Gure Herrian IIIgarren Guda Mundiala Hasi Daiteke


2021eko uztailaren 20an
El Salvadorreko FDR-ri elkarrizketa
El Salvadorreko FDR Mintzo:
Gure Herrian IIIgarren Guda Mundiala Hasi Daiteke
A.- Nola dago eratua oposizioa Salvadorren?
FDR.- Bi zatitan gaude, alde batetik politiko-militar taldeak FMLN barruan: Fuerzas Populares de Liberacion, Ejército Revolucionario del Pueblo, Resistencia Nacional, Partido Comunista Salvadoreño eta azkenez, Partido Revolucionario de Trabajadores Centroamericanos. Bost talde hauen harduradunek "Comandancia General", delakoa osatzen dute. Gero beste aldetik FDR dago, non herri mugimenduak biltzen diren -elizako jendea, langileak, nekazariak, irakasleak, ikasleak, jabe txikiak, emakume erakundeak, Unibertsitateek ere laguntzen dute-.
A.- Legalak ez diren erakunde guztiak al daude FDR eta FMLN-ean?
FDR.- Beno, orain bi jokaera bakarrik eman daitezke: edo juntarekin, edo bere kontra. Ezin da erdian egon. Eskuin eskuindarrak ere ilegalak dira eta Juntaren kontra daude.
A.- Harriturik, Junta biguna delakoan azken hau dioten galdetzen diegu?
FDR.- (irrifarreak) Ez, errepresio mailan erabat ados daude, bainan estatuaren administrazioan ez doazte batera. Demokrazia Kristianak inolako erreformarik ez eginarren haietaz hitzegin zuen, eta zenbait jende bildurtu zen. Eskuin eskuin eskuindarra, eskuin eskuindarra ofizialaren aurka jartzen da.
A.- Zein da ekonomia, sozial eta kultural eta politikoki Salvadorren gaurko egoera?
FDR.- Nahiko zaila da hori dena laburtzea. baina nik zer esango nizueke, ekonomi mailan Juntak ez du krisisa gelditzea lortu, hareago krisisa haunditu du. Juntak partxeak jarri behar ditu eta irtenbide bakarra Venezuela eta USA-ko laguntzan oinarritzen du. Politikoki, sozialki, boterearen deskonposaketa ematen ari da, puskatua dago; oligarkiak hanka egin du eta dena korrupzio mundu batetan geratu da. Droga, kontrabandoa lagundu dute diru gehiago irabazten USA-ren laguntzatik lapurtzen dute gudarako edo beraien poltsikotarako. Deskonposaketa politikoa, boterearen barnean dauden eztabaidak direla eta, ematen da, bata bestea zaintzen ari da kolpea emango dioten beldurrez -orain dela gutxi izan da kolpe saialdi bat-; begira ezazue zein haundia izango den ñarraipen politikoa, Demokrazia Kristiana berak hauteskundeak atzeratzea eskatu duela. beraiek zeukaten irtenbide bakarra atzeratu nahi dute: beldur dira beraiek baino eskubiagokoek boterea hartuko duten; beno boterea ez, boterea jadanik daukatelako Gobernua hartuko dutelaren beldur dira.
Barneko eztabaida eta istilu guzti hauek, ejerzitoaren baitan ematen dira ere, eta oso desanimaturik dago, ez bakarrik jasan behar dituzten erasoengatik, baizik eta iskanbila hauek direla eta, ere. Egoera honen ondorioz sublebazio batzu ematen ari dira -txikiak oraingoz-; adibidez S. Carlos kuartelean, hiriburuko garrantzitsuena, non konpainia oso bat altxatu zen gerrilarekin negoziaketak eskatzen. Sublebazio hau 16 soldadu eta ofizial baten dententzioa ondoren bukatu zen. S. Miguel-eko kuartelean beste bat eman zen, ejerzitoa eta guardia nazionala elkarren aurka borrokatuz, 6 soldadu hil ondoren amaitu zen.
Beste 9 soldadu guk dakigunez, hil dituzte ez borrokatzeagatik. Giro politikoa nahiko txarra da beraientzat, gu berriz guda hirietara eramaten ari gara, iazko oreka militarra gure alde puskatu dugu, guk geuk eramaten buit dugu iniziatiba militarra. Jadanik ez dugu zirikatzen bakarrik, buizik eta etsaiak akabatzera goaz.
A.- Nola dago populazioa, eskualde liberatuetan ez dagoen populazioa?
FDR.- Beno, hirietako populazioa. berez oposiziokoa da. Juntaren aurka dagoen populazioa da. Jendea modu batean edo bestean FDR edo ta FM LN-an sarturik dago, prestatzen ari da beti, astiro errepresio giroan bait daude-eta ez bakarrik herri mailan.
A.- Eta zuek deuzkazuten eskualde liberatuetan nolako gizarte meta jarri nahi duzue, edo jartzen ari zarete?
FDR.- Guk ez ditugu eskualde liberatuak deitzen, kontrolatuak baizik, eskualde hoien kontrola gure pean bait dago; alkateak gure erakundeetako arduradunak dira, herri guztiak guda prozesu barruan dira, guda gertatzen ari dira eta era desberdinetan -herriak berreraikitzen, gudarako behar diren infraestrukturak eraikitzen (trintxerak, tranpak, gordelekuak), kanpainetan parte hartzen (alfabetizazioa, politikoki informatzea, armak erabiltzen ikasi, hezkuntza), janariak lortzen, armak egiten..., Jende guztia gureganatu dugu, batzu baso bat ur soilik ekartzen dute, beste batzuk etsaia non dagoen abisatzen digute, besteek etsaia desinformatzen dute, ea...
Eskolak, eskola militarrak, ospitaleak, haurtzaindegiak, dauzkagu ere eskualde kontrolatuetan... elizak ere bai.
