Eusko Ikaskuntza: Garai Batetako Indarra Berpiztu Nahi


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Eusko Ikaskuntzakoei elkarrizketa

-Ikerlanetan Kokaturiko Kultur Elkartea-
Eusko Ikaskuntza: Garai Batetako Indarra Berpiztu Nahi
Gure Herriak beti izan ohi du joera aparta bere jendea elkarrekin bil dadin, eta elkartze horretatik kultur eta dibertsio-ekintzak sor daitezen. Hori dela eta, benetan ugariak dira gure lurraldeetan zehar zabaldutako Kultur Elkarteak, eta aldi berean zaila gertatzen da maiz bakoitzaren egitekoa besteenetik berezten jakitea.
Arrazoin horregatik jo dugu "Eusko Ikaskuntza"koengana, beraien eginkizuna zertan datzan esplika diezaguten. "Eusko Ikaskuntza" izena erdarazko "Sociedad de Estudios Vascos" delakoaren ordekoa dugu.
Ikerlana Eta Zientzi Gaien Inguruko Elkartea
ARGIA.– Esaiguzue oso laburki non kokatzen den zuen egitekoa...
EUSKO IKASKUNTZA.–Sortu zenean, 1918 urtean, garbi aski geratu zen elkarte honen helburua. Euskal Kultura–eta honen bitartez Euskal Herria bera–indartu eta sendotzeko sorturiko elkartea da "Eusko Ikaskuntza".
ARGIA.–Eta zein bide hautatu zenituzten hori lortzearren?
EUSKO IKASKUNTZA.–Batez ere, ikerlana eta zientzi gaiei buruzko azterketak. Ezin genitzake ahantz, bistan dago, kulturarako eta gure Herriaren onerako probetxuzkoa izan daitezkeen ekintza guztiak, baina gure praktikaren arauera esan dezakegu ikerlanetan espezialdu dugula gure iharduera.
ARGIA.– Zuen sinbolotzat ageri den esaldian ere ("ASMOZ TA JAKITEZ") nolabait present dago guzti hori...
E.I.–Bai, esaldi hori harmarri batetatik hartuta dago, Kirikiño zenak jasoa.- Hala zioen inskripzio osoak: "Bekoak goikoa / eskondu leide / ta txikiak andia / benzi leidi / asmoz ta jakitez". Benetan polita da, eta gure filosofiaren adierazgarria izan zitekeen.
Eritzi Eta Aukera Politikoetatik Aparte
ARGIA.– Zein desberdintasun legoke zuen Elkartea eta, esate baterako, "Asociación de Amigos del País"en artean? Posible al da zehaztea?
E. I.– Zaila da desberdintasun hori zehazten asmatzea. Alde batetatik, "Amigos del País" Herri honetako elkarterik zaharrena da, joan den mendean sortua, eta tradizio ikaragarri handi horrek oso aire elitista eman dio, oso tradizionalista. Garai batetako elite kulturalak sortutakoa da, eta oraindik geratzen zaio horrelako zerbait. Gure Elkartea, askoz herritarragoa dela esan liteke, eta bere helburua, bestalde, askoz zehatzagoa da. Elkarte zabal bat egiten saiatu gara, ahalik eta zabalena.
ARGIA.– Alde horretatik, indar berezia ipintzen duzue azpimarratzeko eritzi politikoetatik independienteak zaretela. Zazpi lurraldetako Euskal Herria indartzea ez al da projeitu politiko konkretu bat dagoeneko?
E.I.–Beno, kultura inoiz ez da aspetikoa. Baina oinarri horretatik abiatuta, praktikan gu beti saiatu gara era eta eritzi guztietako jendea biltzen. Gure artetik pasatakoen izenak begiztatuz gero, garbi dago hori: Aranzadi, Menéndez Pidal, Azkue, Américo Castro, Campión, Urquijo, Navarro Tomás, etabar. Gaur egun halaxe gertatzen dela esan daiteke, eta Caro Baroja, Jimeno Jurío edo Iñaki Zabaleta bezalako jendeak kubritzen duen espektroa betetzen dugu.
Unibertsitatearen Bultzatzailea, Euskaltzaindiaren Sortzailea
ARGIA.– Gerra aurretik, indar handia omen zeukan "Eusko Ikaskuntza"k, ezta?
E. I.–Bai, oraingoarekin gonbaratuz gero, ikaragarria. Kontutan hartu lau Diputazioek sorturiko elkartea izan zela eta, beraz, oso indartsua. Garai hartako intelektual eta ikerlari guztiak bildu zituen bere inguruan, mila eta bostehun bazkide. Denbora batetako kultur aktibitate gehiena gure Elkartetik pasatzen zen.
ARGIA.–Hain pisu handikoa izaki, zein ekintza nabarmenduko zenituzkete?
E.I.- "Eusko Ikaskuntza" beti oso kezkatzu ibili ohi zen Euskal Unibertsitatearen falta zela eta. Bere atzetik ibili zen beti eta hark utzitako hutsunea betetzen saiatu zen gerra aurreko urteetan, bekak emanez, ikastaroak antolatuz eta ikerlanak bultzatuz. Bestalde, ezin da ahantzi Euskaltzaindia guk sortutakoa dela.
ARGIA.–Hori jende gutxik jakingo duen zehaztasuna izango da...
E.I.–Bai, gertatzen da guk sortutako gauza bat gaur egun gu baino indartsuago bihurtu dela, baina Gasteizen "Instituto de Investigaciones Científicas" sortu genuen bezalaxe, Euskaltzaindia ere guk sortua da. Azkenik ere, RIEV delakoak (Revista Internacional de Estudios Vascos) nabarmentzea merezi du izan zuen pisua eta oihartzunagatik.
Duela Bost Urte Birsortua, Galdutakoaren Bila
ARGIA.–Eta nola da posible hainbesteko garrantzia izan zuen Elkartea gaur egun apalago ibiltzea?
E.I.- Explikazio historikoa oso garbia da. Frankismoarekin isildu egin zuten zeharo. eta 1977. urtean sortu zen indar berriekin, Agustin Zumalabek eraginda. Gerra aurreko "Eusko Ikaskuntza"ko Batzordetik bizirik zeudenak sei besterik ez ziren (Barandiaran, Lekuona, Yrizar, Irujo, Garate, Irigaray) eta horien artean ekin zioten "Eusko Ikaskuntza" berriro ere martxan jartzeari. Batzordeko beste partaideak aukeratu ziren euskal gizonen artean, eta funtzionamendu-arau berriak ipini ziren.
ARGIA.–Etorkizan laburrera, nolako bidea antzematen duzue?
E. I.– Gure ustez –gure asmoa hori da behintzat–, datorren urtea izango da behin betirako gure Elkartearen sendotzea lortuko dugun urtea. Alde batetatik, RIEV birsortzeko asmoa dago. Bestalde, aurtengo Urrian Eusko Ikaskuntzetako IX. Kongresoa ospatuko da Bilbon, eta espero dugu horrek berebiziko bultzada emango diola.
Ikerlanei Zor Zaien Dibulgazioa Eman Nahiean
ARGIA.– Zerbaitetan aldetu al dira zuen oraingo asmoak hasera batetekoekin gonbaratuz?
E. I.- Ez, ez, asmoak berdinak dira. Zer edo zer aldatu da, baina aldatu baino gehiago egokitu esango genuke. Hau da, garai berriek eskatzen dutenei egokitu beharra dago. Era horretara, gaur eguneko korapilorik zailenetako bat dibulgazioarena dugu. Honekin esan nahi da ikerlariak baldin badaude ere, horiek egindako lanek ez dutela irtenbiderik argitaratuak ahal izateko. Ildo horretatik, gure bazkide den edonori garantiak eta bideak eskaintzen dizkiogu bere lanak argitaratzeko.
ARGIA.- Nolakoa da zuen funtzionamendu konkretoa?
E.I.- Oso sinplea. Hamabi sail daude, bakoitza zientzi espezialitate baten ingurukoa. Horiek hiruhilabeteoro biltzen dira eta lan-proposamen batzu egiten dituzte. Proposamen horiek Batzorde Iraunkorrean eztabaidatzen dira eta presupostuen arauera erabakitzen dira. Adibidez, aurtengo presupostuekin hogeitamar ikerlan ari dira aurrera eramaten.
Nafarroako Diputazioarekin Problemak
ARGIA.– RIEV berriro plazaratzeko projektua segurutzat jo al daiteke?
E.I.- Bai. bai, ia ia seguru dela esango genuke. Bi urtetako aleak prestaturik dauzkagu dagoeneko, eta hiru aldetik hondamendurik suertatzen ez bada, datorren urte-haserarako kalean izango da.
ARGIA.–Diru-arazoak behin edo aipatu dituzu. Alderdi horretan ongi?
E.I.– Orain arte bai. Kontutan izan Diputazioek bultzaturiko zerbait dela eta horregatik ziurtasun handiz jokatzen dugu. Gainera, besteetatik ere jaso ohi ditugu subentzioak eta laguntzak. Badakizue aurten problemak izan ditugula Nafarroako Diputazioarekin, ez bait du subentzioa eman nahi izan, baina bestalde "Barandiaran diru-sari"rako handitu egin du subentzioa, eta orduan ez dakigu zehazki zein den Diputazioaren jarrera. Dena dela, urteetan zehar propio gorde nahi izan dugun imajin apolitikoak lagunduta, uste dugu berriro ere Nafarroan ere lehen bezain ikusiak izango garela.
Jexus IJURKO
22-23

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEusko Ikask
GaiezKulturaKultur ErakEusko Ikask
EgileezIJURKO1Kultura

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude