Trikitixa gazte eta kaletarra

  • Soinua Eta Panderoa Solaskide.

Ez genien edaderik galdetu, bakoitzak asma ditzala urteak argazkiak ikusita. Piskanaka elkarrizketa zentratuz joan zen, eta kasetaren zinta aurrera zihoan neurrian gustorago sentitzen ginen haien konpainian. Trikitilarien isilpeko munduaz mintzatu ginen, nekeak, satisfazioak eta trapu zaharrak mahai gainera ateraz. Azkenerako, galdetu beharrekoak bota ondorn, eta esan beharrekoal ongi jasota, tramankulo gustizk bildu genituen espaloitik paseo lasaiean abiatuz. Basoerdi pare bat hartuta Bilboko Aste Nagusia komentatzen ihardun ginen. Hurdrengo egunean txapelketa bat zeukatela eta, agurtu genuen elkar. Prentsaren bidez jakin genuen gerora txapelketa hori irabazi zuela Miren eta Bingen bikoteak. Ezin hobeagozko bukaera elkarizketa honetarako.

ARGIA.- Zuengan atentzioa gehien deitzen duen detallea da agian. Asko kostatzen al zaio zuena bezalako bikote bati ateratzea?

BINGEN.- Bai, noski, gazteoi asko kostatzen zaigu ateratzea. Badakizu, batzu aspalditik ari dira jotzen, ondo egiten dute eta goian daude. Eta hori beste gauza guztitan bezala, eta gero besteei hastea asko kostatzen zaie. Hemen Gipuzkoan behintzat. Bizkaian errazago da.

ARGIA.- Zergatik desberdintasun hori Bizkaia eta Gipuzkoaren artean?

BINGEN.- Hango zaharrek oso gauza diferenteak jotzen dituzte, askoz arkaikoagoak esango nuke nik, anzestralagoak. Gipuzkoakoa musikalagoa da, landuagoa. Orduan hango gazteek hemengo modura jotzen dute, eta horregatik errazago dute leku bat aurkitzea piska bat joaz gero. Hemen, berriz, leku guztiak okupatuagoak daude.

ARGIA.- Betidanik izan al dira desberdintasun horiek?

MIREN,- Bai, eta gainera hemengoek ezin dituzte bizkaitarrak ikusi, txarrak direla esaten dute. Bizkaitarrak ez dira hainbeste sartzen hemengoekin. Orain Arte Ez Da Txikitilari Kaletarrik Izan

ARGIA.- Eta zeuok, trikitilari gazteok, nola ikusten zaituzte zaharrek?

MIREN.- Aurrez behintzat ongi ikusiak gaude. Ez dugu inolako iskanbilarik edadea dela eta.

ARGIA.- Lehen aipatu duzue nolabaiteko bereizketa dagoela Bizkaia eta Gipuzkoako trikitilarien artean. Bestela ere, esan al daiteke nolabaiteko eskolak badirela trikitilarien artean?

BINGEN.- Hor bi eskola berezi ohi dira, bakoitza herrialde batetan kokatuta. Bata izango litzateke Azpeitikoa, eta bestea Asteasu bailarakoa, Ernio ingurukoa. Hori gaingiroki ikusita. Gero badira ere bi horietako berezketa horretan sartzen ez direnak, Larraitzen edota Bizkaia aldekoak.

ARGIA.- Izen batzu aipa itzazue horietako bakoitzean...

MIREN.- Azpeitiko horretan ezagunenak beharbada Sakabi, Zendoia, Laja ,eta Epelde izango lirateke.
Gero panderistak, jakina.
Gero ere Sakabiren eskola dei genezakeen horretatik kanpo Auntxa dago, Urrestilakoa, oso interesgarria bere estilo bereziagatik.

Aparte, Ernioko eskolako horietakoen artean famatuena Tapia izango da ziurrena. Gu horietatik kanpo jaio gara, kaletarrak gara gu. Gu eta Bilboko trikitilari gazteak sortu arte, ez zen inoiz trikitilari kaletarrik suertatu.

Batere Solfeorik Gabe Ikasten eta jotzen

ARGIA.- Ikasi, norengandik ikasi zenuten?

BINGEN.- Trikitirali zahar horiengandik ikasi dugu biok. Mirenek Martinekin ikasi zuen eta gero Sakabirekin. Nik, berriz, Epelderekin. Beraz esan beharra dago eskola zaharretatik ikasi dugula. Hotsean edo doinuan ez dago diferentziarik Laja bat eta gure artean adibidez. Sakabi edota Auntxa eta Martin edota Lajaren artean bai, hor izan zen nolabaiteko aldaketa. Baina gurekin oraingoz ez da horrelako alderik gertatu.

ARGIA.- Eta teknika ikasteko metodoan izan al da aldaketarik? Lehen bata besteari jarraituz egiten bait zen...

BINGEN.- Ez. Hor betiko moduekin jarraitzen da. Batere solfeorik gabe, besteak behatza non jarri duen begiratu eta harena bezalakoa egin. Askoz gehiago tardatzen da pieza bat ikasteko, baina hala da oraindik ere. Duela gutxi Martinek soinua ikasteko metodo bat burutu du eta dena numeroz egin du, solfeorik gabe.

MIREN- Dena dela, hor badago aldea gu eta aurrekoen artean. Guk solfeatzeko preparazioa daukagu, eta noski, horrek erraztu egiten ditu lanak.

ARGIA.- Zaharrek ba al dute erreparorik solfeoz ikastearen aurrean? Nola ikusten dute teknika berriak sartzea?

MIREN.- Beno, gaizki ez dute ikusten, baina oso aldekoak ere ez dira. Esaten dute horrela edozeinek egin dezakeela. Halere Sakabi batek adibidez gazte guztiei esaten die solfeoa ikasteko. Bera konturatzen da kristoren bentaja dagoela solfeoa jakinda eta berak ez jakin arren hala gomendatzen die.

Zaharrak Konpetentziaren Beldur Dira

ARGIA.- Zer inportantzia daukate txapelketek guzti horren barnean?

BINGEN.- Oso handia, batez ere Txapelketa Nagusia. Hor kontutan izan behar da Txapelketak ematen duen izenak lana ekartzen duela, eta gaurregun gehiago ala gutxiago irabaztea Txapelketak ematen duen famaren ondorioz datorren gauza da. Hori horrela denaz, norgehiagoka izugarria dago trikitilarien artean eta tirabira handiak sortzen dira.

ARGIA.- Argi dago behintzat trikitixaren munduan konpetentzia oso faktore indartsua dela...

MIREN.- Jakina, eta dena da Bingenek aipatu duen horregatik, Txapelketarena eta lanarena e.a. Adibidez, orain dela bi urte ez da Txapelketa Nagusirik ospatu. Jendea desiratzen ari da, baita antolatzaileak ere. Orduan zein da problema? Trikitilari onenen pro blema da. Horiek dira egin nahi ez dutenak. Eta arrazoin bakarra konpetentziaren beldurra izan daiteke, bestela ezin da ulertu. Elkarren beldurrez daude, ez ote dion besteak lana kenduko, eta horregatik ez dute Txapelketarik egin nahi. Behin eta berriro atzeratu nahi dute haren ospatzea

ARGIA.- Trikitixaren artea sinplea al da? Sekretorik ba al du?

MIREN.- Ez, ez du sekretorik. Areago, erraza dela esango nuke. Baditu zenbait teknika berezi hainbat truko lortzeko baina erraz ikas daitezke.

ARGIA.- Orduan nola explika daiteke hain trikitilari gutxi egotea, Zergatik ez da pentsatu inoiz eskola moduko zerbait sorizea?

BINGEN.- Lehen aipaturiko problemagatik. Hor badago erreparo handi bat. Adibidez. baten batzuk truko bat erakusten dizutenean, esaten dizute zuk beste inori ez erakusteko, zeren agian zure ikasle hori zu baino hobea aterako bait da. Eta konpetentzia sortzeak lan-a gutxitzea ekar dezake. Alde horretatik, trikitilari gutxi dago, baina ugaltzeak ere nolabaiteko langaltzea ekarriko luke nonbait...

MIREN.- Benetan jokaera ridikuloa da, baina hala gertatzen da. normalean ez dute erakutsi nahi izaten. Baten batzuk bai Martinek adibidez- baina hortik bizi direlako gehien bat.

Anakroniko Samarra Gertatzeko Arriskua Dago

ARGIA.- Eraman dezagun beste eremu batetara haria. Zein paper izan dezake trikitixak gaurko musikaren esparru barnean?

BINGEN.- Bai, hori oso korapilo zaila da. Egia da gehienetan anakroniko samarra gertatzeko arriskua dagoela, hau da, nola asmatu daitekeen gaurregun nagusitu diren musika moten artean trikitixari bere lekua aurkitzen asmatzeko. Garai batetan trikitixak zuen papera gaurko egunean orkestinek betetzen dute, eta garbi dago hor ez duela zer egiterik dagoeneko.

MIREN.- Orain saioak egin nahi dira orkestinen atsedenaldiak luzexeagoak eginez eta hor soinulariak edo trikitixa ipiniz. Dena dela, badirudi jendeak atsedenerako hartzen dituela eta ez du batere dantzarik egiten.

ARGIA.- Publikoari dagokiola, zein berezitasun lituzke trikitixarenak?

BINGEN.- Garbi dago trikitixa gehien maite duena herri txikietako jendea dela. Horretan ez dago dudarik. Gero, herri handietan eta kapitaletan oso gauza bixia gertatzen da, zenbait jendek dantza egiten du baina egun jakin batzutan. Esate baterako Donostian Iraileko Euskal Jaietan besterik ez da dantzatzen. Gainerako jaietan ia inor ez da animatzen, baina egun horietan kristo guztia. Gauza bera pasatzen da Azpeitiko Santo Tomasetan edo Zarautzko Euskal Festetan.

Guretzat Trikitixa Bikotea Da

ARGIA.- Beste alderdi batetara pasatuz gaia, nola neurtu daiteke trikitilarien kalitatea? Edo beste era batez galdetzeko, zein erizpide erabiltzen dira txapelketetan kalitatea epaitzean?

MIREN.- Txapelketetan gehien neurtzen dena nire ustez teknika da, alegia, ea nork lortzen duen teknikarik perektoena. Egia esan, txapelketetan inoiz ez da esaten zein erizpide erabiltzen diren, baina nire ustez hori da gehien erabiltzen dena.

BINGEN.- Baina hori faltsua gertatzen da. Askotan ez dira zailtasunak neurtzen, gauza ikusgarriak baizik. Esate baterako, birgeriak eta birtuosismoak asko baloratzen dira, eta horietako gehienak ez dira zailak, errazak dira. Orduan zailak ez diren gauzak zailtzat ematen dira eta hori faltsua da.

ARGIA.- Eta zuen ustez, zein erizpide daude birreskuratu beharrekoak?

BINGEN.- Bat oso inportantea guretzatðeta indartu nahi duguna- da bikotearena. Hau da, inoiz edo horrela izan ez bada ere, gaurregun trikitixa bikotea da, eta imajin horrek daukan pisua baino handiago merezi du. Elkarren konpenetrazioa eta bateratzeak asko balio du guretzat. Horregatik ez dugu onartzen edozein jaialditarako bikotez alda daitekeen trikitixaren imajina.

MIREN.- Beste gauza bat oso inportantea dena kantuarena da. Gaurregun ia igual dio kantatzeak ala ez kantatzeak. Ez dugu ahaztu behar garai batetan trikitixa ia kantu hutsa izan zela, eta azken denbora hauetan ia guztiz bazterturik geratu da txapelketetan adibidez. Dena dela, azken urteotan joera izan da hori eta gure ustez premiazkoa da alderdi hori bizkortzea. Nolabait Traizionatu Da Tradizioa

ARGIA.- Trikitixaren bide tradizionala segitu nahia eta elemendu berriak asmatu nahiaren artean arazorik sortzen al zaizue, nolabaiteko zailtasunik?

BINGEN.- Hor dexente zaila gertatzen da asmatzea. Baina ez bakarrik trikitixan, beste kultur arloetan ere bai, bistan da. Baina nik uste dut azken urteotako trikitilariok gehiegi urrundu garela bide zaharretik, tradiziotik. Nik uste dut nolabait traizionatu dugula tradizio hori. Garbi dago bestalde lehengo forma zahar beretan ez duzula gelditzerik, bide berriak ausnartu behar ditugula. Baina gaurregun norma bihurtu da era batetako aireak jo behar direla eta atzera gelditu nahi ez baduzu derrigorrez jo behar. Hortik ateratzea zaila da.

ARGIA.- Ogiaren asuntoaz mintzatuz galdera bat: bizitzeko lain ematen al du trikitixak?

MIREN.- Bai, hori garbi dago. Problema da izena lortzea, baina hortik aurrera aski da maiztasun minimo batez jotzea hortik bizi ahal izateko. Puntako trikitilariak hortik bizi dira ia. Kontutan hartu goizeko hamarretatik gauerdiko ordubiak arte irauten duen saioagatik hamabost mila pezeta inguru pagatzen dutela. Hortik atera kontuak.

Ez Zigu Profesionaltasuna Interesatzen

ARGIA.- Zuek profesionalak izango zarete beraz...

BINGEN.- Beno, gu ez gara hortik bizi. Diru apurra ateratzen dugu baina ez dugu ogibiderik ateratzen.

MIREN.- Neurri handi batetan ez zaigulako interesatzen. Biotako inork ez du asmorik trikitixatik bakarrik bizitzeko. Orduan ez dugu ezta planteiatzen ere.

ARGIA.- Azken galdera konfidentzial bat, zeintzu dira zuen trikitilari maiteenak?

BINGEN ETA MlREN.- Auntxa... Auntxa eta Sakabi. Hobe esanda, Auntxa eta Iturbide, eta Sakabi eta Egañazpi. Besteak abilidosoagoak dira, baina ez dute beste hauek duten estilo berezirik. Asmatu dute bide normaletik ateratzen eta zerbait berri eta kuriosoa asmatzen.
Jesus IJURKO. Joxe MOLLARRI


Azkenak
Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Santa Klausen ejertzito antikapitalista

Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]


Eski estazioetako festibaletan kutsadurak goia jotzen du

Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]


2024-12-23 | Estitxu Eizagirre
Jaurlaritzak onartu duen planaren aurka mobilizatu da EH Bizirik
“Egungo eredu kapitalista gainditzea ezinbestekoa da larrialdi ekologiko eta energetikoari aterabide bat aurkitzeko”

Gizartean gatazka sortzen duten proiektuak jai bezperetan onartzeko ohiturari jarraituz, abenduaren 20an onartu du Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren "behin behineko bertsioa". EH Bizirik-ek elkarretaratzea egin du Jaurlaritzaren... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Hiru lagunek osatutako lehendakaritza izango du Seaskak

Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Vidalina Morales, nekazaria eta ekintzailea
“Kaleetan gerra tankeak ikustea normalizatu dugu, gerran egon gabe ere”

Santa Marta komunitateko (El Salvador) ADES Garapen Ekonomiko eta Sozialerako Elkarteko presidentea da Vidalina Morales. “Rol horretatik harago, ingurumen ekintzailea ere banaiz, giza eskubideen defendatzailea eta emakume baserritarra; hainbat urtez borrokan egon diren... [+]


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Hegoaldean 222 milioi euro gastatu dira Espainiako Loterian, sarietan jasotakoa baino bost bider gehiago

Gabonetako Loteriaren datuak eman berri ditu Espainiako Gobernuaren menpeko Estatuko Loteriak eta Apustuak elkarteak. Horien arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan batez beste 84,33 euro gastatu ditu herritar bakoitzak, eta nafarrek, berriz, 53,38 euro, EiTBn irakur daitekeenez... [+]


2024-12-23 | ARGIA
Zaballako espetxeko funtzionarioek “ezkutuko greba” hasi dutela salatu dute zenbait presok

Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]


Eguneraketa berriak daude