Gizonak Mito Izan Nahi Ez Duenean


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iñaxio Kortabarria futbolariari elkarrizketa

Gizonak Mito Izan Nahi Ez Duenean
Ez du presentaziorik behar azken bi urte hauetan ``txapeldunak, txapeldunak obe, oben modan jarri den errealaren partaiderik, oinarri garrantzitsuenetako bat izan da eta da ekipoaren eskemaren barrenean. Bagenekien jakin ARGIAko irakurle leiala genuela eta azkenik aspaldiko asmoa betetzeko aukera izan dugu Iñaxio Kortabarria elkarrizketatzea
Sufritzen Ere Ikasi Beharra Dago
Bai Arrasatetik etorri nintzen hamazazpi urte nituela. Eta ba dakizue ezer jakin gabe eta futboletik kanpo ez nuen inongo asmorik. Futbola bakarrik.
Jakina, Arrasatetik ez zen hirugarren dibisioan jokatzeko asmoz etorriko SANSEra etortzen diren guztiak bezalaxe. Iñaxio ere lehen mailan jokatzeko etorri zen
Hartaraxe etorri nintzen eta hori nuen helburu bakarra. Egia esan, konfiantza haundia neukan nere buruan jerria. Etxetik kanpora jostea gauza gogorra da ez baldin badago helburu oso zehatzik erditik.
Dena den, bere esperientzi futbolistikoaren zati garrantzitsu bat dela gure iritzian komentatu diogunean berealaxe hasi zaigu orduko gauzak kontatzen.
Bakoitzak bere kondizioak badauzka eta kitto, bainan hortik kanpo, gauza serio hartzen, sufritzen ere ikasi beharra dago, zer den ekipo bat eta norbera bakarrik eta gauza guzti horiek adin horretan oso garrantzitsuak dira. Horiek, Espositekin ikasi nituen.
Bainan Arrasatetik datorren euskaldun gazte batentzat ez ote izango haundixkoa emandako saltoa? Lagunak, ingurua, giroa, hizkuntza...
Hasieran, ba kolpe izugarria zen. Arrasateko euskara eta hemengoa... ba hori arazoak nituen. Bainan poliki poliki jarri nintzen. Euskarazko gauzak irakurriz eta horrela. Bestalde, Espositok euskera dexente erabiltzen zuen gurekin eta alde horretatik baliagarria izan zen niretzat pertsonalki. Orain ere Espositok euskara asko erabiltzen du entrenatzerakoan. Gero, noski, Arrasaten, ekipoan eta kuadrilan, hitzegiten genuen eta hemen berriz... beno bost edo sei ginen bakerrik euskaldunak. Hor SANSEn hiru urte egin nituen. Ezin haztuko ditugu.
Lehen Gure Arteko Giroa Estuagoa Zen
Bai gogoratzen dugu guk ere garai hura. Orduan ez zegoen gaurko erronkarik, Errealari bagagozkio behintzat eta publizitateak ere ez zuen orduan egun duen eraginik. Bestalde ekipokideak, prestatzailea .
Orduan Segurola zegoen entrenadore, bainan oso denbora gutxi egin zuen. Honek utzi eta Andoni Elizondok hartu zuen ekipoa. Orduan, Gorriti, Martinez, Lema, Ormaetxea, Mendiluze, eta horiek zeuden. Hasieran, zueden gazteekin ibiltzen nintzen. Soroa, bueno eta gure herriko-bi ere SAGASTA eta ARANBARRI han zebiltzan. Horiekin.
Bigarren dibisioan zegoen Erreala eta Puertollanon Aranbarrik sartutako gola historiara pasako zen, lehen mailara pasatzeko aukera eman bait zuen honek
Giroa, zegoen giroa oso ona zen. Orduan futbola ez zegoen gaur bezala eta jokalari arteko giroa estuagoa zen. Kanpo presioa ere, ba zegoenik ere ez genuen sentitzen eta entrenamenduak... beno ez dakit giroarengatik izango ote zen bainan atseginagoak edo... Pentsatu beharra dago, biajeak eta beste era batetan egiten zirela, autobusean kartatan jostatuz eta nahi eta nahi ez, horrek gure arteko harremanak sendotu egiten zituen. Sakonagoak ziren. Orain berriz, konzentrazioa eta beti partidu ta gainean dugula, norberak tensio bizian aurkitzen du bere burua.
Guri behintzat, Errealaren barnean zegoen giroa euskalduna ote zen kezkatu gaituen zerbait izan da beti
Garai hartan, nik ez dakit orain baino haundiago ote zen errepresioa bainan beldur izugarria izaten genuen Euskal Herriko arazoetaz hitzegiterakoan. Izkutuan hitzegiten genuen normalean. Oso jende jatorra zeguen, oso euskalduna, badakizue probintziakoa. Hortik aparte futboletik aparte gure artean bazkari eta afari gehiago egiten gehuen orain baino. Esaterako, ekipoak konpromiso haundi xamarra izaten zuenean, bazkariren bat prestatu eta horrelá mentalizatzen ginen gure artean.
Geroztik SANSEk egindako lana agerian dago. Xabier Expositoren izena Errealaren garaipenekin loturik daukagu, urteoro pasatzen baita Errealaren ekipora beren eskutan izaniko norbait.
Uranga Eta Iribar: Gizon Oso Apartak
Nere atzetik, Murillo, Uranga, Elkoro-oso suerte txarra izan zuena-eta horiek etorri ziren. Hauek diferentzi handia somatu genuen. Gu pasa ginenean, Oiartzabal eta biok, Realean zeudenekin,... ba hori lotsati xamarrak, bainan hauek zabalagoak ziren. Bada gauza bat..., nik ezagutu dudan jende gehiena futbolaz bakarrik arduratzen zen, eta Urangaren kasoa ezberdina da. Honek futbola bidetzat hartu zuen, beste zerbait egiteko bidetzat, karrera bat egiteko hain zuzen. Oso ardura handiko tipoa zen. Euskadiko arazotaz oso preokupatuta zebilen, eta lehendik kezkaturik ba nenbilen ere, ni neu, horren eta beste lagun batzuren bidez hasi nintzen gauzak ikusten.
Nola ahaztu dezake batek Uranga, Kortabarria, eta Iribar "Makatza"k Atotxako zelaian ikurriña atera zutenean sentitutakoa. Egia esan Iribarren izena aipatu dugunean Iñaxioaren arpegian agerturiko keinua, eskuko hogeita hamaika edukitzen direnetakoa, aski adierazgarria zan da.
Nik, aurreko urtetako Real eta Atletik-en arteko pikea ezagutu nuen. Ez zegoen ez harremanik ez ezer. Gero hasi ziren Martinez eta Iribar eta horien arteko harremanak. Aferi eta bazkeriak eginaz geure artean, harremanak estutzen joan ziren. Partidu famatu hartan garbi zegoen, Euskadik zeraman borrokan geuk ere parte hartu behar genuela, eta ikurriña atera genuen; horrela egin zen hura. Jokalari guztiek ez zekiten hori, hiruzpalauk bakarrik genekien, ze bestela ekintza bera arriskutan jarriko genuen. Oroimen polita da bainan ez besterik
Nik kristoren errepetoz ikusten dut Iribar, alde guztitatik begiratuta gainera. bere traiektoria Gizon handi batena baita. Bere azken ekintza publikoak aski frogatzen du hori, ez bait du edozeinek omenaldiko dirua euskal kulturaren alde uzten. Hori kristona da, KIROL HlZTEGIAri buruz ari naiz noski. Beste alde, horrek, nahi zuen guztia zeukan bere esku, mito bilaketu bait zen, eta dena abandonatu zuen, mito baino GIZON izan nahi zuelako. Asko baloratzen dut nik hori.
Jokalari azkar, trebe eta sobrion honi ere ailegatu zitzaion gutxi batzuri iristen zaien unea: Internazional izatearena.
Derrigortzat hartu nuen nik jokatzearena. Beste ekipotako jokalariekiko harremanak hutsa. Ez zegoen harremanik. Gelan sartu eta irakurri eta egiten nuen. Han bakoitzak berea zaintzen zuen, besterik ez. Gainera ni, bakar bakarrik joaten nintzen hemendik. Bilboko pare bat izaten ziren eta ni haiekin; besteekin ezer ez. Tristea zen, gogorra ez gara pertsonak, mitoak baizik. Sal-erosi daitezkeen produkteak, eta batek hori horrela dela ikusten duenean...
Afe-Greba
Jakina da Inaxio komitean sarturik zegoela Errealaren ordezkaritza eutsiz
Jubenilek jokatu behar zutela jakin nuenean haserre bizian jarri nintzen. Nik seme bat izan eta seme hori horrela erabiltzea... jakiña!, adin horretan ilusio hori izaten da, eta hori besteak izorratzeko modu horretan erabiltzeak mina baino hamorrazioa eman zidan. Beste edozein arlotan pertsonok, gazteak horrela erabiltzea, horietaz horrela baliatzea, ez genuke inolaz ere onartuko, bainan futbolean bai... Zorren asuntoak ez ginduen zuzenki ikuitzen bainan bai Haciendakoak. Halere, bilera egin ondoren, grebari baiezkoa ematea erabaki genuen. Bainan gure azterketan, beste baldintza batzuren artean, geure iritzian nabitaezko bat ezartzen genuen: R. Madrid, Barzelona, Balenzia, At. Madrid eta gu, hau da bost ekipo hauek ordezkari bana izan zezatela komitean. Barzelonak ez zuen bidali eta nere iritzian hor hasi zen greba izorratzen. Gero, azkenean, "enzerrona" bat zela ikusten genuen ze jubenilen kontra jokatzeko prest zeudenak... Garbi zeguen galtzaileak gu izango ginela.
Kirol-prentsak duen eragina begibistakoa da
Kontutan hartu beharra dago prentsa deportiboa, salbuespenak ere badira, orokorki Club eta Federazioaren eskuetan dagoela. Hau garbi dago. Futbolzaleak beraz informazio falta izugarrian bizi dira.
Bera ez dela prentsa horretan asko agertzen aipatzen diogunean, honela dio: «Bai, ni fubolista baino lehenago pertsona naiz eta hori ez zale asko gustatzen, ze oposizioaren jantzia dauketenek ere, nahiz eta zikinkeriaz hitzegin, zikinkeria bertatik mintzo dira. Zikinkeria berarekin zikinduak daude horiek.
Eta hemengo prentsaz ere badu zer esanik.
Euskaldunok Zatitu Nahi Gaituzte
Hemengo prentsak, denok dakigu zeintzu diren, oso gaizki tratatu dituzte Osasuna, Bilbo eta gure arteko partiduak. Osasunaren kontra jokatutako partiduarekin hasi zen gauza okertzen, eta geroztik garbi ikusi dut horien jokaera. Enfrentatu nahi izan dute jendea. Gero Valladolik edo kanpoko edozein datorrenean harrera ona eskatzen dute. Baina euskaldunak datozenean... hori. Euskaldunen artean pikea sortu nahian aritu dira. Eskerrak azken partidua irabazi genuela, bestela Gipuzkoa eta Bizkaiaren artean geratuko zen haserrea.
Errealean ezagutu dituen prestatzaileez ere eritzia eskatu diogu.
Bai, ordurarte Errealaren oinarria indarra zen. Horrek mugatzen zuen erabat gure jokaera. Iriondok lortu zuen teknika indibiduala hobetu eta lantzea. Eta esan beharra dago nahiz eta jokalari batzuengan gehiago nabaritu, guztiok lortu genuela gure teknika hobetzea. Horretarako, baloia maneiatzen ariketa asko egin genuen. Entrenamenduak oso politak izaten ziren eta oso gustora ibiltzen ginen Iriondoreki.
Arakistain–Sevillara joan zen–ere ezin du ahaztu Oso euskaltzale eta abertzaletzat jotzen du Inaxiok (Aspaldiko harpideduna ere badugu)
«Sevillara joan zenean, Sanchez Barriosekin hasi zen erreibindikapenak egiten. Gorritzat jo eta baztertu omen zuen direktibak. «Por rojo>, bidali zute.
Ligako txapeldun izatera iritsi bezain laister oihukatuz irratiz agurtu gintuen adiskide hau, eskertu beharrean gara eman dizkigun erreztasunengatik
XALBARDIN ETA MOLLARRI
24-26

GaiezKirolaFutbolaTaldeakReal Socied
GaiezKirolaFutbolaJokalariak
PertsonaiazKORTABARRI2
EgileezOSTOLAZA1Kirola
EgileezMOLLARRI1Kirola

Azkenak
2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Bilgune Feminista:
“Indarkeria matxistaren beste adierazpen bat da tortura, urtez luzez estatuek babestua ”

Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]


Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


Vesubioren erupzioak garun bat kristalizatu zuela frogatu dute

79. urtean, Vesubio sumendiaren erupzioak errautsez eta arrokaz estali zituen Ponpeia eta Herkulano hiriak eta hango biztanleak. Aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira hondakinetan; tartean, 2018an, gorpuzki batzuk aztertu zituzten berriro, eta ikusi zuten gizon baten garuna... [+]


Eskolak ematen hasi da berriz mezu arrazista eta transfoboengatik ikertutako EHUko irakaslea

Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.


“Hitzarmen duin bat lortzeko” mobilizazioak iragarri dituzte ‘Diario de Noticias de Álava’ko langileek

Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
 

 


2025-03-05 | Leire Artola Arin
Zaintza eskubidea aldarrikatuko dute sindikatuek ostegunean

Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.


Tutankamon eta gero, Tutmosis II.a

Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean  Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]


Trumpek miresten badu...

AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.

Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]


Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola

Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]


Eguneraketa berriak daude