Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara,
jarrai dezagun txikitik eragiten.
SIADEKO koekin elkar- hizketa
A.- SIADECO zer da? Noiz sortu zen, zein dira bere helburuak?
- Siadeco duela hamabost urte sortu zen, Euskal Herriaren sozioekonomi errealitateari begira ikerketa aldetik zegoen hutsunea nolabait bete nahiean. Bere egitekoa sozioekonomi mundu horri begira informazio biltzea eta teknika aldetik batez ere ikerketa aplikatua egitea izan da. Sorreran, gure asmoa, Euskal Herriaren beharrei erantzuteko Europan zehar ugari ziren antzeko zerbitzu berezi bat sortzea izan zen: informazioaren tresna hori jendearen eskutan jartzeko. Taldea ikasketa diferenteak egin dituzten pertsonaz osaturik dago. Soziologia, Ekonomia, Injeniritza, Ardura Soziala, e.a. Hasieran batez ere gure ikerketa lanak urbanismoari begira egindakoak izan ziren. Ondoren, osasun, irakaskuntza eta beste zerditzu mota askoren azterketak egin ditugu herri mailan edo eskualde mailan. Era bateko edo beste azterketak Gipuzkoako eskualde gehienetan egin ditugu.
A.- Euskeraren munduari begira noiz hasten zarete ikerketak egiten?
S.- Beste ikerketak egiten genitunean, beti euskararen mundua zerbait ukitzen genuen demografiarekin batera euskararen ezaguera aztertuz bereziki euskararen mundua lantzen lebenengo aldiz 75 ean hasi ginen. Ikastolak, batez ere irakaskuntza aldetik begiratuak, lehenengo aztertu genituen, ekipamenduak direla, eboluzioa dela,... Bainan hizkuntz berari dagokionez 76 urte arte ez genuen lan berezirik egin. Lehenengo lana Euskaltzaindiarentzat egin genuenean Euskararen "Liburu Zuria" guk koordinazio lana besterik ez genuen egin, "Azterketa Soziolinguistikoa" beste batzuren kolaborazioarekin bai guk egin genuen, eta hirugarrena "Hizkuntz Plangintza batetarako oinarriak'' batez ere geroari begira euskarak zein eboluzio eman dezakeen aztertuz guk egin genuen.
Geroago Euskaltzaindiarentzat berriro eta Bergarako Biltzarrerako euskara batuaren erabilpena zertan den irakaskuntza munduan aztertu genuen.
Azken aldian euskarari begira lan partzialagoak egin ditugu: Tolosa eskualdeko azterketa, sociolinguistikoa eta administralgo mundukoak ere bai adibidez Donostiako Udaletxekoak eta abar...
A.- Lan hauek zuen kontura egiten dituzue?
S.- Bai Kooperatida bezala sortu ginen, eta hala segitzen dugu. Ikerketa lanak eskatzen dituenak ordaintzen ditu, ez dira beraz guk aukeratuak, eskatzen dizkigutenak, baizik. Beraz, aztergaien aukeraketa ez dugu guk egiten, lana enkargatzen digutenak baizik.
A.- Ente publikoek, ala partiduek eta abar, ba al dituzte horrelako taldeak? edo zuei eskatzen dizkizue?
S.- Orain arte behintzat ez erakunde publikoek eta ezta partiduak ere ez zuten horrelako talderik, orain aldiz ba dirudi Erakunde publiko batzuk eta alderdi politiko batzuk bere taldeak montatzen hasiak direla. Guri lanik gehiena, orain arte era kunde publikoak eskatu digute. Udalek, Diputazioak e.a. Azken bi urtetan Euskal Gobernuko Hezkuntza Kontseilaritzarako ere Irakaskuntza Profesionalari buruz lan bat egiten ari gara.
A.- Euskararen normalizazioa zuek nola ulertzen duzue?
S.- Galdera horri erantzun aurretik zera esan beharko genuke. Guk euskara arloan egin ditugu ikerketak Soziolinguistikoak oso konkretuak izan direla. Ez dugu azterketa teorikorik egin, ez dugu ez eta ere teoria propiorik. Halere gaur egun eta munduan zehar soziolinguistika arloan egindako lanak kontutan harturik ba dugu halako ikuspegi bat taldekoen artean nahiko onartua. Beraz, gai teorikoei erantzunak ikuspegi horrekin lotuak joango dira. Beraz eta, normalizapenaren arazora itzuliaz Euskararen normalizapen arazoa, gaur egun.
Hizkuntza munduan arazorik sakonena dela uste dugu. Jakina da hizkuntza baten normalizapenak bi alderdi nagusi dituela: alde batetik, hizkuntza beraren normalizatzea, hau da ortografiatik hasi eta sintaxia arte dagoen bide luzerako normak eta arandiak finkatzea eta erabakitzea. Honek azken finean hizkuntzaren bateratzea esan nahi du. Lan hau batez ere hizkuntzalariena da eta gure kasuan Euskaltzaindiarena. Noski lan hau ez da arazorik gabe egiten den zerbait, eta toki guztietan hizkuntzaren normalizapena martxan jartzean beti konfliktoak sortu dira. Baita ere hizkuntza beraren normalizapenak eskatzen du euskara gai guztietan erabiltzeko tresna bat bihurtu behar dela: zientzian, prentsan, kulturan, Administralgoan, kiroletan e.a. Jakina da eginkizun hori bete ahal izateko hizkuntza gai egiten joan behar dela. Hortik dator hiztegien eta textu liburuen beharra. Hau hizkuntzaren normalizazio linguistikoari dagokionez.
Beste aldetik eta guri bereziki dagokiguna, hizkuntzaren normalizazio soziala da. Eta hau funtsean arazo sozio-politikoa da. Hizkuntzaren erabilpen sozialari dagokiona, alegia. Hizkuntza bat gizartearen esparru guztietan normal erabilia izateko bideak egitea. Hemen ERABILPENAREN kontzeptua nagusia bihurtzen da. Hizkuntza normalizatua beraz esparru guztietan ERABILTZEN dena da, ez etxean, edo lagun artean bakarrik erabiltzen dena. Eskolan, Administralgoan, Komunikabideetan, Zerbitzu guztietan. Bizitza sozial osoa hizkuntza batetan egin ahal izatean datza hizkuntzaren normalizapen soziala. Hauxe da hizkuntzaren normalizapen soziala bezala izendatzen dena.
Euskararen normalizapen sozialari dagokionez zera esan behar da. Azken urte hauetan hizkuntza ikasteko dinamika bat sortu da gure artean, ikastola dela, gau eskola dela, azken aldian Euskaltegiak, e.a. Honek esperantza handi bat sortzen du baino baita ere arrisku handi bat du, hau da ikasketa landu bai baino erabilpenaren dinamikarik ez sortzea Bide hortatik agian jendeak euskara ikasi ikasiko du bainan ez du erabiliko, eta jakina da erabiltzen ez den hizkuntzak denbora gutxiko bizia duela.
A.- Irlandari pasa zaiona?
A.- Bai, gaelikoaren arazoa, teorian jende guztiak edo askok, gaelikoa jakin badaki, bainan denak edo gehiengo handi batek inglesa hitzegiten du. Irlandarrak tranpa horretan erori diren bezala, hemen ERABILPENAREN DINAMIKA bultzatzen ez bada, gauza berbera gerta daiteke.
A.- Hemen, askotan bezala bilinguismoa edo elebitasuna aipatzen da...
S.- Zenbaitek bilinguismoa mito bat bezala salatu du. Beste batzuk bilinguismoa bandera bezala edo normalizazioaren alternatiba bezala erabiltzen dute. Guk zera esango genuke. Bilinguismoa tranpadun hitza dela, oso era desberdinetan, eta ekibokoan erabiltzen delako. Beraz, lehenik, hitz honen balio eta tokia garbi azaldu beharra dagoela uste dugu. Izan honen balio eta tokia garbi azaldu beharra dagoela uste dugu. Izan ere bilinguismoa hizkuntza baten normalizazioari begira ez da inolako programa. Programa nomalizazioa da eta ez bilinguismoa. Bilinguismoa, sustituzio bidean jarriz gero hizkuntza galtzea litzateke, desegitea. Izan ere, hizkuntza edo normalizatzen da edo hil egiten da. Bilinguismoa bi hizkuntza harremanetan (kontaktoan) jartzen diren une eta toki bakoitzean ematen den egoera bat da. Beraz, ezinbesteko fenomenotzat hartu daiteke bi hizkuntza kontaktoan jartzen direnean. Bi hizkuntza horietako bat indartsua eta bestea indargabekoa (hizkuntza minoritarioa) baldin bada, ordea, bilinguismoa bi hizkuntzen arteko egoera paketsu, orekatsu bezala planteatzea, ez dela posible esan baharra dago, bi hizkuntzen artean horrelako harremanik ematen ez delako. Konfliktozko harremanak izan dira beti, hizkuntza bakoitzak alor guztietara iristea bilatzen duelako, eta egoera paketsu eta orekatu hori inoiz ematen ez delako bietako bat egoera diglosikoan agertzen denean behintzat.
A.- Eta bilinguismo erreziprokoaz zer esan?
S.- Erreziproko termino honek zer esan nahi duen ez da argi azaltzen. Bilinguismo indibidualaz edo sozialaz ari diren; hizkuntzak tratamendu orekatu hori noren aldetik jasotzen duen ez da esaten: herriarengandik, instituzioetatik, agintarietatik. Bilinguismo soziala azken finean bi hizkuntzen arteko indar errelazio bat da, eta erreziprokoa izateko bi hizkuntzak maila berdinean egotea ezinbesteko baldintza da. Hizkuntza batek ordea botere politiko eta ekonomikoaren laguntza badu, eta besteak ezer ez, ezin daiteke, bilinguismo erreziprokorik eman. Bilinguismo hori diglosiaz kutsutua dago; ez da beraz erreziprokoa. Bestalde, bilinguismo indibidualari begira hemen ere tranpa bezala erabiltzen dela esan beharra dago, adibidez Euskal Herrian Bilingue bakarrak euskaldunak gara, ez dago euskal monolinguerik. Gastatu dira. Guztiek erdara nolahala ikasi beharra izan dute, erdara urrutiko baserriren zokoraino sartu delako. Gure kasoan bilinguismo erreziprokoa nahi balitz erdaldun guztiek euskara erreziprokoa ez baizik pribilejiozko monolinguismoa besterik ez da.
A.- Jendeak, alderdiak, ente publikoak euskararen normalizazioa nola ikusten duten, monolinguismoa, bilinguismoa,... datorik ba al duzue?
S.- Azken urteotako datorik ez dugu. Duela bost urte egin zen lanean argi azaltzen da jendea euskararen erabilpena handiagoren aldekoa dela. Nahiz eta dato hauek berritu beharrezkoak izan, une hartan aurkitutako joerak jarraitzen duela dirudi. Gauza bat da, ordea, euskara gehiago erabiltzearen alde dagoela esatea eta bestea euskara erabiltzeko bideak jartzea.
A.- Erabilpenaren aldeko kontzientzapen bat egon beharko luke, gutxienez instituzio publikoen aldetik.
S.- Erabilpenaren dinamika bultzatzeko gure ustez hiru maila berezi beharko lirateke lehenik behintzat printzipio orokor batzuk jarri behar direla esango genuke. Printzipio horien artean hizkuntza, ezer izatekotan, gertaera sozial bat dela baiezten duena dago. Komunitate baten, herri baten, ezaugarria eta lokarria. Gure kasuan gure herriaren hizkuntza propioa nazionala, alegia. Gaur egun, ordea, gero eta gehiago euskara eskubide indibidual bat bezala planteiatzen da. Opzio pertsonal bat bezala, alegia. Nahi duenak ikas dezala. Eta ikasi nahi duenari posibilitateak eskainiko dizkiogu. Beraz, hizkuntza herri eskubide kolektibo bat dela hain garbi ez dagoela dirudi eta gai honen inguruan debate bat egin beharko litzatekela agertzen da, garbi jartzeko hizkuntza ez dela aukeramen indibidualaren gai hutsa. Izan ere Salamancan edo Parisen jaiotzen denari adibidez inoiz ez zaio gaztelera edo frantsesa ikastea eta erabiltzea nahi badu egin dezakeen arazoa bezala planteiatzen. Gehiago oraindik, Euskal Herriaren, Hego edo Ipar aldean jaiotakoei ere ez zaigu aukeragai bezala eskaintzen gaztelera edo frentsesa ikastea edo frantsesa ikastea eta erabiltzea. Ikus bestela Espainiako edo Frantziako konstituzioek zer dioten. Orduan hemen euskara zergatik opzio bezala planteatzen da? Alegia euskarari buruz aukeratu nahi den tratamentu juridikoa eskubide pertsonalean ala lurraldeari edo territorioan lotua egon behar duen. Euskararen Arazo han beste oinarrizko printzipio bateri loturik dago liburu Zurian ikus daitekenez bizirik dirauten hizkuntza minoritario gehienek eskubide territorialaren bidetik jo dute. Herri eskubide aldetik alegia. Guk ere bide hortatik jotzen ez badugu nekez salbatuko dugu euskara. Bigarren maila normalizazio bat lortzeko ezin bestekoak dira erabaki politikoak eta aginte politikotik etorri behar dutenak, erabilpena posible egiteko beharrezkoak bait dira. Egia da beste aldetik hizkuntza baten normalizapen soziala ez dela dekretoz bakarriz lortzen, irentsi arazten. Halere legeak ezin bestekoak dira. Irakaskintzan zer, komunikabideetan zer, administralgoan zer, zerbitzu publikoetan zer... egin behar den erabakiko duten legeak, alegia.
Maila hontan bertan jarri behar da Gobernuari dagokion Hizkuntz Plangintza orokorraren arazoa ere.
Plangintza honek helburuak markatuz gero, ekintza programa zehatz baten bitartez helburuak lortzeko bideak izendatu beharko lituzke eta horretarako behar diren errekurtso ekonomikoak ezik pertsonalak ere martxan jarri.
Eta Hirugarren mailan, eta azkenik, herri-pedagogia baten edo pedagogi sozial baten beharra dago jendea euskararen alde dagoenez gero, erabilpenaren bidea hastean aurka jar ez dadin, eta onar dezan, eta euskara ikastea eta erabiltzea lorpen sozial bat (konkista), guztion artean posible egin behar dugun gauza bat, bezala har dezan. Arazoa, euskara ikastea eta erabiltzea inposatu behar den ala ez galdetuz planteiatzea ez bait da egoki planteiatzea. Ez da imposaketa, konkista bat baizik. Geure, herri osoarena, den gauza bat birreskuratzea. Horregatik ilusio eta entusiasmo kolektibo bat sortzera jo behar dugu. Oso garrantzitsua da arlo honetan ere, euskaldun garen guztiok euskara hitzegitea, ahal den guztian erabiltzea, alegia, gure egin behar guztiak betetzerakoan. Horrela ikasten ari direnak euskaraz egin behar guztiak bete daitezkeela ikus dezaten eta ikasi dutena erabiltzeko aukera izan dezaten.
Gai honetan arrisku bat egon liteke, hau da gobernukoek normatiba bakarrik lantzea eta alde batetara uztea erabilpenaren dinamika bultzatuko duen Plangintza orokor bat. Begira, Dekreto de Bilinguismo egin zen, hor dago. Horren arabera, euskara herrialde hauetan ofiziala da, bainan administralgoko edozein bulegotara azaldu eta euskaraz hasiz gero istilua sortzen da. Beraz ez dute bilinguismoko dekreturik onartu. Euskara Administralgoan ofiziala dela Estatutuan esana dago. Baino zoaz zenbait funtzionariengana edo eta baita zenbait politikorengana eta euskaraz hitzegiten edo euskarazko idazti bat agertzen badiezu aserretuko zaizkitzu.
Beraz normak beharrezkoak badira ere, ez dira nahiko.
A.- Eta orain arte eman diren pausuak bai ente ofizialetatik eta ez ofizialetatik zein ondorio ekar dezakete?
S.- Azken urteotan euskararen erabilpen sozialaren aldetik zerbait egin dela ezin uka. Hor daude, bai Estatutuak esaten duena (euskara gure hizkuntza propioa eta ofiziala dela e.a.) eta Hezkuntza eta Kultura Kontseilaritzatik emandako pausoak (Irakaskuntzan euskara erabiltzeko normatiba, Helduek euskalduntzeko Euskaltegiak, Irratian 6 ordutan euskara erabiltzea, Telebistaria buruz agertutako asmoak e.a.). Halere tristea da baino egia esan behar bada, eman diren pausoak gutxi direla, motzak eta gainera berandu ematen ari direla esan beharra dago. Izan ere denbora berean beste arlo batzutan gehiago egin da. Hala nola Ekonomian (Kontzertuarekin) edo Polizia Autonomoan.
Euskarari dagokionez, ordea, Euskal Parlamentua eta Gobernua sortu zirenetik bizpahiru urte pasa da eta oraindik hizkuntzarekiko erabaki orokorrik ez da hartu. Beste horren beste esan daiteke Diputazio eta udal gehienetan. Beltalde, euskararen normalizapenerako lege proiektua hor dago aurrera egin ezinik, estankatuta. Parlamentuko eta Gobernuko mintzaldietan euskarari egiten zaion lekua lotsagarria ezik negargarria ere ba da. Sortu berria den Euskararen Kontseilu Aholkariak zerbait aldatzeko serbituko al du. Bestela, lehenaz gaiñera..., Gauza bera edo okerragoa esan daiteke alderdi politiko eta sindikatoei buruz. Duela 5-6 urtetik hona atzerakada handi bat eman dela. Izan ere lehen gutxienez bi hiz kuntzak erabiltzen ziren aldizkari, deialdi, e.a.etan, orain berriz gehienak erdara hutsean azaltzen dira eta lasai asko gainera. Errealismo eta efikaziaren izenean. Utzikeria izugarria da hori!
Askenik ez-ofizialak diren erakundeetan (Aurrezki Kutxak, Banketxeak, Komertzioak, Tabernak, Osasun etxeak e.a.) bakar batzutan zerbait egin bada ere ezer gutxi izan dela begi bistan dago. Gehienetan erdara da nagusi.
Guztira beraz zera esan daiteke: Euskararen erabilpena gehiagotu ordez gutxitzen ari dela. Batzuen ustetan alarma seinaleak pizturik daude eta neurriak berehala hartzen ez badira gero beranduegi izan daitekeela, uste dute.
A.Eta euskal hiztunen aldetik
S.- Jendearen aldetik, ezin bestekoa den dato bat egin berria den zentsotik ateratzen denean baloratzeko aukera izango dugu. Orain arte egin direnak sondeoak izan dira. Ez da inoiz hizkuntzari buruz zentso edo erroldarik egin. Hori aztertzean jakingu dugu euskara ulertu hitzegin edo irakurri eta idazteko gai zenbat jende den. Duela bost urte egindako prebisioak, konkretuki euskararen transmisioaren, erabilpenaren aldetik orokorki harturik ez dira lortu esan leike. Zergatik? Hipotesiak bete ez direlako, transmisio aldetik komunikabideak gehienbat erdaraz jarraitzen dutelako eta horiek dira transmisioren etsairik handienak. Lehen etxeko sukaldea zen euskarri nagusi bat, eta hori hautsi da. Gurasoengandik ikasitako euskara telebista, irrati eta komikietako erdararen itsasoan itotzen da. Hemen ari gara gu normalizazio eta plangintzataz hizketan, bainan hemen funtzionatzen duen hizkuntz plangintza bakarra erdararena da, eta gainera azken detalleraino ondo estudiatuta, eta goitik behera eta arlo guztietan.
Hau horrela izanik, argi dago jendearen euskararen erabilpenarako dinamika gutxitu egin dela. Indar erlazio oso desorekatua bait dago erdararen alde.
Irakaskuntza aldetik egia da haur gehiago ikastoletan dabilela, gazte eta heldu gehiago gau eskolatan eta Euskaltegietan dabilela bai, bainan hemen irabazten dena komunikabideak egiten duten aurkako lanarekin alderatzen badugu, indar relazio desorekatua dela garbi dago, eta lehen aipatu dugun bezala ba badirudi aurrera joan beharrean atzeraka goazela.
A.- Lehen aipatu duzu zentsoan dato bilketa egin dela, zertan dago hori?
S.- Bai, udaletxetan bildu ziren dato hauek zentso edo errolda egiterakoan, eta orain Diputazioetan daude, eta badirudi dato hauek bereala jakingo direla, berean zentsoaren explorazioak egingo direlako eta bertan euskara ere kontuan izango delako.
A.- Zuk diozutenez euskeraren normalizazioa euskararen erabilpenari bidez lortuko da batez ere, eta beraz, orain gero eta gehiago ematen ari den euskal kultura erdaraz egin daitekeen iritzi hori, zer deritzaizue?
S.- Nahiko arriskutsua. Gure ustez euskal kultura gehienbat eta lehenik euskaraz egiten den kultura da. Halaz ere ez dugu esaten bestea, erdaraz egiten dena alegia, laguntzaile ez denik edo euskaraz bakarrik egin behar denik. Egoera soziolinguistiko desberdinak daude eta beraz pedagogi sozialak eskatzen du toki guztietan jokabide berbera ez duela izan behar, batez ere lehen esan dugun bezala euskalduna ez den jende horrek euskararen kontzientzia har dezan, erdaraz euskal kultura lantzea beharrezkoa den zerbait dela hau dena noski, lehen aipaturiko helburua galdu gabe. Izan ere euskal kultura erdaraz bakarrik egin behar dela ezin daiteke inolaz ere onartu, eginbehar ez den gauza zera da, erdaraz euskal gaiak edo euskal kulturara eramango gaituen gaiak erdaraz egin, eta euskara inoiz ez erabili. Hori ez litzateke inolaz ere euskal kultura bultzatzea.
A.- Hizkuntza baten normalizazioan zein da soziolinguistikaren egitekoa?
S.- Soziolinguistikaren ardatza hizkuntzaren erabilpena eta hizkuntz jokabideen eraketa soziala aztertzean datza. Alde batetik hizkuntzaren soziologia deskribatzailea. Nork, nori, noiz, nola, zer esateko eta zergatik hizkuntza bat edo bestea erabiltzen duen. Beste aldetik hizkuntzaren soziologia dinamikoa. Zergatik, alegia, hizkuntza bat erabiltzetik beste bat erabiltzera aldaketa gertatzen den gizatalde edo lurralde batetan e.a. Azterketa hori pertsona bakar batzuren edo talde txiki baten barnean egin daiteke baino soziolinguistikaren egitekoa da baita ere ematen zaion gizarte oso bat edo giza talde batzuen hizkuntza erabilpena aztertzea. Horregatik soziolingustikan hizkuntz sustituzioaren arazoa normalizapen sozialaren arazoa, bilinguismo sozialaren edo diglosiaren arazoa bete betean sartzen dira. Sozialinguistika izan da hain zuzen gai horien azterketa sistematikoki egin beharra agertu duena.
Horregatik hizkuntzaren plangintza bat nekez egin daiteke azterketa soziolinguistiko batetan oinarritu gabe. Soziolinguistikak azken finean, hizkuntz baten normalizazioan, beharrezkoa den paper bat betetzen du, nahiz eta bakarra ez izan, eta plangintza bat egiteko ezinbestekoa gertatzen da.
A.- Ikastoletan orain, «eredu» batzu aplikatzen hasiak dira. Zein ondorio eduki dezakete?
S.- Gure ustez esan beharra dago, egia dela, erralitate soziolinguistiko desberdinak bizi dituzten haurrei, ezin zaiela eredu linguistiko bakar bat eskeini. Printzipio bezala hori onartu beharra dago. Ez da posible giro guztiz euskaldun batetik datorren haur bati eta giro erdaldun hutsa den batetik datorren beste haur bati, eredu berbera ematea. Halaz ere beste gauza bat da, printzipio honetan oinarriturik, behar bada egokiak ez diren zenbait eredu erabiltzea edo fruturik emango ez duten prozesutatik abiatzea. Hemen agertzen den zalantza nagusia zera da: guztiz erdalduna den haurra, giro erdaldunean bizi den haurra eta gainera ingurune erdalduna duen haurra txikitan hezkuntza gehiena erdaraz hasiz gero, zer garantia dago OHO bukatzerako haur hori elebiduna izateko? Duda oso serioak dira. Arriskugarria deritzaigu azterketa serio bat egin gabe bide hauetatik abiatzea. Eta arriskugarriagoa oraindik ikastetxe bakoitza bere aldetik bere esperientziakoak egiten bitzea. Beldur gara azken finean ez ote diren erdaldun hutsak izaten geldituko. Ikastola mailan hogei urteko,experientzia badago, eta beraz azterketa on bat egiteko aukera ere, eta egin beharra dago, zer gertatu den jakiteko, eta zer egin daitekeen ikusteko ere.
A.- Komunikabide mailan ere ez da ezer ikusten...?
S.- Irrati mailan nahiz eta ordu batzu sartzen hasi, ez da benetako plangintza serio bat ikusten. Ordu hoiekin zer lortzen ari den, entzulegoak zer nolako erreakzioa izan duen e.a. ez dakigu ezer. Telebistan, berriz, oraindik ez dago ezer eta benetan penagarria da.
A.- Ibarbia Jaunak esan zuenez, duela aste batzu Gasteizen, 1983 urtearen erdi aldean hasteko dira, egunean bost ordurekin, bainan 3 1/2 erdaraz et 1 1/2 euskaraz...
S.- Hori egia baldin bada, ez gara egoera diglosiko honetatik inoiz aterako. Jokabide horrek egokia dirudi erdal programa batetarako. Baino, helburu bezala, euskara hutsean izango den kanal bat lortzea ezinbestekoa dirudi euskararen erabilpena normalizatzea nahi bada. Hasieran eguneko ordu bete besterik ezin dela? Gero bi, lau, sei orduratara iristen joateko? Horrela, ordea, erdararekin nahasian baino hobe izango da. Izan ere, azken helburua euskararen erabilpena normalizatzea baldin bada, Telebistak ematen diren mota guztietako programak euskara normalki ematera iritxi behar da. Bestela ez gara inoiz marjinazioaren eta diglosiaren zurrumbilotik aterako.
A.- Eta idatzizko komunikabideei buruz zer?
S.- Bai, hori da beste mundua! Liburugintzatik hasi eta eguneroko prentsaraino...
Liburugintza aldetik ba dirudi azken bi urteotan euskal liburuen produkzioa planto egina dagoela. Eta okerrago dena argitaratu diren liburu gehienak textu liburuak eta hizkuntzaren irakaskuntzari begira eginak. Beste sail batzutan ez da libururik sortzen, bereziki nobelagintza narratiba, entsaioa e.a. eta esan beharra dago hizkuntzaren normalizapen soziala ez da burutuko euskaldunok euskaraz normalki irakurtzeko beste hizkuntzetan bezala arlo horietako liburugintza ugaritzen ez bada. Liburugintzaren politika baten falta nabarmentzen da hemen ere. Plangintzarik eza, alegia. Euskal prentsari buruz Euskal Aldizkarien egoera larria ezaguna da, behar duen laguntzaren faltaz, itolarrian aurkitzen bait dira. Eguneroko prentsari buruz euskarari egiten dioten lekua gehiagotzeko zenbat zailtasun dituzten jakina da. Hor ere, ordea, gaur egungo marjinazio egoeratik irten nahi bada, pauso ausartak eman beharra dago.
A.- Amaitzeko, orain arte esandako guztiak, kontutan hartzen baditugu euskararen etorkizuna oso iluna, beltza ez esateagatik, agertzen dela esan beharko litzateke.
S.- Gure ustez ez da iluntasun edo argitasun kontua, ez eta pesimismoan erortzea edo ez erortzea. Gauzak objetiboki ikusten ahalegintzea baizik. Lehen esan dugu, batzuen ustez alarma seinaleak pizturik daudela eta berehala hartzen ez badira gero beranduegi izan daitekeela. Katastrofismoan erori gabe, une honetan momentu kritikoan aurkitzen garela ezin uka. Eta neurriak berehala hartu behar liratekeela. Izan ere orain, autonomiaren lehen pausoak ematerakoan, euskararen normalizapen soziala bideratzeko lehen urratsak ematen ez badira edo eta gutxienez oinarriak jartzen ez baldin badira, prozesu politiko hori hizkuntza aldetik euskarari bizkar emanez burutuko da eta erdara hutsean egingo da. Orain hasten ez bada euskararen normalizapean soziala lortzeko ekintza orokor bat nola Administralgoan hala Irakaskuntzan, komunikabideetan, eta zerbitzu publiko guztietan gero zailagoa izango da. Izan ere autonomia prozesu hau erdaraz burutzen bada gero noiz euskaldundu ahal izango litzateke? Auskalo! Horregatik gure belaunaldiaren erantzukizuna historiaren aurrean nahiko garratza delakoan gaude.
Beraz pesimismo eta iluntasunen garaia ez baizik lehen esan bezala, euskararen normalizapen proiektu horri Gobernuak alde batetik, erakunde politikoak bestetik, eta zabalago harturik gizarte osoaren arlo guztiak ere bultzatzeko garaia izan beharko luke. Bakoitzak bere mailatik noski eta bakoitza bere erantzukizunari erantzunez. Guztion egitekoa bait da eta ez inor baztertzekoa...
20-24
GaiezHizkuntzaEuskaraIkertzailea