Xalbador Garmendia: "Marquez-en KRONIKA Itzultzea Desafio Bat Izan Da"


2021eko uztailaren 28an
Xalbador Garmendia itzultzaileari elkarrizketa
Xalbador Garmendia: "Marquez-en KRONIKA Itzultzea Desafio Bat Izan Da"
«Erdaraz irakurtzen delarik Garcia Marquez, ba zirudik, botez ere KRONIKAN oso erraza dela, oso sinplea, bainan askotan gauzarik sinpleenak "tour de force"handi baten ondorioz iduzten baitira, irudituz zitzaidan CRONICA DE UNA MUERTE ANUNCIADA HERIOTZA lRAGARRITAKO BA TEN KRONIKA itzultzea gauza zaila zela».
Saia Nadin
ARGIA: Nondik nora sortu huen itzulpen honen proiektoa?
X. G.: Duela bost bat, sei bat hilabete Joakin Berasategi etorri zitzaidan, Sendoa aragitaletxekoa. Nohek ba omen dik Colombian berez Idiazabalgoa den ahaide bat hango Oveja Negra editorialeko buru edo. Ba bere ahaide honek Patxi Abrisketa, munduko euskal bibliotekarik handiena duenarekin hitzegin omen zian, eta interesgarria izango zela Marquez euskarara ekartzea eta Joakin Berasategirekin hitzegin ziaten. Honek Martin Ugalderengana jo zian, eta Martinek lantegi horretarako aproposena ni izan nintekeela esan onen zion.
A: Beraz itzulpen hau gehio izan duk okurrentzia eder bat beste ezer baino, ezta? Ez zegok itzulpen politika baten barne...
X. G.: Eskeintza bat izan huen, hauek etorri hituen eta, egingo al duk? eta baietz erantzun nien. Dirua jartzeko prest hituen, liburua erdaraz hartu ta zaila zela pentsatu nian, bainan tira, egin egin behar diat!, eta egin nian.
A: Justu justu erdaraz irakur dezakegun liburu bat, ze hemen guztiak zekiagu erdaraz.
X. G.: Nik pentsatzen diat obrak beren originaletan irakurri behar ditugula, ahal badiagu behintzat. Garbi zegok Garcia Marquez erdaraz irakurtzea askoz ere hobeagoa dugula. Nik Quijote-a erdaraz irakurriko diat, XVII. mendeko ingelesa jakin ezkero hartantxe komeniko litzateke Shakespeare irakurtzea, ingelesez Joyce, frantsesez Proust.
A: Orduan zergatik Marquez erdaratikan?
X. G.: Zailtasun handiko lana huen, desafio bat, saia nadin, esan nian, eta aurrera. Euskararen normalizapenerako gainera hor agertzen zitzaizkidan oztopoen gainditzea txit komenigarria izango zelakoan, aurrera segi nian.
Bestalde euskal idazle berrientzat oinarri bat jarri nahi izan diat, hitzak direla, sintasia. Adjetiboak esatebaterako, beti adjetibo berberak erabiltzen dizkiagu, alor horretan zerbait eman nezakeela uste izan diat, bazegok ugaritasun bat, bai zuberotarrez, bai beste euskalkitan, eta guztiori aprobetxatu beharra zegok, bestela betiko hitzak eta betiko adjetiboak aztun eta aspergarri gertatzen dituk. Gero beste arazo bat ere sortu zaidak, erdarakadena, nahiz hitzetan nahiz sintasian. Sartu egin dizkiat, irekitasun minimo batekin jokatu behar diagu bestela geureak egin dik.
Sortzeko Gauza Ez Garenok Itzuli
A: Interes didaktikoa du beraz itzulpen honek batipat...
X. G.: Guk Euskal Herrian idazle bikainik bagenu, edo berri onik sortzen ariko balitz, bainan ez dik azken honek hala ematen, edo asko bagenitu bainan... Besterik ez bada ere bide batzuk urratu behar dizkiagu euskararen aldetik, idazle horiek eta datozen berriok, itzulpen onak egiten badira behintzat hitzen aldetik eta nondik nora jo jakin dezaten. Eta euskara bera normalizatu, ni neroni, eta beste batzuk sortzeko gauza ez bagaituk, eta arrazoi askorengatik ez gaituk gauza, hortan behintzat besterik ez bada ere besteenak hartu eta itzuli.
Marquez-en KRONIKA hau esatebaterako, edo beste edozein sudamerikanoren obrak oso aberatsak dituk esaldi, modismo, hitz eta lokuzioen aldetik, horiek nola euskarara bihurtu, horien adjetbo aberastasuna nola ekarri... Iiburu batekin ez dituk zera hauek denak konponduko, bainan gutxienez bideak urratu, erraztasun batzu eman euskaraz idatzi nahi dutenentzat, hizkuntza aberastu, tajutu, nahiz eta itzulpenaren bidez.
A: Lan handia benetan...
X. G.: Eta gogorra gerta dakigukeena euskararen aldetik, beti zegok arrisku hori euskara gogorra ateratzea, nolabaiteko euskara ateratzea, nere ustez dominio handia beharko genikek itzulpenetarako, genikek e!, nik ez diat esaten neronek dudanik.
Txoko-Euskarak Ez Garamatza Inora
A: Zeintzuk izan ditek itzultze orduan erabili dituan erizpideak?
X. G.: Dek1inabidean, berboan, euskaltzaindiak emandako arauak bete dizkiat.
Gero bizkaierazko hitzak sartzen ahalegindu nauk, bizkaierazkoak eta zuberotar eta lapurterazkoak baitare, ni giputza nauk eta gutxienez lau euskalki literariotan erabili diren hitzak erabiltzen saiatu nauk. Bazterretan milaka hitz dugu barreiaturik jaso beharretan, aberastasun hori aprobetxatu nahi izan diat. Baten bat edo baduk inongo hiztegitan ez datorrena handik eta hemendik nik bildu ditudanak, horrelakoak sartzeko bildur izaten nauk ni, bainan uste diat sartu egin behar direla G. Marquez-ek berak inongo hiztegitan agertzen ez diren hitzak erabiltzen dituen bezalaxe.
Ez diat hitz berririk asmatu, ez eta neologismorik erabili, euskal literaturan erabiliak izan diren hitzak baizik. "Arrapostu" erabili diat, "erantzun", "ihardetsi", beste noizbait. Esan nahi diat, ez dudala txoko euskara bat erabili nahi izan, honek ez garamatza inora. Zaldibin adibidez, euskara jatorra etazera, 800 - 1.200 hitz baino gehia ez da erabiltzen, ez zaizkit aski.
Hitzen formari asko begiratu zihoat, hitzen forma egokiari, familia erabili diat eta ez famili adibidez.
ARGIA. Modismo eta Kolonblako hitz arraroen arazoa nola konpondu duk?
X. G. Agertzen dituk dexente hitz ulergaitzak zaizkigunak, "cotuerma de la muerte", "vio pasar el Angel", horrelakoak askotan agertzen dituk. Hau konpontzeko oso baliogarria gertatu zitzaidan Garcia Marquez-ek berak E1 Paísen ateratako artikulo bat. Han esatebaterako "cruda" eta honelako hitzen berri ematen zian, honek zera esan nahi dik, resaca, astelehena, edo biharamuna guk esaten dugun bezala. Beraz hitz batzu Marquezek berak argitu zizkiak, beste batzu ez ditek argibiderik izan, beste batzuei buruz Patxi Abrisketa-kin izan nian irtenbidea, Martin Ugaldek ere argitu zizkiak zenbait puntu, eta azkenik Joxe Felix Azurmendi EGIN-eko zuzendaria kolonbian bizi izan huen garai batean bere emaztearekin eta hauek ere lagundu zidatek.
A: Sintasia, erritmoa. puntuazioa... nola atera dituk?
X. G.: Puntuazio originala errespetatu egin diat behin edo bitan ez ezik. Erritmoa oso zaila duk itzulpenean originalekoa gordetzea, bainan fraseak zetozen zetozenean itzuli dizkiat. Frase batzuk luzeak gertatzen dituk, luzeegiak agian, "ze", "non", "zein" eta horrelakoak sartu egin dizkiat, bazekiat batzu iritzi honen kontrakoak direla bainan sartu beharra zeudek. Ireki beharra zegok euskara, traba guztiak kendu behar zizkiogu.
Iñaki Uria
31-32

GaiezKulturaItzulpenginItzultzaile
PertsonaiazGARMENDIA4
EgileezURIA3Kultura

Azkenak
“Udala legez kanpo ari da errolda ukatzen gasteiztar behartsuenei”

Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]


2025-02-10 | Behe Banda
Barra warroak |
Gaia atera

Batzuetan ez dakit gehiegi ez ote den. Pipa janean gaudela, beste edozer gauzaz hitz egiten gaudela, gaia ateratzea. Ozen hitz egitea gustatzen zaigu guri, ia isilunerik ez uztea, ahotsak teilakatzea, zeinek handiagoa botatzea. Hitz egitea bakoitzak bereaz, bakoitzak... [+]


2025-02-10 | Hala Bedi
[Hala bideo] Palestinaren aldeko eta Israelen aurkako oihua ozen entzun zen ostiralean Gasteizen

Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.


Save the children, saldu bonbak

Pilar Kaltzada Zedarriak taldeko kidea da. Urtarrilaren 15ean taldeak armagintza industria bultzatzeko hurrengo urteotan egongo den “aukera bikaina” aprobetxatzera deitu zuen, oihartzun handia izan zuen ekitaldi arranditsuan. Gasteizkoak talde antimilitaristaren... [+]


2025-02-10 | Amanda Verrone
Euskal Herriko lurra deskolonizatu:
Euskara agroekologikoa da

Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]


2025-02-10 | Irati Diez Virto
Izotz arotik hona, endemismoa kolokan

Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]


2025-02-10 | Jakoba Errekondo
Migranondoa, beste bat etxerako

Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Eguneraketa berriak daude