HB-EE Arteko Tartea Bete Behar Dugu


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
LAIAko Jesus Mari Larrazabal
HB-EE Arteko Tartea Bete Behar Dugu
Gipuzkoako Foru Aldundi edo Diputazioan aurkitu dugu Jesus Mari Larrazabal, LAIAren bulegoan. Bere alderdiko Kongresua bukatu berria da eta hango arazo eta erabakiak pil-pil daude oraindik. Haietaz mintzatu zaigu. Diputazioko barrean. Oraindik ere "iraultza" hitza entzuteaz harritzen direla diruditen horma eta tapizen artean. "Iraultza", "burruka armatua", "independentzia"... hitzek oihartzun berezia dute zura noblez eta butaka ederrez hornitutako saloi hauetan.
Ruptura Ezin; Posibilismorik Nahi Ez
ARGIA.- Kongresuaren gorabeherak aipatzetik hasi beharko dugu.
LARRAZABAL.–Laugarren Batzarrearen bigarren zatia egin dugu, lehenengoa 1980.go uztailean, HBtik atera ta berehala, ospatu bait genuen. Orduan zintzilik geratu zirenak erabaki ditugu gaur: linea politikoaren mugaketa batetik eta burruka harmatuaren azterketa, gairik nagusienak bezala. Horretzaz gain LABi buruzko eritzia finkatu eta karguak aukera
ARGIA.–Jende gaztea ikusi dugu mahaian.
LAR.- Jende oso gaztea sartu da bai zuzendaritzan. Eta gehiago: lehenengo aldiz zuzendaritza osoa erabat euskalduna izatea lortu dugu.
ARGIA.– Kongresu oso gogorra izan duzuela esan da...
LAR.– Debateak oso gogorrak izan dira, eta luzeak. Sakonak ere izan direla esan behar da.
ARGIA.–Debate horiek gero zertan mamitu dira, LAIAk ze bide eremango du hemendik aurrera?
LAR.- Bi mailatan hartu dira erabakiak, epe laburrari begira eta erdi epe batera begira. Erdi epera LAIAk eramango duen bidea garbi dago: ezker abertzalean dagoen bipolarizaketa hausten saiatu. Zergatik? Batetik, esanak esan, Estatu Espainolean demokrazia burgesa ezarri delako; Euskal Herrian ezaugarri autoritario eta errepresibo batzuekin, frankismoarekin hautsi ez izanaren ondorioz. Baina demokrazia burgesa. Orain, beste aldetik, libertate nazionalei begira lehenean gaude.
ARGIA.- Zuen lekua Herri Batasunaren eta Euskadiko Ezkerraren arteko tartean bilatzen duzue, beraz. Nola ikusten duzue HB?
LAR.- HBkoentzat hau ez omen da demokrazia, lehen bezala omen gaude. Non dago ordea demokraziaren patentea? Berak nahi dutena, KASeko alternatibaren puntuetan dagoena, demokrazia burges "aurreratu" bat da, haustura edo rupturaren bidez lortu behar dena. Haustura horren posibilitatea, halabaina, amets hutsa da.
ARGIA.–KASen alternatiba lortu behar dela esanez ibiltzea itxaropen hutsak sor eraztea da orduan.
LA R.– Amnistia, Nafarroa, berreuskalduntzea... oso luzerako doazen puntuak dira. Nafarroa gero eta urrutiago dago, amnistia eta berreuskalduntzea zer esanik ez. Epe labur batera konpon daitezkeela esatea, "denok bilduko bagina"'etabar, gauzak hola daudela, jendeagan frustrazioak sortzea da. Intransijente eta gogorrak izan behar dugu, baina baita konszienteak ere.
ARGIA.– Zuek bete nahi duzuen tarte horren beste aldean EE deukazue.
LAR.- EEk gaurko demokrazia onartzen du eta jokoan sartzen da. "Lortu duguna baliozkoa da eta hori behar da sakondu" diote. "Konstitzioaren alderdi onak" eta baloratzen hasi dira. Gradualismoaren bidez, demokrazia burgues hau sakonduz, helburuak lortuko direla uste dute. Azken finean horiek dira eurokomunismoaren predikuak. Guk garbi diogu: politika hori frakaso bat da iraultzaren bidean.
Ezker Abertzalea Pikutara Doa
ARGIA.–EEren eta HBren artean beraz. Baina gauzak dauden bezala, bipolarizaketa izugarria delarik, zuek zer egin behar duzue tartean?
LAR.–Ilusiorik sortu gabe, ezker abertzalearen birkonposaketan parte hartu nahi du LAIAk. Ezker abertzalearen barruan gauzak berriz planteatzen ez baditugu, erdi epe batera Ezker Abertzalea pikutara doa.
ARGIA.- Ezker Abertzalearen bi blokeen artean planteamentu berriak sartu... errezago dirudi esaten egiten baino.
LAR.- Hori badakigu, baina bipolarizaketa hautsi beharra dago. EEn batetik sektore ofizialak agintzen du, "neoabertzaleen" laguntzarekin. Taldea beren posizioetara eramateko Ezker Berrikoek dituzten ilusioak, hutsak dituk.
HB berriz gero eta gehiago KAS da, ETA (M)k daraman burrukan zentratua, hori da nukleo establea. Beste taldeak, gogora zaitez ESBz, lurperatu dira.
Ezker Abertzalean bi blokeak gero eta urrutiago beraz, beren jarrerak garbiago.
ARGIA.- Baina gaur egun Ezker Abertzaleaz hitz egin al daiteke?
LAR.- Bueno, bi blokeak hor daude, elkarren arteko harremanik gabe. Alde horretatik egoera inestablea ez dela esan behar da, baina bai nahasia. Guk EEn, aprobetxatzeko moduzko bakarrak Ezker Berri korrontekoak ikusten ditugu. Beren politika balantzakakoa bada ere: batzutan beren alderdian gehiengo diren korronteen politika jarraitzen dute xuxen-xuxen; beste batzutan, eta hori Diputazioan ikusi dugu, badakite botoa emateko orduan gurekin egoten, nahiz eta beren alderdiko zenbaiten eritziaren aurka izan.
Orain dilema batean daude Ezker Berrikoak: batzuek uste dute EE barruan jarraituz oraindik ere alderdiari buelta ematea posible dela. Beste batzuk ordea ilusioak uzten ari dira, beren alderdiak hartu duen bideari itzulerarik ez diote ikusten, eta zer egin planteatzen ari dira.
ARGIA.- EEko Ezker Berrikoekin zerbait egiteko esperantza baduzue. Eta HBko ze Jenderi begiratzen diozue?
LAR.- HBren arazoa konplejoagoa da. Batetik bere nukleo establea KAS da gero eta gehiago. Eta bestetik garai bateko herrietako montaketa lur jota dago.
Azken finean hor dagoen sentimendua "eutsi mutilak, eutsi" da. Ekaitza gogorra denean sentimentuak bildu egiten gaitu. HBri ez zaio bere bidea naturalitatez jarraitzen uzten. Familia batean anaiarrebak igual ez dira ongi konpontzen, baina kanpoko erasoaren aurrean familia osoa biltzen da.
ARGIA.–Dena dela, HB eta EEren arteko tartea beteko duen indar hori osatzen hasteko garairik egokiena ez duzue oraingoa.
I:AR.- Ez, hauteskundeen aurrean gaude, eta elektoralismoak dituen ondorioak osatzeko asmoak erdi eperako dira. Epe laburrera, funtsezkoena erresistitzea da. Erasoak, lortu den pittinaren kontrakoak ere izugarriak dira. Gure printzipioetan iraun behar dugu, eta jendea egituratuz joan.
Guk bestalde, sigla eta hitzen fetitxismorik ez dugu, harreman zabal eta flexibleak edukitzeko asmoa dugu.
Erakundeetan Egon Behar Da
ARGIA.– HBtik atera bazineten neurri haundi batean erakundeetan egon behar zela uste zenutelako izan zen. Nola ikusten duzue hori orain?
LAR.- Gure ustez hor egon beharra dago: Parlamentuan, Diputazioetan eta udaletxeetan egon beharra dago. Madrila joateari buruz ideia fijorik ez daukagu: azaltzekotan modu anormal batean joan beharko litzateke, era gogor eta agresibo batean. Hori ordea badirudi gero eta zailago dela, batez ere otsailaren 23az geroztik: hitzak neurtu behar dira, Konstituzioa juratu... mereziko al luke joatea? Seguru aski ez, baina oraindik ez dago erabakirik.
Edozein modutan ez dugu erakundeetan EEk egiten duena egin nahi: bide oso posibilista daramate, ez dakigu nora iristeko, politika derrotista. Konstituzioa erreformatu egin behar omen dela eta esanez dabiltza.
ARGIA.- Denboraldi bat badaramazue erakundeetan sarturik. Duzuen esperientziaren balorapen bat izanen duzue.
LAR.–Sartzen zarenean konturatzen zaren lehenengo gauza erakunde inseguruak direla da, zentzu askotan triste eta miseriazkoak.
Borroka instituzionalean aurretik eta atzetik nahi ta ez herrian mugimentua egon behar du. Erakundeetako burrukak autonomoki ez du zentzurik. Udaletxeetan garbi ikusten da hori. Jende mailako mugimendu guztia atzeraka ari den unean, jendeari hor ari direla eta arazoak non dauden erakusteko garrantzitsuak dira.
