Euskal Gizartearen Zatiketaz Kezkatsu


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Xabier Leteri elkarrizketa
Xabier Leterekin Garazin
Euskal Gizartearen Zatiketaz Kezkatsu
Donibane Garazi. Apirilaren 17a. Bukatu da kantaldia. Saioa hasi aurretik agindu zigun amaieran hitz egingo genuela. Baina, ez dakit... beldur piska bat ere bagenuen. Berandu, nekea, Antton, Mikel Laboa, Imanol,... mundu guztia han, etxera Joan behar, gu berriz ezezagunak, ARGIAkoak garela eta zer esango ote du,... "Hi, goazemak, nahi duan lekuan,... bai, bai, hortxe bertan ondo zegok. Antton! Bost minutu eta berehela nauk". Lehenengo galderaz hari muturra askatu bagenu bezala, tira gabe atera da elkarrizketa guztia
Jendaurreko Emozioa Ezin Ahaztu
Donostian, Irrati-Telebistako eskola famatu horretan ezagutu nian, hor ikastaro batzuk eman bait ditut, ezagutu nian lehengo mutil bat, Gillaume Irigoien, Garaztarra, Adur Irratian lan egiten duena. Lehenik hemengo kultur aste batean hitzaldi bat ematea proposatu zidan, baina gero eritziz aldatu eta kantaldi bat egiteko eskatu zidan. Hasieran nahiko zalantza banian, Anttonekin hitz egin eta azkenean onartu egin genian.
ARGIA.– Zergatik onartu hainbeste denboraren buruan?
XABIER LETE.- Behar bada kuriosidade piska bat bagenian, ea jendaurrean gure buruak nola aurkitzen genituen-eta. Beraz zentzu berezirik ez dik. Seguru asko beste leku batean izan balitz, Hegoaldean-edo, ez genian hartuko. Hemen esan ziguten Kultur lanean ari zen talde baten lanaren barruan zegoela, hola jendea piztu nahiz-eta, eta hemen giro egoki bat egon zitekeela.pentsatu genian.
A.– Baina aurrera segitzeko pentsamentuz?
X. L.- Ez, ez diagu holako asmorik. Gauza aislatu bat izan duk.
A.- Orduan, orain dela lau urte kantagintza uzteko izan zenituzten arrazoiek jarraitzen dute?
X. L.–Bai. Hernanin utzi genion kantatzeari, han eman genuen kantaldi batean. Orduan Lurdesek, Anttonek, Pantxoa eta Peiok eta nik ematen genuen kantaldi bat bagenian: urte bete ibili ginen elkarrekin, eta maiatzean lau urte izango dituk azkenekoa eman genuela Galarretan. Geroztik aritu izan gaituk, arrazoi berezi batzuk zirenean-eta: Bartzelonan eratu zen kultur aste batean, Zeruko ARGIAren alde Ormaiztegin eman genuena,... Hau izan huen seguru asko Anttonek eta biok eman genuen azken kantaldi serioa. Gero Txiprera ere bidaiatxo bat egiteko aitzakiarekin joan gintuan,...
Eta gaurkoa ba... hainbeste denbora geldirik egon ondoren kuriosidadea, eta... gure buruak terreno horretan ikusi,... tanteatu.
A.–Hainbeste urte ondoren Kantagintza uzteko arrazoi gogorrak izango zenituzten.
X. L.- Alde batetik arrazoi pertsonalak zeuden. Arazo pertsonalak nizkian, oso nekatua nengoen, nere bizitza nahiko desordenatua zegoen une hartan. Irakurtzeko, idazteko, nere burua lasaitzeko denbora behar nian. Kantariaren bizitza oso desordenatua duk: besteek jai dutenean hi lanean, besteak lanean ari direnean hik jai, edo gauzak prestatzen. Beti besteengandik aparte bizi haiz. Anttonek ere neke haundia sentitzen zuen hainbeste urtetan kantatzen aritu ondoren, beste konpromiso batzuek ere ba zituen, inprimategi bat atera behar zuen aurrera, familia bizitzak ere asko tiratzen zion,... Gero musikoa duk, eta gehiago gustatzen zitzaion bakarka lan egitea, estudio eta konposaketa lanean. Lurdes ere osasunez ez zebilen oso ondo eta...
A. -Giroak ere zerikusirik izango zian...
X. L.– Giroa ere oso nahasia ikusten genian. Guk beti onartu izan diagu kantaldien inguruan giro politiko bat, herri giro but egotea. Momentua ere larria huen politika aldetik, eta oso inguru-nahasia aurkitzen genian. Kantaldiekin batera beste helburu batzuk ere egoten hituen. Nik euskaldun eta pertsona bezala gizarte prolematika eta Herri prolematika onartzen dizkiat, hor burruka egitea ere bai. Baina kantari bezala beti aurkitu nahi izan diat nere eremu bat, eta jendearekiko harreman nolabait esateko desdramatizatu bat eraman ahal izateko. Guk askotan kantaldiak momentu eta toki prolematikotan ematen genizkian, detentzioak, folloiak,... jendea tentso, antolatzaileak urduri. Egoera inmediato bati erantzuna ematea berriz zaila duk, jendeak hori eskatzen zian, guk ezin genian eman,...
A.– Eta errepertorioa aldatzea agian.
X. L.–Bai, beti kanta zaharrekin ezin ginen aritu, gero esan diadan deskolokazio hori, arazo pertsonalak, nekea... eta bolada batez uztea erabaki genian.
A.– Irratian zera esan omen duk, kantaldi hau "Hegoaldean ez zenutela egingo, hango giro trumoitsuagatik".
X. L.- Trumoitsu eta eroriagatik behar bada. Hemen Hegoaldeko kantariak entzun nahi zituztela, eta giro bat jarri edo sendotu beharra zegoela eta aproba egin zitekeela pentsatu genian. Hegoaldean jendearen eta kantariaren arteko dinamika falta hori astuna duk kantari batentzako. Batzuk, Benito Lertxundik bezala, fuerte jarraitzen diate, baina beste batzuk nahiko ezinean zebiltzak, kantaldirik ez diate deitzen dituztenean jendeak ez dik erantzuten,... Erorialdi bat zegok. Han ere egoera eszepzionalen batean egingo genian, lehen ere egin izan diagu eta. Baina nahiago izan diagu gure ingurunetik piska bat urrundu. Ikusi duk hemen oraindik, irratiak eta hasi berriak dituztelako edo, gure lehengo kantak oso atsegin dituztela.
A.–Eta gero Hego aldean kristoren polarizaketa dagoela eta hor zerbait esatea...
X. L.- Bai, eta berriz kantatzen hasiz geroz lehengo burruka hura eramatea zaila izango litzaidakela uste diat: kantaldi hau zertarako da atzetik zer dagoen ere begiratu behar duk, eta norekin hagoen,... Kultur lanean, politikaren hertsitasun hori hautsi nahi duen talde gehiegirik ere ez zegok. Hemen guretzat publiko neutral bat izan duk, hemen ere izango dituk hamar mila arazo baina...
Nahita Ere, Erdaraz Ez Litzaidake Aterako
A.–Gorka Knorrek oraintsu esana dik ea zergatik erdaraz idaztea posible bada zergatik ez erdaraz kantatzea, erdaraz kantatuko balute merketu zabalagoa edukiko luketela, ospetsuagoak izango liratekeela,...
X. L.–Hori horrela izango litzatekeen ala ez ikusi beharra egongo litzateke. Baina norbaitek erdaraz kantatu behar duela pentsatzen badu, kanta dezala. Nik ez. Erdaraz idatzi izan diat. ZerLait adierazi nahi duanean, Euskal Herriaren zati zabal bat ez duk euskaldun p'olitikoek egiten duten bezala, kolore guztitakoek, gauzak esan behar dituzte denek ulertzeko moduan, eta esaten dituzte erdaraz. Hori kritikatzeko ez nintzake ni inor izango, nik ere "Garaian eta Mugan" idatzi izan bait dut kastellanoz. Orain kantari edo poeta edo artista bezala nik ez niake euskara utziko: nere erreferentzia guztiak euskaraz zeudek, eta gainera neure komunitatearen hizkuntza uztea ez zaidak egoki iruditzen.
Orain, onartuko niake simultaneatzea: Euskal Herrian euskaraz eta Andaluzian gauza batzuk euskaraz eta beste batzuk erdaraz esate baterako. Hemen ere gauza asko onartuko nizkikek, baina hortik Euskal Herria maioritarioki erdalduna delako hain errez pasatzea... Niri, gainera, nahita ere ez litzaidake aterako.
A.- Zergatik uste duk esan dituela Gorkak gauza harrigarri horiek?
X. L.–Nik konprenditzen diat eskualde erdaldunduetan bizi direnen egoera. Zer egin behar dik Araban edo Nafarroako Erriberan bizi den abertzale batek? Uste diat, dena dela, holako ganzak ez direla oraindik ere planteatzen eremu horietan. Eta Gorkaren planteamendua behar bada ingurua probokatzeko zartada bat duk gehiago. Duela gutxi berarekin eman nian hitzaldi bat Gasteizen, eta erdaraz kantatzearen eta euskaraz kantatzen duten erdaldunen oportunismoaren kontra gogor atera huen. Ez dizkiat deklarazio horiek irakurri, baina harrigarria iruditzen zaidak.
Ari Da Sortzen Publiko Berri Bat
A.–Orain lau urteko kantaldien ondoan, gaurkoetan ze aldaketa ikusten dituk?
X. L.- Publiko aldaketa bat somatzen diat, belaunaldi berri bat, gaztea, lizeoetatik, ikastoletatik, institutoetatik ateratzen ari dena. Gure kantaldietan ibiltzen zen jendea oso konkretua huen: edo abertzale jendea, edo euskara ikasten ari zen jendea, edo kanta konkreturen batetan bere asmoak ikusten zituena. Publiko hori nekatu egin zen, gure kantak entzuten aspertu egin zen eta jendea kantaldietara eramaten zuen argudio multzoa ere desegin zen: politikaren ordezko izatea bukatu bait zen. Gero zenbait kantariren publiko inkondizionala ere, Mikel Laboarena adibidez, beren kantaria erretiratzean kantaldietatik urrundu egin duk.
Bazirudik oraingo publiko berriz gazteago honek aurreiritzi gutxiago dakarrela, gu hasi ginen garaietan bezala, injenuoago datorrela.
A.- Dena dela hik kantatu dituk gaur orain dela sei urteko giro harteko gauzak. ``Prestatzen gera gure etxea arrotz guztiei saltzera" eta holakoak.
X. L.- Kanta batek ze balio duen ikusteko geldiune bat ere askotan beharrezkoa duk, denbora. Jaki batetaz nekatzen haiz, emakume batetaz, paisaia batetaz,... zerbait sakona esaten dian zerbaitetaz ere nekatu egiten haiz, eta denboraren buruan berriz hartzen diok gustua. Horrezaz gain, garai hartako arazo batzuk orduan baino larriago daude: "Nafarroa" kantua egin nuenean ez zen egoera orain bezain zaila.
Gero kantak oso une konkretuetan jaiotzen dituk. "Haizea dator" egin nuenean alderdi estatalistak hartzen ari ziren indarraz oso kezkatsu nengoen. Eta kanta batean ez dituk matiz guztiak agertzen, oso bortitz botatzen dituk. Kanta horri eta besteei ondorio politikoak atera behar bazaizkie, behar 'bada ez nintzateke ados egongo.Dena dela, goxo goxo baina beste' zerbaitetaz hitz egitera eraman nahi nauala iruditzen zaidak, politikaz-edo...
Gaurko Egoera Kritikoaz Beldur Nauk'
A.–Nahi ez beduk obligaziorik ez daukak.
X. L.–Begira, ni ez nauk politiko aktiboa, ez nago inon afiliatua. Partiduenganako sinpatiak eraginda baino gehiago mugitzen nauk Euskal Herriaren prolematikaz dudan iritziak mugituta. Dena dela, momentu kritiko batean bizi garela uste diat. Oso kezkatua niagok Euskal gizartearen barruan bi eratako zatiketa ikusten dudalako. Batehk euskaldun munduaren eta euskaldun ez denaren arteko zatiketa, politikoa eta kulturazkoa.
Ni gehiago kezkatzen nauena euskaldungoaren barruan, abertzalegoaren barruan, dagoen puskaketa da. Nola bukatu behar dugun beldur nauk. Puskaketa hori beti egon bada ere orain erabatekoa bait da, leku guztietan, familietan, adiskide artean,... agertzen dena. Nolabaiteko dialogo batetara jo beharra zeukeagu, puntu minimo batzuetara iritsi beharra, eta errespeto bat.
A.–Hori martxan dagoenih ez zirudik.
X. L.- Pauso batzuk eman beharra zegok. Ez zekiat nork eman beharko lituzkeen, bloke batetik eta bestetik. Ulertzen diai burruka politiko bat, baina gero horren proiekzioa kulturara, irakaskuntzara, erakundeetara,... beti bi edo hiru bloke, galaxia txiki, beti burrukan.
A.- Hitz horiek, dena dela, astrakto xamarrak ere bedituk.
X. L.– Bazekiat, eta behar bada txorrada batzuk esaten ari nauk. Argiago idatzi izan diat horretaz, eta parte hartu ere bai. Baina beldur nauk. Euskal Herria txikla duk, Nafarroaren arazoak gehiago txikiagotzen gaitu, errekurtso gutxi diagu.eta nolabaiteko entendimentu batera iritsi behar diagu. Euskal Herrira etorri diren kanpotarren arazoa beti ikusi diagu. Horregatik egin nian "Haur Andaluz bati" kanta. Baina orain hamar hurte esan balidate holako puskaketa eta etena abertzaleen barruan etorriko zela, egia esango diat, ez nian sinistuko.
A.–Hik esaten duan erdibide hori ez duk inondik ikusten. Esan nahi diat, euskal egunkari batetan idaztekotan edo "Eginen" edo "Delan" idazten duk.
X. L.–Momentu honetan horren espresiorik behintzat ez duk ikusten. Baina bietatik batek al du arrazoi guztia eta besteak ezer ez? "`A"k duen arrazoi ala "B"k kantari bezala berdin zaidak: batek bestea zanpatu eta jan behar badu ez zaidak interesatzen, joku horretan ez nauk sartuko, bide hori kanisbalismoa iruditzen zaidak.
"Ze, Xabier, haurrek lo hartu diate". Eseri eta konturatu gabe hasierako bost minutuak ordubete bihurtu. Ezin bialduko dugu Antton hirugarren aldiz, "bai, segituan, bost minutu" esanez. Bo, Xabier, nahi duan arte!
ARTASO
24-26

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakLETE1
PertsonaiazLETE1
EgileezARTASO1Kultura

Azkenak
“Petronorrek eradaketa hitza darabil ahoan, baina enplegu suntsiketa besterik ez dugu ikusten”

Petronorreko langileek borrokarako eguna izan dute ostegun honetakoa. Enpresa batzordeak deituta, lanuztea egin dute eta Barakaldoko BECen elkarretaratu dira, konpainia urteko batzarra egiten ari zen tokian. Salatu dute diru publikoa jaso eta etekin milioidunak izan arren... [+]


2024-11-28 | Julene Flamarique
‘Feminizketak’ seriea eta ‘Ikusgela’ proiektua: aurtengo Rikardo Arregi Kazetaritza sarien irabazleak

Asteazkenean banatu dituzte Rikardo Arregi sariak, Andoainen. Kazetaritza Saria Berria-n argitaratutako Feminizketak elkarrizketa sortak jaso du, eta Komunikazio Saria Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen Ikusgela proiektuak. Ohorezko mugarria Ana Galarraga Aiestarani eman dio... [+]


Munstro aplikazioak izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Eguneraketa berriak daude