HAMABOST EGUN LARRAONAN


2021eko uztailaren 23an
U.E.U. X Edizioari elkarrizketa

U.E.U. X Edizioa ,
HAMABOST EGUN LARRAONAN
Ailegatu gara Iruñeatik herrira poltsa, maleta, karpeta eta tramankulo guztiak gainean ditugula eta hor egiten dugu topo betiko lagun zahar batekin. «Zer habil motel trasto zahar guzti horiekin, gerra al da edo!>>. «Iruñeatik niatorrek. Poltsari heldu ezaiok eta hartuko diagu katxarro bat>>.
Tabernan sartu eta galderaz josi hau. hori dahori jakin mina, hori berriketa. Edateko atsedenik ere ez dit ia utzi lagun honek. Zer moduz, ze giro, zenbat jende, interesgarria izan al duk?, pena merezi al dik datorren urtean matrikulatzeak?...
Giro Lasaia Eta Ederra
Trastoak utzi ditugu hor nonbaiten eta hasi zait jakinminoso hau aldamenetik adarra jotzen.
–Hik zer ikasi behar huen orain uda garai honetan? Izango huen bai beste zerbait!
- Hizkuntzalaritzan matrikulatu ninduen, bainan por libre ibili nauk alde batetik bestera, orain bertsolaritzan orain literaturan. Polita izan duk aurten bertsolariena. Taldeka egiten ziaten. Amurizak apunte batzuk atera dizkik ba, bada hiru taldetan aritzen hinduen apunte horiek segituz igaz ikasle zirenak aurten irakasle bihurturik. Amurizak koordinatu egiten zian guztia.
–Bale hi! Utzi txorakeriak eta benga asuntora, ba al zegoean asuntorik!
- Nik zer nahi duk esatea, goizero beti ibiltzen zirean kriston betazuloekin.
–Bai, bai eta hi zer'
-Dena ezin kontatuko diat ba! Dena dela giro polita zegoen, beste urte batzutan baino lasaiagoa nere iritzirako. Han ikusi behar huen Luisito Bandres txistua jotzen, edo beste urteroko potxolo hura kitarraz kantu zaharrak gogora ekartzen.
–Orduan zer, koloniatan bezala?, sutondean jarri eta denak kantari?
–Bueno, horrela baldin ba dakusak... Hi bainan izan duk gauza ederrik benetan. Maite Idirin etorri huen kitarra batetaz lagundurik. Ikaragarri ona kitarra. Gauza klasikoak jo zizkian eta liluragarria huen. manitas bat, kitarraren posibilitate guztiak erabiltzen zizkian. Maite ez zitzaidaan hainbeste gustatu, asko landu dik ahotsa eta asko ikasi dik bainan ba dik oraindik non ikasi.
–Benga, benga hiri ez zaiala Maite gustatzen...
Jende Berri Asko
Lagun honek arnasa hartzeko betarik ere ez dit uzti. Kamareroari beste erronda bat atera dezan eskatu dio. Txikitoz txikito harrapatzen dira handitxoenak.
–Ze jende klase joan duk haruntza. seguru neska eder galanki bat zela!
-Ederrak eta ez hain ederrak. Gauza bat segurua da emakumezkoak gutxiago zirean gizonezkoak baino. Ez oso nabarmenki bainan gutxixeago.
–Orain esango didak nobio bila joandako neska zaharrak zirela. Joan hadi pikutara!
- Neska zaharrak ez, hogei hogeitamar urte artekoak ginduan gehiengoa. Ezkondutakoak gutxi halere. Ba zegoean han San Antoniori errezatzeko modukorik!
–Betiko jendea izango huen ba?
-Beti betikoak batzu, ba dakik bronka guztitan agertzen direnak. Norbaitek erdia edo ba ote ziren esaten zian. Nik ez diat uste. Jende berri asko ikusi nian. Lehengo urtetan ikusigabeko aurpegi berri dexente zebilean. Ba zirudik multzo jakin bat finkatu eta estabilizatu dela eta urtero aldatuzko beste multzo flotante bat edo dagoela.
IKASTEN DA U.E.U.n
Ez da erraza aldameneko hau arrazoian sartzea, Santo Comas baino sinisgogorra dugu benetan. Denbora guztian bide bakarretik botatzen dizkit tiroak. Ba dirudi ez zaiola batere inporta han ikasi edo lantzen dena. Halako batean:
- Eta asko ikasi al duk Udako Unibertsitate horretan? Besterik egin ez baduk ere zerbait ikasiko huen behintzat, ezta?
- Ikasiko ez nian ba! Aze galdera. Tontoak ez gaituk jaio eta ikasi beharko.
- Hik bai. Hi ba zekiagu nolako piztia haizen, bainan jendeak zer...
- 400en artean denetik izango huen bainan nahi zianak bazian aukerarik! Gehienak unibertsitarioak zirean, ikasi ez zekiat ezer ikasten duten bainan hantxe ibiltzen zirean beren karpetekin gora eta behera. Zenbait alorretan flojo xamar ibili direla entzun diat. Bertsolaritzan eta hizkuntzalaritzan gustora huen jendea. Nik behintzat ikasi diat.
Literaturan ere ondo izan direla kontatu zidatek. Zienziazkoek egin ditek lan batezere, horien ordutegia begiratzen huen eta bete betea agertzen huen beti. Eskursioak, laborategiak, klase teoriko eta praktikoak...
Informatika, Irteerak; Etabar
Ez zait asetzen aldamenekoa, ez hitzez ez edariz. Espuela bakarrik agindu diot ze bestela ez nahiz sekula santan etxera helduko, eta balantzaka baldin bada are eta gutxiago.
- Zer gehiago egon duk horrela aipatzeko modukoa?
- Gauza berri bezala teknika saila...
- Profesionalekoentzat ezta? Nonbaiten letu diat zerbait horretaz. Ez, aparte.
- Ekonomi sailekoak jardun dituk ordenadoreekin lanean. 4 ordenadore zizkiaten pantaila eta guzti. Han ibili dituk horiek manejatzen ikasten. Informatika edo deitzen ziotek horri.
- Zer gehiago? (pelma samar jartzen ari zait, holako batean etxera joan behar dudala esan eta aldegingo diot aldamenetik).
–Irteera bat ere antolatu huen, Pagolara, Zuberoara. Pastoral berria antzeztu ziaten han lehengo igandean, Pette Basabürü izenekoa.
- Pastorala ondo?
- Bai, bainan ba dakik zer diren pastoralak, azkenerako aspertu egin ginduen batzuk.
–Jende asko al huen pastoralean?
- Hiru milatik gora seguru.
DATORREN URTEAN BERRIZ U.E.U.Ra
- Zer esaten didak bada, pena merezi dik U.E.U.ra joateak?
- Noski baietz. Hik ikusi beharko duk non matrikulatu. Ez duk ordea aukera faltarik izango. Dagoeneko hasiak dituk datorrengoa prestatzen. Suerte piskatekin bideoan aterako haiz gainera.
–Zeer?
- Bideoan bai, dena grabatzen aritu dituk hango pare bat.
- Hi eta zer aditu diat diputazioko diputatu bat mahaiinguru batetara agertu zela eta...
- Glotodidaktikakoek antolatu ziaten hori, A.E.K., U.Z.E.I., U.E.U., ARGIA, ANAITASUNA, EGIN eta betikoak haseran. Gero Joxe M. Odriozola agertu huen eta akabo. LAIA bere partidua eta bere funtzionario kondizio pertsonala justifikatu besterik ez zian egin. Miloietaz hitzegin batere autokritikarik egin gabe. Ez huen ez oso ondo atera handik. Segituan ikusi zitzaion zein zen bere jokoa.
Bueno hi, nik etxera joan behar diat. Trasto hauek utzi eta ea dutxatzen naizen, bero handia egiten zian Iruñean.
Joxe MOLLARRI
24-25

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
EgileezMOLLARRI1Gizartea

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


“Haiengatik balitz, ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Eguneraketa berriak daude