ARGIA.- Diputazioan- ere bai? Ezer lortzen al duzue?
LAR.- Balantzea egiterakoan ez da begiratu behar zenbat lortu dugun. Baloratu behar da ea zenbat aldiz erakundeen ezina, diruen helburuak desbiatzea, Eusko Jaurlaritzarengandiko dependentzia ideologikoa... salatu ditugun. Salaketa permanentea alegia. Eta ez politika kutsuzko mozioetan bakarrik, beste arazo guztietan ere bai.
Burruka Harmatua, Beharrezkoa
ARGIA.- Ponentzietan eman diezuen lekuagatik eta debateetan ere sortu diren eztabaida gogorrengatik, ikusten da borroka harmatuaren azterketari garrantzia haundia eman diozuela.
LAR.– Ponentziaren mamia baztertu eta azkenean enmienda onartu dela esan behar da lehenbizi. Ponentziak azterketa teorikoa eta ekintzen balantzea egiten zituen. Horrela iraultza biolentziarik gabe ezin dela aitortzen zuen ponentziak baina burruka harmatuak baldintza objetibo eta subjetibo batzuen neurrian, indibidualismoetan erori gabe. Ponentziaren aburuz, burruka harmatua ez da abangoardien eginkizuna, eta elitismoa buka dadin, une honetan moztu beharra dago. Nahiz eta burruka horrek laugarren maila batean frutu positibo batzuk sor ditzakeen.
ARGIA.–Dena dela, aurrera enmienda atera zela esan duzu...
LAR.– Aurrera atera den erabakian, ETAren balantzea positibotzat jotzen da, gaur ere bai, nahiz eta ekintza konkretuetan kritikatzeko gauza asko egon. Ez dela momentua arazoa zanjatzeko.
Dena dela, bai ponentzia eta bai enmienda ados daude Euskal Estatua lortzeko burruka harmatutik pasa beharko dela. Bakarrik, Kongresuan koiuntura baloratzen duen erabaki bat hartu dela.
Euskal Estatu Independiente Baten Atzetik
ARGIA.- Euskal Estatua diozu. Ez da askorik aipatzen azken bolada honetan.
LAR.– Bakoitzak garbi esan behar du zeren atzetik dabilen. Guk Euskal Herriarentzat Estatu independiente bat; Estatu bat, dituen konnotazio guztiekin, on eta txar, eta ez zenbaiten burutan dabilen ez dakit zer ekologiko arraroren bat. Eta Sozialismorako transizioan joango den estatu bat, ez kapitalismoa sakontzeko, gradualismo prozeso batean: kapitalismoa biolentoki. hausteko.
ARGIA.–Gaur bizi dugun giroan ez al dira eritzi gogorregiak?
LAR.–Taktikoki ere gradualismo horretatik atera beharra dago. Esate baterako, hemen torturatzen da eta mundu guztiak daki. Poliziak ordea badaki PNV eta PSOE ere berekin dituela. EEk hor ditu erakundeak: haien bidez egin dezatela protesta. Sistemak beti bait ditu kanaleak hori lejitimatzeko: gogor jokatu nahiz bigun jokatu, bere garaian Estatuak beti lejitimatzen du bere jokabidea.
Orduan guk behar duguna programa politiko argi bat da, jendea biltzea posibilitatuko duena. Birkonposaketa hori talde harmatuetan ere gertatu beharko litzateke. Zein zentzu du bada "Estatutuari laguntza kritiko bat" eta holakoak planteatzea egungo egoeran talde harmatu batek?
ARGIA.– Bueno, asmoak haundiak dituzue. Baina horren aurrean LAIA ez al da ia klub txiki bat? Zentzurik ba al du zuek leku horretan egoteak?
LAR.– Europa guztian gertatzen zaie berdin indar iraultzaileei, txikiak direla, erreformisten alderantziz. Iraultzaileak asko bagina iraultza bihar bertan egingo genuke.
Gure lanaren zentzua? Erabaki ditugun helburuak lortzen saiatzea: Ezker Abertzalean dagoen espazio politiko hori osatzea. Denbora baten ondoren ezin dela ezer egin? Erreforma epeletan sartzeko prest leudekenak EEra joango lirateke, irtenbiderik ikusten ez zaion burruka batetan sartzeko prest egongo lirateke beste batzuk, HBn, eta beste zenbait "passatzera" pasako litzake. Orain, hori ez da gaurko egoera. Ezker Abertzalea berregiteko obligazio politikoa dugu, eta gure papera betetzen saiatuko gara.
AGIÑA
4-6

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakLAIA
PertsonaiazLARRAZABAL1
EgileezAGIÑA1Politika

Azkenak
Munstrok izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude