Euskarazko Liburuak Samurrago Egiten Zaizkit


2021eko uztailaren 23an
Sharid Raza, Pakistaniar Euskalduna
Euskarazko Liburuak Samurrago Egiten Zaizkit
Sharid Raza Mehasi, 15 urteko mutil bat da. Berak zazpi urte zituelarik bere aita eta aitaren lagun batzu beren herritik (Pakistaniatik) E H.ra etorri ziren Sharid orain lau urte bere amarekin etorri zen Oñatin bizi dira eta herrian nahiko ezagunak dira. Sharidek dena den badauka ezaguna izateko beste bereiztasun bat euskalduna dela; euskara dakien pakistaniarra alegia
A–Elkarrizketari ekiteko eskolagatik galdetzen diogu, ea zer moduz hemengo eskolan, aurretik bagenekien Pakistanian ikasketak aski ongi zeramatzala, baina hona etorri zenean hizkuntza desberdin batekin topo egin zuen horrek dakarkion arazo guztiarekin
S–Ondo.
A–Erantzunak oso laburrak botatzen dizkigu hasieran, ez da gehiegi enroilatzen eta horregatik beste galdera bat botatzen diogu, samurra al da?
S–Bai, baina erdarazko liburuak zailak egiten zaizkit.
A- Euskarazkoak samurragoak?
S–Bai. (Farre egiten dugu hirurok)
A–Bere lagun, denborapasa, etab. dela eta piska bat komentatzeko eskatzen diogu.
S– Eskubalola jolasten dut, oso ondo nago eta oraintxe nator entrenamendutik.
A- Asko gustatzen al zaizu kirola?
S–Bai, gehien bat fronton, tenis eta eskubaloia.
A–Ba al dauzkazu hemengo lagunik?
S– Bai, asko. Por ejemplo Iñaki Martinez, (beste izen bat ere eman digu baina ez da ia entzuten)... asko, asko.
A–Eta gustora zabiltza heurokin ezta?
S–Bai.
A- Zu bertakoa eginda zaude?
S- Bai.
A- Gaia piska bat aldatuz, Shari asko kostatu al zaizu euskara ikastea?
S–Ez.
A- Mutil honek berriro harritzen gaitu eta jende askok euskara oso zaila dela, ezin dela ikasi . dioela esaten diogunean zera erantzun digu:
S–Beno, ni hona etorri naizenean euskera ikasi dut eta horregatik ez zait zalla.
A- Norekin ikasi duzu euskara?
S–Agustin Errasti eskola nazionaleko maisuarekin.
A–Felisatxoren dendan ikusita eta Felisatxo bera den modukoa jakinez, ea berarekin zerbait ikasi duen galdetzen diogu
S–Bai, asko ere bai. Lehenengo eskolan Errastirekin eta gero kalean, dendan, Felisarekin.
A– Nola ikusten duzu mutikoen jokaera euskararen aurrean?
S–Ona.
A- Baina askotan euskara dakite eta ez dute hitzegiten
S–Bai, hori txarra da. Hemen euskara eta erdara nahasi egiten dira eta hori ez da ona. Hemen erdi euskara eta gero erdara eta holexe dabiltza beti eta niretzat txarra da, euskara bakarrik egiteko edo erdara.
A- Zertarako balio zaizu Oñatin euskara?
S–Hemengo mutikoen bizia egiteko edo handiekin (adinekoekin) hitzegiteko.
A–Eta gauzak erosteko eta?
S– Zera, beno, denda batzuetan euskaraz egiten dut eta besteetan, erderazkoekin.
A- Jendeak ba al daki zuk euskara dakizula?
S– Bai, askok.
A–Ba dakizu eskolan ikasten duzun euskara eta kalekoa ez direla berdinak ..
S–Bai, baina eskolan oso gutxi egiten da, Oñatikoa egiten da eta ez liburuetakoa.
A- Zuk nongo euskara dakizu Oñatikoa edo liburuetakoa (batua)?
S–Biak, baina gehiago Oñatikoa.
A- Oñatiko euskara ikasteko ez duzu problemarik izan orduan?
S–Ez, eskolakoa Errastirekin ikasi dut eta Oñatikoa Felisarekin.
A– Zure ustez euskara jakiteak zure integrazioa samurtu du?
S–Bai, bai, ez da zalla.
A- Euskara dakizulako hobe ikusita zaude jendearengandik?
S–Bai, euskaldun jendearengandik oso ondo ikusita nago.
A- Ba al dago urdu (Pakistango hizkuntza) eta euskararen artean erlaziorik, antzarik,
S–Ez, ez dago antzarik. Baina erdara ta urduren artean badago, por ejemplo han–que–berdin esaten da erdaran eta urdun.
A- Hango eta hemengo arteko mentalitate, bizimoduen diferentziagatik galdetu eta hau izan da berak bota digun erantzuna:
S–Bai, zera... han ez da neskatilekin ibiltzen eta hemen gauza diferentea da. Hemen hamaika, hamabi, hamalau urtekin mutilekin ibiltzen dira eta hori gauza txarra da. Han arreba eta amarekin ibiltzen da edo beste neskatilekin baina ez hemengo moduan.
A- Zer diferentzia ikusten duzu Pakistan eta Euskadiren artean?
S–Niretzat ez dago, ia ia berdinak dira, eskola edo piskat bat diferente, bestela...
A–Irakurtzen al duzu euskara?
S–Eskolan liburuak, baina kalean ez dut irakurtzen ez euskaraz ez erderazko rebistarik.
A–ARGIA ezagutzen zenuen aurretik?
S–Bai, saltzen...
A- Zer pentsatzen duzu ARGIAz?
S- Ez dut irakurtzen baina uste dut zera, hemengo jendeari asko gustatzen zaiola, hortxe Felisatxorenean (dendan) asko etortzen ziren eta denak saldu.
A–Zer pentsatzen duzu hemengo giroaz, jaiak... jendea askotan dabil kalean, poteoa...
S–Niretzat hori normala da, larunbata ta igandea dira zera, kalean ibiltzeko.
A– Hasieran ez zen arraroa hori ikustea?
S–Ez, han jendea baserrietan, eskolan, ibiltzen da, ez dago tabernarik. Alkohola ezin da edan, badago baina ez da edaten.
A- Etorkizunari begira zer esan nahi duen galdetu diogunean "ez dakit" esan digu, baina gero zer amets, zer gustatuko litzaiokeen galdetu ondoren hauxe bota digu
S- Beno, Euskadin karrera bat egiten, ez dakit... Nik nahi dut sendagile... beno, lehengo sendagile laguntzaile ta gero sendagilea izatea, baina hemen euskadin.
A–Azken hau entzunik -pozik jarri gara noski–ea Oñatin maite duten-eta berak Oñati maite duen galderen erantzuna, elkarrizketako gehienak bezala oso laburra ta konkretoa izan da: "BAI".
Roberto ALTUNA Xabier ETXANIZ
16-17

GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak
PertsonaiazRAZA1
EgileezALTUNA6Hizkuntza
EgileezETXANIZ3Hizkuntza

Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude