Alfonso Sastre: Euskal Idazleek Buru Gogorrak Beharko Dute Izan


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Alfonso Sastre idazleari elkarrizketa
Alfonso Sastre: Euskal Idazleek Buru Gogorrak Beharko Dute Izan
Alfonso Sastre orain dela urte batzuk dugu gure artean. Bere emaztea den Eva Forest-ekin botera, zuzengabekeria guztien salatari eta burrukalari porrokatua, jendeak ia gehienbat politiko bezala antzematen du, bere lan literarioa eskuragaitz gertatu bait zaio agian. Arrakasteko bidea alde batera utziaz, konpromiso eta salaketaren bidea hartu zuen Madrilen 1926. urtean jaio zen egile honek.
«Raiz» aldizkaria eratu eta argitaratu ondoren, Jose Mª de Quinto-rekin «Giza iskanbilaren antzerkiaren aldeko agiria» idatzi zuen. 20 urte zituelarik, «Ha sonado la muerte» eta «Uranio 235» estrenatu zituen.
Handik aurrera errejimenaren zensurak ia etengabe debekatzen dizkio antzerki-lanak, batzuetan estrenatu eta handik egun batzuetara.
Bere lan ezagunenetatik "la mordaza", "Escuadra hacia la muerte","Muerte en el barrio" eta "Guillermo Tell tiene los ojos tristes" aipa ditzakegu.
Saio-arloan ezagunak dira ere "Anatomia del realismo", "Crítica de la imaginación" eta "revolución y crítica de la cultura".
Bere lan literarioaz mintzatzeko beregana jo dugu. Tamalez, korrika eta presaka egin behar izan genuen elkarrizketa hau, eta hori erantzunetan eta zenbait gai sakondu gabe gelditu direla nabaritzen da. Beste egun batetan, norbaitek utzi dugun ildotik jarraituko du lan hau. Sastre-ren lanak ezagupen sakon bat merezi du. Hau hurbilketa bat besterik ez da izan.
ARGIA.- Oso gaztetik antzerkira dedikatu zinen, zenbait aldizkari zabalduz eta 20 urterekin besterik ez antzerki parte bat estrainatuz. Nolakoa zen kultura eta antzerkiaren egoera gerraondoko urte haietan, eta nolaz murgildu zinen hain azkar kultur mundu hartan?
ALFONSO SASTRE.- Orduan oso kultur hutsune handia zegoen. Errepublikako kultura izan zenaren jenderik baliotsuena atzerrian, gartzelan edota lurpean zegoen. Benetan harrigarria da giro hartan hain kultur kezka goiztarra sortzea, baina nik harrapatzen nuen edozein liburu irakurtzen nuen, eta haien artean haseratik liluratu ninduen drama bat irakurri nuen laster. Ibsen-en "Espectros" izenekoa. Era berean, batxileratoko azken urteetan antzerkia egiten genuen nire ikastetxean, eta egiazko pasioa genuen hartarako. Benetako zorion mementuak ziren haiek. Azkenik, Teatro Nazionaletan kalitatezko espektakulu batzu ikusi genituen. Bereziki Priestley-ren "Denboraren zauria", eta Thornton Wilder-en "Gure ziutatea" obrek inpresio iraunkorra utzi zuten nigan. Horrela, hamazazpi urterekin irmoki erabakia neukan nire bizitza antzerkira eskaintzea.
"Oso Kaskagorra Izan Naiz Beti"
ARGIA.- Lanen izenburuak eta jasotako debekuen zerrenda birrikusterakoan, zeurea madarikatutako obra izan dela garbi ikusten da. Halere, lanean jarraitzen zinen eta noizean behin estrenutan. Zerk bultzatzen zintuen idazten jarraitzera, gaurregun egon daitekeen elkartasuna ez zegoelarik guinera?
A.S.- Egia duxu horixe. Oso kaskagorra izan naiz beti eta horri esker iraun abal izan dut hain denbora usteletan. Agian Miguel Hernández-ek soneto batetan dioena errepika nezake: "Zezena bezalaxe, zigorraren bitartez bizkortzen naiz" halakoxea bait zen: eragozpenek eragiten ninduten indar berriez hornitzera, berehalaxe edukin antifaxista gogor bat hartu zutelarik.
ARGIA.- Nire usterako, zure obra dramatikoan etengabe azaltzen diren bi aspektu daude, denuntzia eta larrialdia, baina betiere panfletoan erortzeari iheseginez. Orokorrean, non daude denuntzia eta panfletoaren arteko mugak? Non bukatzen da panfletoa eta hasten denuntzia?
A.S.- Nik alderantziz planteiatuko nuke: non bukatzen da denuntzia eta non hasten panfletoa? Hala izanik, hura hasten da diskurtso dramatikoa diskurtso ideologiko bihurtzen den mementuan: hau da, drama batetan dauden ideiak beren artean kontrajarri beharrean, egileak defendatutako ideia but azpimarratu eta bilakatzen hasten den mementuan.
"Ez Da Obra Mezuaren Menpe Jarri Behar"
ARGIA.- "Crítica de la imaginación" zure liburuan honela diozu: "lrudipena borroka iraultzailearen alde jartzeko modueteko bat–modurik berezkoena–artea da", eta ildo beretik: "Kultur iraultzaren ildotik pausu xeme bat ematen saiatzen naiz, kultur iraultza borroka iraultzaile orokorraren barnean arlo bat besterik ez izanik". Honek zer esan nahi du? Akaso lan, dramatikoa mezuaren menpean ipini behar dela, edota horren bidez obrari autonomia eta berezko balioa kentzen zaiola?
A.S.- Ez, ez, inola ere ez da obra mezuaren menpe ipini behar: egoera dramatikoak berez sortzen du mezua, nahiz eta obra anbiguo samarra gertatzeko arriskuaz..: Hori da, behintzat, nire ustea.
ARGIA.- Mezua eta egoera dramatikoaren arteko dialektikan kokatzen da, beraz, intelektualaren eginkizuna. Dena dela, «Gillen Tell-ek begiak tristerik dauzka» izeneko zure obrn Fürst pertsonaiak ez dio eredu horri erantzuten.
A.S.- Bai, pertsonaia horren bidez erreflexatu nahi izan nuen faxismoaren kontrako gure borrokaren garaiaan zenbait intelektualen jarrera: praktika eta teoriaren arteko dibortzioa aipatu duzun obra horretako pasarte batetan baino gehiagotan ageri da, eta obra hori ere, jakina, estrenatu aurretik izan zen debekatua.
«Nire Antzerkiak Ez Du Gaurregun Tokirik Hemen»
ARGIA.- Farsa komertziala eta antzerki experimentalaren artean mugatutako antzerkigintza batetan, ba al daula lekurik gaurregun A. Sastreren estrenatu gabeko antzerkia?
A.S.- Ez, itxuraz ez dauka. Hain zuzen ere, duela hilabete batzu hasi nintzen jestioak eginez nire ustez oraindik interesik zeukaten obrak antzestuak izan zitezen, eta ea zer gertatzen zen ikustearren egin banuen ere, ez dut baiezkorik jaso inondik ere. Azken urteetan, nire antzerkiak gehiago antzestu dira Estatutik kanpo, barnean baino, eta gaurregun oraindik horrela segitzen du.
ARGIA.- Duda urte batzu, dramagile-lana uztea erabaki zenuen, denuntziazko jarrera politiko gisa. Zer zela eta? Planteiamenduari jarraikiz, uste al duzu eraginik izan zuela, edo bestela jarrera testimonial hutsa suertatu dela?
A.S.- Hori ez zen justu-justu horrela izan. Mementu zehatz batetan ez idaztea erabaki nuen nengoen isladamendu literario handiaren ondorioz. Nire idazlanen oihartzunik ezak eraman ninduen erabaki ia suizida hori hartzera. Baina ez naiz gauza idazteari uko egiteko. Handik piskatera ia larehun orrialdetako liburua osatu nuen!
"Irudimena Bilatzen Dut Antzerkian"
ARGIA.- Duela aste batzu Peter Weiss hil zen, eta oker ez banago zuk itzulia da bere «Marat-Sade» izeneko obra. Zer esan zenezake dramagile alemaniar horretaz?
A.S.- Gehien mirestu ditudan egileetako bat da. Ahal izan nuen guztia egin nuen Estatu Espainolaren barnean ezaguna izan zedin, nahiz eta bere experientziek ez zuten zabaltzen antzerkirako bide emankorrik batere nire eritzirako; irudimena, material domumentalak antolatzeko funtzio hutsera mugatzen zuen. Arrakasta handia jaso zuen bere lehen obrak, "Marat-Sade" izenekoak, aberastasun ikaragarri batetarantz jotzen zuen, baina gerora mugatu egin zen izugarri, antzerki-dokumentoan kokatuz, eta egia da ikaragarri ongi egin zuela hortik datorkiola nire admirazioa. Dena dela, nik nahiago dut egoerak eta desarroiloak asmatzen indartsuago joko duen antzerkia, eta ez dokumentu batzuren antzeste hutsa izango dena. Halere, garbi dago bere antzerkian berak zioen baino irudimen handiagoa dagoela. Gainerantzekoan, asko maite nuen –eta uste dut berak ni ere baietz–. Tristura handia eman dit haren heriotzak.
ARGIA.- 50. urteetan orduko zinemagintzako zenbait filmetan gidoilari gisa lan egin zenuen. Zein oroitzapen dituzu garai hartatik?
A.S.- Oroitzapen txarrak, asko sufritu bait nuen zinema komertzialaren mekanismoetara loturik. Uste dut kalitate minimoa lortu nuela nire gidoietan, esfortzu handiak kostata, batzutan lana ohean bukatzeen nuelarik, benetan gaixorik.
"Euskal Idazleek Burugogorrak Beharko Dute Izan"
ARGIA.- Duela urte batzu, Eva gartzelaratu zutenean, etabar, zeure burua jurisdikzio militarrera entregatu eta atxilotu zintuztenean, Carabanchel-i egindako poema luzea idatzi zenuen: "Balada de Carabanchel y otros poemas celulares". Aldatuko al zenuke bertako ezein hitz gaur ere han egongo bazina?
A.S.- Liburu hura egoera konkretu batetan idatzirikoa izan zen. Beste egoera batetan imajinatzerik ez dago. Era berean ezin dut orain imajinatu zer idatziko nukeen eta nola, horrelako experientzia txar bat jasan behar banu. Badakit idatziko nukeela, fisikoki utziko balidate, baina ez dut ideiarik ere zertaz eta nola. Beharbada ez nuke bertsorik egingo. Agian irudimenari buruz egiten ari naizen obrarekin jarraituko nintzateke.
ARGIA.- Entsainetara pasatuz, badago bertan kulturaren azterketa etengabe bat. Hemengo kasuan, Euskadiko kasuan, zeintzu lirateke benetako herri-kultura bat mugatuko luketen ezaugarriak?
A.S. Edozein herrialde kapitalistatan arazo ikaragarria duzu hori, baina Euskal Herrian areagotzen da arazoa hizkuntz egoera bereziagatik. Ezin ditzaket burutu, esate baterako, euskaldunak ez diren euskal literatura edota antzerki herrikoiak. Gehienez, bi hizkuntzatan adierazi behar lukete herri hau bere identitatea eta hizkuntza birreskaretzeko jasaten ari den tragedia. Gauzak halakoxeak dira eta: euskarazko nobela bat, zenbat jendek irakur dezakete gaurregun? Noiz egin ahal izango dugu amets euskal herri-nobela batekin? Herrialde erdaldunetan nobelak duen arazo bera da, baina hamaika aldiz biderkatua. Hemen ere, idazleek burugogorrak beharko dute izan, piskanaka pausuak emanez joan daitezen.
Txingudiko itsasafarretik agur bero bat bidaltzen digu Baionako katedralean, gose greba batetan, (Quijotek, gau batez, baraurik ere, bizkarrekoa hartu zuen bezala) Monzon-en eskutik euskal naziotasuna jaso zuen gure lagun Alfonsok, muga guztiak noiz desagertuko diren pentsatzen duen bitartean.
Xabier PORTUGAL
20-22

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakSASTRE1
PertsonaiazSASTRE1
EgileezPORTUGAL1Kultura

Azkenak
2025-03-26 | Aiaraldea
Eusko Jaurlaritza “prest” Guardian Laudioren erosketan parte hartzeko

Horrela adierazi du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak.


Munduko energia kontsumoaren igoera eragin dute industriaren, AAren datu baseen eta bero boladen areagotzeek 2024an

Energiaren Nazioarteko Agentziak (IEA) astelehenean argitaratutako txostenaren arabera, %2,2 igo da energia eskaria 2024an aurreko urtearekin alderatuta, besteak beste, egiturazko arrazoi hauengatik: beroari aurre egiteko argindar gehiago erabili beharra, industriaren kontsumoa... [+]


2025-03-26 | Sustatu
Prezio “dinamiko” eta puztuen susmoa etxebizitza aurkitzeko atarietan

Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]


“Hezkuntza Sailak bileran guri hitzez esandakoari uko egin zion gero”

Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]


Protestak piztu dira Turkian, Istanbulgo alkate eta Erdoganen aurkari nagusia atxilotu ostean

Ekrem Imamoglu Erdoganekein lehiatzekoa da hurrengo presidentetzarako bozetan, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoa alderdiaren hautagaitzara aurkeztu den bakarra baita. Ustelkeria eta "terroristekin kolaboratzea" egotzi diote, eta bere atxiloketaren ostean piztutako... [+]


Hezkuntza publikoko irakasleen greba egunak %75eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera

Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]


Elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko dozenaka hezkuntza zentrotan, Israelek hildako haur palestinarrak oroitarazteko

Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.


Biktima gisa aitortzeko txostenak jaso dituzte Pasaiako segadan eraildakoen eta Rosa Zarraren senideek

Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


Askatu dute kolonoek jipoitu eta militarrek atxilotutako Oscar saridun palestinarra

No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.


ANALISIA
Brandt eta Gorvatxov, non zaudete?

Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]


Jaurlaritzaren proposamenak Lehen Mailako Arreta “are gehiago prekarizatzea” ekarriko lukeela adierazi du Espainiako Osasun Ministerioak

EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]


2025-03-25 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Hego Korea: ‘impeachment’-aren kulebroia amaitzear da, baina krisi politikoa ez

Kolpismoaren lehen ikasgaiak errepasatu gabe, abenduaren 3an Hego Koreako Yoon presidenteak jo nahi izan zuen estatu-autokolpeak sututako krisi politiko erraldoia kitatzeko asko geratzen da oraindik. Baina haren porrotak abian jarritako impeachment prozedura amaitzear da.


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


Eguneraketa berriak daude