Rafa Briz: "Jazza Sorpresen Hotsa Da"


2021eko uztailaren 27an
Rafa Briz, Jazzaldiko talde antolatzaileko partaideari elkarrizketa

Rafa Briz: "Jazza Sorpresen Hotsa Da"
Urtetan aritu da Herri Irratian, Populandia, El jazz y otras musicas, eta musika-programak egiten, beste irrati gizon asko ez bezala honestitate, dignitate, eta kalitate minimo batekin.
Duela urte batzutatik hona Jazzaldiko talde antolatzaileko partaide dugu, baitare amateurrak aukeratzeko komitekoa.
F.M.ko esudioan topatu dugu bere ile kizkur eta biboteak alkandora txuri eta bakero oraindik gazte batzutan despistaturik. Habanos zigarroa piztu eta hor hasi gara ondoren datorrenarekin.
«Oso Zaila Da Jazza Mugatzea"
ARGIA.- Zergati ez diguzu mugatzen sinple-sinple jazzaren mundua, hau da, zein meta desberdin daude izen horren azpian...
RAFA BRIZ.- Oso zaila da mugatzea, ia esango nuke ez dela posible mugatzea. Esan daiteke aroak eta estiloak daudela jazzaren historian.
ARGIA.- Bai, baina beti aipatzen da jazz tradizionala, jazz modernoa, etabar. Zeintzu dira hauen aldeak eta zeintzu horien barnean sartzen diren jazz motak?
R. B.- Tradizionalean, beltzen haserako blues eta spirituals sartzen dira. Hasera-hasera batetan. Gero, 1920 inguruko Nueva Orleansko estiloa eta Disieland estiloa. 1920ko hamarkadan Chicagoko estiloa nagusitzen da garai hartako ezinegonak adieraziz nolabait. Garai honetan sortzen dira Louis Armstrong eta Duke Ellington. Hogeitamarreko hamarkadan, depresio handiaren garaiean, zuriak hasten dira jazza komertzialki explotatzen, eta swing deituriko estiloa goratuz doa. Hau izango litzateke piska bat jazz tradizionalaren panorama.
ARGIA.- Eta modernoarekin, zer?
R.B- Bada, modernoan be-bop izenekoa Charlie Parkerrekin, Cool delakoa Lee Kontizekin, eta gero Miles Davis, Sonny Rollins eta John Coltranerekin. Eta azkenik, modernoaren puntarik gorena freejazz edo jazz lidrearekin iristen da, Coleman eta Charlie Mingus, etabarrekin, 60tik aurrera.
"Jazza Herri-Musika Batetatik Dator"
ARGIA.- Nola defini daiteke jazz musika?
R.B.- Baten batek sorpresen hotsa bezala definitu izan du jazz. Nire ustez, horrek ematen du jazza zentzua oso era egoki batez. Bi alderdik elkarrekin egiten dute topo: bata, herrikoitasuna, autodidaktismoa, instrumentoaren menderatzea; eta bestea, akademizismoa, kultura musikala, eta partitura.
ARGIA.- Gaur eguneko musikaren panoraman jazza kultoa edo elitista bezala hartua izan da. Rockero batzuren aurrean, esate baterako.
R.B.- Kontutan hartu behar da jazza herri-musika batetatik datorrela, beltza hasera batetan, gero herri bakoitzak bere gauzak erantsi dizkiolarik (latinoek perkutsio berezia adibidez), baina betiere musika friboloen artean elitista bezala kontsideratua izan da. Mende honetako musika kultoenetako bat bezala, nahiz eta ez izan berez akademikoa, birtuosismoak garrantzi handia du jazzean. Esan daiteke bisagara batek bezalaxe funtzionatzen duela mende honetako moda guztien gainetik. Rock batek, haserako blues haietan ditu erroak, baina jazzak bere bilakaera jarraitu du bere aldetik.
ARGIA.- Zeintzu dira jazz-talde baten osagaiak?
R.B.- Erritmo-sail bat, pianoa eta kitarrarekin. Kontrabaxua edo baxu elektrikoa; eta bateria perkutsio bezala. Bestaldetik, haize-instrumentoak, tronpetak, saxofonoak, klarineteak, etabar.
Musikatresna Eta Pertso Naren Arteko Borroka
ARGIA.- Rock jotzerakoan instrumentistak, askotan ez du gehiegirik jakin behar, nahikoa du akorde batzu jakitea eta freskotasun piska batekin aritzea. Jazzean, aldiz, beti esan ohi da instrumentista ona izan behar dela...
R.B.- Jazzean instrumentistak derrigorrez ona behar du izan. Musikalariak bere musikatresna perfekzionatzen pasatzen du bere bizitza osoa. Musikatresna eta pertsonaren arteko borroka etengabea da.
ARGIA.- Orduan, zein balore du jazzak, zirkoan bezala "el más dificil todavía", egitea?
R.B.- Bai, alde batetik bai, bat bateko saioetan inprobisatzeko orduan hala gertatzen da, baina kontutan hartu beti aldez aurretik sortutako melodia eta erritmo batzutatik abiatzen dela inprobisazioa. Gero berriz azkenean saioa bukatzerakoan erritmo eta melodia beretara bueltatzen da.
"Dibertsiorako Musika Da Jazza"
ARGIA.- Hori horrela bada, zer aportatzen dio jazzak gaur eguneko musikari, inprobisazio-saio eta tresaen menderatzeaz aparte, Konposizio bezala zer garrantzi du?
R.B.- Bada, konposizio aldetik, oso gauza onak egin dira, edozein musikalari klasiko edo akademiko liluratzeko modukoak. Hor daude, adibidez, Charlie Mingus eta Duke Ellingtonen konposaketak; genio batzu dira alde horretatik. Eta ez da hori bakarrik, konponketa aldetik oso gauza onak egin dira, Donostiako Jazzaldira etorriko den Toshiko Akiyoshi baten konponketak adibidez ez dira txantxetakoak. Harmoniaren munduan ere gauza harrigarriak egin dira. Guzti hau horrela izanik ere, ez diogu transzendentzia handiegirik eman behar. Dibertsiorako musika da jazza, dantzarako eta bere herri-zentzu guztiarekin.
ARGIA.- Jazzaldiak ditugun garai honetan, jende guztiak hitzegiten du jazzari buruz nahiz eta urte guztian mota honeteko musikarik ez entzun, eta beste ezer ez jakin horretaz... Ez al da produkto snob samar bat?
R.B.- Hasera batetan esan daiteke baietz, snobistek sartutako musika mota but dela. Gero, bigarren pausu batetan, afizioa sortzen da. Aurrena, beltzak ikustera joaten gara, gauza arraro bezala edo. Gero afizioa sortzen zaigu. Halaber giroak eragiten du jazzak berak baino gehiago. Kontzertu batetara joateak suposatzen duen guztia, jende piloa, kontaktu zuzena. Azken finean, zuzeneko saioetan sortzen da jazza.
"Sentimendiak Pisu Handia Dauka Kontzertuetan"
ARGIA.- Baina zer elemendu ditu normalean hezkuntza musikalik ez duen jendeak jazza apreziatzeko han aurrean ikusi eta entzuten duena kalitatezko bezala neurtzeko eta azken finean balioztatzeko?
R.B.- Nik pertsonalki hiru elemendu erabiltzen ditut horrelako musikalariak eta saioak epaitzeko orduan. Bata da egilea ezagutzea, bere bilakaera eta estiloa Bigarrena da musikalari horrek jotzen duena aldez aurretik ezagutzea. Eta azkenik, entzundakoa entzutea eta konfrontatzea. Baina hori ezin diogu jende guztiari eskatu. Oso zaila izango litzateke jende guztiak hori dena ezagutzea, pertsona bakoitzak han aurrean egon eta bere konklusioak ateratzen ditu, hau da, ikusiko du ea musikalari birtuosoa den, ea zerbait komunikatzen dion, ea gustatzen zaion. Sentimenduak pisu handia dauka horrelako kontzertuetan. Ez da guztia gauza zerebrala. Futboltzale pilo bat dago partiduak ikustera joaten dena, baina horietatik ea zenbat diren gauza teknika aldetik zerbait epaitzeko.
ARGIA.- Dena den, oso komentario arrunta da, jende askok esaten du jazz-pieza bat entzun eta ongi, baina bigarren edo hirugarrena entzuteko ez hain ongi. Alegia asko nekatzen duen musika dela...
R.B.- Hori bi arrazoinengatik gerta daiteke: jazz konbentzionala izan daitekeelako gustatzen dena, edota komunikazioa sortu ez delako. Esan nahi da honekin jendearen erruz edo musikalariaren erruz izan daitekeela aipatu duzun hori.
ARGIA.- Zein jende motak entzuten du jazza?
R.B.- Ez da erraza mugatzea, baina klasikoa jende molta batek entzuten duen bezala, jazzak ere badu bere publiko berezia. Lehen aipatutako snob hori izango litzateke entzuleetako bat. Gero, profesio liberaletako jendea: abokatu, mediku, etabar. Jende estudioduna, eta azkenik gazte jendea, musika aldetik interes minimo bat duen gazte jendea.
20-21

GaiezKulturaEkitaldiakJaialdia
GaiezKulturaMusikaMusika modeJaialdiak
PertsonaiazBRIZ1

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude