«Eta Kitto»: Gure : Experientzia Toki Guztietara Zabaldu Nahi Dugu


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
"Eta Kitto" aldizkarikoei elkarrizketa
Aldizkari Autonomo Baten Experientzia Donostian
«Eta Kitto»: Gure : Experientzia Toki Guztietara Zabaldu Nahi Dugu
Duela hamulau bat hilabete, oso experientzia polita hasi zuten Donostian: «eta KITTO» izeneko aldizkari autonomoa jaio zen. Autonomoa baina asmo zabalekin: ziutatearen benetako biziaren espresabidea izan. Batere makala ez den helburu horrekin abiatu ziren, beraz, eta dagoeneko sei ale dira kioskoetan. Nolabaiteko balantzea egiteko garaia zelakoan, haiengana hurbildu gara ea zer kontatzen diguten.
"Isildutako Ahotsei Eman Nahi Diegu Hitza"
ARGIA.–Zerk bultzatu zintuzten horrelako projektu bat aurrera eramateko?
ETA KITTO.– Inguruan zegoen giroak, hau da, betiko sektore ofizialetik kanpo dagoen jendea erabat baztertuta aurkitzen dela. Hauen eritziak tabernan nahiz janaridendan gelditzen dira, baina ez dira inoiz iristen iritsi behar luketen tokietara. Orduan, guk isildutako ahots horiei eman nahi izan diegu hitza.
ARC;IA.–Esan duzuen horrek komunikabide ofizialei kritika dakar, ezta?
ETA KITTO.–Jakina, hor badago prentsa normalak bete ezin duen hutsune bat. Guk Donostiatik eta Donostiarako aldizkari bat egin nahi dugu, ahalik eta donostiar gehienak berena esan dezaten, ziutate honetako bizia–benetako bizia- ongi espresaturik geldi dadin. Eta aldizkari eta egunkariek ezin dute horretara ailegatu. Oso partziala eta puntuala da guk egindako aukera, eta egunkariek beste dimentsio bat tratatzen dute.
"Ez Gara Jaio Inori Konpetentzia Egiteko"
ARGIA.– Orduan, zuen esperientziarekin ez zoazte inongo komunikabideren kontra?
ETA KITTO.–Ez, ez, garbi baino garbiago utzi behar dugu ez garela jaio inori konpetentzia egiteko. Uste dugu eremu desberdinak direla, eta askotan osagarriak ere badira. Ahalik eta espresabide gehienak behar ditugu. Geronek ere ez dakigu. jakin. gure eremu hori ongi betetzen dugun ala ez, baina horretara goaz.
ARGIA.–Zein oinarri ideologikotatik abiatu zarete?
ETA KITTO.- Nire ustez ez dago ideologia markaturik inondik ere ez. Haseratik ari garenok ez diogu behin ere aldizkariari definiziorik eman nahi izan. Areago, "eta KITTO"ren inguruan bildu garenok oso ideologia desberdinetakoak gara. Gertatzen da idazten duen jendeak bere ideiak dituela, baina hori ez da aldizkariaren linea.
"Gauzak Funtzionatzeko, Jendeak Etiketak Behar Ditu"
ARGIA.– Eta jendeak non kokatzen zaituzte ideologi kontutan?
ETA KITTO.– Herri honetan gauza negargarri bat dago: gauzek funtzionatu ahal dezaten, jendeak etiketak jarri behar ditu. Tristea da baina hala da. Adibidez, "Zapa"ren izena tartean dagoenez, askok EEkoak garela uste du, eta ez dute erosten ezta kolaboratzen ere. Eta barruan gabiltzanok ezagutuz gero, garbi dago ez dagoela horrelakorik. Badirudi jende asko zain dagoela ea azaltzen den "eta KITTO"ren atzean dagoen botere sekretoa zein den. Konkretuki, Amnistiaren Aldeko Batzordeei askotan eskatu izan diegu kolaborazioa esate baterako, baina ez dute inoiz idatzi nahi izan. Batzarentzat ere Partidu Radikalaren organoa omen gara, baina jar ezazu garbi gutxienez Ejekutiboan lau kargu ematen ez badizkigute, ez dugula inola ere onartuko.
ARGIA.– Eta talde bezala linea konkreturik ez izateak ez al dizue problemarik ekarri?
ETA KITTO.– Beno, bai, kontutan hartu behar duzu gure aldizkarian ez dagoela talde-lanik. Aldian behin bildu, eta dagoenarekin ahal den bezala bete. Honek problemak sortzen ditu, guztiok ez bait gaude konforme gauza guztietan, eta adibidez niri (hau eritzi pertsonala da noski) ez zait gustatzen aldizkariaren edukia. Niretzat askoz ausartagoa behar luke, kontundente eta lotsagabeagoa. Baina guk egindako aukera irakurleei hitza ematearena da, eta beraiek dira linea markatzen dutenak.
"Azkenean Publizitatea Sartu Behar Izan Dugu"
ARGIA.– Atera dituzuen sei zenbakietan, inprimaketaren kalitatea oso nabarmena da...
ETA KITTO.– Izan ere, hasera haseratik eman nahi izan diogu kalitate minimo bat, ahalik eta gauzarik politena burutu. Ez dakigu lortu dugun ala ez, baina horren atzetik gabiltza. Gero, garbi ikusten genuen honelako aldizkari autonomo bat saltzeko, produktu erakargarria egin behar zela. Alde batetik ahalik eta irakurle gehienak biltzeko, eta bestaldetik geroni ere gustora gelditzeko.
ARGIA.–Publizitatea dela eta, zer esango zenukete?
ETA KITTO.– Gu beti kontrakoak izan gara publizitatea sartzeko eta froga hortxe dago: lehenengo bost zenbakietan ez dugu batere sartu. Gertatzen da zorrak gehituz joan direla, eta ehun eta pikotako zuloa estaltzeko, errekurtsu guztiak erabili behar ditugu. Orduan, seigarren zenbaki honetan anuntzioak sartu ditugu, gutxi baina sartu ditugu. Hain zuzen ere, ahal dugun arte aurrera egin behar da, eta gerora metodo guztiak saiatu.
"Gure Asmoak Beste Tokietara Kutsatu Nahi Genituzke"
ARGIA.– Eta experienizia hau beste tokietara eramaterik ba al dago?
ETA KITTO.– Hain zuzen ere, gure asmoetako bat horixe da: kutsatze-politika. Esan nahi da horrekin, izpiritu hori kutsatu nahi dugula, eta guk Donostian egin dugun bezalaxe, beste toki guztietan ildo beretik egin dezatela, ea denon artean hutsune hori betetzen dugun.
ARGIA.– Zer moduzko harrera jaso duzue salmenta aldetik?
ETA KITTO.–Ale batetatik bestera asko aldatzen dira gauzak, baina esan daiteke azken zenbakiarekin estabilitate minimo bat iritsi dugula. Mila irakurle baino gehiago zain daude ea hurrengo zenbakia noiz kaleratuko den, eta hori ez da gutxi gauden toki honetan.
ARGIA.–Eta segitzeko, zer nolako animoekin zabiltzate?
ETA KITTO.– Segitzeko adina, behintzat, badugu asmorik, eta ziutate honetako kaka guztia atera arte hortxe izango gara jo eta ke. Gure muga bakarra, gero eta maizago suertatzen ari den gobernadorearen debekua izango da. Ordurarte, tira!!
Jexus IJURKO
23-24

GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakEta Kitto
EgileezIJURKO1Komunikabid

Azkenak
2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Ehun mugimendua desegingo da, independentziari buruzko mozioa erregistratu ostean 101 udaletan

Independentziaren aldeko ekimenak aurrera eramateko baliabide faltagatik "itzaliko" da. Aurretik, Euskal Herri osoko 101 udaletan independentzia mozioak erregistratuko dituztela iragarri dute, euskal errepublikaren aldeko prozesuan urratsak egiteko. Baliabide faltaz... [+]


2025-03-24 | ARGIA
Akordio batetik urrun, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Joan den astean, Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Akordio batetik “urrun” daudela adierazi dute eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa... [+]


Lurraren defentsaren aldeko eta “inposizioen” aurkako oihua Gasteizko kaleetan

Euskal Herri osoan zehar daude mehatxupean hamaika baso, zelai, mendi zein nekazal lur. Horien defentsan diharduten tokian tokiko plataforma asko bildu dira larunbatean Gasteizen, EH Bizirik-ek deituta, inguru naturalaren “suntsiketaren” eta makroproiektuen... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


2025-03-24 | Uriola.eus
“Lasterka askatasunera” bueltan dator

Kirola eta aldarrikapena uztartuz, maiatzaren 24an Bilbo gazteria independentistaz beteko da. Lasterketa honen bitartez, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko balioei lekua egin nahi diote gazteek, independentziarako bidean daudela erakutsiz.


2025-03-24 | Behe Banda
Bihotza bete-beteta

Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]


Israelek gogortu egin du Gazaren aurkako erasoaldia, eta Netanyahu zerbitzu sekretuetako burua kargugabetzen saiatu da

Asteartean menia apurtu zuenetik gutxienez 650 palestinar hil dituzte sionistek, Al Jazeeraren arabera. Netanyhauren gobernuak Shin Bet zerbitzu sekretuetako buru Ronen Bar kaleratzeko erabakia hartu du, baina Auzitegi Gorenak kaleratzea geldiarazi du.


Trintxerpetik hasita, “auzo seguruen alde”

Trintxerpen hasi eta Donostian bukatu da hainbat kolektibok deitutako XXVIII. Arrazakeriaren Kontrako Martxa.


2025-03-24 | Irutxuloko Hitza
Donostia, berriz ere, Palestinaren alde

Milaka pertsona bildu dira larunbat honetan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta “Israelek Gazan egindako genozidioa” amaitzeko eta Benjamin Netanyahuren gobernuak su-etenari berriro ekiteko eskatzeko. Gernika-Palestina herri ekimenak deitu du martxa,... [+]


Eguneraketa berriak daude