A.- Prentsan aipatutako "liburu zuri" hori zer da?
FDR.- Juntak inbertsioak lortzeko eta besten aurrean garbi geratzeko, atera den liburu bat da. Gezurrez eratutako liburua, eta azken finean beraiek ere aitortu behar izan dute.
A.- Zer garrantzi dauka emakumeak borroka prozesu horretan. Zer lan egiten du borrokalari bezala?
FDR.- Salvador herriaren borrokan emakumeak aspaldidanik parte hartzen duela esan beharra dago.
1922-an adibidez emakumeen manifestapen batetan 7 hil zituzten. 1932-ko matxinadan ere parte hartu zuten, eta emakumeen taldeak sortzen joan dira. Aipatu beharrezkoak dira Fraternidad de Mujeres, eta erakunde politikoen barnean ematen direnak: "azokakoak", "maistrak".
Gaur egun bai FDR-en eta baita FMLN-en ere parte garrantzitsu bat dira, bertan bai politikoki eta bai militarki parte hartuaz.
A.- Zein da Ertamerikako egoera?
FDR.- USA-k ez du bakarrik El Salvadorren sartzeko asmorik, eskualdera batu egiten bait du. Subertsioa geldiarazi nahi du; Nikaraguan argi baino argiago daukagu hau. Ertamerikako arazo guztiak ekialde mendebalde arteko diferentzietan oinarritzen dira, USA-ren ustez.
Eta orain El Salvadorreko arazoak guda haundi bat sor dezake, Cubarekin ere sartuko liratekelako, beraz URSS-ekin ere bai, beraien harremanak egoera larri batetan aurkitzen diren unean. III garren gudaren hasiera izan daiteke.
A.- Orduan interbentzio baten posibilitatea urrutiago ikusten al duzue?
FDR.- Ez, ez, hortxe bertan dago, aski litzateke elkartasana jaistea piska bat eta sartuko lirateke. Falta zaien gauza bakarra une egokia da, eta orain kondizio hauek lortu nahi dituzte.
A.- Frente bezala zein harreman dituzue errefuxiatuekin?
FDR.- Herri zati bat denez gero, harremanetan gande beraiekin. alde egin duen herria bait da.
Badaude ere borrokatzen ari direnen lagun, senide asko hanka eginda... Beste modu batetan bizi behar dutenak eta beraiekin herri osoarekin dauzkagun harremanak ditugu.
A.- Zeintzu dira kanpotik Jasotzen dituzuen laguntzak?
FDR.- Politikoki dexente samarra daukagu, eta horri esker ez dira USA oso osorik sartu, eta ekonomiko aldetik, militarra barruan duelarik, nahiko diru jasotzen dela esan beharra dago. Lan honetan dabiltza munduan zehar l.OOOtik gora komite.
Gobernuen aldetik ez dugu languntzarik jasotzen, bainan herrien elkartasuna dugu eta bertatik sortzen da behar den diru guztia.
A.-: Hemen nahiko aipatuak diren hauteskunde hoiek zer suposatzen dute FDR-entzat?
FDR.- Politikoki gure irtenbideari begira ez dute ezer balio, maniobra politiko bat besterik ez da, herria errezago akabatzeko eta aurpegia garbitzeko diktadura honi.
Beste aldetik. nahiz eta hemen bozkatzea derrigortasuna ez izan Hondurasen bezala, beste sistemen hidez, jendea parte hartu araziko dute, eta beraz bertan hemango den partizipazioa ezingo da baliogarritzat hartu gauza seguro bezala.
A.- Zer egingo duzute hauteskundeekin? Boikoteatu?
FDR.- Ez, guk ez dugu boikota eskatu. Guda hauteskunde aurretik, bitartean, eta gero sakonduko dugu. Martxaren arabera ikusiko da egiten diren ala ez.
A.- Juntarekin negoziaketak egin nahi dituzue, edo negoziaketarik gabe irabazi?
FDR.- Guk beste herriekin dauzkagun erresponsabilitateengatik, negoziaketarako kondizio batzu bilatzen ari gara irtenbide politiko bat aurkitzeko.
A.- Zein da Elizaren jokaera? Apaizpikuak Juntaren alde, eta Apaizak eta kristauak zuekin?
.- FDR.- Bai, hori da gutxi gora behera horko egoera, badaude terratenienteekin eta gurekin borrokatzen ari diren apezpikuak. Gure artean bada jende kristaua, herri kristaua gara nagusiki.
A.- Erlijioa ez da opio bezala hartzen, pizgarritzat baizik?
FDR.- Bai, liberazio bezala. Bibliako exodoa bezala, askatzen ari den herri bat bezala.
A.- Bukatzeko zerbait erantsi nahi zenuteke?
FDR.- Behar bada dei bat jende eta gobernu guztiei. une honetan oso erabaki garrantzitsuak hartzen ari direlako. Lan haundia egin behar da pakea Ertameriketan lortzeko, ez El Salvador bakarrik, eta honetarako ematen diren pauso guztiak bultzatu behar direla.
A.-Nahiz eta hasieran PNV-k eduki duen jokabideari buruz ez hitzegin nahi izan azkenan baiezkoa eman dute.
FDR.- Asko sentitzen dugu egin duena. Penagarria da Juntaren alde jartzea. Napoleon Duarte-ren diktadura genozidioa laguntzea. Guk dakiguna zera da, El Salvadorreko Demokrazia Kristauaren aldeko boto bat eman zuela, Duarte-ren alde firmatu zutela eta hori guretzat oso penagarria da.
X.E.
7-9

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaEL SALVADOR
GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulEl Salvador

Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude