Argia Eta Arte Eskola Elkarrizketan


2021eko uztailaren 28an
"Arte Eskola"izeneko taldekoei elkarrizketa

Argia Eta Arte Eskola Elkarrizketan
Arte eskola, Zarautzen, Inurritza auzoan kokaturik dagoen txoko atsegin bat da. Bertara joan eta arte lanez enpapelaturiko atmosfera artean kontatu dizkigute zenbait bitxikeria. Zintzilik diraute amaitu gabeko zenbait tapizek, ondoan azken afarian sobratutako ardo botila nafartarrak.
Erakusketa bat egin berria dute Inurritzan, bertako festetan. Donostian «katilu» delako galerian ere aurki ditzakegu arte eskolako zeramika nahiz tapiz emanaldiak.
Duela hiru urte hasi ziren, talde gisan, zeramika ekitalditan. Gaur orain taldea iturburu eta helburutzat kontsideratuz aurrera darraikite. Inurritza auzoak, Zarauzko herriak badu guzti honi zer esana. Baita haiek ere. Ea ba arte eskola:
Zein arraio zarete, zarauztar izatez at?
"Arte eskola'' izeneko taldekoak gara. Zeramika eta tapiza lantzen dugun elkartea. Lagun talde bat. Lagun egin garen talde bat.
Artea lantzen duzuenez honen ispilutzat dituzue zeramika eta tapiza: arte lan hanek nola gauzatzen dituzue zuen eguneroko zerregitearen barnean?
Egunero azaltzen gara arte eskolara. Batzutan batzuek dira lan egiteko gogoa dutenak, besteak berriz ez. Alditan ideien bat daramagu, bestetan inspirazio bila hastea izan ohi da lehenengo pausoa, papera hartu boligrafoa eskuratu eta zer egin, zer?... beste batzuek inspirazioa tetxuan egonen delakoan ale! ba tetxuari so (gohiko gelan dantza ikasten dutenez egun hauetako batetan gure tetxu madarikatua terremoto gisan eroriko plas!) ea inspirazioa noiz etorriko zain begira.
Pixkanaka-pixkanaka kreatibitatea lantzera bultzatzen gaitu egunero joate horrek suposatzen digun diziplina maiteak. Haurrak ere gure artean direnez askotan lagungarri ditugu haien lanak. Bakarka lan egitez at garrantsitsuena taldea da, beraz zenbait arte lan guztion artean egiten ohi ditugu: muralak, zenbait tapiz, "Aa!!! baita garbiketa ere, denon artean. Elkarri aholkuak ematea egunerokoa da: "Horrela politagoa?... -Zergaitik ez den horrela egiten? e? -"hauexek izaten dira gure arteko animoak.
Duela hiru urte lehenengo zeramika irudia haiek sortzerakoan begi batzuekin ikusten zenituzten arte lan haiek, gaur experientzia aurrera, eta beste begi batzuez, –Zer aldatu, zer moldatu du zuengan artearekiko bilakaeraren sentitzeak?
Hasieran sartu eta ezer ez genekiela iruditzen zitzaigun. Konplejo hori gainditu egin behar izaten dugu. Gure orrua "Aupa txapuza!", zen, bai "Aupa lehenengo txapuza!". Gerorago kreazio lanari garrantzia ematera goaz, eta garai batetan sorturiko obreei maitasuna opa bazaie ere nork bere buruan superazio lanaren ordaina eskatzen dio. Hasiera batetan buztina hartu eskuez moldatu eta zoragarria zen zeramika irudi hura, nobetatea (berria) zen lehen kontakto inozente hura. Polita oso, benetan.
Gero, denbora nahiz experientzia aurrera, ikastea egarria. Lehen "potea", pote bat zen, berria zen zer bait, zeuk egina, sortua. Gerorago poteari forma konkretu bat, harmonia berezi bat, halako finura bat eman diezaiola nahi da. Mundu honetara murgiltzeak nork bere izatearen zati handi bat bertara bataiatzea suposatzen du. Horrela artearen mila sekretu polit aurkituz goaz, eta zeramikaren edo tapizaren ikuspegiari buruz artea bera gehiago apreziatzen ikasiz goaz. Bete betean sar, ikas, eta aurreratzeko.
Inurritzako auzoari, zarauztar herriari noiz aurkeztu dizkiezue zuen erakusketa saioak?
Lehehengoa auzoko festetan, San Pelayotan, duela hiru urte, ikasitako piezatxoak aurkeztuz, zoragarria izan zen, betez ere bultzada handia!!!, bigarrena udaletxe goian gabonak aldean, orain bi urte. Eta azkenengoa aurten Inurritzako festetan, eta kanpora begira Donostian "katilu"galerian.
Ikuslearen harrera zer nolakoa izan da?
Zarauzko jendeak asko lagundu gaitu. Lehenengo erakusketan dena saldu zen, eta animo beroak jaso genituen, Zarautzek ongi bezain ederki bultzatu gaitu egurrak emanez zeramika piezetarako, noiznahiean furgonetaren bat utziz... etc... Herri guztiak omen du gure piezaren bat, horrek arras pozten gaitu.
Mintza zaitezte zuen barne antolaketaz, diru iturritaz.
Barne antolaketa talde mailan komisioen bidez daramagu. Laberako komisioa, garbitasunarena, "relaciones públicas"... etc., iniziatiba orok bileretan erabakitzen ditugu, denon artean.
Batibat gure diru iturria erakusketak dira. Udaletxeak ere 20.000 ptaz eman zizkigun, langile kutxak zertxobait baita, baina momentu hauetan euskal gobernuari eskatu diogu labe berria bat erosteko dirua, guk orain erabiltzen duguna (labea) ikastolakoa bait da. Guzti honekin ere justu-justu mantentzen gara, eta zenbait materiala erosi ere: tornoak, esmalteak, etc...
Buztina esku artean, kolore edo esmelteen pintaketen mundu koloretsua... zer diozue prozezu honi buruz?
Buztina esku artean erabiltzeak eskua eta imajinazioa askatzen laguntzen digu oso. Gero irudia egosi, esmaltatu edo argizaia ematea prozezu luze bezain interesgarria gertatzen zaigu. Adibidez esmalteen munduan koloreak ezagutuz goaz gusto berriak gugan berpizten direlarik. Hasiera batetan lau margorekin jarduten genuen gero berriz milaka kolore deskubritzerakoan aukeratzeko posibilitateen ateak irekitzen zaizkigu. Azken finean irudiaren zatitxo txikiena ere gehiago apreziatzen dela konturatzen da.
Zein moetetako eta zein adineko jendea dago arte eskolan?
Denetik. Talde irekia gara. Baditugu zortzi urtetako haurrak, baita 61 urte dituen emakume heldu bat ere baina espiritu gazteduna (Xoxua). Tartean 20tik 25 bitartekoak gara gehientsuenak. Ez ditugu urteen kopurua mugatzen, denek baitugu denei zer irakatsia. Hauxe da gure filosofia. Oso ondo konpontzen gara, eta asko maite dugu elkar. Bakoitzak noski bere erara.
Aurrera begira, zer?
Jarraitu. Gauza edo arte lan berriak sortzeko izugarrizko gogoa dugu, baita kanpora irtetekoa eta kanpoko artea ikusi, gurean itxi gabe. Parisa igual joan zergaitik ez?... bai, baietz.
Aurreratzen duguna afarien juergak dira, hasiera batetan hilean afari bat antolatzen genuen ezagutu behar ginelaren aitzakiz, gaur egun berriz astean behin afaritxoa.
E!!! Afariak egiten ohi dituzuela! beraz "ARGIAko" irakurleok ere gonbidatzen al gaituzue, e?
Noski ba, zatozte! Afarira eta gure arte lanak ikusi nahiz zuek ere sortzera, -laister arte beraz-.
Pepita MENDIGUREN
32-33

GaiezKulturaKulturgintz
GaiezKulturaArteaEskolak
EgileezMENDIGUREN2Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude