroako Diputazioan, eta irrati nazionalean egin zituzten itxialdiak, eta azkenik «Gabonetarako telebista eta irratia euskaraz» kanpainak. Orain badirudi beste kanpaina bat egitera doazela. «HAUTESKUNDEOTAN PROPAGANDA EUSKARAZ ETA EUSKALDUN HAUTAGAIAK».
ARGIA.- Zer diozue egin zenuten telebista eta irrati kanpainari buruz?
EHE.- Bai, joan den urtean, "Gabonetarako telebista eta irratia euskaraz", kanpaina egin genuen, eta egin esan, beti bezala, kanpaina honek ere gauza onak eta txarrak izan zituen. Herri eta instituzio ofizialen mailan oihartzun bat izan genuelakoan gaude. Azken momentuan, hau da manifestaldiak egiterakoan gauzak piskabat okertu zitzaizkigun, Araban eta Nafarroan, ondo atera ziren, Gipuzkoan eta Bizkaian berriz nahiko gaizki. Hura pasa ondoren, lau hilabete nahiko motel pasa genituen, batez ere herri mailan lanean ibili ginen eta ez toki guztietan.
Gabonetarako telebista eta irratia euskaraz izango zirela esan zuten behin eta berriz, azkeneko aldiz, 81-erako omen zen, zortzi hilabete pasa dira eta oraindik ez dago ezer, eta azken berriak diotenez erdaraz nagusiki izango da, nahiz eta Labaien Jaunak behin eta berriz euskara hutsez izango zirela adierazi. Halaz ere kanpaina honen helburu nagusienetako bat ondo bete delakoan gaude hau da, herri mailan telebista eta irratiak euskaraz izan behar dutenaren beharra garbi geratu da, eta nahi ez badute, ez dutela jarriko, zeren eta eskubidea badute eta boterea ere bai, bainan agian, edo seguraski borondate politikorik ez dute euskara normalizatze ARLANTZ ko nahiz eta hori esan.
Beste alde batetik kanpainaren ondorio onenetako bat, Gipuzkoan, Bizkaian,.Nafarroan eta Ipar aldean, euskararen erabilpena irratietan gehitu dela, eta zoritxarrez Araban ez.
A.- Orain Hego Euskal Herri mailan beste kanpaina bat egitera zoazte.
EHE.- Bai aurten maiatza aldean, udazkenaren bukaeran hauteskundeak zetozela zurrumurrua zegoen, eta beraz taldeek hauteskunde hauetan zer egin genezakeen pentsatzen jarri ginen. Hauteskunde hauek aurreratzean, pentsatuak genituen beste kanpainak, denden izenena adibidez neurri haundi batean atzeratuko ditugu. Halaz ere esan bezala maiatza aldean eztabaidatan hasi ginen, zer eska genezakeen, nola, zergatik eta abar... Denbora azkar pasatzen ari zen, eta uztailan Iruñean UEU-n izandako biltzarrean kanpaina honen helburuak markatu genituen. Eztabaidak egon ziren, bainan azkenean puntu hauetara iritsi ginen:
–Hauteskundeotan hautagai euskaldunak eta propaganda euskaraz gutxienez: mitinak, kuinak, kartelak,...
Gutxienez diogunean zera esan nahi dugu: euskararen erabilpena beti normalizaziorantz doana izan behar du, hau da, zonaka berezitasunak kontutan harturik bainan euskararen alde, hau da, adibidez, (Zintruena) ere bai, eta beraz ez dugu uste "testimonialismo" hutsa izango denik. Agian alderdi batzuk ez digute kasorik egingo, beste batzuk piskabat, eta agian batzuk kaso egingo digute, ez dakigu, ikusiko dugu. Gure ustez dena lortzen ez bada ere, bainan herri mailan hautagaiak euskaldunak eta propaganda euskaraz izateko beharra onartzen bada, ez da gutxi izango, eta eztabaidak sortzen badira zer esanik ez. Eskakizun hauek ez dira abstraktoki planteatzen, gaur egun euskara jakitea eta erabiltzea bakarrik bada ere, euskararen alde ikaragarrizko lana egitea baita.
nigon beti euskaraz zerbait nahiz eta gehiena erdaraz, eta euskal zonetan dena euskaraz adibidez.
A.- Zein oinarri dituzue kanpaina hau «testimonialismo» hutsean eror ez dadin.
EHE.- Guk ez dakigu alderdiek zein garrantzi emango dioten kanpaina honi, bainan halaz ere uste dugu, eta zorionez, Euskal Herrian euskararen arazoa, hau da euskararen normalizazio beharra ez dela euskaldunena (euskaraduenena) bakarrik, baizik eta euskara ikasten edo ezer ez dakiten erdaldunena (erdaradutene
A.- Zentzu honetatik ««testimonialismorik» ez dela gertatuko diozue. Orain zein argumentu dituzue kanpaina hau aurrera ateratzeko.
EHE.- Era askotakoak ditugu Adibidez egoera minoritario batek sortzen dituen erabilpen arauek ikusirik erabaki sendo bat hartu behar delako:
Hizkuntza baten erabilpena ez da inoiz guztiz aukerazko edo arbitrarioa. Esan dezagun, badirela "arauak" erabilpen jakin batzuek inposatzen dizkigutenak. Gauza garbia da, hizkuntza minoritarioa komunitate bateko minoria linguistikoaren hizkuntza dela. Egoera minoritario batetan, hizkuntzaren "erabilpen linguistikoak" "erabilpen arau murrizkorrak'" dira. Hots, euskararen erabilpena baino, erdararena bultzatzen dutena gure kasoan. Ikus dezagun zertan datzan euskararen egoera minoritarioa: Euskal Herriko komunitate osoak (erdaldunak gehi elebidunak), %100-ek erdara erabiltzen dute. Euskal Komunitate minoritario batek (elebidunak), %23-k euskara daki, ez du esan nahi erabiltzen duenik. Komunitate elebidun bakarra (euskara eta erdara dakitenak), euskaldun komunitatea da. Komunitate minoritarioa, %23-k. Komunitate maioritarioa erdalduna, elebakarra (erdara hutsik dakite), %77-a, eta komunitate euskaldun bakarra, elebakarra (euskara hutsik dakitenak) ez dago, zeudenak bukatu dira egun, %o-a. Beraz komunitate euskalduneko biztanleak, erdara eta euskara erabiltzen du, eta komunitate erdalduneko biztanleek erdara bakarrik erabiltzen dute. Euskal Herrian, biztanleri osoak erdara darabil eta erdarak, era guztietako funtzioak betetzen ditu. Biztanleriaren zati txiki batek, %23-ak, euskara batzutan erabiltzen du, eta hizkuntza honek oso funtzio gutxi betetzen ditu, (erdara, euskara ez dena). Euskal herria horrela osaturik dagoela, "konportaera linguistikoa" zein den jakiteko egin ditzagun galdera batzu:
Nork erabiltzen du hizkuntza: euskaldunak /erdaldunak
Nori zuzendua edo norekin: euskaldunarekin/erdaldunarekin
Noiz okasio formaletan edo okasio informaletan
Nola mintzatua edo idatzia
Zer esateko: giro arrunta edo giro zientifiko, tekniko, politikoa,...
Hau da, euskara erabiliko da: euskalduna bada hizkuntza erabiltzen duena /eta/beste euskaldun batekin ari bada /eta/euskara mintzatuz ari bada/eta gai arunta baldin bada... Horietako baldintza bat betetzen ez bada, erdara erabiliko da: erdalduna baldin bada!erdaldun batekin ari bada/ala/ okasio formal batetan/ala/ idatziz/ala/mintzagai ezarruntez,...
Hau dela medio (Konbinaketak egin) "euskararen erabilpenaren maiztasuna", asko jota ere %ó-ra iristen da, eta erdararena %94-era. Zifra hauen aurrean esan daiteken gauza bakarra hau da, hain gutxi erabiltzen den hizkuntzak denbora gutxiko bizia duela, edo nahiago baldin baduzue, hain gutxi erabiltzen den hizkuntza ezin dela luzarora bizi. Euskarak irautea nahi baldin badugu, aldarazi behar ditugu, jadanik eta errotik "erabilpen linguistikoaren arauak". Historikoki, euskararen ordezkapen linguistikoaren atari aurrean gaude: hasieran erdaldunak ziren elebidunak: gaur euskal hiztunak gara elebidunak.
Arazo hau ez da Euskal Herrikoa bakarrik, toki guztietan prozedura berbera ematen da; inperialistek desagertarazi dituzten kulturak eta hizkuntzak, lehen sendoak ziren (Irlanda, Afrikako koloniak), Ameriketako indioak). Horietan gurean bezalaxe, perspektiba historikorik eza, egoera estatiko eta mugikaitza dela uste izatea, euskara beti minoritario dela uste izatea, euskara beti minoritario izan dela pentsatzea eta abar... "uste erdi ustel"' dira. Arazoa historikoa da, eta egoera modernoa da. Arazoa politikoa da eta ez linguistikoa.
Arazo hauengatik pentsatzen dugu gure herriaren ordezkariak direnek, eta Euskal Herriak benetan euskalduna izan behar duela diotenek, euskaldunak izan behar dutela (euskara dutenak-), eta propagandak gutxienez euskaraz egon behar duela. Ordezkariek euskaraz ez badakite, nola eska geniezaioke herriari euskara ikastea, eta hauek erabiltzen ez badute, erabilpena nola lantzen hasi serioski...
A.- Zuek oraingoz, batez ere, euskara bakarrik aipatu duzue, bainan euskal kulturaren arazoa hor dago.
EHE.- Hizkuntza komunitate nazional baten ezagupide ikusgarriena da, sozialki bateratzailea den erlazio tresna funtzioz gainera, kultura baten adierazpena da; ez produkto homojeneo eta mugikaitz bezala uierturik, jadanik tradizioek kondartua, produkto heterogeneo, forma asko eta eragilekoa baizik. Usadio eta ohitura zaharretik abiatuz gaurko gizon emaLumeen asmo eta gogo kulturalek hartzen dituena.
Kultura herrien historia eta identitatearen adierazpen publikoa baldin bada, baita ere, zapaltzaileen arma aldi berean. Zapaltzaileak bere interesak homojeneizatzeko duen lehen helburua, zapaltzen eta ustiatzen duen herriaren kultura ezabatzea da, beren nortasuna gabetu ahala, kultur inperialista ezartzeko.
Hizkuntza adierazpen tresna bat ez ezik, tresna zehatza ere da, maila komunikatiboan bizitza kolektiboa artikulatzen duena. Hizkuntzaren bidez identitate nazionala ezartzen da. kultura ezberdindu bateko partaidetza adierazten da, besteekiko sentimendukide diren sentimendu batzuren partaide egiten da.
Gizarte bateko "diglosia koloniala" inperialismo/koloniakuntza egoera batetik dator: bi gizarte jatorriz ezberdinak, bata bertakoa eta menderatua zinez diglosia jasaten duena: eta bestea jatorriz kanpotarra, integratu gabea eta menderatzailea ere gertatzen dena eta eremuan menderatzen duena.
Euskal Herria, kulturalki ere, multinazionalek kolonizatzen duten herria da: Ameriketako Estatu Batuetako industria kulturala da gure produktogile menderatzailea (telebista, zinema, kantu, ...). Egoera honen zergatiak, politiko, kulturgizarteko eta ekonomikoak dira. Edozein eratara, geroko euskal kulturak zentzurik izango du, nazionala baldin bada bakarrik (hots komunitarioa, eta solidarioki Euskal Herriaren gehiengoari interesatzen zaion proiektu politiko baten erantzun gisa sortua), eta HERRIKOIA (hots: demokratikoa eta irekia kulturalki).
Prozedura eta produktu kulturalak herriartekotzean datza oinarrizko jokabidea, ez eliteentzat bakarrik, hots, euskal kultura herrikoi berri baten elemenduekin, beste era batera esanda, euskal kultura herrikoi nazionala, euskarak bete behar baitu dagozkion bizkarhezur eta integratzaile zereginak bete ditzan.
A.- Azkeneko erantzun hauen zentzua jarraituaz, zuentzat hizkuntza, eta hizkuntzaren normalizazioari dagozkion arazoak kolektiboak dira.
EHE.- Euskal Herriko zazpi herrialdeetan euskara erabiltzeko eskubidea utzi ezinezko herri eskubidea da, eta eskubide kolektiboa denez betebeharrak eskatzen ditu:
- Derrigorrezkoa bada, Euskal Herrian biziz eta lan egiten duten euskaldun (euskara duena) askoren jokabidea aldatzea: Euskal Herrian (euskararen herrian) euskara hitzegitea, irakurtzea eta idaztea, ez du praktika osagarria izan behar, euskaldunen ohizko ohitura baizik. Euskara jakin eta ez erabiltzeak, euskara ez jakiteak dakarren ondorio berbera dakar.
–Euskal Herrian lan eta bizi diren erdaldunek (erdara duena), euskara eta euskal kulturaren errealitatearekin hasi behar dute harremanetan, euskararen erabilpena errespetatu bidez. Ulertarazi egin behar da, euskara ulertzen ez dutenei ere, erdararen erabateko erabilpenaren inposaketa, asanblada, batzar edo lagunarte batetan, beti diskriminatzailea dela.
- Euskal Herrian lan eta bizi egiten duen erdaldun abertzaleak, bere burua etsirazi behar du, dagokion euskal izaera kontzienteki bereganatuz bakarrik, osotasunez parte har izango duela, Euskal Herriaren Birreraikuntzan.
–Lehen esan dugun bezala, Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun euskaldun eta erdaldunon arazoa dela euskararen normalizazioa, birreraikuntzaren baldintza delako. Euskara, Euskal Herrian bizi garen guztiona delako.
-Normalkuntza linguistikoa, gaur egun datza, erdaldunen euskalduntzean ez ezik, euskaldun gehiengoaren birreuskalduntzean ere (alfabetatzea).
- Euskara, Euskal Herriko hizkuntza nazionala izanik, biztanle guztiek jakin behar dute, epe zuhur batean, bere ohizko hizkuntza zein nahi delarik.
- Euskal Herriko birreraikuntza nazionalaren prozedurak gai izan behar du herri osoa (gehiengoa) integratzeko (euskal hiztunak eta erdal hiztunak), langileriak aintzindaritasun garbia izango duen gizarte proiektu batetan sakabanatze soziala gaindituz.
Euskal Herriaren benetako birreraiketa nazionalaren alde bagaude askatasunaren alde zinez bagara. euskararen arazoa koherenteki leporatu behar dugu, euskararen normalkuntza osorik gabe, birreraiketa eta askatasun horiek zentzu osoa ez bait dute.
Euskararen arazoa gaurdanik konpondu nahi ez dutenek, geroko utzi nahi dutela esan nahi du. Hau da, gauden euskararen fasearen egoera zehatz honetan, gure hizkuntza nazionala likidatzea eta kanpotarrena onartzea suposatzen du. Hitz batean, gure herri kultura eta herri identitatea likidatzea.
18-21

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEHE
EgileezARLANTZ1Hizkuntza


Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude